30. artikulua
Estatuetan etnia-, erlijio- edo hizkuntza-gutxiengoak daudenean, edo jatorri indigena duten gizakiak daudenean, gutxiengo horietako haurrei edota haur indigenei ez zaie ukatuko, haiek, talde bereko beste kideekin batera, duten eskubidea, euren kultura-bizitza izateko, euren erlijioa eduki eta praktikatzeko, bai eta euren hizkuntza erabiltzeko ere.