22 emaitza oso bilaketarentzat - [1 - 22] bistaratzen.

oso
1 adj. Zatirik edo osagairik falta ez zaiona; zerbait mutur batetik bestera hartzen duena. Ik. guzti. Ogi osoa jan zuen. Hautagaien zerrenda osoa. Biblia osoa euskaraz eman zuen lehena. Idazle baten obra osoa. Mundu osoa harriturik utzi duen gertakaria. Inoiz Euskal Herri osoko izan dugun hitza. Bihotz osoz maitatzen duenak. Meza osoa entzutea. || (Adizlagun gisa). Lehenbiziko ahapaldiak oso eta bete dirudi zentzuaren aldetik. Aldizkaria gero eta osoago eta ederrago dator.
2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Isiltasun osoa zegoen. Barkamen osoa. Aitortza oso batez zeure arima guztia xahu ezazu. Ez dute haiek agian erru osoa. Fededun osoa zen erlijio gaietan. Fede oso batez. Arrazoi osoa du. Arrazoi osoz. Simetria ez da osoa. Testua interpretazio oso baten premian dago. Ezaguera osoan zegoen. Eskubide osoa duzu horretarako. Euskaldun oso dei zitekeen edozeini. Gure izaera osoa biltzen eta barrentzen duen hizkuntza. Estatuak unibertsitatea zor digu, unibertsitate osoa. || (Denborazko testuinguruetan). Nik ez dut besterik pentsatu nire bizi osoan. Bizitza osorako. Urte osoa behar izan dut hori antolatzeko. || Arratsalde oso-osoa mendi gailurrera begira egon nintzen.
3 adj. Zenbakiez mintzatuz, positiboa edo negatiboa, unitatea baino zati txikiagorik ez duena. Balioek zenbaki osoak izan behar dute. Emaitzak adieraztea ere zaila izango litzateke, ez bailirateke zenbaki osoak izango.
4 adj. Esneaz mintzatuz, koipe guztia eta mantenugai guztiak dauzkana; esnekiez mintzatuz, esne osoarekin egina dena. Esne osoa eta erdigaingabetua garestiagoak dira gaingabetua baino.
5 adb. Osorik. Diruak beti oso zeuzkan, kutxan giltzatuak. Ostia denean hausten, oso da Jesus egoten parte txikienean. || Behartzen gaitu meza santua osoa entzutera. Frutak osoak dauden artean erraz kontserbatzen dira. Lau ordu osoak egiten zituen aldareko Jaunaren aurrean. Atxikitzen da egosten egun bat osoa. