Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

HITZAURREA


HITZAURREA

Europako Kontseiluko kide diren eta gutun hau sinatzen duten estatuek,

Kontuan harturik Europako Kontseiluaren helburua kide guztien arteko batasun sendoagoa lortzea dela, batez ere kideen ondare erkidea osatzen duten idealak eta printzipioak babestu eta sustatzearren;

Kontuan harturik Europako eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza historikoen —horietako batzuk denborarekin galtzeko arriskuan daude— babesak Europako ohitura- eta kultura-aberastasuna mantendu eta garatzen laguntzen duela;

Kontuan harturik eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bat bizitza pribatuan edo publikoan erabiltzea eskubide preskribaezina dela, Nazio Batuen Eskubide Zibilen eta Politikoen Nazioarteko Itunean jasotako printzipioekin bat, eta Gizakiaren Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Kontseiluaren Konbentzioaren espirituarekin bat;

Aintzat harturik Europako Segurtasun eta Lankidetzako Batzordean egindako lana, eta, bereziki, Helsinkiko 1975eko Azken Akta eta Kopenhageko 1990eko bilera-agiria;

Kultura-artekotasunak eta eleaniztasunak duten balioa azpimarratuz, eta kontuan harturik eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak babestu eta sustatzea ez litzatekeela hizkuntza ofizialen eta horiek ikasteko beharrizanaren kalterako egin beharko;

Jakitun izanda Europako eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak Europako eskualdeetan eta herrialdeetan babestu eta sustatzeak ekarpen garrantzitsua egiten diola demokraziaren eta kultura-aniztasunaren printzipioetan datzan Europa eraikitzeari, nazioen subiranotasunaren eta lurralde-osotasunaren esparruan;

Aintzat harturik Europako eskualde bakoitzak dituen berariazko baldintzak eta berezko ohitura historikoak,

ondokoa erabaki dute:

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper