Ohikoak al dira betaurrekoak ondo jartzearena egin eta ez ikusiarena egin egiturak?
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian ez ikusiarena, ez entzunarena, ez ezagutuarena eta gisakoak sarri aurki daitezke; baita Euskaltzaindiaren Hiztegian ere [EH:ez ikusi(arena) egin], [EH:ez entzunarena egin]. Baina erabilera horren ordain gisa aditz-izenean oinarritutakorik (betaurrekoak ondo jartzearena egin gisakorik) ez da bat ere ageri euskararen literatura-tradizio osoan. Aski bitxiak diren egitura horien aldean, askoz ere arruntagoak dira honelakoak: Betaurrekoak ondo jartzeko imintzioa (keinua, plantak(k)) egin z(it)uen.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, joskera > esapideak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.