Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

3.2. Kultura Adierazpenen Aniztasuna Babestu eta Sustatzeko Konbentzioa, 2005eko urriaren 20koa: aitzinsolasaren 14. iragarpena eta 6. artikuluko 1. eta 2.b) paragrafoak


Kokapena: 3. UNESCO

3.2. Kultura Adierazpenen Aniztasuna Babestu eta Sustatzeko Konbentzioa,
2005eko urriaren 20koa[13]:
aitzinsolasaren 14. iragarpena eta 6. artikuluko 1. eta 2.b) paragrafoak

[…]

Gogoan izanik hizkuntza-aniztasuna kultura-aniztasunaren oinarrizko osagaia dela; eta, kultura-adierazpenak babesteko eta sustatzeko orduan, hezkuntzak oinarrizko eginkizuna betetzen duela berriro baieztaturik;

[…]

6. artikulua.– Aldeen eskubideak nazioaren mailan

1. Aldeek, euren kultura-politiken eta kultura-neurrien eremuan, halakoak 4. artikuluko 6. paragrafoan definituta dauden bezala, euren inguruabar eta beharrizan bereziak aintzakotzat harturik, zenbait neurri hartu ahal izango dituzte, euren lurraldeetan kultura-adierazpenen aniztasuna babestu eta sustatzeko.

2. Neurri horiek, besteak beste, hurrengoak izan daitezke:

[…]

b) nazioaren lurraldean eskura dauden kultura-jarduera, -ondasun eta -zerbitzu guztien artean, nazioko kultura-jarduera, -ondasun eta -zerbitzuei buruz neurriak hartu eta horiei aukera egokiak ematea, halakoak sor, ekoitz, bana, heda eta goza daitezen, jarduera, ondasun eta zerbitzu horietan zein hizkuntza erabili eta hizkuntza horiei buruzko xedapenak barne hartuta.

[…]


  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper