Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

4.26. Kultura-aniztasunari buruzko Adierazpen Unibertsala, 2001eko azaroaren 2koa


Kokapena: 4. UNESCO

4.26. Kultura-aniztasunari buruzko Adierazpen Unibertsala, 2001eko azaroaren 2koa[88]

Kultura-aniztasuna eta giza eskubideak

5. artikulua.— Kultura-eskubideak, kultura-aniztasunarentzako eremu egoki

Kultura-eskubideak, izatez, giza eskubideen osagai dira, giza eskubideok unibertsalak, banaezinak eta interdependenteak izanik. Aniztasun sortzailea garatzeko, nahitaezkoa da kultura-eskubideak oso-osorik gauzatzea, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 27. artikuluak, eta Eskubide Ekonomikoen, Sozialen eta Kulturalen Nazioarteko Itunaren 13. eta 15. artikuluek definitu bezala. Gizaki orok aukera izan behar du adierazpenak egiteko, eta bere obrak sortu eta zabaltzeko, berak nahi duen hizkuntza horretan, eta, bereziki, ama-hizkuntzan; gizaki ororen eskubidea da kalitatezko hezkuntza eta heziketa izatea, eta hezkuntza eta heziketa horiek haien kultura-identitatea bete-betean errespetatzea; gizaki orok aukera izan behar du berak hautatu duen kultura-bizitza horretan parte hartzeko eta bere kulturarekin bat datozen praktikak burutzeko, betiere giza eskubideei eta oinarrizko askatasunei zor zaien errespetuak zein muga izan eta muga horien barruan.

6. artikulua.— Guztiok eskuratzeko moduko kultura-aniztasunaren bila

Ideien zirkulazio askea bermatuta dago, zirkulazio hori hitzaren nahiz irudiaren bitartez gerta daitekeela. Hori bermatzearekin batera, zaindu behar da kultura guztiek adierazpenak egin eta euren burua ezagutarazi ahal izatea. Kultura-aniztasunaren bermatzaile dira, besteak beste, adierazpen-askatasuna, komunikabideen aniztasuna, eleaniztasuna, adierazpen artistikoak eta jakite zientifiko nahiz teknologikoak eskuratzeko berdintasuna —horien aurkezpen elektronikoa barnean dela—, eta, orobat, kultura guztiek aukera izatea, adierazpide eta hedabideetan lekua izateko.

II. eranskina
Kultura-aniztasunari buruzko UNESCOren Adierazpen Unibertsala aplikatzeko ekintza-plan baten orientabide nagusiak

Estatu kideek konpromisoa hartzen dute neurri egokiak hartzeko, Kultura-aniztasunari buruzko UNESCOren Adierazpen Unibertsala zabal hedatze aldera, eta haren aplikazio eraginkorra sustatze aldera, bereziki helburu hauek lortzeko asmoz:

5. Gizadiaren hizkuntza-ondarea babestea, eta laguntza ematea adierazpena, sorkuntza eta zabalkundea ahalik eta hizkuntza gehienetan gerta daitezen.

6. Hizkuntza-aniztasuna sustatzea —ama-hizkuntza errespetatuz— irakaskuntza-maila guztietan, ahal diren leku guztietan, eta zenbait hizkuntza txiki-txikitatik ikas daitezen bultzatzea.

10. Ziberespazioan hizkuntza-aniztasuna sustatzea, eta domeinu publikoari dagokion informazio guztia doan eta modu unibertsalean eskura dadin sustatzea munduko sareen bitartez.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper