8 emaitza bilaketarentzat
Subjuntiboa nola egiten da eskatu aditzarekin: eskatu diote etor dadila ala eskatu diote etor dadin? Eta proposatu, gomendatu eta aholkatu aditzekin?
Onargarria al da Mutikoa uretara bota zen esaldia? Izan ere, Labayru Hiztegiak dioenez, "bota, da, dau: echar(se), tirar(se), arrojar(se), lanzar(se)" erabil daiteke.
Ustea edo iritzia adierazteko, zuzena al da Eta nago (...) -(e)la horrela erabiltzea? Eta ordena horretan? Adibidez, Eta nago ideologia jakin bateko bertsozalea hoztu eta atzendu egin dela jokaera berri horrekin.
Ohikoak al dira betaurrekoak ondo jartzearena egin eta ez ikusiarena egin egiturak?
Zuzena al da alegia birformulatzaileari -(e)la menderagailua ez eranstea?
Beharrezkoa al da ezen lokailuari bait- eranstea?
Zalantzarik ez dut forma hauen zuzentasunaz: ezkondu delako berria, hori gaizki dagoelako ustea oso zabaldua dago; baina ez dakit beste hauek zuzenak ote diren: zerbait larria gertatu den susmoa dut, ordainduko ez didaten beldur naiz, hemengoa den seinale…
Ariketa batean honako galdera hau agertu zaigu: "Noiz -(e)n eta noiz -(e)lako?"
Norgehiagoka irabaziko __________________ itxaropenaz zelairatu ziren
a) zutelaren
b) zutenaren
c) zutelako
Mamua etorriko _______________________ aitzakiaz ez nintzen oheratzen
a) zen
b) zelaren
c) zenaren
Aztertuta dago kontu hori?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.