Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

3.3. Lane-ren 169. konbentzioa, 1989ko ekainaren 27koa, Herrialde Independenteetako Herri Indigena eta Tribalei buruzkoa


Kokapena: 3. LANE

3.3. Lane-ren 169. konbentzioa,
1989ko ekainaren 27koa,
Herrialde Independenteetako Herri Indigena eta Tribalei buruzkoa[62]

Lanaren Nazioarteko Erakundearen Konferentzia Orokorrak:

[…]

Aitortuz herri horiek dituzten asmoak, euren gain hartzeko euren erakundeen, bizimoduen eta garapen ekonomikoaren kontrola, eta euren nortasuna, hizkuntzak eta erlijioak gordetzeko eta indartzeko, zein estatutan bizi eta estatu horien markoaren barnean.

[…]

I. ZATIA
Politika orokorra

12. artikulua

Herri interesdunek babesa izan beharko dute euren eskubideak urratu ez daitezen, eta, orobat, lege-prozedurak hasi ahal izango dituzte, modu pertsonalean nahiz ordezkaritza-erakundeen bitartez, eskubide horien errespetu eraginkorra ziurtatzeko. Neurriak hartu beharko dira bermatzeko herri horien kideek ulertzen dutela eta ulertarazten dutela lege-prozeduretan; eta, beharrezkoa denean, interpreteak edo baliabide eraginkorrak emango zaizkie.

VI. ZATIA
Hezkuntza eta komunikabideak

26. artikulua

Neurriak hartu beharko dira, horien bitartez bermatuta gera dadin, herri interesdunetako kideek maila guztietako hezkuntza lortzea, gainerako nazio-erkidegoarekin berdintasun-egoeran behinik behin.

27. artikulua

1. Herri interesdunentzako hezkuntza-programak eta -zerbitzuak garatu eta aplikatu beharko dira, herrion lankidetzarekin, haien beharrizan bereziei aurre egiteko; gainera, programa eta zerbitzu horiek barnean hartu beharko dituzte herri horien historia, haien jakiteak eta teknikak, balio-sistemak eta herri horien gainerako gizarte-, ekonomia- eta kultura-gurariak.

2. Agintari eskudunak bermatu beharko du herri horietako kideen heziketa, eta, orobat, kide horiek hezkuntza-programen prestakuntzan eta betearazpenean parte hartzea, herriei arian-arian programa horiek egiteko erantzukizuna eskualda dakien, hori egoki izanez gero.

3. Gainera, gobernuek aitortu beharko dute herri horiek euren instituzioak eta hezkuntza-bideak sortzeko duten eskubidea; instituzio horiek, betiere, bete beharko dituzte agintari eskudunak, herrioi kontsulta egin eta gero, ezarritako gutxieneko arauak. Era berean, helburu horretarako egoki diren baliabideak eman beharko zaizkie herri horiei.

28. artikulua

1. Bideragarri izanez gero, herri interesdunetako haurrei irakatsi beharko zaie, euren hizkuntza indigena edo haurrok zein taldetakoak izan eta talde horretan hitz egin ohi den hizkuntza horretan, irakurtzen eta idazten. Hori bideraezin gertatuz gero, agintari eskudunek kontsultak egin beharko dizkiete herri horiei, helburu hori erdiesteko neurriak har daitezen.

2. Neurri egokiak hartu beharko dira, herri horiek aukera izan dezaten, hizkuntza nazionala edo estatuko hizkuntza ofizialetatik bat jakiteko.

3. Xedapenak eman beharko dira, herri interesdunetako hizkuntza indigenak babesteko, eta hizkuntza horien garapena eta erabilera sustatzeko.

29. artikulua

Herri interesdunetako haur-hezkuntzaren helburuetatik bat izan beharko du haur horiei jakite orokorrak eta gaitasunak emateak, haurrok bete-betean eta berdintasun-egoeran parte har dezaten, euren erkidegoaren bizitzan, bai eta nazio-erkidegoaren bizitzan ere.

30. artikulua

1. Gobernuek herri interesdunen tradizioekin eta kulturekin bat datozen neurriak hartu beharko dituzte, herrioi euron eskubideak eta betebeharrak ezagutarazteko, batez ere, lanari, aukera ekonomikoei, hezkuntza- eta osasun-arazoei, gizarte-zerbitzuei eta hitzarmen honen ondoriozko eskubideei dagokienez.

2. Helburu horretarako, eta, beharrezkoa izanez gero, herri horien hizkuntzetan idatzizko itzulpenak eta masa-komunikabideak erabili beharko dira.

X. ZATIA
Azken xedapenak

44. artikulua

Hitzarmen honen testuaren bertsioak, ingelesez eta frantsesez, kautoak dira maila berean.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper