Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

6.3.13. 6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa: 4. eta 10. artikuluak


6.3.13. 6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa[72]: 4. eta 10. artikuluak

4. artikulua.– Kanpaina instituzionalen betekizunak

1. Publizitateko eta komunikazioko kanpaina instituzionalak egin ahal izango dira honako helburu hauetako bat dutenean:

h) Euskal Herriko hizkuntzen eta ondare historiko, kultural eta naturalaren zabalkundea egitea.

10. artikulua.– Hizkuntzak

1. Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean zabalkundea duten edo egiten diren publizitateko eta komunikazioko kanpaina instituzionaletan, euskara eta gaztelania erabiliko dira.

2. Era berean, beste hizkuntza batzuk ere erabili ahal izango dira, jardueren xedearengatik edo horien zabalkunde-eremuarengatik beharrezkoa izanez gero.


  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper