Ustea edo iritzia adierazteko, zuzena al da Eta nago (...) -(e)la horrela erabiltzea? Eta ordena horretan? Adibidez, Eta nago ideologia jakin bateko bertsozalea hoztu eta atzendu egin dela jokaera berri horrekin.
Bai, dagokion testuan ongi txertatuz gero, zuzena da Eta nago (...) -(e)la erabiltzea, eta ordena horretan. Ikus Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 53. or..
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > trinkoak, joskera > hitz-ordena, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.