Adibidez, emadak/emaidak, uztak/utzizak, pasaidak/pasadak…
Orain arteko arau-gomendioetan gai hau erabaki ez bada ere, zerbait aipatu da Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU) liburukietan, baina aipatu baizik ez.
Zenbait esparrutan guztiz premiazkoak dira: harreman pertsonaletan, kirol-jardueretan, lan-harremanetan, etab.
Egokia litzateke hainbat zalantza eta bikoiztasun gainditzea eta forma erabilgarriak zein diren esatea, baina modu zabalean, ahozkorako eta idatzizkorako balio dutelarik. Eta eredu mordoxka eman beharko litzateke, nolabaiteko "eredu osoa" eskainiz.
Galderan emaniko adibideak ez dira maila berekoak:
a) Adizki trinko batzuen forma batuak araututa daude; horietakoa da emadak (*emaidak) Euskal Aditz Batua, 170. or..
b) Euskal Aditz Batua liburuan ageri ez direnen kasuan (horietakoa da pasaidak/pasadak bikotea) ez dago araurik. Jo hona: "aditz trinkoak (sintetikoak)" (EBE).
Ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: agintera (emadazu, eman iezadazu, ezidazu / ez iezadazu)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: (trinkoak) eman (emadazu/*emaidazu, esaguk/*esaiguk)" (JAGONET), "Aginduak/aholkuak ematea: agintera eta subjuntiboa (ez ezazu / ez dezazula / *ez ezazula; ez beza / ez dezala / *ez bezala)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > trinkoak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.