Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

7.4. Hezkuntzaren Kodea: L 312-10 eta L 312-11 artikuluak


7.4. Hezkuntzaren Kodea[97]:
L 312-10 eta L 312-11 artikuluak[98]

L 312-10 artikulua

Eskualdeetako hizkuntza eta kulturak Frantziaren ondare dira, haien irakaskuntza lehentasunez lagunduko da non eta haiek erabiltzen diren eskualdeetan.

Haien irakaskuntza eskola-garai osoan eman daiteke Estatuaren eta hizkuntzak edo kulturak erabiltzen dituzten lurraldeetako kolektibitateen arteko hitzarmenean zehaztutako modalitateen arabera.

Eskualdeetako hizkuntza eta kulturei dagokienez, horien irakaskuntza eskola-garai osoan eman daiteke.

Hezkuntzaren Kontseilu Nagusiari kontsulta egingo zaio, L 231-1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, eskualdeetako hizkuntzen eta kulturen ikaskuntza laguntzeko baliabideei buruz, hizkuntza horiek erabiltzen diren eskualde horietan.

Eskualdeetako hizkuntzen eta kulturen aukerako irakaskuntza ondoko modu biotako batean proposatuko da:

1) Eskualdeko hizkuntzaren eta kulturaren irakaskuntza;

2) Irakaskuntza elebiduna frantsesez eta eskualdeko hizkuntzan.

Familiei informazioa emango zaie eskualdeetako hizkuntzak eta kulturak ikasteko dauden eskaintzei buruz.

L 312-11 artikulua

L 121-3 artikuluko xedapenen kalterik gabe, irakasleek eskualdeen hizkuntzez baliatzeko baimena dute, lehen mailako eskoletan eta haur-eskoletan, euren irakaskuntzarako lagungarri diren aldi oroz. Halaber, haiek eskualdeko kulturaren elementuez baliatu ahal dira jakiteen, gaitasunen eta kulturaren eta eskola-programen oinarri komuna lortzen laguntzeko.


  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper