49 emaitza zuzen bilaketarentzat - [1 - 49] bistaratzen.

zuzen
1 adj. Norabidez aldatzen ez dena, alde batera nahiz bestera makurtzen edo okertzen ez dena. Bide zuzen horretatik sekula ez saihesteko. Izeiaren gerria zuzena da oso. Enbor zuzenekoa da eta adar sendoak ekartzen ditu. Lerrorik laburrena lurgainean, ez da lerro zuzena. Irakurlea aspertu egiten dute maiz bide zuzen eta zabalek: bihurgune ezkutuak nahi ditu, gora eta beherako aldapa zorrotzak, ustekabeko bidegurutzeak. Erraz ziruditenak zailduz eta zuzen ziruditenak bihurrituz.
2 adj. mat. Angeluez mintzatuz, 90°-koa. Angelu zuzena.
3 adj. Bitartekorik gabea. Haren ondorengo zuzena. Berri zuzenagorik eta zehatzagorik ez dugun bitartean. Harena ez baita gure arteko umorea, atzerri haietako "humour" delakoaren kide eta oihartzun zuzena baizik. Bide zuzenetik dakit. Esplikatu dudana besteren gogoeten ispilu zuzen izan ledin nahi nuke.
4 adj. Egiaren araberakoa. Ez dut uste iritzi hori zuzena denik. Erantzun zuzena emango luke baita kamutsenak ere. Ezaguera zuzenak berak erakusten du, epetan gauza emateagatik ezin ken daitekeela ezer. Beste zerbait ere aurkitzen dut haren esanetan, aski zuzen ez deritzadana. Idazle ikasi haiek herri hizkeratik ahalik eta urrutien saihesten ziren; beraz, ez ditugu lekuko zuzen, hizkuntza jendeak nola erabiltzen zuen jakiteko. || Itzulpen hau, berriz, zuzena izanik, jatorra da.
5 adj. Zuzentasunaren araberakoa. Irakats iezadazu zeure lege zuzena. Jainkoaren tribunal guztiz zuzenean. Nire epaia zuzena da, ez baitut nire nahia bilatzen. Eskabide zuzena izanik. Eta darabiltzagun asmo guztiak ere ez direla, gerok darabiltzagulako, artezak eta zuzenak. Ez litzateke zuzen orduan esan nizkizunak orain aldatzen hastea. Hori ez da jokabide zuzena. Zuzen dena emango dizuet.
6 adj. Arauen edo ereduen araberakoa. Idazkera zuzen batean, hots bakoitzari letra bat dagokio. Bertso egokiak eta kaxkarrak bereizteko neurri zuzena. Ez du gauza zuzenik egingo. Badaiteke galderak berak makurrak izatea, zuzenak izan beharrean. Saioetan teoriak, eta teoria zuzenak, behar du izan gidari. Ekidin hori zuzena ote zen ala hutsen batek sortua. -en da atzizki zuzen bakarra horrelakoetan. Faksimileak, nahiz bere arloan probetxugarriak izan, ez dira edizio kritiko onaren ordain zuzen.
7 adj. Bakoitzari dagokiona ematen diona, zuzentasunez jokatzen duena. Haurrak, lauda ezazue gure Jainko zuzena. Epaile zuzen baten aurrean. Ihes egitea aitor-entzule zuzen, arimazale eta begiratuetarik.
8 adj. Jainkoaren legearen edo lege moralaren arabera jokatzen dena. Zakarias gizon ona eta zuzena zen. Humphrey Bogart ere, makur antzeko gizon zuzena, hor daukagu. Guztiz langile ona da eta bere obretan zuzena. Nekazari zuzen, garbi eta Jainkoaren beldurrekoak.
9 Zuzen dagoen gauza. (Izen gisa). Zuzenak okertzen, okerrak makurtzen. Aitzitik, nahasmendu hori zuzen-okertzaileek berek sortu dute, guztiok dakigun bidez, gero, oker-zuzentzaile ager daitezen.
10 iz. Zuzentasuna. Bakea eta zuzena. Gizarteko zuzenaren alde dago Eliza. Besterena zuzen kontra hartzea. Zuzenaren kontrako legea.
11 iz. Eskubidea. Ama guztiek bere umeen gainean duten zuzen bera. Nik baino zuzen gehiago du zurekin ezkontzeko. Denak lur beraren umeak direnez gero, zuzen berak dituzte. Bazuen zerbait zuzen, apaizetxean zenbait sar-jalgi egiteko. Euskara ken, zer zuzenez? Jainkoaren beraren gozamenera zuzen izatea.
12 iz. mat. Definitzeko bi puntu besterik behar ez dituen lerro infinitua. Ik. lerro zuzen. Zeren hiru puntuak lerrokaturik baldin badaude, orduan ez da zirkulu bat pasatuko, zuzen bat baizik.
13 adb. Norabidez aldatu gabe, alde batera nahiz bestera makurtu edo okertu gabe. Jainkoaren bidean zuzen dabilena. Oraindik lepoa zuzen daramazu. Kontaketaren haria zuzen segi dezan. Aurrez aurre eta zuzen begiratuz. || Trebes heldu diren gauzak nik zuzen ditut hartzen.
14 adb. Zeharkakorik gabe. Isidro elizara bezala, zu tabernara zuzen. Zuzen helbururaino. Errekara goaz zuzen baino zuzenago. || Manresa aldera jo zuen zuzen-zuzen. Gaiari zuzen-zuzen dagozkion oharren bat edo beste.
15 adb. Zuzentasunaren arabera; egiaren arabera. Ik. zuzenki1. Zuzen ikusteko eta zuzen erabakitzeko, burua bezain bihotz garbiko jendea behar. Bere eginbideetan herriaren alde zuzen jokatu zuen. Nola igartzen diogu lehenengoz ikusten dugun norbaiti, eta % 90etik gora zuzen igarri, zer pentsa dezakeen honetaz eta hartaz? Mende honetako arazoak ere ez daude aski zuzen kontatuak, ezjakinaren poderioz, noski. Nire patuak, edo zuzenago esateko, nire bekatuak eragin zuen. Uste zuten, zuzen noski, ez zirela euskara nahaspilatzen eta zikintzen ari. Jaunaren esanak zuzen egitea. Neure iritzi ezkorretan zuzen banabil. Ez nintzateke, haatik, egiaren aldeko zuzen agertuko, guztiok dakigun zerbait isilduko baldin banu.
16 adb. Ereduaren edo arauen arabera. Norbaitek oker edo zuzen, trakets edo dotore, garbi edo mordoilo lantzen ez badu, lantzeke geldituko da alorra. Neurria bera ere ez zuen, dirudienez, txit zuzen erabiltzen beti Imazek. Dioena zuzen badago. Beharbada, nire zuzenketak izango dira behin edo behin zuzen ez daudenak. Txartelok alfabetoari jarraituz zuzen ipini ondoren, paper handietara aldatu nituen. || Heriotza zetorkionerako arimako gauzak zuzen ipini nahirik.
17 adb. Zehaztasunez. Guztia zuzen eta zehatz kontatuko digu. Prezioak, zuzen esateko, ez dauzkat gogoan.

Aztergaia: zuzen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bi planoren arteko ebakidur-zuzen; bi zuzenen arteko angelu; bi zuzenen ebaki-puntu; diedro zuzen; ebakitzaile batez ebakitako zuzen paraleloak; gurutzatzen diren bi zuzenen arteko distantziarik txikien; irudien berdintasun zuzen; laukizuzen; paralelepipedo zuzen; prisma zuzen; proportzionaltasun zuzen; triangelu zuzen; zuzen baten direkzio; zuzen baten norantza; zuzen norabideratu; zuzen paralelo sorta; zuzen sorta; zuzen topakor sorta.

Jatorrizko forma

angelu zuzen; lauki zuzen; lerro zuzen; zuzen elkarzutak; zuzen paralela; zuzen zehar; zuzen zut.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zuzen egon .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Adierak zehaztu" (1993-02)

zuzen den bezala
adb. Zuzen, zuzentasunaren arabera. Haien alde gure mintzo xumea zuzen den bezala adierazi gabe.

Aztergaia: zuzen den bezala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUZEN DEN (ZEN, etc.) BEZALA. Justamente, con toda justicia. Bainan [...] hura zuzen zen bezala maithatzetik urrun, etzaiola gelditu jazartzetik. Dh 137. Jainkoak kontserbatu zuen gorphutz sakratu hura artha berezi batez, zuzen zen bezala, izan zuenaz geroz ohorea Berbo inkarnatua bere errajetan errezibitzeko. Jaur 367. Bainan bera bere buruaz hartua ez bazen, haren herritar adixkideak eta guziz ahaideak hartuak ziren hartaz, zuzen den bezala. HU Aurp 99. Bainan ez gaudezke, hemen, heien alde gure mintzo xumea zuzen den bezala adiarazi gabe. JE Bur 192. Aberats berekoia, esker gaixtoko pobrea behar bada ondoan ukanen ditu... bainan hek, zuzen den bezala, ahantziak daude. Ib. 67. (Usado irónicamente). Espainiako errege handi batek, bere populu gaizoaren nekez eta izerdiz, zuzen zen bezala, egin-arazi zuela yauregi eder hori. Elzb PAd 58.

adib: izendatzaile 1 adj./iz. Izendatzen duena. Eliza dugu soilki, zuzen den bezala, apezpikuen izendatzaile.

zuzen den bezala 3: Berria 2 (“Ripley talentutsua zoriontsu eta esku zabal ibili da tapiza gorriak zangopilatzen, zuzen den bezala”), UEU (“Laborariek, zuzen den bezala, beren lanetik nahi dute bizi, nahi dituzte beren errekoltak ongi saldu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuzen den bezala 20: Herria 15 (“Malteko 400.000 bizi-lagunen hizkuntza ofizialki onartua da, zuzen den bezala, bainan Kataluniako 9 miliun jendeen hizkuntza baztertua da”), Janbattitt Dirassar 2 (“Eskola lehen, zuzen den bezala!“), Michel Oronoz (“Bidaia denboran zenbaitek S.S.ak sobera balakatu baitzituzten eta lagunak bortizki erabili, zuzen den bezala orai ordainduak dira”), Piarres Xarriton (“Ihardetsi nion baietz, nahi nuela, zuzen den bezala, lurreko edozein lekutan Jauna zerbitzatu, baina orduan, delako istripuarengatik, ez nuela hori ongi egiten ahal”), Elizen arteko Biblia (“Senideok, beti eskerrak eman behar dizkiogu Jainkoari zuengatik, zuzen den bezala, zuen sinesmena gero eta handiago eta zuen guztion arteko maitasuna gero eta gartsuago egiten ari direlako”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Konbinazio lexikalizatua da, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zuzen sarreran.

zuzen egon
ad.-lok. Arrazoia izan. Anton. oker egon. Gauza batean zuzen dago. Zuek maisu eta jaun deitzen nauzue; eta zuzen zaudete, halaxe naiz eta. Nor zegoen zuzen?

Aztergaia: zuzen egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:017 2004-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. zuzenetara.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib. gisa

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon (cf. oker egon arautua).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zuzen sarrerari dagokion azpisarrera.

zuzen eta bidezko
adj. Zuzena, bidezkoa, zuzentasunaren araberakoa. Ik. zuzenbidezko. Nagusiak, zuzen eta bidezko dena bihur iezaiezue sehiei.

Aztergaia: zuzen eta bidezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUZEN ETA BIDEZKO Justo. Nausiak, zuzen eta bidezko dena bihurrozuete sehiei. Dv Col 4, 1 (Ker zuzen eta bidezko dana; Ol zuzen eta bide dana). Bazkide bakotxak guztientzat eta guztiak bakotxarentzat lan-egiñaz, gizasene oro baltsan bizitea, gauzarik zuzen eta bidezkoentzat dauke. Eguzk GizAuz 8. Zuzen eta bidezkoa bakoitzari dagokiona itzultzea zala uste baitzuen. Zait Plat 92. Agintariek agindua agindupekoek egitea zuzen eta bidezkoa lizakeala. Ib. 131.

adib: zuzen 5 adj. Zuzentasunaren araberakoa. Irakats iezadazu zeure lege zuzena. Jainkoaren tribunal guztiz zuzenean. Nire epaia zuzena da, ez baitut nire nahia bilatzen. Eskabide zuzena izanik. Eta darabiltzagun asmo guztiak ere ez direla, gerok darabiltzagulako, artezak eta zuzenak. Ez litzateke zuzen orduan esan nizkizunak orain aldatzen hastea. Hori ez da jokabide zuzena. Zuzen dena emango dizuet. Zuzen eta bidezkoa da.

zuzen eta bidezko 3: Berria (“Kazetarien aurrean eginiko agerraldian, idazkariak adierazi zuen sinetsirik dagoela auzitegiak gai direla akusatu horiek era zuzen eta bidezkoan epaitzeko”), Consumer (“Edozein modutan ere, zuzen eta bidezko ikusten dut diskoen prezioa merkatzea ekarriko lukeen edozer gauza”), Laneki (“Beraz, neurri horiek eraginkorrak izan daitezen, bidaia antolatzaileek, agentziek eta helmugako hotelek modu zuzen eta bidezkoan gauzatu behar dituzte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuzen eta bidezko 16: Berria (“zilegi da, zuzen eta bidezkoa, Man Ray argazkilari, artista eta zinemagilearen Emak Bakia (1926) lehen euskal filma dela esatea”), Jon Muñoz 11 (“Zuzen eta bidezko iruditu zitzaidan Tourvel andreari plazer hura ematea”), Matias Mugica (“Justutik ez zitzaidan iruditu egitera nindoan zerrikeria hura egintza zuzen eta bidezkoa zela”), Amaia Lizarralde (“Helburu horretara iristeko behar-beharrezkoa izango da herritarrek eta komunitateek, enpresek eta erakundeek, maila guztietan, dagozkien erantzukizun eta ardurak onartzea, eta guzti-guztiek partaidetza zuzen eta bidezkoa izatea eginkizun komunean.”), Oskar Arana (“Bizitza osoan saihestu izan dituen esaldiak zuzen eta bidezko iruditzen zaizkio bat-batean: Emaiok astindu on bat, horrela ikasiko dik!”), Elizen arteko Biblia (“Nagusiok, eman zeuen esklaboei zuzen eta bidezko dena, jakinik zuek ere baduzuela zeruan nagusia”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zuzen eta bidezko2 sarreretan.

zuzen ibili
ad.-lok. Zuzen egon, arrazoia izan. Uste dut, ordea, zuzen zebilela Irigarai eta gu oker.
zuzen izan
du ad.-lok. Eskubidea izan. Paretetan josirik dauden harriek ere zuzen dute eta arrazoi, bekatariaren kontra jaikitzeko.

Aztergaia: zuzen izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUZEN IZAN (trans.). a) Tener derecho. Zuzen dutenzát bizitzeko arborean, eta borthetarik sar ditezenzát Zibitatera. Lç Apoc 22, 14 (Dv, TB zuzen izan dezaten(tzat), Ip züzen ükhen dezen; He izan dezatenzat burupe, Ur (G) eskua izan dezaten, Ur (V) izan ditezen partill). Eman derautazu garaziazko estatua, eta zure erresuman zuzen izaitea. Mat 270. Zuzen dutela lur haren gaiñean. Ax 79 (V 53). Harriek ere zuzen dute eta arrazoin bekhatorearen kontra iakiteko. Ib. 568 (V 364). Kreatura guziek zuzen dute ene kontra altxatzeko. Ch III 41, 2. Zerua da zure herria, zure primuza, zuzen duzu Aita Zerukaoren erresuman. Brtc 85. Manatzen daukü dexema trimizinen fidelki pagatzia aphezpikier, ertorer, komentier, eta berze züzen dütener. CatLan 106. Guk merezi edo galdetzeko zuzen ginduken baino gehiago liteke. Dh 179. Orok badie züzen arrantzüko eta ihizketako. Mde Pr 51. b) Tener razón, estar en lo cierto. "Vous avez raison, zuzen duzu" Ht VocGr 413. "Zuzen duk (BN-lab)" Gte Erd 21. v. ZUZEN EGON.

adib: zuzen 5 adj. Zuzentasunaren araberakoa. Irakats iezadazu zeure lege zuzena. Jainkoaren tribunal guztiz zuzenean. Nire epaia zuzena da, ez baitut nire nahia bilatzen. Eskabide zuzena izanik. Eta darabiltzagun asmo guztiak ere ez direla, gerok darabiltzagulako, artezak eta zuzenak. Ez litzateke zuzen orduan esan nizkizunak orain aldatzen hastea. Hori ez da jokabide zuzena. Zuzen dena emango dizuet. Zuzen eta bidezkoa da. // 11 iz. Eskubidea. Ama guztiek bere umeen gainean duten zuzen bera. Nik baino zuzen gehiago du zurekin ezkontzeko. Denak lur beraren umeak direnez gero, zuzen berak dituzte. Bazuen zerbait zuzen, apaizetxean zenbait sar-jalgi egiteko. Euskara ken, zer zuzenez? Jainkoaren beraren gozamenera zuzen izatea. || Paretetan josirik dauden harriek ere zuzen dute eta arrazoi, bekatariaren kontra jaikitzeko.

zuzen izan 11: Argia 4 (“Orain, urteek emandako talaiatik begiratuta, aitortu behar zuek zuzen zinetela eta ni oker”), Berria 6 (“Batzuen esanean ez omen da onargarria ETA salatzen ez duen alderdirik, aldiz, frankismoaren oinordeko zuzen diren horiekin edota GAL sortu zutenekin eta egun ere estatu bortizkeria inolako lotsarik gabe erabili eta goraipatzen dutenekin manifestatzea edo horiek bultzatutako ezker abertzalearen kontrako mendeku eta zigor operazioak babestea, hori omen da onargarria”), EiTB (“Benga, errepikatu nirekin: Zuzen da onena. Zuzen da onena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuzen izan Herria 8 (“Ahoan bilorik gabe agertu du han, zuzen zen bezala, Euskal Herriaren kasu deitoragarria: iparralde huntako euskarak ez duela ezapupen hura ardietsia, Frantziak ez sinatuz eurokarta, eta hegoaldean ere, Nafarroan bederen bere trabak dauzkala”), Berria (“Inbasioaren aurretik dimisioa eman zuen Robin Cook ministro ohiak zera esan zuen atzo: «Ez dut ulertzen zer dela-eta Tony Blairrek jarraitzen du esaten zuzen zela, jende guztia onartzen hasi denean oker zela»”), Elizen arteko Biblia (“Aldi hartan, judu asko, legearekiko leial eta zuzen izan nahirik, basamortura jaitsi zen, bertan bizitzeko asmoz”), Piarres Xarriton (“Hortaz, Harrokeria da, gizaki batek bere burua zuzen den baino gehiago uste izatetik sortzen den Poztasuna”), Jon Muñoz (“Zu zaitu jabe, zuzen da ezagut dezazun”), Itxaro Borda (“Herritar heziketa egiten denean, sekten mehatxua aipatzen da zuzen den maneran, baina hitzik ez da ateratzen hain hurbil daukagun herriaren askatasunaren aldeko politika larruz gorde ETA sekta militarraz”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zuzen sarreran.

zuzen onez
adb. Eskubide osoz; zuzenarekin eta egiarekin bat etorriz. Zuzen onez, seme bakoitz deitzen da. Donostia hiri gazteegia da; izan ere, esan daiteke, zuzen onez esan ere, 1813. urtean jaio zela.

Aztergaia: zuzen onez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUZEN ONEZ (Dv, que cita a Lç). Con todo derecho, con toda justicia. Hain iustoki eta hain zuzen onez guziei bardin aphartenitzen zaikun Testamentu konplitu haur. Lç Adv ** 5v. Zuzen onez Seme bakhoitz deitzen da, ezen ezta hura bera baizen naturalki denik. Lç Ins C 3r. Zuzen onez zor zaizkitzun [...] neurrigabeki laudatzeko desirak. SP Imit IV 17, 4 (Mst züzen handireki, Ol bidez). Guk, ala ere, zuzen onez ikusten diagu zigorrada au, gure gaizkiegiñen ordaña artu gaitzik eztiagu egiten. Ir YKBiz 505.

Ez dugu aurkitu zuzen onez formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuzen onez 4: Josu Zabaleta 2 (“Zuzen onez, ordea, gizartean gailu jakin baten bidez zabaltzen den irudi oro ere ikuspegi horrixe dagokio, zeren presentzia baten eta absentzia baten erregistro bikoitz horrekin ("errealitate bikoitzarekin") jokatzen baitu irudikapenezko irudia”), Rataplan (“Donostia hiri gazteegia da; izan ere, esan daiteke, zuzen onez esan ere, 1813. urtean jaio zela, hain zuzen ere herritarrek, Zubietan, hiria oraindik ere sutan zegoela, berreraikitzeko erabakia hartu zutenean”), Juan Garzia (“Ah, Stede Bonnet maiorra, zuzen onez nauzu beldur gaztaroan zure arimaren bazka izan diren erlijio-oinarriak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zuzen sarreran.

zuzen-zuzena
adb. Ipar. Zuzen-zuzen. Atetik atera ahala, bakoitza bere etxeko hilarrietara zihoan, zuzen-zuzena. Besoa luzatu zuen, eria zuzen-zuzena ezarriz.
Loturak

Aztergaia: zuzen-zuzena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUZEN-ZUZENA Directamente. "Zato zuzen zuzena, venez tout droit" Dv. Izar-bidea dakiten ezkero, aien ontziak zerura eramanen omen gaitu zuzen zuzena. Or Mi 148. Atetik yauzi-ala, bakoitza bere etxeko ilarrietara zoanan, zuzen zuzena. Or QA 110. Gazte, ez dago emendik urrun / zuk deseatzen dozuna; / kilometro bat bakarrik dago / emendik zuzen-zuzena. BEnb NereA 220. Orai amaren altzotik eta ama-eskolako anderearen altzorat doa, kasik zuzen zuzena, haurra. Larre ArtzainE 22. Directamente, sin irse por las ramas. "Abscise, [...] zuzentzuzéna" Urt I 42. Orra or guzia esanik; orra or zuzen zuzena iturburua erakutsi. Or QA 147. Erradaazu zuzen-zuzena / nortsu dagon ifernuan. Xa in Mattin 70.

Ez dugu aurkitu adb. kategoriako zuzen-zuzena formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuzen-zuzena [adb.] 8: Herria 5 (“Hamar urte egiten duelarik zuzen zuzena aurten Iparraldeko adarra sortu dela, ordezkarien artean erreberrikuntza gertatu da: Jean Fagoaga medikuak lekukoa pasatu dio Jean Claude Larronde historialariari, hemengo adarraren president karguan”, “ere berriketaria galdu du HERRIA kasetak Aiherran: zuzen zuzena joanik hau, erraiteko maneran, betiereko pausurat”), Piarres Xarriton (“Nola ez ikus azken hitz horiek eramaten gaituztela, zuzen-zuzena, Santamaria hainbeste kezkatzen zuen fedezko eta zuzenbidezko politikaren "eraginkortasun tenporalera”), Aurelia Arkotxa (“Hortik ekialdera zuzen-zuzena joanez partitu ziren lekura hel zintezke”), Jean Baptiste Etxarren (“Baina zer erraiten digu "kontrabando" hitz horrek? Hiztegiek diote italianotik heldu dela zuzen zuzena, baina español mintzairak nehork baino hobeki erakusten du zer den: "contra el bando”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adberbio erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zuzen sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

adb.

zuzenarazi, zuzenaraz, zuzenarazten
du ad. Zuzentzera behartu, bide onera ekarri. Makur dabilen bekataria zuzenarazteko. Munduko guztien arimak zerura zuzenarazteko.

Aztergaia: zuzenarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zuzenarazi, zuzenaraz, zuzenarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zuzenarazi, zuzenaraz, zuzenarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+a-.

zuzenbide
1 iz. Gizartean bizi diren gizakien arteko harremanak bideratzeko arau eta legeen multzoa. Ez da ahaztu behar zuzenbidea legea baino lehenagokoa dela. Lege erromatarrek osaturiko zuzenbide idatziak Europa eraman du goiko mailara. || Zuzenbide ikasketak egin zituen.
2 iz. Bakoitzari dagokiona emanez, zuzentasunez jokatuz aritzeko era; zuzentasunezko trataera. Ik. justizia. Oiartzungo herriak, zuzenbiderik gelditzen bada, jasoko dion oroitarrian. Bazekien, ordea, bere buruaren aurrean zuritu behar zuela, zuzenbideari dagokiona ematekotan, arrotzen aurrean aldarrikatu zuen euskararen berri ona.

Esaera zaharrak

Nori berea da zuzenbidea.

Aztergaia: zuzenbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

zuzenbide estatu, zuzenbide-estatu
iz. Gobernu edo estatu mota, eskubide-berdintasuna, botere-banaketa, prozesu juridikoen gardentasuna eta herritarrek erabakietan esku-hartzea bermatzen dituena. Zuzenbide estatuetako legeak aplikatzea epaileei dagokie.

Aztergaia: zuzenbide-estatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh44 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 639; ETC: 3.071

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: zuzenbide-estatua: estado de derecho / Labayru: 0 / NolaErran: un État de droit zuzenbide estatua – züzenbide Estatüa (ZU). // Euskalterm: zuzenbide-estatu (es estado de derecho) Zuz.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: estado de derecho.

[liberal2] liberal-demokrata adj./iz. Gizabanakoaren eskubideetan oinarritzen den eta zuzenbide estatuari lotua den demokraziarena, gobernu era horri dagokiona; gobernu era horren aldekoa. Liberal-demokratek salatu dute laboristek erabat aldatu dutela jarrera martxotik hona. Alderdi liberal-demokratak bere kanpainarekin jarraitu zuen atzo. // estatu 1 iz. Unitate politiko beregaina eta burujabea den nazioa, nazio zatia edo nazio multzoa; unitate horretan aginpidea gauzatzen duten erakundeen multzoa. Europako estatuak. Eireko Estatu Askea. Estatu arteko harremanak. Estatua eta nazioa. Elizaren eta estatuaren bereizketa. Estatuaren aurrekontuak. Estatu arazoak. Estatuarenak diren eskoletan. Estatu mailako batzarra. Estatu Batuak. Zuzenbide estatuetako legeak aplikatzea epaileei dagokie.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

zuzenbide(a) egin
ad.-lok. Bakoitzari zuzenbidez dagokiona eman. Epaile leial izango da, justiziazale, zuzenbidea egiteko gogotsu. Juduei zuzenbide egiten eta bakean gobernatzen saiatu zen lehena izan zen gobernari hura.
zuzenbidean
adb. Zuzenbidez. Hor baitut nik zuzenbidean irabazitako dirua. Zaldi hau, zuzenbidean, zurea da.
Loturak

Aztergaia: zuzenbidean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUZENBIDEAN a) En regla, siguiendo unas reglas. Etzebala [euskarak] gramatikarik eta itztegirik, eta izan ere ezin zezakeala, zergaitik etzeban gairik bear bezala neurtu ta zuzen-bidean ifinteko. Izt C 9. b) (Dv). En justicia, justamente; legítimamente. "Zuzenbidean [...] lur hori enea behar zitaken, en droite justice cette terre aurait dû m'appartenir" Dv. Zuzenbidean jasaiten dugu hau, zeren bekhatu egin baitugu gure anaiaren baithan. Dv Gen 42, 21 (Ur bidez). Or baitut nik zuzenbidean irabazitako dirua. Izeta DirG 78. c) (Precedido de nire, zure, etc.). En mi (tu, etc.) derecho. Bere zuzenbidean eta eskubidean dago herria... inungo toberak egiten badizkio. Arti Tobera 270.

Ez dugu OEHko adierako zuzenbidean formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuzenbidean 4: Asisko Frantzizko (“Eta horrela berriro jantzita, Portziunkulara itzuli ziren Jainkoa goratuz eta aintzatuz, bere grazia eman baitzien norberaren mespretxuaz beren burua menperatzeko eta Kristoren ardiak etsenplu onaz zuzenbidean jartzeko, eta mundua zenbateraino gutxietsi behar den erakusteko”), Elizen arteko Biblia (“ikas onbidea, saiatu zuzenbidean: lagundu zapalduari, egin justizia umezurtzari, defendatu alarguna!"”), Iñaki Iñurrieta (“Kristautasuna zentzuz beteta dago: abstinentzia jainkozko zuzenbideari dagokio, baina abstinentzia jakin bat ordena publikoaren zuzenbidean kokatzen da, eta aldatu egin daiteke”), Fernando Rey (“Zaldi hau zuzenbidean zurea da”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zuzenbide sarreran. F. Reyren adibidea egokia izan liteke: Zaldi hau zuzenbidean zurea da.

zuzenbidez
adb. Legez, eskubidez; zuzen, zuzentasunez. Ik. zuzenez. Zuzenbidez zor dena. Beraz, zuzenbidez, zigorrik ez dut irabazi.
Loturak

Aztergaia: zuzenbidez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUZENBIDEZ (Dv, H; zuzenpidez B ap. A). a) Por derecho; en justicia. "Zuzenpidez etxea orrendako zen, con arreglo a derecho la casa era de ése" A. Gerta diteke gizagaxoak erreal biak arnasa artzea baño bearrago izatea; aitak zuzenbidez aietxek zor izatea. Ldi IL 59. Sendi-aloger ori, zor bada, zuzenbidez zor da. Eguzk GizAuz 178. Beraz zuzenbidez, zigorrik ez dut irabazi. Zait Sof 167. Zer uts alere, zuzenbidez arki dezakek olde-gabeko egitean? Ib. 134. Bertan [egoitzan] zuzenbidez eta nagusitasunez bailegozkean Beltranen emazte ta alabak. Etxde AlosT 57. Erdiaroko zenbait oitura aipatzen duan kopla zuzen-bidez, besterik ez dakigun arte, artu dezakegu, artu, Erdiarokotzat. Lek SClar 111. Zuzenbidez dabillena norbera dala esatia. Otx 19. Aloger au agintariak legearen bidez mugatu ta izentauko balebe, orduan legezko zuzenbidez be zor izango litzate. Eguzk GizAuz 180. b) Normalmente, según lo que cabe esperar. "Zuzenbidez ni lehenago [hilko naiz, zaharrago bait naiz] (AN-gip, B)" Gte Erd 233.

adib: zuzenbide 2 iz. Bakoitzari dagokiona emanez, zuzentasunez jokatuz aritzeko era; zuzentasunezko trataera. Ik. justizia. Oiartzungo herriak, zuzenbiderik gelditzen bada, jasoko dion oroitarrian. Bazekien, ordea, bere buruaren aurrean zuritu behar zuela, zuzenbideari dagokiona ematekotan, arrotzen aurrean aldarrikatu zuen euskararen berri ona. Zuzenbidez zor dena. Zuzenbidezkoa den guztia bete behar dugu. Nori berea da zuzenbidea (esr. zah.).

zuzenbidez 41: Berria 5 (“Bestalde, 2009rako Aurrekontuei buruzko Legeak, aurrez pentsatuta eta azpikeriaz, lege lerruna eman dio bere garaian Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak zuzenbidez baliogabetzat jo zuenari: euskararen ezagutza eskatzen duten lanpostu administratibo eskasetarako hizkuntza erreserba baten eratzeari, hain zuzen”), Deustuko Unibertsitatea 14 (“Erantzulea adingabearen edo ezgaiaren aurrekoa, tutorea, kuradorea, zaintzailea, irakaslea edo egitez nahiz zuzenbidez horretaz arduratzen den pertsona izatea”), Europa Batasuna 2 (“Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak, zuzenbidez behartzeko indarra baitu”), Euskal Herriko Agintaritza (“Arau hausleak frogatzea, zehapen espedienteari buruzko erabakia hartu baino lehen eta zuzenbidez baliozko diren bideak erabiliz, jardunbideari ekitea ekarri zuen portaeraren ondorioak leundu edo erabat zuzendu dituela”), Elkar (“Epe horretan erabakitzen zen zuzenbidez zein potentziak eska zezakeen presoa bere gain hartzea”), Consumer (“Izatez edo zuzenbidez banandua ez dagoen ezkontidea”), Espainiako Gobernua 11 (“Jasota geratuko da, ezen eskainitako zenbatekoa ordaintzeak ez duela esan nahi kaltedunak uko egiten diola gerora akzioak egikaritzeari, baldin eta ordaindutako kopurua zuzenbidez egokitzen zaiona baino txikiagoa bada”), Gomylex (“Geroko testamentu perfektuak aurrekoa ezeztatzen du zuzenbidez, salbu eta testamentugileak geroko testamentuan adierazten duenean aurreko testamentua osorik edo zati batez iraunarazteko borondatea”), Jakin (“Batuaren eta euskalkiaren artean ez luke lehia egon beharrik, zuzenbidez”), Karmel 2 (“Zuzenbidez ibilteko, iru maitasun oneik zaindu egizuz: zeu, zeure sendia, eta zeure aberria“), Laneki (“Izatez edo zuzenbidez bananduta daudenak ez dira sartzen; betiere, ezkontide bakarra hartzen da kontuan”), UEU (“Ondasun komunalak herri erakunde bidez kudeatu izan dira tradizionalki, gaur egun zuzenbidez udalaren esku jarrita baldin badaude ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuzenbidez 56: Berria (“El Motassadek ez dela zuzenbidez epaitu esan du Kasazio auzitegiak ”), Elizen arteko Biblia (“Eta zu nire aurrean zuen aita David bezala ibiltzen bazara, bihotz osoz eta zuzenbidez, nik agindu dizudan guztiaren arabera, nire lege eta erabakiak betez”), Asisko Frantzizko (“Anaia, gure biziera eta elkartekoa izan nahi baduzu, beharrezkoa duzu zuzenbidez lortuak dituzun ondasun guztiak uztea eta, Ebanjelio santuak aholkatzen duen bezala, behartsuei ematea”), Iñaki Iñurrieta (“auzia borroka bidez edo zuzenbidez garbitzea”), Agustin Otsoa (“Faramir Jauna da, ordea, zuzenbidez, Hiriko Seneskala”), Juan Garzia (“Nik, Fulgor Sedanok, 54 urteko gizona, ezkongabea, lanbidez administratzailea, auziak abiarazi eta jarraitzeko gai, ahalez eta neure zuzenbidez, honako eskabide-azalpen hauek egiten ditut.”), Koldo Biguri (“Gizon prestuak, bai - erantzun zuen Pepponek -, baina langileei zuzenbidez dagokiena ukatzen dieten zanpatzaileak ez!”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Instrumentalean lexikalizatutako adberbioa da (legez bezala), eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zuzenbide sarreran.

zuzenbidezko
adj. Legezkoa, legearen araberakoa; zuzena, bidezkoa. Ik. zuzen eta bidezko. Zuzenbidezko salerosiak ez daude debekatuak. Zuzenbidezkoa den guztia bete behar dugu.
Loturak

Aztergaia: zuzenbidezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-07-09 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): zuzenbidezko 68 (horietatik 59 ‘zuzenbidezko estatu’ dira): Berria 13, EiTB 49, Argia 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zuzenbidezko 36: Berria 19 (12 ‘zuzenbidezko estatu’), Piarres Xarriton 3, Iñaki Iñurrieta 2, Filosofiako gida 2, Juan Martin Elexpuru 2, Joseba Zulaika, Josu Zabaleta 2, Elizen arteko Biblia, Joan Mari Lekuona, Ibon Uribarri, Joxe Azurmendi, Andres Urrutia.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUZENBIDEZKO a) Justo. Ezin debekatu zen erortzetik halako galde zuzen bidezko batetarat. Lg II 96. Gipuzkoak bere lege zarretako liburu gogoangarrian [...] jakintsuro ezarria daukan erabaki zuzen bidezkoa. Izt C 138. Beren asmo zuzen bidezkoak ikusi dira ondo beteak. Ib. 180. Zuzenbidezkoa dan guztia guzia bete bear dugu. Ir YKBiz 43. Indartsuagoari dagokiona egitea bakarrik elizake zuzenbidezkoa. Zait Plat 131 (v. tbn. 129, 130, 132). Zuzenbidezko izaten ziran / Basurko zanen esanak. Uzt LEG II 225. (Lecl, Dv A; H; zuzenpidezko B ap. A). Legítimo, conforme a derecho. "Zuzenbidezko ondorengo, héritage légitime" Dv. "Zuzenpidezko sal-erosiak eztaude debekatuak, los tráficos legítimos no están prohibidos" A. Eta nori atsegin egiteko, nori nere bihotza emateko, ebatsi natzaio nere Jainkoari, nere nausi zuzen-bidezkoari? Dh 189. Agramondarrak zuzenbidezko beren bakaldun zan Albriten izenian Nabarrako jabetasun eta askatasunaren aldez gudatu ziran. Zeleta ArgEgut 1934, 44. b) (Ref. a la justicia). Bere landarako oarmena [...], zuzenbidezko giza-gogartearekikoa ta [...] jalki oi ditun gaiak oro. Gazt MusIx 62.

adib: zuzenbide 2 iz. Bakoitzari dagokiona emanez, zuzentasunez jokatuz aritzeko era; zuzentasunezko trataera. Ik. justizia. Oiartzungo herriak, zuzenbiderik gelditzen bada, jasoko dion oroitarrian. Bazekien, ordea, bere buruaren aurrean zuritu behar zuela, zuzenbideari dagokiona ematekotan, arrotzen aurrean aldarrikatu zuen euskararen berri ona. Zuzenbidez zor dena. Zuzenbidezkoa den guztia bete behar dugu. Nori berea da zuzenbidea (esr. zah.).

zuzenbidezko 170: Arabako Batzar Nagusiak (“Gehiengo osoa lortzen dela ulertuko da bozkatzen den Biltzar Nagusietako zuzenbidezko organoaren kide erdiek baino gehiagok iritzi bera ematen badute”), Argia 6 (“Batetik, zuzenbidezko estatuaren neurriak aplikatuko dira: delituan ari direnak auzitegira eramanak izango dira”), Berria 28 (“Irits gaitezen bada Barack Obama presidenteak, baita Netanyahu lehen ministroak zein edozein eskualdeko agintarik ere gurako duten irtenbidera: zuzenbidezko bake orokor batera”), Deia (“Susmoetan oinarritzen da, edozein polizia funtzionariori guztizko egiatasuna onartzen zaio eta akusatua da bere errugabetasuna frogatu behar duena eta ez alderantziz zuzenbidezko estatu demokratikoetan gertatzen den bezala”), Deustuko Unibertsitatea 9 (“Arau-hausterik ez badago ere, egitezko nahiz zuzenbidezko administratzaileak zorren erantzule subsidiario dira, baldin eta sozietateak bere jarduera azkendu eta oraindik tributu zorren bat badu ordaintzeke”), Euskal Herriko Agintaritza 2 (“Deiaren egilea edo eragilea adingabekoa edo ezgaia denean, gurasoak, tutoreak edo egitatezko edo zuzenbidezko zaintza dutenak izango dira egindako kalte-galeren eta, hala dagokionean, asaldatutako egoera bere onera ekartzearen erantzule solidarioak, adingabeek edo ezgaiek arau-hauste administratiboak egitea prebenitzeko dagokien betebeharra ez betetzeagatik”), EiTB 56 (“Zuzenbidezko Estatua”), Elkar 8, Consumer 7, Espainiako Gobernua 38, Gomylex 3, Jakin 2 , Karmel, Laneki 7, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuzenbidezko 36: Berria (“Bai; izan ere, ezin daiteke inondik inora esan bere kasuan eta beste batzuen kasuan zuzenbidezko epaiketarik izan denik”), Piarres Xarriton (“Nola ez ikus azken hitz horiek eramaten gaituztela, zuzen-zuzena, Santamaria hainbeste kezkatzen zuen fedezko eta zuzenbidezko politikaren "eraginkortasun tenporalera"”), Iñaki Iñurrieta (“Zuzenbidezko akatsagatiko apelazioaz”), Filosofiako gida (“Athenaik Melos hartu nahi du mendean bere inperioa sendotze aldera eta, melostarrek zuzenbidezko argudioak eskatzen dizkietenean - itxaropen handirik gabe, egia esan, demokraziaren izena zeraman antolaketa politiko hark besteetan ere erakutsia baitzuen nola neurtzen zuen zuzentasunaren kontzeptua -, athenaitarrek oinarri orokorren erlatibotasuna gogorarazten diete melostarrei:”), Juan Martin Elexpuru (“Liburu honetan agertzen den zuzenbide penalak zein bereizgarri duen galdetzen badugu, zuzenbidezko estatu liberalaren zuzenbide penalak zein bereizgarri duen galdetzen ari gara.”), Joseba Zulaika (“Antagonismo iturri boteretsuren baten bizkar ez bazara ari (Justizia, Aberria, Konstituzioa, Zuzenbidezko Estatua), badirudi zure idatziak ez duela ezer balio”), Josu Zabaleta (“"Atentatu ikaragarri bat egin zen atzo Pierre B... gaztearen kontra; zuzenbidezko ikaslea bera, Normandiako familiarik onenetako batekoa”)…

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: jurídico.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-zko librea.

Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa adibide gisa, zuzenbide sarreran.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Instrumentalean lexikalizatutako adberbioaren adnominala da (legezko bezala), eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zuzenbidezko izaera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zuzenbide sarreran.

zuzendari
1 iz. Zenbait erakunde, talde edo zerbitzuren jarduera edo beste egiteko edo lan bat zuzentzen duen pertsona. Herriko ikastetxearen zuzendaria. Arte Ederren museoaren zuzendaria. Julio de Urquijo Mintegiaren zuzendari izan zen. Abesbatzaren, antzerki taldearen, egunkariaren zuzendaria. Aldizkari horren zuzendarietarik batek. El Día-ko "euskal orriaren" zuzendaria. Eta, horretarako, gutxi bezalako antzezlari bat aurkitu du filmaren zuzendariak. Euskadiko Orkestraren zuzendari berria. Tesiaren zuzendariari. Oinkadak zuzen emateko gidari eta zuzendari on bat behar duzu.
2 (Izenondo gisa). Apaiz zuzendari bati ireki iezaiozu zure barrua.
3 iz. Administrazioko zuzendaritza bateko buruari edo enpresa batzuetako zenbait sailetakoari ematen zaion izena. Iruñeko Epaitegiak Hezkuntza zuzendariaren aurka ahozko epaiketa abiatzeko.

Aztergaia: zuzendari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02
zuzendariondoko
iz. Zuzendariari bere lanean laguntzen dion pertsona. Carlos Urroz, ARCO azokako zuzendari berria, azokako zuzendariondokoa izan zen lau urtez.

Aztergaia: zuzendariondoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. BarnErrot: Zuzendariondokoa: Director Adjunto.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondoko.

zuzendariorde
iz. Zuzendariaren ordekoa edo laguntzaile nagusia. Zuzendariak zuzendariordea bidali zuen bilerara.

Aztergaia: zuzendariorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orde.

zuzendariordetza
iz. Zuzendariordearen kargua, titulua edo betekizuna. Zuzendariordetza utzi.

Aztergaia: zuzendariordetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zuzendaritza
1 iz. Zuzendariaren kargua, titulua edo betekizuna. Berari azaldu ziotenez, ofizioan zuen eskarmentua eta egunkari baten zuzendaritzan egindako ibilbidea izan ziren eskaintza egiteko arrazoiak. Sindikatuko zuzendaritza-batzordea. Uste du emakumeak goi-zuzendaritzetan sartuko balira gauzak aldatuko liratekeela. || Espainiako Orkestra Nazionala A. Argentaren zuzendaritzapean zegoenean. || Giza arima bakoitzaren hazia Jainkoak berak sortua izan da, eta arima horrek bere kontura hartzen du haragi sortu berriaren zuzendaritza.
2 iz. Zenbait erakunderen jarduna zuzentzen duten kargudunen multzoa. Euskaltzaindiaren zuzendaritzak. Zuzendaritzaren burua. Zuzendaritzaren baimenarekin.
3 iz. Administrazioko zenbait atalen edo enpresa batzuetako sail nagusien izena. Donostiako Udaleko Ingurumen zuzendaritza. Zuzendaritza Nagusia.

Aztergaia: zuzendaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05
zuzendu, zuzen/zuzendu, zuzentzen
1 du ad. Okerturik-edo dagoena zuzen ezarri. Arbola mardotu eta lodituak, nork zuzendu, okertuak badaude? Kakaoa jaurti genuen beste aldera eta zuzendu zen ontzia. Gaixoak osatu, herrenak zuzendu. Prestatu bideak Jaunari, zuzendu bidexkak hari. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Honi eskerrak, milaka dira zango zuzenduak, betoker sendatuak.
2 du ad. Gaizki edo oker dagoena zuzen ezarri. Idazlanak zeuden-zeudenean datoz berriz, hutsik ere zuzendu gabe. Gainerako hitzak aski oker zuzenduak daude. Liburu honetan oker ezarri diren hitzen zuzentzeko bidea. Makurrak, diotenez, ezin zuzen daitezkeen horietakoak baitira. Ikaskizun gutxi utzi digute aurrekoek, eta utzi diguten gutxia ere aise zuzen eta hobe dezakeguna. Lastima da horrako zuzentzaile horrek liburua zuzendu duen bezain erraz mundua ezin zuzendu izatea; ez dakit, halere, ez ote nukeen nahiago gauden mundu traketsean bizi, berak zuzendutakoan baino. Haren iritziak zuzenduaz.
3 du ad. Gidatu, norabide jakin batean joanarazi. Ik. bideratu. Zeruko bidean arimak ondo zuzentzea. Arteztu itzazu nire egikerak, zuzendu nire ibilerak. Zuk agindu, zuk zuzendu, eta nik jarraitu; zuk esan, eta nik egin. Pausoak ongi neurtu eta zuzendu beharrean aurkitzen gara. Hemen aurkituko dituzte euskaldun nekazari eta gazte guztiek irakaste ederrak beren bizitza zuzentzeko. Haur ginela, gure bizitza bestek zuzentzen zuen. Badirudi, gainera, iratxo madarikaturen batek okertzen zituela —ezin zuzentzen esan— gure pausoak, hitz jatorren bila genbiltzanean.
4 du ad. Zerbait beste zerbaitetara edo norbaitengana bideratu. Besoa zabaldurik, semeagana zuzendu du hatza. Begiok gugana zuzendu eta eraman gaitzazu zugana. Bihotzak zerurantz zuzendurik, Jaunari eskatzen zioten. Horretara zuzendu zituen, gero ere, bere ahaleginak. Hona orain gure galdera, irakurle guztiei zuzendua. Tovar jaunaren erantzun bat, Corominas jaunari zuzendua.
5 du ad. Antolatu. Gauza guztiak biderako zuzenduta, San Paulo beste preso batzuekin Erromara itsasoz bidali zuen. Ordurako hire kontuak zuzendu beharko dituk.
6 du ad. Erakunde edo talde baten jarduna, edo egiteko edo lan bat, buru gisa kudeatu. Zeren berak zuzentzen baitu Eliza. Ikastetxe bat, orkestra bat zuzendu. Arrakasta handiko antzerki lan bat zuzendu zuen. || (Partizipio burutua izen gisa). Agintari eta mendekoak, zuzendari eta zuzenduak.
7 da/du ad. Gaitzerako bidea utzi edo utzarazi. Denbora da zuzen gaitezen, horrelakorik gerta ez dadin. Ezin zenbatu litezke liburu onek zuzendu, ondu eta zeruko bide artezera ekarri dituzten bekatariak. Honela zuzenduz joango da bekataria bere bizieran. Lehen okerrak ziren bihotzak zuzendu eta lehen lakatzak ziren bideak leundu eta zelaituko dira. Miserikordiazko hirugarren obra, huts egiten duena zuzentzea.
8 du ad. Lortu, eskuratu. Nondik edo handik aizkora bat zuzendu beharrean nago. Amak zuzendu zizkion jantzi berri bi.
9 da ad. Norbaitengana edo norabait jo. Estutasun honetan zuzendu zen Jainkoaren Amagana. Mireioren landetxerantz zuzendu zen. Damua zuzentzen da igarotako bekatuetara, baina asmoa etorkizunetara.
Azpisarrerak

Aztergaia: zuzendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zuzendu, zuzen(du), zuzentzen. Heg. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zuzendu, zuzen(du), zuzentzen.

zuzendun
adj./iz. g. er. Eskubideduna.

Aztergaia: zuzendun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

eskubideduna.

zuzenean
1 adb. Itzulingururik gabe; bitartekorik gabe. Bazekien zein tabernatan egongo zen, eta zuzenean joan zen bertara. Erromatarren hizkuntzatik zuzenean hartua. Hotsei zuzenean dagozkien xehetasun guztiak. Maizago jakiten dut gauza horien berri zeharka, zuzenean baino. Mintzatzea ukatu zaiolako, bai zuzenean eta bai zeharbidez. || Ostatura joan nintzen zuzen-zuzenean. Zuzen-zuzenean Zadorrara doan erreka. Erlijioaren iturburuetara zuzen-zuzenean edatera doana.
2 adb. Emanaldiez mintzatuz, aldez aurretik grabatu gabe; aurrez aurre. Aretoa goraino betea zegoen eta Radio Popularrek zuzenean eman zuen kontzertua. Musika zuzenean entzuteko aukera izan zuten. Urte mordoa daramatza artista ezagunekin baxua jotzen, zuzenean nahiz estudioko grabazioetan.
3 adb. (Disko edo kideko bat) zuzenean izandako emanaldi batean (grabatu). Diskoa zuzenean grabatua dago.
Azpisarrerak

Aztergaia: zuzenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zuzeneko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zuzeneko.

Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

zuzeneko
adj. Zuzenean doana; zuzenean egiten edo gertatzen dena. Gizon bat da, okerreko bidetik abiatu dena, eta zuzeneko bidera itzularazi behar duguna. Zuzeneko harremana izaten saiatzen gara, ez telefono bidezkoa soilik. Zientzia beti atzetik ibiltzen baita asmakuntza praktikoei dagokien guztian, eta asmakuntzek ez dute zuzeneko inolako eraginik zientziaren garapenean. Taldeak disko berria prestatu du zuzeneko emanaldiekin. Bartzelonan urtarrilean emandako kontzertua zuzeneko disko batean argitaratu du taldeak.
Loturak

Aztergaia: zuzeneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zuzenean sarrerari dagokion azpisarrera.

zuzeneko zerga
iz. Ondasunengatik edo mozkinengatik ordaindu behar den zerga. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Ogasunek badute zuzeneko zergak arautzeko eskumena. Zuzeneko zergen bidez, % 4,5 gehiago jaso du aldundiak; zeharkako zergen bilketak, berriz, % 13,7 egin du behera.
zuzeneratu, zuzenera/zuzeneratu, zuzeneratzen
1 da ad. g. er. Zuzendu, gaizki edo oker dagoena zuzen jarri.
2 da ad. g. er. Onbideratu.

Aztergaia: zuzeneratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zuzenera(tu), zuzeneratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zuzendu; onbideratu.

zuzenerdi
iz. Lerro zuzen bateko puntu batetik aurrera noranzko batean hedatzen den zuzen zatia. Zuzenerdiaren jatorri puntua.

Aztergaia: zuzenerdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-erdi.

zuzenetara
adb. Zuzen.
Loturak

Aztergaia: zuzenetara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2012-05-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-03-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu zuzenetara ipini / egon esapiderik. Ik. OEH argitaratuan zuzenetara azpisarrera: Ibiñ Virgil ("Zuzenetara tartetu itzatzu arbolak elkar-ebakitzen duten bidexkakin"); eta zuzen egon, ibili : Kk Ab ("Zuzen eguan aitori bai..."), Altuna (adib.: "Zuzen egozan elaiok", "Zuzen egon zara, Urtzi'k aingerubari esan eutson"), Ir YKBiz ("Zuek Maisu ta Yaun deitzen nauzue; ta zuzen zaudete, alaxe naiz ta"), Eguzk GizAuz ("gizartekeriak langilleai gauza onik ezelan be ezin legioe ekarri, eta orretan zuzen be zuzen dagoz", "baña zuzen dagoanik eztogu uste"), Etxde JJ ("Etxahuniako erregiña zuzen zebillen beraz, Xalbati buruz egiña zeukan irizpidean"), BEnb NereA ("Gai ontan zuzen ez al dabil ba, / Arantzazuko aitona?"), Erkiag BatB ("Zuzen ez ete egoan Matxin Zaputz, erritxuan bizimodu baketsuagoa ta nasaiagoa izan eukeala esan eutsanean?"), SP Imit ("sinple eta xuxen dagoela"), Or SCruz ("Nor zegoan zuzen?"), Alz Ram ("Zuzen zaude"), JEtchep ("Kurritzean ageri zuen xuxen egoiteko indar poxi bat egiten zuela"), MEIG 11 (adib.: "Zuzen nengoen ala ez, bestek esan beza", "Zeharo zuzen dagoenik ere ez, ordea", "nere zuzenketak izango dira behin edo behin zuzen ez daudenak"), Gazt MusIx ("adieraz beza naiz zuzen naiz oker legokena"); zuzen ipini (eta ipiñi) 5: AB AmaE ("Alderdi nastuetan sartuten ez dana / Gauzak zuzen ipinten bakarrik ezpada"), Arr May ("bere bizitza añ garbi eta zuzen ipiñi zuen"), Altuna ("Bijaramonian langilliak etorri ziran, itxuslastuta egozan gauzak ondo ta zuzen ipinten"), Ag AL ("eriotzea etorkonerako arimako gauzak zuzen ipiñi nairik"), MEIG ("geroko lana erreztu nahian, abedeari jarraituz zuzen ipini ondoren").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu zuzenetara ipini / egon esapiderik; cf. zuzen egon 17: K. Eleizegi ("Zuzen al nago, ala ez, orrenbeste goratzen detanean?"), Kk 2 ("len idazteban Gobiernua arazo orretan zuzen eguala, ta gero, gabetik goixera, ugazabak, jabiak alan gura ebalako, ezetz esateban, ezeguala zuzen Gobiernua"), GMant ("Zuzen ago ene seme"), Eguzk ItzBik ("neure gogora etorri yatan ori zuzen ala oker dagoan"), Arti Seme ("Zuzen zaudete"), A. Albisu ("Baño ez ago zuzen...!"), X. Gereño ("Zuzen daude haragia ahula dela esaten dutenak"), EkonHastapenak ("Enpresariak zuzen edo oker egon daitezke"), X. Mendiguren E. ("agurea zuzen zegoen"), B. Latiegi ("zer ez dagoan zuzen, zer dan eta zer ez dan pekatu"), J.M. Beltran ("oraindik zuzen dago"), K. Busturia ("zuzen egongo da garrantzitsuena diruaren interes-tasa dela dioen proposizioa"), I. Gillenea ("Zuzen hago -esan zion"), J. Urkixo ("Jimek lotura guztiak zuzen zeudela egiaztatu zuenean, alboko atea zabalduko zuen gailuari sakatu zion"), J. Etxarri ("Zuzen zaude, Elvis, ez zitzaidan bururatu"), F.J. Mangado ("Hala eta guztiz ere, azkenik egia zelako, bidezkoa da Andresa, Ramonicaren ama, zuzen zegoela onartzea"); zuzen ipiñi 2, Agur 1973 ("Fitxa auek, ordea, naastuta daude oraindik, abedez zuzen ipiñi gabe, alegia [...] Fitxa oiek guztiak abedez bakoitzari dagokion eran zuzen ipiñi ondoren, orduan asiko dut idaz-lana"); zuzen jarri 8: Muj ("burua alde batera erortzen zaiola ikustean, zuzen jarri bezaio"), Inzag ("Euskaltzaingorako orren izena aipatu bat, beriala orratzak zuzen jarri ziran, agiyan batera ta bestera urduri-xamar zebiltzan orratzak"), EgutKarm 1953 ("Bertan autortu, bere arimako gauzak zuzen jarri"), I. Iñurrieta 2 ("zuzendu: zuzen jarri", "Jarri zuzen ikusmenaren organoak"), A. Ugidos ("Ihi haiek, aidean erabat malguak eta ia bigunak baziren ere, lainoan zuzen jartzen ziren"), X. Olarra ("Zuzen jarri nintzen eta begirada gogor bat bota nion"), P. Zubizarreta ("Jakapean, sorbaldak zuzen jarri zituen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zuzen egon : HiztEn (AS), LurE (adib. gisa), Euskalterm 1; zuzen ibili : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zuzen egon : ElhHizt (zuzen egon/ibili AS: tener razón, estar en lo cierto), HiruMila (AS: estar en lo cierto, tener razón), EskolaHE (adib. gisa: gauza batean zuzen dago), DRA (adib. gisa: tener razón), PMuj DVC (adib. gisa); zuzen ipini : EuskHizt (adib. gisa: Txartelok abedeari jarraituz zuzen ipini ondoren, paper handietara aldatu nituen. Heriotza zetorkionerako arimako gauzak zuzen ipini nahirik), EskolaHE (adib. gisa: Heriotza zetorkionerako arimako gauzak zuzen ipini nahirik); zuzen jarri : PMuj DVC (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: zuzenetara (ipini, egon) = (poner, estar) al derecho.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

bakarrak erabili du lantaldearen testuetan (Ibiñ), eta honelako besteak bezala, erabili gabetzat eman liteke (gainera, zuzen / zuzenka aski izan daitezke oraingoz).

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

-tara osaerako nola adizlagunak batera ikustekoak izan litezke, multzo aski mugatua osatzen dutelakoan; cf. luze-, oker-, zabal-, zehar-, zuzen-; gurutze-, iruntzi-, itzuli-; asko-, bertze- / beste-, den-, erdi-, oro-, oso-; bi-; edozein-, edozer-, ezer-; hon-, hor-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zuzenetara.

 - Erabakia: AS/MU (2012-05-08): zuzen sarrerako azpisarrera gisa.

zuzenetik
(zuzenetik ez bada okerretik, zuzenetik edo makurretik eta kideko esaldietan 'modu batera edo bestera' adierarekin). Esan ohi denez, zuzenetik ez bada okerretik, gauzak azkenean bere bidera etortzen dira (Ik. aldez edo moldez). Nolabait, zuzenetik edo makurretik, bere laguna galduko du, hilen edo hilaraziko du.
Loturak

Aztergaia: zuzenetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUZENETIK a) (Acompañado de makurretik u okerretik). De un modo (u otro). Nolazpeit, zuzenetik edo makhurretik, baitezpada, bere laguna galduko du, hilen edo hilaraziko du. Arb Igand 105. Batzuk lanian ari ziraren / bi urtiaz aurretikan, / baliyatzeko zuzenetikan / ez bazan okerretikan. Auspoa 86-87, 144. b) Ciertamente, verazmente. --Bon, ago beraz mutu... Atzemanen ditiat mintzatuko direnak. --Agian zuzenetik mintzatuko zauzkik. Larz Senper 26.

zuzenetik 8: Argia (“Espainiako Estatuko IBEX35 osatzen duten enpresek ere lege errealitate hori zuzenetik ezagutzen eta baliatzen dute”), Berria 2 (“Edo beharbada hobe litzateke esatea gure arimak ez direla derrigor xahu eta aratzak, ezta beti beltz eta zitalak ere, baizik eta arre ta ñabarrak, zuzenetik bezainbeste dutenak makurretik, ederretik adina zatarretik”), Elkar 5 (“Egingo nuke, besterik nahi izan arren, zuzenetik gehiago duela iritzi honek okerretik baino”, “Baina, esan ohi denez, zuzenetik ez bada okerretik gauzak azkenean bere bidera etortzen dira, eta -kasu hartan sekula baino gehiago- ardoak lagundu zidan atakatik ateratzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuzenetik 4: Bernardo Atxaga (“Mary Annek zuzenetik jo du, egoeraren berri eman dio segituan: "David ez da oso ondo ibili azkenaldi honetan”), Andres Urrutia (“Ezin aproposagoa, eginkizun horretan, harako liberté, egalité, fraternité goiburua, iraultzaileen ahoetan eta legegileen gogoan, lehen aipatu kultura berri horri zuzenetik ekiteko”), Aingeru Epaltza (“Nik ere zuzenetik ekin nion”), Xipri Arbelbide (“Barne guzia eritua du, osoki goibeldua, mendekiozko su beltzean jarria; nolazpeit, zuzenetik edo makurretik, baitezpada, bere laguna galduko du, hilen edo hil araziko du”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ablatiboan lexikalizatutako modu-adberbioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zuzen sarreran.

zuzenetsi, zuzenets, zuzenesten
du ad. Zuzentzat jo edo hartu, onetsi. Nik neuk, behinik behin, azkeneko hipotesia zuzenetsiko nuke, aukeran jarrita.

Aztergaia: zuzenetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zuzenetsi, zuzenets, zuzenesten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zuzenetsi, zuzenets, zuzenesten.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etsi.

zuzenez
adb. Legez, eskubidez; zuzen, zuzentasunez. Ik. zuzenbidez. Zuzenez ondasun baten jabe dena. Zuzenez segurki erraten da holako horietaz, direla pikabuztanak.
Loturak

Aztergaia: zuzenez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZUZENEZ (L, BN, S; Dv). Ref.: A; Lrq (züzen). a) Justamente, con toda justicia; legítimamente, por derecho. "Zuzenez hori enea zen" Dv. "Por derecho, en justicia" A. Erregeren lehenbiziko semeak, zuzenez eta ethorkiz Erresuma guztiko iaun eta Errege heldu denak. Ax 576 (V 370). Etzare zuzenez baizen / estimatzen lehena, / Tubalen hitzak ahoan / tuzten eskaldunena. Arg in EZ Noel 23. Zuzenez akusa zaitezinean zenbait egin duzun hutsez, humil zaite hagitz. SP Phil 192. Zuzenez ontasun baten jabe denak. He Phil 268 (Echve Dev 306 arrazoi justuarekin). Ohorea, osasuna, bizia bera, guziak zuzenez zor zaizko. Mih 98. Bai, nerea zen zuzenez. Dh 153. Bigerrenena zuzenez enia dago, / ziek beno bainiz azkarrago. Arch Fab 85. Jaun Aphezpikuak egun hura igurikitzen zuen bozkariozko egun bat bezala. Eta zuzenez hori, ezen zortzi urthe hartan eliza hura zuen gogoan. Prop 1884, 255. Jainkorikan ez baliz, ez duk ez gizonik / gizonari zuzenez deus mana lironik. Zby RIEV 1908, 232. Ebats-eta gozamena urririk zuzenez behar zukenari arranda pagaraz. HU Zez 189. Apez batek bere burua, zuzenez ere, den gutiena agertzen zueneko. Ib. 209. Zuzenez segurki erraiten da holako horietaz, direla pika-buztanak. Barb Sup 56. Zuzenez eskatuten eben eskubidia beingo-beinguan emon. Otx 45. Zuzenez ari ezkero, orrek ez du langillea xuxperrarazten baizik. Okerragoa da ixilpea. Ldi IL 114. Estaduak indarrez bai, indarrez kendu leikeo gizonari eskubide ori, baña zuzenez, egundo bez. Eguzk GizAuz 98. Langilleari zuzenez zor dautsana. Ib. 179. Zuzenez irabaztea oso da bidezkoa. Munita 106. Zuzenez zegokion eskubide bat eskatzeko. Etxde JJ 273. Ontasun horiek zuzenez behar zuten haurretarat erori. Ardoy SFran 117. (Junto a okerrez). De una forma (u otra), por las buenas (o por las malas). Nire anai egoskorrak eztin olakorik aditu nai eta zuzenez edo okerrez Etxahunia Mattini uzteko eskatzen zidan. Etxde JJ 82. b) Directamente, en línea recta. Zu kuku egonik, ontzia / nork eramanen zuzenez kairantza? Gazt MusIx 129.

adib: ohorezki adb. Ipar. Era ohoragarrian, ohorez. Ohorezki bizi. Aberastu nahi dut, baina zuzenez eta ohorezki. Hiria eta gaztelua galdu baditut ere, ohorezki galdu ditudala. Loiolako izena beti ohorezki ekarriko duzula.

zuzenez : EiTB (“Benetan zurekin egon nahi balu, Zuzenez paso egingo zuen”), Elkar (“Lekunberriko neskatxak, Zuberoala banoa, Zuberoko kolonbak deitzen bainau beregana, hautatu behar dela zuzenez lehena“), Erlea (“Burulehen Goretsia eta Ongiegille maitea, Donostiako zure hitz bati nahi nioke ihardetsi, kausituz nik galdetzen ditudan gastu sariak ez direla zuzenez gehiagokoak”), Karmel (“Bide okerrez dabillena, argiaren bildur da; zuzenez dabillena, illunaren bildur“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zuzenez : Herria (“Egoera arras absurduan daude denak ezen elkarteak komenio bat eskuetan dauka, zoinak helduden uztail arte segurtatzen baitio etxeaz gozatzen ahal duela zuzenez”), Berria (“«Egia erran, frantses herritar bati zuzenez aplikatua zaion eskubide bat, euskal preso politikoei sistematikoki debekatua zaie», dio Abertzaleen Batasunaren agiriak”), Piarres Xarriton (“Federik-ezaren mota guztietarik gaitzena ordea, heresia da, teologo berak irakasten duen bezala, galde beraren artikulu hartan berean eta, ez da beraz zuzenez bakerik egiten ahal, ez heretikoak ez direla gaztigatuko hitz ematen ahal: argudio horretan, tipitik handiari ezezkoa eman behar zaio”), Marzel Etxehandi (“Zuzenez anitzek joanak izan behar zuten lanera”), Elena Touyarou (“Egia da halaber, haur hura desjabetu zutela zuzenez bereak zituen gauza guzietaz, familiaren geriza eta maitasunetik hasiz”), Josu Zabaleta (“Orain ordea, gurinaren banaketa ez da zuzenez dagokion bezala egiten, eta amak sartu beharra izan du”), Aingeru Epaltza (“Zuzenez, emaitzaren merezimendua erdiz erdi banatu beharra zegoen, gutienez ere, irratilariaren eta bion artean”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da librea, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zuzen sarreran.

zuzengabe
adj. Zuzentasunik edo zuzenbiderik gabea. Erabaki zuzengabea. Gauza txikietan zuzengabea dena handietan ere zuzengabea da.
Azpisarrerak

Aztergaia: zuzengabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zuzengabeko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zuzengabeko.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

zuzengabekeria
iz. Bidegabekeria. Zuzengabekeria anitz izaten da bazterretan. Zuzengabekeriarik egin gabe. Izan ere, zer da zuzentasuna zuzengabekeriaren aldean?

Aztergaia: zuzengabekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zuzengabeko
adj. Zuzengabea. Zuzengabeko galdeak.
Loturak

Aztergaia: zuzengabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zuzengabe sarrerari dagokion azpisarrera.

zuzengaitz
adj. Zuzentzen gaitza dena, ia ezin zuzenduzkoa. Okerraren bihotza zuzengaitza da.

Aztergaia: zuzengaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gaitz.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+g-.

zuzengarri
adj./iz. zah. Zentzagarria. Jakitunen hitz edo esan zuzengarriak. Espirituari beti aurrera eragin eta haragiari beti atzera eragin: hau zuzengarri segurua da, neure kristauak.

Aztergaia: zuzengarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zah. 'zentzagarria'.

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

zentzagarria.

zuzengune
iz. Errepide, bide, burdinbide eta kidekoetan, zati zuzena, bihurgunerik gabea. Aldaparen ondorengo zuzengunea toki aproposa da aurreratzeko. Turinera iritsi aurretik autobideak ia hirurogei kilometroko zuzengunea du.

Aztergaia: zuzengune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): zuzengune 52: Berria 44 (adib.: “Eau Rouge eta Raidillon aldaparen ondorengo zuzengunea aurreratzeko toki aproposa da. Ferrari motorrak hor nabarituko du abantaila”), EiTB 5 (adib.: “Pasaiako Portuko zuzengune handia. Guztiz laua”), DiarioVasco 3 (adib.: “Pilotaleku atzean ekingo diote ibilbideari, handik Kalezarreko bidea hartu eta Artzabalgo etxe berrien atzeko zuzengunetik Santuenea aldera hartu eta Zubietako bidean joateko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zuzengune 35, Berria (“Mugellok txapelketa guztiko zuzengunerik luzeena du”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es recta (recta final) / fr droite (dernière ligne droite): Elhuyar: zuzen (recta final: helmugako zuzen) / Nolaerran: [ligne] (lerro) zuzen / Zehazki: [en carretera] zuzen (en la recta final: azken txanpan) / Labayru: - / Adorez5000: zuzen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hedatua eta beharrezkoa Automobilismoaren eremuan, adibidez.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Autom.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Aldaparen ondorengo zuzengunea toki aproposa da aurreratzeko.

zuzenik
adb. g. er. Zuzenean. Eraman nazazu zerura zuzenik.

Aztergaia: zuzenik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zuzenean.

zuzenka
adb. Zuzenean. Egungo egunean bertan, nabari dugu, zuzenka eta zeharka, haien errainua gure egintzetan.

Aztergaia: zuzenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zuzenka edo zeharka.

zuzenketa
1 iz. Oker-edo dagoena zuzentzea, bereziki idazlan batean egiten dena. Artean Joanaren sasiezkontza hura zegoen garbitzeke, eta gizona Europan eta andrea Ameriketan zela, kontu haren zuzenketa ez zen erraza. Une honetan egoki izango da Gorosabeli zuzenketa bat egitea. Zenbait ohar eta zuzenketa bidali zizkidan nire liburuan agertzen diren argitasun eta iritzien inguruan. Zuzenketa okerrak. Zuzenketa den aldaketa. Beharbada, nire zuzenketak izango dira behin edo behin zuzen ez daudenak.
2 iz. Legegai edo kideko batean egiten den aldaketa-proposamena. Zuzenketak aurkezteko epea. EAk proposatu dituen hogei zuzenketak.

Aztergaia: zuzenketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

zuzenki1
adb. Zuzentasunez. Ik. zuzen 15. Hil eta bizi guztiak zuzenki jujatzera. Haiek bezain zuzenki munduan barrena ibiltzeko gai izan ez naizelako. Badakit ez ditudala franko gauza behar bezain zuzenki azaldu. Esan nuena jaso zutenek ez baitzuten erabat zuzenki jaso.
zuzenki2
iz. Segmentua, zuzen zatia. Kurba bateko bi punturen arteko zuzenkia.
zuzenkontra
adb. Bidegabeki, bidegabe. Jainkoak debekatzen digu besteena zuzenkontra hartzea edo atxikitzea.
Azpisarrerak

Aztergaia: zuzenkontra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 2002-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zuzen kontra 17: Lg I 2 ("Horrela Jainkoak punitu zituen siximitar eskergabeak Gedeonen alderako bere traidorekeriaz, baliatzen zelarik hortakotz zuzen kontra erregetzat hartu izan zuten gizon beraz", "utzi ziren abarizioaz itsutzerat saltzerainokoan zuzen kontra ekhartzen zituzten yuiamenduak"), Ub ("Amargarrenak eragozten du, besteren ondasunak zuzen kontra, edo bide-gabez nai izatea"), Dh ("Jesu-Kristo imitatzen eztuenak zuzen kontra ta gezurrez dakharke giristino izena"), Gy ("Baldin anbizione ohore, ontasunez, / Zuzen kontra ardietsiez, / Edo zikoitzki idukiez / Hartu badu hemen, andana bandia, / Iragaitekotzat goiko athe hertsia / Behar du utzi guzia"), Hb Egia ("ezdetzakete soldadu egor gazteak zuzen kontra, ez sobera itxikaraz harmetan"), Laph ("Zuzen kontrako elhe eta obrak higuin ditut; bada ni zuzen kontra jazarri nizaizu"), CatJauf 4 ("ikhusi behar da [...] bertzerenaren gutizia izan denetz zuzen kontra", "Zoin dire bertzerenaren zuzen kontra hartzeko moldeak? Ardurenak dire: ohointza, lukhura, sal erospenetako tronperiak. Zoin dire bertzerena zuzen kontra daukatenak?", "Hamargarren Manamenduaz Jainkoak debekatzen dauku bertzerenaren zuzen kontra hartzeko edo atxikitzeko gutizia"), JE Bur ("Basek ikasiak direnei kalte dakartela, kalte zuzen kontra, kalte ogiaren ahotik kentzerainokoan, ezin ukhatua da, jaun komisarioa"), Zerb 2 ("Suzana, Joakinen emazte eder bezen prestua, bi gizon zaharrek zuzen kontra belztu zuten", "jada denborak eginik, zuzen kontra zeraukan bere kargua"), Ardoy SFran 3 ("... ez omen baitzen ondarra auzoko ardi tropa baten bahitzeko, zuzen kontra bere burhasoen lurretarik iragaiten zelarik!", "solasean denekin ari zan ondoan, deus izan ez balitz bezala, azkenean zuzen kontra zirenak ezkontarazten zituen Jainkoaren aintzinean", "Jafnapatan-eko erregettoak bazituen bere portuan zuzen kontra bahiturik portuges itsas untzi alde bat, gauza aberatsenez brokatuak"); zuzen kontrako 6: Brtc ("Manamendu haukien kontra bekhatu egiten dute [...] hauzi makhur edo zuzen kontrakoez bertzerenaz jabetzen direnek"), Gy ("Zure maiestateak, bide hortaz ezen / Eztu nihoiz onhetsiren / Deusik hirrigarri denik, / Edo zuzen kontrakorik"), Hb Esk ("Populu guzietan hazi eraginez, / Aita bera zeruan zutela erranez, / Elkharren estimua sarthu bihotzetan, / Higuintza eman harma zuzen kontrakotan"), Laph ("Zuzen kontrako elhe eta obrak higuin ditut"), HU Aurp 2 ("Herri bateko gizon guziek nahi ukanikan ere Jainko-legea bazterrerat eman, zuzen kontrako legea litake", "Etzaio behinere laket izan azpijokoa, ez maltzurkeria, ez gezurra, ez eta deus-ere zuzen kontrakorik"); zuzen-kontrako 2: Ir YKBiz ("Herode ori zuzen-kontrako erregea zan"), Vill Jaink ("Ori eztela bidezkoa diozu? zuzen-kontrakoa dela?"); zuzen(-)kontrakeria (eta zuzenk.) 4, Dh ("Barkhamendu, o nere Jainkoa [...] egin dauzkitzudan zuzen kontrakeriez"; "zer zuzen-kontrakeria, zer ebaskoa izigarri ez liteke ni baithan", "Zer zuzen-kontrakeri izigarri!"; "mement ikharagarri hartan ikhusiko ta biziki sentituko dut zer zuzenkontrakeria, zer ebaskoa izigarri zen bihotz hau errefusatzea nere Jainkoari").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zuzen kontra 2: Eskual 1901 ("Hori egin ahal diteke, nehori zuzen kontra jazarri gabe, eta herriarentzat kalterik gabe"), JE GH 1964 ("Hortakotz, bethi izanen dira gudiak eta gerlak, eta herritar bakotxari doako bere herriaren zaintzia bere ahal guziaz, oroz gainetik noiz eta ere jazarria baitzako zuzen kontra"); zuzen-kontra 1, Zabal 1973 ("Maizegi ahanzten baldin baditugu ere, noizean behin bederen orroit gaiten espanol presondegietan Francoren poliziak zuzen-kontra sartu dituen euskal herritarretaz, gure anai-arrebetaz"); zuzenkontra 7: Katixima 1940 5 (adib., "Zoin dire bertzeen ontasuna zuzenkontra hartzen dutenak? Hek dire: ohoinak, lukurariak, zikaneroak", "Errazu hitz laburrez zoin diren bertzeen ontasuna zuzenkontra hartzen dutenak? Norbeiti berea hartzen duten guziak"), SoEg ("Mokor ditugu ihiztariak. Lurra pagatua dute; zuzenkontra gabiltza gu iragaileak"), P. Xarritton ("Eta nola gerla zuzenean hartuak, hartzaleen ontasun bilakatzen diren, hauek zuzenkontra galduak eta hauen gerlako gastuak ordaintzen dituzten neurrian"); zuzen kontrako 1, E. Agirre ("Fariseua belauniko jarri eta otoitz egiten hasi zen, honela: Jauna, eskerrak eman nahi dizkizut besteak ez bezalakoa naizelako: lapurra, zuzen kontrakoa, adulteroa..."); zuzenkontrako 1, B. Oihartzabal ("Gauza bat bada kritikalari batzuk egin erreprotxuetan zuzenkontrakoa iruditzen zaidana: pastoral egileek euskara ez zekitela edo gaizki zerabiltela, alegia"); zuzenkontraka 1, M. Courougnon ("Bilboko / bi / anaiak / adibide / zuzenkontraka / bi / aingeru bezala / goiz hontan / esku / erahiltzaile / batez / hil dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zuzen kontra : LurE (adib. gisa, s.u. zuzen); zuzenkontrako : DFrec 1, Euskalterm 1 (bidegabeko, bidegabekeriazko, zuzengabekeriazko eta zuzengabe sinonimoekin); zuzenkontrakeria : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zuzen kontra : EuskHizt (adib. gisa s.u. bidegabe); zuzen-kontra : PMuj DVC (1 sin razón; 2 injustamente, inicuamente, ilegalmente, indebidamente); zuzenkontra : HaizeG BF (illégal, injustement), Lh DBF (injustement), DRA (injustamente); zuzen kontrako : EuskHizt (adib. gisa s.u. zuzen); zuzen-kontrako : PMuj DVC (1 injusto, inicuo; 2 irracional; 3 ilegítimo, antijurídico; 4 improcedente, no conforme a derecho); zuzenkontrako : HaizeG BF (injuste), Lh DBF (injuste), DRA (injusto) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zuzenkontrako.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

zuzenkontrako
adj. Bidegabea, bidegabekoa. Ez da bidezkoa, zuzenkontrakoa da.

Aztergaia: zuzenkontrako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zuzenkontra sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ez da bidezkoa, zuzenkontrakoa da.

zuzentarau
iz. zuz. Europako Parlamentuak edo Kontseiluak ezartzen duten araua, Europar Batasuneko estatu kideek gai edo alor jakin batean bete beharreko helburuak zehazten dituena eta estatu kideei helburu horiek lortzeko modua eta bitartekoak aukeratzeko ahalmena uzten diena. Ik. direktiba. Europar Batasuneko Energia ministroek eraginkortasun energetikoa bultzatzeko zuzentaraua onartu zuten atzo. Zuzentarauak emaitza jakin bat lortzera behartzen ditu gobernuak, baina estatu bakoitzaren esku uzten du emaitza lortzeko modua eta bitartekoak aukeratzea.

Aztergaia: zuzentarau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2006-03-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan zuzen-arauz azpisarrera: Eguzk GizAuz ("Ondasuna ekarteko ugazaben domu edo kapitala ta beargiñen lana alkartuta diran ezkero, bakotxari berea emonaz, irabaziak be ondasun-ekarle bioen artean zuzen-arauz ainbanatu bediz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zuzentarau 3, BAO 1992 ("Europar Elkarteen Kontseiluaren 409/79 Zuzentarauean", "EEE/409/79 Zuzentaraueko 9.1.c. artikuluan", "EEE/409/79 Zuzentarauarekin bat etorriz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zuzen-arau : AB50 1 ('directriz'); zuzentarau : Euskalterm 2 ('directiva'; hauetan esparru-z. 'directiva marco') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. TokiJaurb, AdmMila, HezkAdmin, LurraldeAntol, LHH, AdmProz, EurItun2; cf. arteztarau eta direktiba .

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zuzenarauz : PMuj DVC (moralmente, según las reglas morales) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaerak zalantza sortzen du

anomaloa da osaeraz (cf. arteztarau formaz esanak); eta aski izan liteke direktiba mailegu arautua.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arau.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zuzentarau.

zuzentasun
1 iz. Egiaren arabera epaitzera eta aritzera, eta bakoitzari dagokiona ematera bultzatzen duen bertutea. Ik. zuzenbide 2. Jainkoaren zuzentasun neurrigabea. Zuri eta beltz ikusten nuen zuzentasun eta bidegabekeria hitzen erabateko balioa. Jainkoaren jujamenduen zuzentasuna. || Zuzentasun gabe zin egitea.
2 iz. Zuzena, zintzoa denaren nolakotasuna. Ik. zintzotasun. Epailea izateko eduki behar da sendotasuna eta zuzentasuna, berdintasunez egiteko kontzientziak agintzen diona. Herriko buruzagien zuzentasuna. Zure arimaren zintzotasun eta zuzentasunaren erakusgarria. Galdu zuen orduan gizonak jatorrizko zuzentasuna.

Aztergaia: zuzentasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zuzentza
iz. Justizia. Erailea zuzentzagandik iheska. Zuzentzan ere lan banaketa sortu dugu beste gaietan bezala; gaizkile ustekoa batek atzi, besteak gorde giltzapean, besteak kondena, besteak urka... eta besteak, guk alegia, egunkarietan irakur.

Aztergaia: zuzentza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'justizia'.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. justizia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Bidaltze-oharra eman: zuzentza h. justizia.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

zuzentzaile
adj. Oker-edo dagoena zuzentzen duena. Lastima da horrako zuzentzaile horrek liburua zuzendu duen bezain erraz mundua ezin zuzendu izatea; ez dakit, halere, ez ote nukeen nahiago gauden mundu traketsean bizi, berak zuzendutakoan baino. Aitzitik, nahasmendu hori zuzen-okertzaileek berek sortu dute, guztiok dakigun bidez, gero, oker-zuzentzaile ager daitezen.

Aztergaia: zuzentzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
zuzentze
iz. zuzendu aditzari dagokion ekintza. Ik. zuzenketa. Zuzentze gehienak Astarloaren lehen liburuari dagozkio. || Nik ez dakit zer-nola izango den okerrak zuzentze delako hori.

Aztergaia: zuzentze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper