570 emaitza zi bilaketarentzat - [201 - 300] bistaratzen.

zimaur
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zimaur-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. simaur].

Aztergaia: zimaur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1997-01-29 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. simaur.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

e. simaur.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

Ik. simaur.

Lexemen erregulartasuna

s-/x-/z-.

zimbabwetar
1 adj. Zimbabwekoa, Zimbabweri dagokiona. Zimbabwetar nekazariak.
2 iz. Zimbabweko herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: zimbabwetar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

zimel
1 adj. Landareez edo fruituez mintzatuz, mardultasuna eta freskotasuna galdu duena. Hosto horiak eta lore zimelak. Lore eder bat atzo zen eta gaur da zimela. Gure ganbarako sagar zimelak. Gaztaina zimelak jatera. Zimela, baina ez ihartua.
2 adj. Pertsonez mintzatuz, argala eta zimurrez betea. Ik. ihar 3; idor 4. Agure zimela, aurpegia zimurduraz betea. Bere aurpegi zimur zimela ikusi orduko. Ni, berriz, gero eta neskazahar zimelago egingo naun.
3 adj. Pertsonez mintzatuz, gihartsua eta gogorra. Ik. sakats. Gorputz handia ez daukat, baina bai zimela. Oraindik zimela zegok Hilario; hari pilotan irabaztea ez duk erraza. Gazte beltz zimel bat. || Hasieran bezala zeuden aizkolariak, zail, zimel, zalu eta kementsu, batak besteari aurrerik hartu ezinda.

Aztergaia: zimel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
zimelarazi, zimelaraz, zimelarazten
du ad. Zimeltzera behartu. Laster, udazkenak zimelaraziko zuen igali lirina.

Aztergaia: zimelarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zimelarazi, zimelaraz, zimelarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zimelarazi, zimelaraz, zimelarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-l(du)+a-.

zimeldu, zimel/zimeldu, zimeltzen
da/du ad. Zimel bihurtu, mardultasuna eta freskotasuna galdu. Hostoak zimeldu zaizkio. Zimelduko ez diren loreak. Gaztetasun lorea berehala zimeltzen zaigu. Fruitu mardul, zimeldu ez dena. Gaztetan eder askoa izandakoa, baina urteek hura ere zimeldu dute. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ozpinetako piper berdeak, gordinik jateko, eta gorri-beltz zimelduak, zukua berotzeko.

Aztergaia: zimeldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zimeldu, zimel(du), zimeltzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zimeldu, zimel(du), zimeltzen.

zimelezin
adj. Ezin zimelduzkoa. Arrosa zimelezin bihurturik.

Aztergaia: zimelezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-l(du)+e-.

zimelkor
adj. Erraz zimeltzen dena. Ametzaren hosto zimelkorrak.

Aztergaia: zimelkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu corpusean // Ik. ap. DRA: zimelkor Herr 1962 ("Zeru hedoikatua sanjakor, begitarte tindatua zimelkor").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

tximelkor 1, A Ortzuri ("Ortzuri: zorionaren ezaugarritzat tori pitxi-loretxo auek; berok bezela ire zorion au ezpite, ordea, tximelkorra izan"); zimelkor 2: J. Gaztañaga ("Baiña alderdi ontan landare bereziak, —bertakoak bakarrik izan ezik ere— osto iraunkorra dutenak dira, edo-ta zimelkorra dutenak"), I. Aldabe ("Fenologikoki, espezie zimelkorra da, hosto berriak, maiatzaren azkenean edo ekainaren hasieran emanez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zimelkor : Euskalterm 1 (martzeszente sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zimelkor : ElhHizt (marcescente), DRA (que tiende a marchitarse), PMuj DVC (marcescente, seco) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ametzaren hosto zimelkorrak.

zimeltasun
iz. Zimela denaren nolakotasuna. Azalaren zimeltasuna.

Aztergaia: zimeltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zimendatu, zimenda, zimendatzen
du ad. Zerbaiten oinarria jarri, zerbaiti zimendua eman. Ik. finkatu. Ene bihotza eta ene gogoa finkatua eta zimendatua dago Jesus baitan. Igortzen ditu bere hamabi apostoluak bazter guztietara, giristino eliza zimendatzera.

Aztergaia: zimendatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zimendatu, zimenda, zimendatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zimendatu, zimenda, zimendatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-u/-a-.

zimendatzaile
adj. Zimendatzen duena.

Aztergaia: zimendatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zimendu
1 iz. Eraikinez mintzatuz, lur azpiko zatia, beste guztiari eusten diona; zerbaiti eusten dion oinarria. (Singularrean nahiz pluralean). Etxe honek zimendu onak ditu. Itsasoa zolaraino eta lurra bere zimenduetaraino inarrosten. Etxearen zimendua egin da hondarraren gainean.
2 iz. (Singularrean nahiz pluralean, gauza abstraktuez mintzatuz). Fedea duk zimendua, esperantza harria, karitatea, ordea, gaineko estalkia. Beste bertute guztien erro eta zimenduak. Zimendu sendoen gainean eraikiriko iritzia. Baina gure esanek zer zimendu dute?

Aztergaia: zimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zimendu, zimentarri.

zimentarri
iz. Zimendua, oinarria. Jesu Kristok esan zuen hura izango zela haren Elizaren zimentarria. Euskal Herriaren zimentarri den euskararekin. Funtsezko zimentarri bezala, honako puntu hauek azpimarratuko nituzke.

Aztergaia: zimentarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zimendu, zimentarri.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-harri.

zimera
iz. bizk. Otarre mota.

Aztergaia: zimera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

(otarre mota).

zimeratxo
iz. bizk. Zimera txikia. Langileak ikusten ditu, txapelak buruan, eskuetan zimeratxoak, ola handietarantz.

Aztergaia: zimeratxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

zimera txikia.

zimikatu, zimika, zimikatzen
du ad. Ipar. Zimiko egin, atximurkatu. Odoleraino zimikatu nau.

Aztergaia: zimikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zimikatu, zimika, zimikatzen. Ipar. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zimikatu, zimika, zimikatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

zimiko
1 iz. Atximurra, imurtxia. Handik zimiko, hemendik irri, haurrak bezala, jostetan ari.
2 iz. (bihotz, kontzientzia eta kideko izenekin, ekintza txar bat egin delako usteak uzten duen nahigabea edo ezinegona adierazteko). Ik. bihotz zimiko; har 3. Baina ez zen negar egitera heldu; bihotzean zimiko bat doi-doia eta jo aitzina! Hura da kontzientziaren ausikia, zimikoa.

Esaera zaharrak

Ez dagiala zimiko, nahi ez baduk zarramiko.

Aztergaia: zimiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zimiko egin.

zimiko egin
ad.-lok. Esan behar izan ditugun egia latzek bihotzean zimiko egin diote. || Hark gibeletik zimiko; honek itzul eta belarrondoko.

Esaera zaharrak

Ez dagiala zimiko, nahi ez baduk zarramiko.

Aztergaia: zimiko egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

zimikoka
adb. Zimiko eginez. Elkarri keinuka eta zimikoka.

Aztergaia: zimikoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

zimino
iz. Ipar. Tximinoa. Badira eskuen eta zangoen gainean dabiltzanak eta ziminoak bezain aise arboletara igaten direnak.

Aztergaia: zimino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. tximino.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'tximinoa'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

L-BN. Ik. tximino.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: erabakiaren arabera e. tximino.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): onartu egin da, eta Ipar. 'tximinoa' ezarriko da.

ziminokeria
iz. Ipar. Tximinokeria.

Aztergaia: ziminokeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

tximinokeria.

zimitorio
1 iz. gip. Elizari atxikitako aterpea. Ik. elizpe. Meza nagusiaren ondoren, tertulian egoten omen ziren zimitorioan.
2 iz. gip. zah. Hilerria. Ez baita seinale ona ordu hauetan zimitorioetan barrena ibiltzea.

Aztergaia: zimitorio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gip. 1 Zah. 'hilerria'. 2 'elizari atxikitako aterpea'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Gip.

Forma baten adiera(k)

hilerria (lehen); eliz ataria (gaur) [ala 'elizari atxikitako aterpea'?].

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Adierazi beharko litzateke zein adieratarako. Ez dirudi beharrezko 'hilerri'adieran" (1997-07-14)

 - [E301]: "zimiterio [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

zimitz
iz. Intsektu txiki gorputz-zapala, gorri iluna, gizakiaren odola xurgatzen duena (Cimex lectularius). Auzo herrietako kukuso eta zimitz guztiak nire ohera deituak eta bilduak zituzten.

Aztergaia: zimitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. tximitx.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

tx-/x-/z-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "tximitx [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

zimur
1 iz. Larruazalean, paperean edo ehun batean gertatzen den tolesa. Masaileko zimurretan. Bekokia zimurrez betea zuen. Guztia hezur eta zimur.
2 adj. Zimurtua, zimurrak dituena. Aurpegi zimurra. Musuzapi urdin zimur bat, pilota bezala biribildua. Paper zimur bakan haiek biltzen eta aztertzen. Zazpi galburu eder mardul, lasto batetik zetozenak; eta gero beste zazpi zimur.
3 adj. Zekena, zikoitza.
Azpisarrerak

Aztergaia: zimur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu kopeta-zimur agertu, ibili bezalako formarik, ez eta poltsa-ximur egon, ibili bezalakorik ere // Ik. beste batzuen artean, kopeta + zimur(tu) osaerako libreok: Izt C ("Eta jakiten bazuten itzaiaren sagardotegiko egona, gizonezkoak kopetak zimur ta illun, eta andreak txipiritona"), Barb Sup ("Iguzki aphalean, heltzen da Xoane etxerat, begia doi doia baino ere biphilago, sudurra meheago, kopeta zimurrago", "eskuak bere akhulu handiaren gainean kurutzaturik, han, urrunxko, alhorraren erdian, Bezkinari beha emaiten da, kopeta zimurturik"), Tx B I ("tragatu nairik ibilli naute / lau neskazar da atsuak, / kopeta zimur iduki arren / ez daude oso mantsuak"), eta poltsa + zimurtu osaerako beste hauek: Zab Gabon ("sar gaitean, bada, Martoloren trabenara; eta baldin zuen poltsak zimurtuak badaude zeren nagusiai eman diozuten azkeneko arditerañokoarekin, Txomin Urretak badik oraindik bost errealeko zar bat..."), Uzt Sas ("Ardiak ere tristetzen ditu / neguko busti ta otzak, / ori ezer ez balitz bezela / gaiñera gastatu sosak, / artzaiak berak uste baiño len / zimurtzen dirade poltsak, / egualdi ederrak datozenian / mendira juateko pozak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu kopeta-zimur agertu, ibili edo poltsa-ximur egon, ibili bezalakorik. // Cf. kopeta + zimur osaerako hauek: Herr 1992 ("Mugaz haindiko arrantzaleek kopeta zimur daukate, hunaindikoek gisa hortan sobera antxua hartzen dutela eta sobera xehea denetik gainerat"), J. Urrujulegi ("Batzuetan, gogoeta aienatu nahirik, aurrean neukan testu-liburuan areago kontzentratzen saiatzen nintzen, bi eskuez preso neukan kopeta zimurtu, ezpainak estutu eta hitzen edukia sakonago jasotzen lehiatuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kopeta zimur : LurE (adib. gisa, s.u. kopeta: "kopeta beltz, ilun, zimur ibiltzea ik. kopetilun") // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

kopeta zimur : PMuj DVC (adib. gisa s.u. zimur: 'frente ceñuda') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

testuetan bermatu gabeak dira ahozkoan ezagunak diren kopeta-zimur (agertu, ibili...) eta poltsa-zimur (egon, ibili...) 'dirurik batere gabe' esapideak.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

x-/z- (lehen pasaldiko oharra, honi erantzuten baitio iritzi-emaileak: bustiduren (berezikiago, hasierako bustiduren) arazo orokorraz: a) Ipar./Hego banaketa nabaria, eta b) hipokoristikoa identifikatzeko zailtasunak: banaka ikusi eta erabakitzekoak dira zimur/ximur, zoko/xoko/txoko, etab.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "Ipar/hego banaketa nabaria, diozue. Ez eta ez Zuberoan txümür/tzümür erabiltzen direlako, afrikatuekin, hegoaldean bezala" (1993-02)

 - [E204]: "izen eta izen lagun" (1993-02-20)

 - [K201]: "izond. "Zabaletako atso zimurrak..." (Txomin Agirre)" (2009-10-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (AS-MU / 2011-06-15): Bere horretan utzi da lehendik erabakia, erabilera berririk jaso gabe.

zimurdikatu, zimurdika, zimurdikatzen
du ad. Ipar. Zimurtu. Haize gozo batek ur azala zimurdikatzen zuen.

Aztergaia: zimurdikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zimurdikatu, zimurdika, zimurdikatzen. Ipar. du ad. 'zimurtu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zimurdikatu, zimurdika, zimurdikatzen.

zimurdura
iz. Zimurra. Ez du buruan ile zuri bat, ez begitartean zimurdura bat.

Aztergaia: zimurdura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+d-.

zimurgune
iz. Zimur bat dagoen gunea; zimurra.

Aztergaia: zimurgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

zimurkeria
iz. Zekenkeria, zikoizkeria. Den gutxieneko zimurkeriarik gabe emanez.

Aztergaia: zimurkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zimurrarazi, zimurraraz, zimurrarazten
du ad. Zimurtzera behartu. Emaitza kaskarrek kopeta zimurrarazi diote.

Aztergaia: zimurrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zimurrarazi, zimurraraz, zimurrarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zimurrarazi, zimurraraz, zimurrarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+a-.

zimurtasun
iz. mekan. Gainazal batek dituen zimur edo kosken multzoa. Fabrikatzailearen daturik ez dugunez, hodi erabilien zimurtasun absolutua 0,15 mm-koa dela emango dugu. Piezei gainazal akabera onak egiten zaizkie; hala, gutxitu egiten da zimurtasuna, eta, horren ondorioz, baita higidurarekiko erresistentzia ere.

Aztergaia: zimurtasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh52 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: zimurtasun 1. tximurtasun (Mic 5v), ximurtasun (B (+ -te-)). Ref.: A (ximurtasun); Izeta BHizt2 (ximurtesun). "Arruga" Mic 5v. "Arruga, pliegue" A. "Baizu kopetan alako ximurtesun bet" Izeta BHizt2. 2. (SP, sin trad.), ximurtasun (H). "État de ce qui est ridé, a des rides, des plies, des fronces" H. 3. (Dv), ximurtasun (H). Mezquindad, tacañería. "Qualité du chiche" Dv. "Caractère, habitude d'avaricie, de parcimonie" H. Ikusten ditu, baita ere, nagusi askoren zimurtasunak, aberats askoren arrokeriak. EEs 1918, 154.

LB: 19, ETC: 90.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: zimurtasun iz. rugosidad; Adorez: zimurtasun: iz. rugosidad; Labayru: zimurtasun 1 iz. rugosidad. 2 iz. cortedad, mezquindad; NolaErran: 0. / Euskalterm: zimurtasun-koefiziente (Arkit.; termino onartua da); azal-zimurtasun, batez besteko zimurtasun, gainazal-zimurtasun, zimurtasun-parametro (Industr., Geol.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

zimurtsu
adj. Zimur asko duena. Bekoki zabal zimurtsua.

Aztergaia: zimurtsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

zimurtu, zimur/zimurtu, zimurtzen
1 da/du ad. Zimurrak atera, zimurrez bete. Soinekoa ez zimurtzeko. Zahartzean, ikara etortzen da, larrua zimurtzen da, ilea urdintzen da. Kopeta zimurtua du, bista laburtua. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bizkor atera zuen sakelatik gutun zimurtua.
2 da/du ad. Zikoiztu, zekendu.

Aztergaia: zimurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zimurtu, zimur(tu), zimurtzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zimurtu, zimur(tu), zimurtzen.

zimurtxo
iz. Zimur txikia. Errukirik gabe ohartuz haren larruaren zimurtxo bakoitzari.

Aztergaia: zimurtxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zimur txikia.

zimurtze
iz. zimur aditzari dagokion ekintza.

Aztergaia: zimurtze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

zin
1 iz. Jainkoaren edo norberaren ohorearen izenean egiten den promesa. Hipokratesen zina gogorarazi digu. Ezkontzen direnen zin horiek ez ote dira elkarri zuzenduak soil-soilik? Zinarekin ukatu. Zina hautsi.
2 adj. Egiazkoa. Borondate fermua eta xede zina. Hitz egiazkoa eta zina. Bekatutik begiratzeko gogo zin bat hartu. Zure alderako debozio zin eta samurra.
3 adj. Leiala. Deabruaren zerbitzari zinak eta leialak.

Esaera zaharrak

Ezina azkarrago da ezen ez zina.

Aztergaia: zin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zinak eta minak, zin-egile, zin egin, zinetako, zinetan, zinez, zinezko, zin-zinetan, zin-zinez.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zin-egite, zin-hitz .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zin egin, zinak eta minak, zinez, zinezko, zin-zinez, zinetan, zinetako, zin-zinetan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Eta nola ez da eransten zinez, zinetan… adiera? Gurean (herrian) lehendik ere ezaguna. (2009-12-10)

zin egile, zin-egile
adj./iz. Zin egiten duena. Napoleonek izendatu zituelarik apezpiku berriak, Baionara etorri zena, apaiz zin-egile horietarik zen.

Aztergaia: zin-egile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

. AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-egile.

zin egin
ad.-lok. Jainkoaren edo norberaren ohorearen izenean promesa egin. Ik. promes egin. Elkartasunean sartzeko, zin egin behar dute galesez mintzatuko direla nonahi. Gezurraren gainean zin egitea. Gezurtzat daukagun gauzari zin eginez eustea. Egiaren kontra zin eginez. || Hamaika bider damutu zitzaion berotasun txoro batean egindako zina. Ez egin gezurrezko zinik. Espetxea ixtea izan da presidenteak hartutako lehen erabakietako bat, karguaren zina egin eta denbora gutxira.

Aztergaia: zin egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zin sarrerari dagokion azpisarrera.

zin egite, zin-egite
iz. Erromako buru lehenak debekatzen die zin egite hori.
zin faltsu
iz. Gezurrezko zina, gezurraren gainean egiten den zina. Zin faltsua bekatu handi bat al da? Errudun jo zuten, zin faltsua egiteagatik.

Aztergaia: zin faltsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZIN FALTSU (faltsü S ap. Lrq; zin falso Hb ap. Lh). Falso juramento. "Faux-serment, parjure" Lh. Egiaren kontra zin eginez, eta hori deitzen da zin falsia. CatLan 86. Zin faltsia bekhatü handi bat deia? CatS 45. Zer da zin faltsua? CatJauf 78.

zin faltsu 7: Berria 2 (“Mills iragan otsailean zigortu zuten, zin faltsua egiteagatik”), Deustuko Unibertsitatea 2 (“Epaileek askatasunez baloratu ahal izango dute lekukoen adierazpenetan izandako kontraesan hori, eta euren kontzientzien santutegian sartuko da konbikzio osagai moduan, baldin eta lekukoaren zin faltsua epaitzeko unea iristen bada”), EiTB 2 (“Eta oso larria da zin faltsua egitea”), Elkar (“Eta, aurrena, esperantza pixka bat emango dizut: Silver, biok bizirik ateratzen bagara otso zulo honetatik, ahal dudana egingo dut, zin faltsua ez beste guztia, zu salbatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zin faltsu 3: Filosofia apaingelan (“Zin faltsua egitera behartu duzue, berarentzat hain zentzugabea den itun horrekin, eta zilegi bihurtzen dituzue zina hautsiz egin ditzakeen krimen guztiak”), Iñaki Iñurrieta (“Honen guztiaren aurretik, Karlomagnok deitutako batzar nagusietan, nazioak azaldu zion .156 ezen, gauzak zeuden bezala egonik, oso zaila zela salatzaileak edo salatuak zin faltsua ez egitea, eta hobe zela lehia judiziala berrezartzea; eta horixe egin zuen hark”), Koro Navarro (“Haziko ahal zaizkizue ahoak buruaren atzean, zin faltsua egiteagatik!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke. Euskaltermen zin faltsua egite = zinauste (es perjurio) ageri da. EHn zinausle badago, baina zinautsi eta zinauste ez. Aztertzekoak izan litezke hauek.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zin sarreran.

zin hitz, zin-hitz
iz. Zina, promesa.

Aztergaia: zin-hitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2004-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zin sarrerari dagokion azpisarrera.

zin-zinetan
adb. zinetan-en indargarria. Ik. zin-zinez. Zin-zinetan uste izan.
Loturak

Aztergaia: zin-zinetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapenak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zin sarrerari dagokion azpisarrera.

zin-zinez
adb. zinez-en indargarria. Ik. zin-zinetan. Mundua zin-zinez arbuiatzen dutenak.
Loturak

Aztergaia: zin-zinez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapenak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zin sarrerari dagokion azpisarrera.

zinabrio
iz. Merkurio sulfuroa (HgS), kolore gorriko mea, merkurioa ateratzeko ustiatzen dena. Erromatarrek zinabrioaren beharra zuten, eta zinabrio meategiak ustiatzen zituzten.

Aztergaia: zinabrio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zinabrio: LurE-Harluxet.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zinabrio: ZTC 5 (S. Iruretagoiena, F. Mendizabal, Elhuyar, Geologia HE, UEU, JA Mujika); EPG 5 (X. Iruretagoiena, Juan Garzia, Karlos Zabala, Ibon Uribarri 2).

Erdaretako formak

es (RAE): cinabrio; fr (DLLF): cinabre; en (Collins): cinnabar; it (S. Carbonell): cinabro; de (Langenscheidts): Zinnober. // Gaztelaniazkoetan, cinabarita baztertu, eta cinabrio onartu zuen IMAk.

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

etimoa gorabehera (cf. gr kinnabari), zinabrio forma ageri da, eta hori da onartzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

zinak eta minak
Estutasunak, arazoak. Han dira zinak eta minak, kexadurak eta hasbeherapenak. Zinak eta minak pairatu. Zinak eta minak ikusi genituen: jatekorik ez, urik ez, deusgabeak ginen.

Aztergaia: zinak eta minak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zin sarrerari dagokion azpisarrera.

zinausle
iz. Egindako zina hausten duen pertsona. Gogora ezazu gaur elizan egindako zina, zu zaren zinausle doilor horrek!

Aztergaia: zinausle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zinausle 1 jaso da (Mde Pr: "zinausleak ezeztatzeko, batez ere Albitarren aurkako gurutzadatik landa, neurri gogorrak erabakiko dituzte Aita Santuek"); ez dugu zinauste forma aurkitu gure corpusean.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ziñausle B 3 (G. Manterola); G 2 (Aranzazu 1932); siñautsi B 1 (J.K. Ibargutxi); ez dugu zinauste formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zinausla : DFrec 1; zinausle : HiztEn-LurE; zinauste : HiztEn.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. zinauste modukorik erabili den (cf. es 'perjuro' / 'perjurio').

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hausle.

zinbal
iz. Perkusio instrumentua, kobrezko edo brontzezko bi diskoz osatua dena; disko horietako bakoitza. Lauda ezazue zinbal ozenekin.

Aztergaia: zinbal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "zinbel [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

zinbel
iz. Abata, apeua.

Aztergaia: zinbel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2006-02-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan 1 zinbel "Cimbel, cordel que se <ata a la punta del cimillo en que se> coloca la paloma que sirve de señuelo" A. "Toki guziyetan uste dut zuk daipatzun zinbela ta orgadera darabiltzkitela, euzkelgetu ala erdaldundu diran erri ta orotan" T. Arburu EEs 1916. Ayerb EEs 1916 ("Paga-uso-eiztariak baidakite zer diran zinbela ta ordadera"); 2 zinbel "Flexible, cimbreante. Eskola-maisuak bere zarta zinbelagaz dantzan eragiten euskun, el maestro de la escuela nos hacía bailar con su vara cimbreante" A.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zinbel 3: M. Lorda ("Hanka fino, salbuespenez lodiagoak, zilindriko eta zinbelak, goiko herenean eraztun mintzaire batez horniturik", "Hanka luze eta mehea, batez besteko zinbela, oinharritik lotuak", "Hanka oso fino eta hauskorra, aiseki zatigarria, zilindriko edo zerbait zinbela, azala zimurtu eta zuri kolorekoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zinbel : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zinbel : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Bizkaitarrek esango dute bizirik den 'malgua' adierako izenondoa (M. Lordak erabili du, hirutan; L. Baraiazarrak ez du ezagutzen).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zinbel.

zindo
1 adj. Zintzoa, leiala, fina. Andregai zindo bat behar du Martinek. Gizon zindo hark ez zuen onartu nahi izan diru hura.
2 adj. Irmoa, sendoa; zina. Gogo zindoa daukat aurrerantzean nire bizitza ontzeko. Ematen dizut berba zindo benetakoa. || Haritz zahar, sendo, zindoa.
3 adj. Fruituez mintzatuz, zati ustelik edo mailaturik ez duena.

Aztergaia: zindo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zindotasun
iz. Zindoa denaren nolakotasuna. Nik ez dut zure zindotasunik auzitara ekarri.

Aztergaia: zindotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zindotu, zindo/zindotu, zindotzen
da/du ad. Zindo bihurtu. Gure anaitasuna egunean baino egunean gehiago zindotu dadin.

Aztergaia: zindotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zindotu, zindo(tu), zindotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zindotu, zindo(tu), zindotzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o-.

zine
iz. Zinema.

Aztergaia: zine

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zine(ma)gela.

Euskaltzaindiaren Arauak

h. zinema.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. zinema (hau da forma neutroa; kolokial-lagunartekoa da zine).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  zinema izan bedi forma arautua eta zine lagunartekoa.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): lehenengoari lehentasuna ematea onartu da. Beraz, zine h. zinema.

zinegotzi
iz. Alkatearekin batera udalbatza osatzen duten kideetako bakoitza. Donapaleun izan zituen bere karguak: Nafarroako Parlamentuko eta hiriko zinegotzi.

Aztergaia: zinegotzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zineklub
iz. Zinemazaleen elkartea, filmen emanaldiak antolatzea eta haiei buruzko eztabaida eta mahai-inguruak egitea helburu duena. Hil honetan Europako zinema mutuari buruzko zikloa antolatu du Bilboko Fas zineklubak.

Aztergaia: zineklub

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zine klub 2, Deia 1987 eta 1991 ("El té del harén de Arquímeses zine klubean Maskarada taldeak azkeneko antzerki lana eskeiniko", "Ehun metro zine kluba, eta kalejirak"); zine-klub 3: Egin 1982 eta 1988 ("Azpeitiko Zine-Kluba", "... zine zikloa apailatu du Getxoko zine-klubak hilabetean zehar"), F. Rius ("Gazteriaren Etxeko zine-klubean"); zineklub 3: K. Izagirre 2 ("Zineklubak eztabaida leku izan ziren, arteaz eta bizitzaz jarduteko batzar txipiak", "Zineklubei buruzko datuak"), Egin 1988 ("Woody Allen, Getxoko zineklubean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zine(-)klub : AB38 1, AB50 3 (zine-klub 1, zine klub 2); zineklub : HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zine-klub : HiruMila; zineklub : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Ahozko erabilerak

EEgunk.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "zinema (†  zine), zinemazale, zinemagile, zinemagintza, zinematoki, baina zineklub" / HezkAdmin: zine-klub: cine club.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, egokituz onartzekoa

hitz bakarrean idatzia da hobestekoa, lantaldearen ustez, a) zine- (ez zinema-) baitagokio nazioartekoari, eta b) horrela hobeto saihestuko baita zine/zinema bikotearekin nahastea.

zinema
1 iz. Zinematografiaren teknika eta artea; arte horri dagokion industria. Hogeita hamar urte hauetan zinemak egin duen aurrerabidea. Zinema amets fabrika da. Zinema-irudiak. Zinema-antzezle bikaina da. Zinema-ikusleen gogoko filma. Zinema-astea antolatu dute. Zinema-zuzendaria.
2 iz. Herri, garai, genero edo egile baten zinema-lanen multzoa. Euskal zinema. Italiako zinema. Zinema mutuaren garaitik 1983ra bitartean. Zinema beltzetik hurbil dagoen lana egin du zuzendariak.
3 iz. Zinema-aretoa. Ikusle bat baino gehiago txundituta atera zen zinematik.

Aztergaia: zinema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zine(ma)gela.

Euskaltzaindiaren Arauak

zinema(-)areto.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  zinema izan bedi forma arautua eta zine lagunartekoa.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): lehenengoari lehentasuna ematea onartu da. Beraz, zine h. zinema.

zinema areto, zinema-areto
iz. Filmak proiektatzen diren aretoa. Filma joan den ostiralean estreinatu zen zinema-aretoetan.

Aztergaia: zinema areto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-areto.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Agian honen ondoan ongi letorke zine-etxe. Oker ez banago, adiera horretan erabiltzen zuen Koldo Mitxelenak" (1997-07-14)

zinemagile
iz. Filmak egiten dituen pertsona. Regis Wargnier zinemagile frantsesaren Man to man filmak irekiko du Berlingo zinema-jaialdiko lehiaketa.

Aztergaia: zinemagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zer da? Produktorea? Zuzendaria?" (1997-07-23)

zinemagintza
iz. Filmak egitea; zinema-industria. Zentsuraren mamuak astindu du beste behin Hollywoodeko zinemagintza.

Aztergaia: zinemagintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahozko erabilerak

EEgunk.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

zinemaldi
iz. Zinema-jaialdia. Jerusalemgo Nazioarteko Zinemaldiak 200 filmetik gora eskainiko ditu aurten.

Aztergaia: zinemaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2006-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zinemaldi 29: "Donostiako Zinemaldia" 8 (Hemen, B. del Teso 2, Egunk 2, EITB, F. Rius, Ttipi-ttapa); "Berlingo zinemaldia" (Ttipi-ttapa); "Cannesko Zinemaldia" (F. Rius); "Locarnoko Zinemaldia" (F. Rius), "Veneziako Zinemaldia" (Egunk) — eta J.J. Iribar 2 ("FIAPek lehenengo mailatik bigarrenera bota zuen zinemaldia", "Bainan jendeari bodrio hauek ikusteko ordain araztea zinemaldi deskafeinatu baten izenean ulerezinezkoa da"), Gizartea/4 4 ("Euskal Herrian Zinemaldi asko dago, baina bi dira ezagunenak: Donostiako Nazioarteko Zinemaldia eta Bilboko Laburmetraien Nazioarteko Zinemaldia", "Donostiako Nazioarteko Zinemaldia"), Hemen 1987 ("Batzutan jakin izan dut inork baino lehen zein izango den Zinemaldiko lehen saria jasoko duen filma"), B. del Teso ("Luze, geldo eta odolik gabekoa baina hasiera-hasieratik diseinuan zinemaldietan saritzen den ausardia bazuela ulertu genuen askok", "Gurekin izango dugu zinemaldian", "Ba American dreamers filmean, zinemaldiari hasiera emango dionean", "Sharon Stone. Berarekin zinemaldia suzkoa litzateke", "Zinemaldi donostiarrak haren filmografia osoa emango du ezagutzera"), Egunk 1994 ("Hiru aktoreek osatuko dute ospetsuen errepartoa bihar hasiko den Zinemaldian", "Zinemaldiko antolatzaileek atzo bertan jakinarazi zuten...", "Zinemaldian izango den beste gonbidatuetako bat, Christopher Lee", "Zinemaldiaren beste ezaugarri nagusi bat pelikula gehientsuenetan erakutsitako gehiegizko biolentzia izan da"), Berrigara 1997 ("Donostiako 45. Zinemaldiko filmeren baten izenburuak izan daitezke Tarantela eta Manhattan, baina ez dira"); zinemalditxo 1, B. del Teso ("Esker onekoa da gure zinemalditxoa eta ametsetan ibilarazi gintuzten horiekin ezin ahaztu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zinemaldi : ElhHizt (festival de cine) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

onartzekoa dela uste du lantaldeak: izen propioaren gisakoa zen hasieran, baina arrunt bilakatua da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

zinemaratu, zinemara/zinemaratu, zinemaratzen
du ad. Gai edo kontakizun bat zinemaren bidez eman. Melvilleren eleberri ezaguna zinemaratzean, antolamendu leiala, trebea eman digu.

Aztergaia: zinemaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zinemaratu, zinemara(tu), zinemaratzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zinemaratu, zinemara(tu), zinemaratzen.

zinemaskope
iz. Filmak pantaila zabalean proiektatzeko zinema-sistema. Oasia (1955), Frantzian egin zen zinemaskopeko lehen filma.

