Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, 1992ko azaroaren 5ekoa, Espainiako Erresuman berronesteko tresna


Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, 1992ko azaroaren 5ekoa, Espainiako Erresuman berronesteko tresna[43]

JUAN CARLOS I.ak,
ESPAINIAKO ERREGEAK

1992ko azaroaren 5ean, Espainiako Botereguztidunak, zeina horretarako modu onean eta behar zen eran izendatua izan baitzen, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna sinatu zuen Estrasburgon; izan ere, gutun hori leku eta data berean egin zen.

Gutun horren hitzaurrea eta hogeita hiru artikuluak ikusi eta aztertuta,

Konstituzioaren 94.1 artikuluan aurreikusitako baimena Gorte Nagusiek emanda,

Onetsi eta berronetsi egiten dut gutun horretan xedatzen dena, honako honen bidez onetsi eta berresten dudan legez, eta agintzen dut Gutuna bete, zaindu eta betearaziko dudala, bai eta haren zati guztietan zaindu dadila; horretarako, hura gehiago balidatu eta irmotzeko, berronespen-tresna hau luzatzea agintzen dut, zeina Nik sinatu, behar bezala zigilatu eta Kanpo Arazoetako ministroak, behean sinatuko duenak, kontrasinatu baitu, honako adierazpen hau eginaz:

«Espainiak adierazten du, artikulu horietan aurreikusten diren ondoreetarako, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza gisa hartzen direla Euskal Herriaren, Kataluniaren, Balear Uharteen, Galiziaren, Valentziaren eta Nafarroaren autonomia-erkidegoen autonomia-estatutuetan ofizial legez aitortutako hizkuntzak.

»Era berean, Espainiak adierazten du, ondore berberetarako, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza gisa hartzen direla tradizioz hitz egiten diren lurraldeetako hizkuntzak baldin eta autonomia-estatutuek horiek babestu eta itzalpetzen badituzte.

»Lehenengo paragrafoan aipatutako hizkuntzei Gutunaren III. zatitik adieraziko diren xedapen hauek aplikatuko zaizkie:

»8. artikuluan:

»I. paragrafoa; apartatuak: a.i; b.i; c.i; d.i; e.iii; f.i; g; h; i.

»2. paragrafoa.

»9. artikuluan:

»1. paragrafoa; apartatuak: a.i; a.ii; a.iii; a.iv; b.i; b.ii; b.iii; c.i; c.ii; c.iii; d.

»2. paragrafoa: apartatua: a.

»3. paragrafoa.

»10. artikuluan:

»1. paragrafoa; apartatuak: a.i; b; c.

»2. paragrafoa; apartatuak: a; b; c; d; e; f; g.

»3. paragrafoa; apartatuak: a; b.

»4. paragrafoa; apartatuak: a; b; c.

»5. paragrafoa.

»11. artikuluan:

»I. paragrafoa; apartatuak: a.i; b.i; c.i; d; e.i; f.ii; g.

»2. paragrafoa.

»3. paragrafoa.

»12. artikuluan:

»I. paragrafoa; apartatuak: a; b; c; d; e; f; g; h.

»2. paragrafoa.

»3. paragrafoa.

»13. artikuluan:

»1. paragrafoa; apartatuak: a; b; c; d.

»2. paragrafoa; apartatuak: a; b; c; d; e.

»14. artikuluan:

»Apartatua: a.

»Apartatua: b.

»Bigarren lerroaldean aipatutako hizkuntzei zentzuz aplika dakizkiekeen Gutunaren III. zatiko xedapen guztiak aplikatuko zaizkie, betiere 7. artikuluan ezarritako helburu eta printzipioekin bat».

Madrilen emana, 2001eko otsailaren 2an.

JUAN CARLOS E.

Kanpo Arazoetako ministroa, JOSEP PIQUÉ Y CAMPS


  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper