Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

1.23. Teherango Aldarrikapena, 1968ko maiatzaren 13an, Giza Eskubideen Nazioarteko Konferentziak hartutakoa


1.23. Teherango Aldarrikapena, 1968ko maiatzaren 13an, Giza Eskubideen Nazioarteko Konferentziak hartutakoa[44]

Giza Eskubideen Nazioarteko Konferentziak aldarrikatua, Teheranen, 1968ko maiatzaren 13an.

Giza Eskubideen Nazioarteko Konferentzia Teheranen bildu da 1968ko apirilaren 22tik maiatzaren 13a arte, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onetsi zenetik igarotako hogei urteetan zein aurrerapen gertatu den aztertzeko eta etorkizunerako egitaraua prestatzeko.

Azterturik Nazio Batuek, giza eskubideei eta oinarrizko askatasunei zor zaien errespetua sustatu eta bultzatzeko, zenbait jarduera burutu dituela, eta jarduera horien ondorioz zenbait arazo sortu direla;

Kontuan harturik Konferentziak berak onetsitako ebazpenak;

Kontuan izanik Giza Eskubideen Nazioarteko Urtea gertatu dela munduan aurretiaz inoiz izan ez den aldaketarekin batera;

Aintzat harturik zientziaren eta teknologiaren aurrerapen azkarrak aukera berriak eskaintzen dituela,

Sinetsirik, liskarrak eta indarkeria munduko hamaika tokitan nagusitzen ari direnean, inoiz baino beharrezkoagoak direla gizakien arteko elkartasuna eta interdependentzia;

Kontuan izanik bakea dela gizadiaren gurari unibertsala, eta bake hori eta justizia ere ezinbestekoak direla giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak bete-betean gauzatzeko;

Modu solemnean aldarrikatzen du:

1. Ezinbestekoa dela nazioarteko erkidegoak bere betebehar solemnea betetzea, hots, giza eskubideei eta oinarrizko askatasunei zor zaien errespetua guztiontzat sustatu eta bultzatzea, arraza, kolore, sexu, hizkuntza, erlijio eta iritzi politikoetan edo bestelako iritzietan oinarritutako bereizketetatik bat ere egin gabe.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper