[Konbentzio honetako estatu aldeek,]
Kontuan hartuz, Nazio Batuen Gutunaren oinarri direla duintasun- eta berdintasun-printzipioak, gizaki guztiei datxezkienak, eta estatu kide guztiek, Erakundearekin lankidetzan arituz, neurriak hartzeko konpromisoa hartu dutela, elkarrekin edo bananduta, Nazio Batuen helburuetako bat gauzatzeko, alegia, guztion giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetu unibertsala eta eraginkorra sustatzea eta bultzatzea, diskriminaziorik egin gabe, arraza-, sexu-, hizkuntza- edo erlijio-arrazoiengatik.
[…]