zer
1 det. Izen baten aurrean, honen nolakotasun edo xehetasun ezezagun bat ordezkatzen duen hitza. (-r- bakunarekin. Galdetzailea). (Dagokion izenak adierazten duena gauza bat edo gauza bat baino gehiago izan daiteke). Ik. zertzuk. Zer gauza dira aingeruak? Etxean zer lan egiten duzu? Zer adin zuen? Zer begiramen zor dio, bada, idazleak irakurleari? Zer gizon modu dugu andaluziarra? Zer bidetatik hara joan uste duzu? 2 (Izena ezabaturik; ordezkatzen duen izenak gauza bat edo gauza bat baino gehiago adieraz dezake). Zer da hori? Egia zer da? Zer da Jainkoa? Zer dugu hobe? Zer gehiago egin behar dugu? Batasun hori zer den jakin nahi zenuke. Izan duen harreraz, zer diozue? Zer behar duzu gehiago? Beste zer nahi duzu? Zer besterik egin daiteke? Zer egin? Zer aldatu da geroztik hona? Zer ari gara? Eta horiek gabe zer egingo du bekatariak? Zerk ikaratu zaitu? Zerk egiten du nobelagilea nobelagile gailen? Zeren beldur haiz, Herodes, erresuma galtzeko? Zeri begira zaude? Zertan ari gara? Zertara etorri da? Zertara gehiago behartzen gaitu aginte honek? Nolakoa ekarriko du maleta?, zerez beteta?, zer utziko du atzean? Zertaz egina da krisma santua? Zertzaz erdiesten da paradisuko loria? || (Berez galdetzen denaren aurretik). Zer, bada? Zer, ez duk Jainkoaren beldurrik? Zer, hori ere badugu? Zer, ez duk ezagutzen Piarres Adame?
3 (zer axola dio edo kidekoen ordain gisa). Aditzaren aldi horiek gaztelaniaz bereizten direla, eta guri zer? Bai, eta zer?
4 (Zehar-galderetan). Badakizu zer esan duen. Aditzera emango dizuet zer den agintzen zaigun aitortza hau. Zertan eta zergatik dauden kontra. Berrikuntza zertan datzan erabakitzeko. Zertaz ari garen jakin behar dugu aurrenik. Ez dakit zertaz mintzo zaren. Atzetik zer etorriko, beldur dira.
5 (Erlatibozko esaldiak eratuz). Ik. zeregin; zeresan; zerikusi. Europan bertan badaukagu zer ikasia ugari luzarorako. Guztiok aurkituko dugu han zer ikasi. Badago oraindik zer bilatu eta zer ikertu. Zer erantzun handia duela halakoak. Zer kontatu handirik ez zuten izan. Zer jana ahitu zitzaielako. Izango zutela zerekin bizi. Ez da zertaz harri. 6 (Harridura adierazteko). Ik. zein 7. Zer bihozmin ama haientzat! Zer zoriona, zer goxotasuna, zer bakea! Zer eztarria! Zer gazteria ederra! Zer itsuskeria! Zer polita den! A!, zer ona zaren! O, Jauna, zer gaizki egin dudan! || Zer kalte, zer bidegabe ez diot egin neure buruari! 7 iz. Gauza, izakia. Munduko zer bakoitzari zor zaiona aitortu behar zaiolako. Bihotzondoa badu; egiazko lirikoa osatzen duen zera, ordea, euskaraz geroztik agertu den zer berezi hori, falta zaio. Euskal historia zertu gabeko zeren linboan-edo dagoela. Lizardik, zerak nortzean, izan du bere eredua. Bizi honetako zerek ez gaituzte asetzen. Euskal Herria maite uste dugunok ez ditugu maite horrenbestez neurri berean Euskal Herrian diren edo izan diren zer guztiak. Zerbaiten alde jokatu dut beti eta arrisku berriak ikusten ditut orain maite ditudan zer horientzat. Gure zeretan ez duzu ikustekorik.