Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

4.5. Irakaskuntzaren Esparruan diren Diskriminazioen aurkako Borrokari buruzko Konbentzioa, 1960ko abenduaren 14koa


Kokapena: 4. UNESCO

4.5. Irakaskuntzaren Esparruan diren Diskriminazioen aurkako Borrokari buruzko Konbentzioa, 1960ko abenduaren 14koa[67]

1. artikulua

1. Konbentzio honen ondorioetarako, “diskriminazio” esamoldea honetara ulertzen da: bereizketa, bazterketa, mugaketa edo lehentasun oro, zeinen oinarri baitira arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoak edo beste izaera batekoak, nazio- edo gizarte-jatorria, ekonomia-maila edo jaiotza, horien ondorio edo xedea delarik irakaskuntzaren esparruan tratu-berdintasuna deuseztatzea edo aldaraztea eta, bereziki:

a. Pertsona bat edo talde bat irakaskuntza-maila eta -mota ezberdinetatik kanpo uztea;

b. Pertsona bat edo talde bat behe-mailako heziketara mugatzea;

c. Konbentzio honen 2. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, pertsona edo taldeentzat irakaskuntza-sistema edo -establezimendu bereiziak eratu edo mantentzea; edo

d. Pertsona bat edo talde bat giza duintasunarekin bateraezina den egoeran jartzea;

2. Konbentzio honen ondorioetarako, “irakaskuntza” hitza irakaskuntza beraren mota eta mailei dagokie, eta barneratzen ditu hala irakaskuntzarako irispidea, nola irakaskuntzaren maila eta kalitatea, bai eta berori zein baldintzatan ematen den ere.

2. artikulua

Ondorengo egoerak ez dira diskriminazio gisa hartuko konbentzio honen 1. artikuluaren arabera, baldin eta estatuak egoera horiek onartzen baditu:

b. Erlijio- edo hizkuntza-arrazoiak direla bide, sistema edo establezimendu bereiziak sortu edo mantentzea, baldin eta horiek ikasleen guraso edo lege-tutoreen nahien araberako irakaskuntza eskaintzen badute, sistema horietan parte hartzea edo establezimendu horietara joatea aukerakoa bada, eta establezimenduotan eskaintzen den irakaskuntza agintaritza eskudunek gradu bereko irakaskuntzarako ezarri edo onetsi izan dituzten arauen araberakoa bada;

5. artikulua

1. Konbentzio honetako estatu aldeek ondorengoa hitzartzen dute:

c. Gutxiengo nazionalen kideei aitortu behar zaie berezkoak dituzten irakaskuntza-jardueretan aritzeko eskubidea, horien artean direla eskolak eratu eta mantentzea, eta, estatu bakoitzak hezkuntzaren arloan duen politikaren arabera, euren berezko hizkuntza erabili eta irakastea, betiere:

(i) Eskubide hori egikaritzeak gutxiengoen kideei galarazten ez dienean kolektibitatearen kultura eta hizkuntza ulertzea eta horien ekintzetan parte hartzea, eta eskubide horren egikaritzeak arriskuan jartzen ez duenean nazioaren subiranotasuna;

(ii) Eskola horietako irakaskuntza-maila beheragokoa ez denean agintaritza eskudunek agindu edo onetsitako maila orokorra baino;

(iii) Eskola horietara joatea aukerakoa denean.

2. Konbentzio honetako estatu aldeek konpromisoa hartzen dute beharrezko diren xedapen guztiak hartzeko artikulu honetako 1. paragrafoan izendatutako printzipioen aplikazioa bermatze aldera.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper