Zein da forma egokia: zer ala zein? Adibidez: Zer/zein ondo nagoen!
Biek balio dute harridura-perpausak sortzeko, Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeenez: [EH:zer,5], [EH:zein,7].
Badute diferentzia nabari bat, hala ere:
- Izena bakarrik doanean, ZER erabiltzen da: Zer zoriona!, Zer bakea!, Zer neska! (*Zein liburua!).
NOLAKO adjektiboak ere badu tokia hor: Nolako zoriona! Halaber du tokia HAU erakusleak: Hau zoriona!
- Izena eta adjektiboa, adjektibo soila edo adberbioa doazenean, berriz, baliokideak dira ZER eta ZEIN (eta ZEINEN).
NOLAKOk hor ere balio du.
Zein/Zer/Zeinen/Nolako neska bikaina zaren!
Zer/Zein/Zeinen/Nolako handia den! Zer/zein/zeinen/nolako laster egin duzun!
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > galdetzaileak, perpausa > harridura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.