Aztergaia: zinemaskope

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zinemateka
iz. Filmak eta filmei buruzko dokumentuak sailkatzen eta gordetzen diren lekua. Ik. filmoteka 2. Jose Luis Borau zuzendari espainiarrari buruzko atzera begirako zikloa antolatu du museoko zinematekak.

Aztergaia: zinemateka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
zinematika
iz. fis. Mekanikaren adarra, indar eragileak kontuan hartu gabe higidura aztertzen duena. Zinematika eta dinamika.

Aztergaia: zinematika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

"iz. Fis." markak erantsiz.

zinematiko
adj. fis. Zinematikarena, zinematikari dagokiona. Azterketa zinematikoa.

Aztergaia: zinematiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fis.

Forma baten adiera(k)

zinematikari dagokiona.

zinematografia
1 iz. Higitzen diren irudiak argazkien bidez hartzeko eta proiektatzeko teknika. Ik. zinema. Zinematografia eredu jakin bati jarraitu gabe eginiko lanaren emaitza da zuzendari gipuzkoarraren filma.
2 iz. Zinematografiaren artea edo industria. Hiru zuzendari hauek oso goian jarri dute bide berriak urratzen ari den gure zinematografiaren langa.

Aztergaia: zinematografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
zinematografiko
adj. Zinematografiarena, zinematografiari dagokiona. Berez oso zinematografikoak ez diren ahozko kontakizunei etekin ederra atera die zuzendariak.

Aztergaia: zinematografiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

zinematografiari dagokiona.

zinematografo
iz. g. er. Higitzen diren irudiak argazkien bidez hartzeko eta proiektatzeko tresna. Lumière anaiek 1895ean asmatu zuten zinematografoa, eta Parisko milaka irudi filmatu zituzten.

Aztergaia: zinematografo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2004-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

zinemazale
iz./adj. Zinemaren zalea dena. Zinemazale amorratua bihurtu zaigu.

Aztergaia: zinemazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahozko erabilerak

EEgunk.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [zinezalesartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zinetako
adj. Ik. zinezko. Hona, txantxetako eta zinetako bertsoetan, denbora bateko Tolosa. Egiazko arazoak, zinetakoak eta benetakoak, ez omen ditut aztertu.
Loturak

Aztergaia: zinetako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zin sarrerari dagokion azpisarrera.

zinetan
adb. Zinez, benetan. Zinetan eta benetan ari naiz. Zinetan mintza nadin, txantxetakoak alde batera utzirik.
Loturak

Aztergaia: zinetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zin sarrerari dagokion azpisarrera.

zinetika
1 iz. fis. Mekanikaren adarra, higitzen ari diren gorputzak aztertzen dituena.
2 iz. kim. Kimika fisikoaren adarra, erreakzio kimikoetako prozesuak aztertzen dituena. Azido zitrikoaren hartziduraren zinetika.

Aztergaia: zinetika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

zinetiko
adj. fis. Higidurari dagokiona. Energia zinetikoa.

Aztergaia: zinetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalduz: "izond. 'higidurari dagokiona'".

zinez
adb. Egiaz, benetan. Ik. zinki. Txantxetan eta irribarrez ez ezik, zinez eta bene-benetan ere mintzatzen badakite. Zinez maite zituen adiskideak. Zinez eta gogotik.
Loturak

Aztergaia: zinez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zin sarrerari dagokion azpisarrera.

zinez eta benaz
adb. Zinez, bene-benetan. Ik. zinki eta finki. Lagun hurkoa zinez eta benaz maite duena.

Aztergaia: zinez eta benaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZINEZ ETA (EDO) BENAZ (zinaz Lar). De verdad, de veras, sinceramente. "(En justos y en) creyentes, zinaz ta benaz" Lar. Lagun urkoa ziñez edo benaz amatzen duanak. AA II 216. Jaungoikoaren errukimenduzko belarrietara biotz-biotzeko erregu biziakin ots eta deadar eman zuben ziñez eta menaz. Aran SIgn 101. Zinez eta benaz Maria maitatzen zuan. Bv AsL 201. Aurrerontzean denbora obeto emateko buruzpidea ziñez eta benaz artzen ezpadet, etorriko da eguna, noiz eta Jaungoikoari ordu bete eskatuko diodan. Arr May 33. Orañ bertan ondu nai det ziñez eta benaz diotenak txit bakanak dira. Ib. 92. Maite zazute ziñez ta benaz txiro dan maitagarria! EA NereB 43 (ap. ELok 441).

adib; benaz adb. Benetan. Ik. zinez. Zinez eta benaz maite zuen Maria. Bihotzetik egiaz eta benaz sortzen den damua. Analisi sakonetan astiro eta benaz murgiltzeko.

zinez eta benaz 1, Berria (“Ekoizpena baino gehiago kontsumoa da, zinez eta benaz, kontuan izan behar dugun datua hizkuntzaren osasuna neurtzerakoan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zinez eta benaz 2: Joxerra Garzia (“Sekulako hobekuntza egin du irratiak, bai, eta inolako ironia-arrastorik gabe diot hori: zinez eta benaz”), Pako Aristi (“Orduantxe bereizi omen ziren, zinez eta benaz, bikiak bizitzan lehenengo aldiz”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, eta aski da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa gehitzekoa zinez azpisarreran.

zinez eta minez
adb. Zinez, bene-benetan. Zinez eta minez sar zaitezte, bada, urrikitan!

Aztergaia: zinez eta minez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZINEZ ETA MINEZ Angustiosamente, con apuro. v. ZIN ETA MINEZ. Garizuma izan ez balitz eta misionea, ihauteriko Basa-Andere Zigantea erranen zinuten, zinez eta minez. Barb Sup 7. Zinez eta minez sar zitezte bada urrikitan! Leon Mt 3, 8. Beti ziñez ta miñez ikusi-gale ziñana, orain begiz-begi aurkez ikusi dezakezu. Zait Sof 13. Nor ote da zinez eta minez Iaungoiko-zale? Zait Plat 90.

zinez eta minez 5: Argia (“Bide horretatik aurreratu ahal izateko baldintza bat hauxe litzateke: gehiengo zabalak euskararen etorkizuna bermatu nahi izatea, zinez eta minez”), Berria (“Zirarragarria da filmaren hasierako sekuentzia, zinez eta minez”), DiarioVasco 2 (“Grina txar bat da bakantzena beraz, eta horiei eusteko legeak eta Estatutua bera ere alde dauzkagu, eta kontzientziaren erpin ezkutu guztiak, eta bizioek, zinez eta minez, handitu eta ederreztatu egiten gaituzte, zabaldu egiten dute gure itzal txarraren poetika, berpiztu gure irrits txortajole itzalduxea, eta ea ba alferkeria kalamanka horri zein amaren semek (!) egiten dion izkintxo”), Jakin (“Formatu laburrak nozitzen zuen -eta duen- gutxiespenaren aurrean matxinatu eta iraupen laburreko zinemaren apologia irudimentsua egin zuen zinema zuzendari donostiarrak orduan, zinez eta minez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zinez eta minez 6: Joan Mari Irigoien 5 (“Zeren, Joanes apez izaitekotan, zinezko apez izaitea nahi nuke, Jainkoak zinez eta minez deitua...”), Txillardegi (“Bera hilda, ordea, nork maite hau hi zinez eta minez?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zin sarreran.

zinezko
adj. Zinezko urrikia. Ez dut uste inoiz gure hizkuntzan entzun denik horren zinezko aitorrik. Badu honek auhen asko, alegia edo zinezko. || Haren umiltasuna zin-zinezkoa da.
Loturak

Aztergaia: zinezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zin sarrerari dagokion azpisarrera.

zingales
1 adj. Sri Lankako biztanleen gehiengoa den indiar jatorriko etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Hamabost soldadu zingales hil zituzten atentatuan. Orain arte, Sri Lankan zingales etniako herritarrak egon dira agintean.
2 iz. Etnia horretako kidea. Tamilen eta zingalesen arteko liskarrak inoiz baino gogorragoak dira, eta okerrera doaz.

Aztergaia: zingales

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-07-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

zingales 41: Berria 38 (“Sri Lankako ipar-ekialdean erlijio hinduko etnia tamilak dira nagusi, zingales budistekin alderatuta”), EiTB 3 (“LTTEk amore eman du ‘Armada zingalesak zibil gehiago hil ez ditzan’”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zingales 1, Iñaki Mendiguren (“Agian oinarri gehiago zegoen adore izateko beste honetan: muturrez aurrera txinatarrekin Korean talka egin eta Indotxinan ere etsigarriro nahastuta egon zen Mendebaldeko komunitateak lortua zuen indonesiarrekin ondo moldatzea, hauek japoniarrengandik askatzea lortu ondoren, eta bere borondatez utzi zuen filipinarren, zingales, birmaniar, indiar eta pakistandarren gain zuen agintea”).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zingales : Elhuyar; Ez dugu aurkitu ap. Labayru, Adorez.

Bestelakoak

Exon: zingales

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

zingil
adj. Batez ere Ipar. eta naf. Ahula eta mehea. Gizon zingil horrek ez du indarrik.

Aztergaia: zingil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Ipar. eta Naf. izond. 'ahula eta mehea'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]:  Naf. gehitu.

 - [E210]: 1- Batez ere Ipar. eta Batez ere Naf. euskalki-markak kendu. || 1- Bizkaieraz ere ezaguna da; euskalki-marka barik zehatzago dagoela uste dugu.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): onartu egin da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

zingila
iz. Zamarien sabela inguratzen duen hedea. Ik. petral2 2. Zingila lasai duen mandoak karga aise iraul dezake.

Aztergaia: zingila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'petrala'.

zingilatu, zingila/zingilatu, zingilatzen
du ad. Zingila ezarri. Ongi zingilatua den mandoak ez du karga aise irauliko.

Aztergaia: zingilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zingilatu, zingila(tu), zingilatzen. du ad. 'zingila ezarri'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zingilatu, zingila(tu), zingilatzen.

zinginarri
iz. Kutuna, aldean eramaten den gauzakia, ustez naturaz gaindiko bertuteren bat duena. Gure herrian, zinginarria, lepotik behera lokarri batekin amari ipintzen zaio.

Aztergaia: zinginarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'kutuna'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

kutuna.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Zinginarriak kutunak dira, baina ez edozein kutun, umeari esnerik falta ez dakion amak lepotik zintzilika jartzen dituenak bakarrik. Zinginak edo zingirinak izenekin, errape, ugatz edo titietako zenbait gaitz izendatzen da, mamitis edo mastitis, gutxi gorabehera, eta gaitz horiei aurre egiteko adurra duten kutunak, eta ez beste, dira zinginarriak" (1997-12-01)

zingira
iz. Urez estalitako hedadura, sarritan hondo lohitsua eta landare ugari izaten duena. Ik. istinga. Ur geldietako eta zingiretako eltxoak. Zingira-lur batean gaindi. Bekatu eta gaiztakerietako lokatza eta zingira atsituetan hondaturik.

Aztergaia: zingira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zingiradi
iz. Zingira multzoa, zingira. Bide limurietan irristatuko gara, zingiradietan hondatuko. Jaiki hadi, zingiradi gazietako beroa gaiztoa dun eta. Bekatuaren zingiradietatik atera nahi ez duenak.

Aztergaia: zingiradi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-di.

zingiratsu
adj. Zingiraz betea. Hoberena da, toki hezeegi edo zingiratsu samarrean, artorik ez ereitea.

Aztergaia: zingiratsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

zinia
iz. Konposatuen familiako landare belarkara, jatorriz Mexikokoa, apaingarritarako landatzen dena (Zinnia elegans).

Aztergaia: zinia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: zinia: Zinnia elegans.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Zinnia elegans (landare apaingarria).

ziniko
1 iz. Antistenesek antzinako Grezian sorturiko filosofia-eskolako kidea.
2 adj. Ohiko moralaren edo jendetasunaren aurkako iritziak lotsarik edo begirunerik gabe adierazten dituena. Ez dakit txantxetan ala benetan ari den, baina, gezurretan zein egiatan, ziniko hutsa iruditu zait.
3 adj. Zinikoarena, zinikoari dagokiona; zinismoa adierazten duena. Irribarre zinikoa.

Aztergaia: ziniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zinismo
1 iz. Zinikoen filosofia.
2 iz. Zinikoaren jarrera. Ironiak duen arriskua zinismora lerratzea da. Adierazpen hori zinismoz betea dago.

Aztergaia: zinismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zink
iz. Metal gogor zuri urdinkara, xafletan egituratua, giro hezean gainaldea herdoiltzen zaiona, izadian blenda edo beste zenbait mea osatzen aurkitzen dena (Zn; zenbaki atomikoa, 30). Zinkezko ontzia. Makila haiek bazuten gainetik zinkezko estalki bat. Zink sulfatoa.

Aztergaia: zink

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zink: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Zn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zink: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

zinka2
iz. Ipar. Giza irrintzia. Ik. zantzo. Gizonak hiru zinka igorri zituen, izugarriak. Zinkaz ari diren gazte horiek. Zinka egin.
zinkaka
adb. Irrintzika.

Aztergaia: zinkaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'irrintzika'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

irrintzika.

zinkatu, zinka/zinkatu, zinkatzen
du ad. Zinkak igorri, zinka egin. Ilun beltzean dira entzun irrintziak, gure arbasoek zinkatzen zituztenak.

Aztergaia: zinkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zinkatu, zinka(tu), zinkatzen. du ad.: irrintziak zinkatu.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zinkatu, zinka(tu), zinkatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "zinkeztatu [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

zinki
adb. Zinez, benetan. Jainkoa zinki behar dela maitatu. Zinki besarkatuko ditut emanen zaizkidan kontseiluak.
Azpisarrerak

Aztergaia: zinki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zinez'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zinez.

zinki eta finki
adb. Zinez, bene-benetan. Ik. zinez eta benaz. Zinki eta finki behar diogu pertseberatzeko dohaina eskatu.

Aztergaia: zinki eta finki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2004-10-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZINKI ETA FINKI (Lar Sup). "De veras, zinki ta finki" Lar Sup. Hunelatan zintki eta fintki, maiz eta lehiatuki, behar gatzaitza azken fineko iraupenaren eta perseberatzeko donuaren eskatu. Ax 460 (V 299). Zinki eta finki iarraiki orazionean. SP Phil 522. Gerla huntan ziñki eta fiñki trabaillatu nahi dutela. He Gudu 81. Zuk zerorrek eginen zinituen baiño, zintkiago eta fintkiago gaztigatuko dituela. Ax 333 (V 221). "Ahalik zinkiena eta finkiena" SP. Guztiak tentatzeintu deabruak, baina zintkienik eta fintkienik, zaharrak. Ax 175 (V 118; ed. 1864, 138 zinkienik eta finkienik).

adib: finki adb. Ipar. Fermuki, irmoki. Zinki eta finki deliberatu bekatua uztera. Finki eta gogotik. Finki sinetsi. Kate batez zango-besoetarik finki estekatuz.

Ez dugu aurkitu zinki eta finki formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zinki eta finki 1, Iñaki Arranz (“Bigarren hitza lehenengoaren metagrama ere izan daiteke: amen-omen, jirabira, sorgor, hola edo hala, oso eta oro, sits eta bits, sor eta gor, sor eta lor, zinki eta finki, zabal eta zabar, zalantza-balantzak, zor eta lor, zur eta lur”).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. oharra s.u. finki.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Erabili gabea (hots, Axularrek eta Haranederrek bakarrik erabilia, lantaldearen testuetan; eta J-L. Davantek ez du ezagutzen).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, eta aski da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa gehitzekoa zinki sarreran.

zinkulin-minkulin
adj. Ipar. adkor. Gupera, milika. Ez ditu gure populuak behar gidari leun, zinkulin-minkulin batzuk.

Aztergaia: zinkulin-minkulin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

. Ipar. Adkor. 'gupera, milika'.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

errima-bikoteak.

zinkulineria
iz. Leunkeria.

Aztergaia: zinkulineria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zinkurin
iz. Intziria, auhena. Bere aitaren doluz hasi zen negarrez, hasperenez, zinkurinez eta heiagoraz.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Urtarrila bero, zinkurinak gero.

Aztergaia: zinkurin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'intziria'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  zinkurina da hitza.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): ez da oharra onartu.

zinkurin egin
1 ad.-lok. Intziri egin. Zinkurin egin zuten Zuriñeren ezpainek.
2 ad.-lok. Kexatu. Zinkurin egiteko ez baina zu aitortzeko da ordu.

Aztergaia: zinkurin egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZINKURIN EGIN Lamentarse, quejarse. Erakusten ditio odoldurik eta ebaki aundia ta Mireiren gurasoek berriro zinkuri egin zuten. Or Mi 112. Zinkurin egiteko ez-baiña zu aitortzeko da ordu. Or Aitork 83. Zinkurin egiñen dut heriotzeraño. Ib. 85. Zinkurin egin eben Zuriñeren ezpaiñak... Erkiag Arran 131. (Con determinantes). Zer da inport in dezaten zerbait zinkuria? (275). LE-Ir. Ez lezake Jainkoari egin hanbat zinkhurina, baldin ohartuagoa balitz. Dv Lab 20 (202 zinkurina). Bakartegian izkutatzen zinkurin-asper bat egiteko. Or Mi 127. Kereonek, ordea, ikusi dunekoxe, zinkuri izugarria egin. Zait Sof 195. Askotan zinkurina egiten zion neskameak, aspaldiko otsein batek duen familiaritate zaputzarekin. Mde HaurB 6.

zinkurin egin 2, Elkar (“Ez, ez -zinkurin egin zuen, betiko moduan nire ezjakintasunagatik izututa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zinkurin egin 4: Anjel Lertxundi 2 (“"Inoiz ahantziko ahal da nitaz! ", eta zinkurin eginez indartu zuen etsipena.”), Juan Garzia 2 (“Ahidurak laxatzen ninduen, baina gora ekin nion, noizik behin baizik gelditzeke, zorionaren zorionez baldarki zinkurin egiteko”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ezaguna, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zinkurin sarreran.

zinkurinka
adb. Intzirika. Ez dezazula denborarik gal, zinkurinka arituz.

Aztergaia: zinkurinka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

zinpeko
1 adj. Bere karguari, lanbideari edo eginkizunari ekitean zin egin duena. Zinpeko zaintzailea. || (Izen gisa). Zinpekoak bildurik daude.
2 adj. Zinpean egiten dena. Zinpeko aitorpena.
Azpisarrerak

Aztergaia: zinpeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahozko erabilerak

zinpeko zaintzaile (BarnErrot); zinpeko guardia (EEgunk).

Euskaltzaindiaren Arauak

izlag.

zinpeko epaimahai
iz. Zozketaz izendaturiko herritarrez osatua den epaimahaia, delitu mota jakin batzuetan, epaiketan aurkezturiko frogetan oinarrituriko epaia eman behar duena. Ik. herri epaimahai 2. Zazpi gizon eta bi emakumek osaturiko zinpeko epaimahaiak erabaki duenez, senarrak hilketa delitua egin du.
zinta
1 iz. Xingola. Gerria kalamuzko zinta batez inguratua. Kolorezko zintak. Gorputz guztia zeta eta zinta; gerrian, berriz, kortsea.
2 iz. Hotsak, irudiak edo datuak grabatzen diren zerrenda magnetikoa. Magnetofono zinta. Bideo zinten apala. Gure aitak grabaturiko zinta zahar batetik ezagutzen dut kanta hori.

Aztergaia: zinta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper