Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

5.3.2. Gutxiengo Nazionalak Babesteko Esparru-konbentzioa, 1994ko azaroaren 10ekoa: 5. eta 10. artikuluak


5.3.2. Gutxiengo Nazionalak Babesteko Esparru-konbentzioa,
1994ko azaroaren 10ekoa
[40]: 5. eta 10. artikuluak

5. artikulua

1. Aldeek konpromisoa hartu dute, beharrezkoak diren baldintzak sustatzeko, baldintza horiek ahalbide dezaten gutxiengo nazionaletako gizakiek euren kultura iraunarazi eta garatzea, bai eta haien nortasunaren oinarrizko osagaiak babestea ere, hala nola euren erlijioa, hizkuntza, tradizioak eta kultura-ondarea.

2. Aldeek, euren integrazio-politika orokorraren barruan hartutako neurriei kalterik egin gabe, ez dute inolako politika edo praktikarik burutuko, horren helburua bada gutxiengo nazionaletako gizakiak euren borondatearen aurka berdinestea; aitzitik, gizaki horiek babestuko dituzte, berdineste hori helburu duten ekintza guztien aurka.

10. artikulua

1. Aldeek konpromisoa hartu dute, gutxiengo nazionaletako gizaki guztiei aitortzeko, askatasunez eta trabarik gabe, euren hizkuntza gutxiengoz erabiltzeko eskubidea, ahoz eta idatziz.

2. Gutxiengo nazionaletako gizakiak, tradizioz edo kopuru handietan, zein gune geografikotan bizi eta gune horietan, gizaki horiek hala eskatuta eta eskari hori benetako beharrizana denean, aldeek ahaleginak egingo dituzte, ahal den neurrian, zenbait baldintza ziurtatzeko, baldintza horiek ahalbide dezaten gizakien eta administrazio-agintarien arteko harremanetan eremu urriko hizkuntza erabiltzea.

3. Aldeek konpromisoa hartu dute, gutxiengo nazionaletako gizaki guztiei bermatzeko, eperik laburrenean eta eurek ulertzen duten hizkuntza horretan, informazioa jasotzeko eskubidea, atxiloketaren arrazoiei buruz, eta euren aurkako akusazioaren izaera eta arrazoiari buruz; bermatuko dute, orobat, hizkuntza horretan haiek euren burua defendatzeko duten eskubidea, beharrezkoa bada, interpretearen doako laguntzarekin.


  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper