Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

3. LANE

3. LANE[59]


3.1. Lanaren Nazioarteko Konferentziaren Erregelamendua, 1919ko azaroaren 21ekoa[60]

1. ZATIA
Osaera eta egitura organikoa

2. artikulua.— Bilkuretako parte-hartzaileak

2. Eskuordeez eta haien kontseilari teknikoez gain, hauek izango dira Konferentziako parte-hartzaileak:

g) eskuordetzen idazkariak eta interpreteak;

6. artikulua.— Idazkaritza

2. Konferentziaren Idazkaritzak (aurrerantzean, «Idazkaritza») eginkizun hauek izango ditu:

a) dokumentuak, txostenak eta ebazpenak jasotzea, itzultzea, argitaratzea eta eskuragarri jartzea;

b) bilkuretan esandako diskurtsoak interpretatzea;

9. artikulua.— Idazketa Batzordea

1. Konferentziak idazketa batzorde bat eratuko du, zeinak berrikusiko baitu erregelamendu honen arabera edo Konferentziaren erabaki berezi baten ondorioz igortzen zaizkion tresna guztien idazkera; gainera, batzorde horrek tresna horien testuak Konferentziaren hizkuntza ofizialetan bat datozela bermatuko du. Idazketa Batzordeak iritzia emango du, era berean, Konferentziak edo batzorde batek horrelako tresna oro aztertzean planteatzen dizkion idazketa-gaiei buruz.

2. Tresna bakoitzeko, Idazketa Batzordea osatuko dutenak hauek izango dira: a) gehienez ere, hiru gobernu-eskuorde edo kontseilari tekniko; b) gehienez ere enplegatzaileen hiru eskuorde edo kontseilari tekniko; c) gehienez ere langileen hiru eskuorde edo kontseilari tekniko —horiek izendatuko ditu aztertu beharreko testua edo idazkera-arazoa aurkezten duen batzordeak, edo Konferentziak, baldin eta testua batzorde batean eztabaidatzen ez bada—.; d) batzordeko txostengilea, eta e) Konferentziako kontseilari juridikoa. Idazketa Batzordeko kideek, ahal den neurrian, Konferentziaren hizkuntza ofizialak jakin beharko dituzte, eta Idazkaritzako funtzionarioen laguntza izango dute.

3. Erregelamendu honen 4. zatiko xedapenak ez zaizkio aplikatuko Idazketa Batzordeari.

2. ZATIA
Prozedura orokorrak

18. artikulua.— Ebazpenak

1. Ebazpenak idatziz aurkeztu beharko zaizkio Idazkaritzari, Konferentziaren hizkuntza ofizialetako batean, eta Idazkaritzak gainerako hizkuntza ofizialetara itzuli beharko ditu, eta egileek aurkeztu eta aztertu baino lehen banatu.

29. artikulua.— Hizkuntzak

1. Konferentziaren hizkuntza ofizialak espainiera, frantsesa eta ingelesa izango dira.

2. Konferentziaren dokumentu guztiak hiru hizkuntza ofizialetan jarriko dira eskuragarri.

3. Idazkaritzak interpretazio-zerbitzuak emango ditu hiru hizkuntza ofizialetan eta, Administrazio Kontseiluak besterik erabaki ezean, baita Konferentziaren lan-hizkuntzetan ere (alemana, arabiera, txinera eta errusiera). Eskuordeek beste edozein hizkuntzatan hitz egin ahal izango dute, baldin eta haien eskuordetzak interpretazio-zerbitzuekin lotutako gastuak ordaintzen baditu, hizkuntza horretatik eta hizkuntza horretara zuzendutakoak, edo Idazkaritzarekin berariaz hitzartutako modalitateen arabera.

4. ZATIA
Batzordeak

41. artikulua.— Mozioak, ebazpenak, zuzenketak eta ordena-arazoak

2. Egileek zuzenketak aurkeztu aurretik, zuzenketok idatziz aurkeztu beharko zaizkio Idazkaritzari, Konferentziaren hizkuntza ofizialetako batean, batzordeak ezarritako epeen barruan, eta Idazkaritzak beste hizkuntza ofizialetara itzuli eta banatu beharko ditu. Hala ere, artikulu honetan aipatutako baldintzetan jada gordailututako zuzenketen aldaketak (azpizuzenketak) eta ebazpenei egindako zuzenketak aldez aurretik abisatu gabe aurkeztu ahal izango dira, batzordeak besterik erabaki ezean.

5. ZATIA
Hitzarmenei eta gomendioei buruzko prozedurak

45. artikulua.— Eztabaida sinpleko prozedura prestatzeko etapak

2. Erantzunek ahalik eta lasterren heldu beharko dute Bulegora, eta, edozelan ere, gutxienez hamaika hilabete lehenago, gaia eztabaidatu behar den Konferentziaren bilera hasi baino lehen. Estatu federalen edo galdetegiak hizkuntza nazionalera edo nazionaletara itzuli behar diren herrialdeen kasuan, erantzunak prestatzeko aurreikusitako zazpi hilabeteko epea zortzi hilabetera luzatuko da, gobernu interesdunak hala eskatzen badu.

46. artikulua.— Eztabaida bikoitzeko prozedura prestatzeko etapak

2. Erantzunek ahalik eta lasterren heldu beharko dute Bulegora, eta, edozelan ere, gutxienez hamaika hilabete lehenago, gaia lehenengoz eztabaidatu behar den Konferentziaren bilera hasi baino lehen. Estatu federalen edo galdetegiak hizkuntza nazionalera edo nazionaletara itzuli behar diren herrialdeen kasuan, erantzunak prestatzeko aurreikusitako zazpi hilabeteko epea zortzi hilabetera luzatuko da, gobernu interesdunak hala eskatzen badu.

50. artikulua.— Itzulpen ofizialak

Testuak espainieraz, frantsesez eta ingelesez onartu ondoren, zuzendari nagusiak hitzarmenen eta gomendioen itzulpen ofizialak aurkeztu ahal izango ditu, gobernu interesdunek hala eskatuz gero. Gobernu interesdunek itzulpen horiek beren herrialdeetan kautotzat jo ahal izango dituzte, hitzarmenak eta gomendioak aplikatzeko.


3.2. Enplegu-politikari buruzko Hitzarmena,
Lanaren Nazioarteko Erakundearen Konferentzia Orokorrak 1964. urteko uztailaren 9an egindako berrogeita zortzigarren bileran onetsia[61]

11. artikulua

Hitzarmen honen testu ingelesa eta frantsesa kautoak dira maila berean.


3.3. Lane-ren 169. konbentzioa,
1989ko ekainaren 27koa,
Herrialde Independenteetako Herri Indigena eta Tribalei buruzkoa[62]

Lanaren Nazioarteko Erakundearen Konferentzia Orokorrak:

[…]

Aitortuz herri horiek dituzten asmoak, euren gain hartzeko euren erakundeen, bizimoduen eta garapen ekonomikoaren kontrola, eta euren nortasuna, hizkuntzak eta erlijioak gordetzeko eta indartzeko, zein estatutan bizi eta estatu horien markoaren barnean.

[…]

I. ZATIA
Politika orokorra

12. artikulua

Herri interesdunek babesa izan beharko dute euren eskubideak urratu ez daitezen, eta, orobat, lege-prozedurak hasi ahal izango dituzte, modu pertsonalean nahiz ordezkaritza-erakundeen bitartez, eskubide horien errespetu eraginkorra ziurtatzeko. Neurriak hartu beharko dira bermatzeko herri horien kideek ulertzen dutela eta ulertarazten dutela lege-prozeduretan; eta, beharrezkoa denean, interpreteak edo baliabide eraginkorrak emango zaizkie.

VI. ZATIA
Hezkuntza eta komunikabideak

26. artikulua

Neurriak hartu beharko dira, horien bitartez bermatuta gera dadin, herri interesdunetako kideek maila guztietako hezkuntza lortzea, gainerako nazio-erkidegoarekin berdintasun-egoeran behinik behin.

27. artikulua

1. Herri interesdunentzako hezkuntza-programak eta -zerbitzuak garatu eta aplikatu beharko dira, herrion lankidetzarekin, haien beharrizan bereziei aurre egiteko; gainera, programa eta zerbitzu horiek barnean hartu beharko dituzte herri horien historia, haien jakiteak eta teknikak, balio-sistemak eta herri horien gainerako gizarte-, ekonomia- eta kultura-gurariak.

2. Agintari eskudunak bermatu beharko du herri horietako kideen heziketa, eta, orobat, kide horiek hezkuntza-programen prestakuntzan eta betearazpenean parte hartzea, herriei arian-arian programa horiek egiteko erantzukizuna eskualda dakien, hori egoki izanez gero.

3. Gainera, gobernuek aitortu beharko dute herri horiek euren instituzioak eta hezkuntza-bideak sortzeko duten eskubidea; instituzio horiek, betiere, bete beharko dituzte agintari eskudunak, herrioi kontsulta egin eta gero, ezarritako gutxieneko arauak. Era berean, helburu horretarako egoki diren baliabideak eman beharko zaizkie herri horiei.

28. artikulua

1. Bideragarri izanez gero, herri interesdunetako haurrei irakatsi beharko zaie, euren hizkuntza indigena edo haurrok zein taldetakoak izan eta talde horretan hitz egin ohi den hizkuntza horretan, irakurtzen eta idazten. Hori bideraezin gertatuz gero, agintari eskudunek kontsultak egin beharko dizkiete herri horiei, helburu hori erdiesteko neurriak har daitezen.

2. Neurri egokiak hartu beharko dira, herri horiek aukera izan dezaten, hizkuntza nazionala edo estatuko hizkuntza ofizialetatik bat jakiteko.

3. Xedapenak eman beharko dira, herri interesdunetako hizkuntza indigenak babesteko, eta hizkuntza horien garapena eta erabilera sustatzeko.

29. artikulua

Herri interesdunetako haur-hezkuntzaren helburuetatik bat izan beharko du haur horiei jakite orokorrak eta gaitasunak emateak, haurrok bete-betean eta berdintasun-egoeran parte har dezaten, euren erkidegoaren bizitzan, bai eta nazio-erkidegoaren bizitzan ere.

30. artikulua

1. Gobernuek herri interesdunen tradizioekin eta kulturekin bat datozen neurriak hartu beharko dituzte, herrioi euron eskubideak eta betebeharrak ezagutarazteko, batez ere, lanari, aukera ekonomikoei, hezkuntza- eta osasun-arazoei, gizarte-zerbitzuei eta hitzarmen honen ondoriozko eskubideei dagokienez.

2. Helburu horretarako, eta, beharrezkoa izanez gero, herri horien hizkuntzetan idatzizko itzulpenak eta masa-komunikabideak erabili beharko dira.

X. ZATIA
Azken xedapenak

44. artikulua

Hitzarmen honen testuaren bertsioak, ingelesez eta frantsesez, kautoak dira maila berean.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper