Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

III. TITULUA Komunikabide sozialak


III. TITULUA
Komunikabide sozialak

27. artikulua

1. Administrazio publikoek komunikabide sozial publiko eta pribatuetan euskarak gero eta presentzia handiagoa izan dezan sustatuko dute.

Horretarako, Nafarroako Gobernuak diruz eta materialez laguntzeko planak gauzatuko ditu, komunikabideek euskara progresiboki eta ohiko moduan erabil dezaten.

2. Foru Komunitateak kudeatzen dituen telebista- eta irrati-emisora eta gainerako komunikabideetan, Nafarroako Gobernuak euskararen presentzia egokia begiratuko du.

28. artikulua

Nafarroako administrazio publikoek babestu eginen dituzte euskaraz egiten diren agerkari kultural eta artistikoak, liburu argitalpenak, ikus-entzunezko ekoizpena eta bestelako edozein jarduera.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper