JAGONET galde-erantzunak

Ahalera eta ezina: joan ahal naiz, joan naiteke / ezin joan naiz, ezin naiz joan, ez(in) naiteke joan

Galdera:

1. Ahalerazko formak (naiteke, dezake) AHAL eta EZIN aditzen baliokidetzat jo daitezke? Adibidez, "joan ahal nintzen" = "joan nintekeen"? Ezezkoan, zein da ñabardura?
2. Zuzena al da "ezin joan naiz" esatea?

Erantzuna:

1. Bai, elkarren baliokidetzat jo daitezke, bai baiezkoetan eta bai ezezkoetan.

Joan ahal naiz = Joan naiteke

Ezin naiz joan = Ez(in) naiteke joan

Ñabardurak direla eta, nik ez dut halako alderik nabaritzen. Orotariko Euskal Hiztegian, (ikus OEH, VII, 666. or.), EZIN sarreran honako hau esaten da: "Altube (Erderismos 248) señala una diferencia semántica [que Azkue (Morf. 998) confiesa no percibir] entre las oraciones "ezin etorri naiz", que indicaría la imposibilidad de un acto en el momento en que se intenta y "ezin etorri naiteke" imposibilidad más abstracta o intemporal". Ni, kasu honetan, Azkuerekin bat nator.

2. Bai, zuzena da "ezin joan naiz". OEHko orrialde horretan bertan honako hau esaten da: "con el auxiliar siguiendo inmediatamente a "ezin" ("ezin naiz etorri") es muy poco frecuente al Norte antes del s. XX. Al sur, no ocurre así en la mayoría de textos antiguos. En el s. XVIII sigue siendo bastante poco usual, pero su utilización va aumentando considerablemente desde principios del s. XIX".

Horrez gainera, ikus datu-base honetako "ahal" eta "ezin" sarrerak.

Data: 2002/01/14 - Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper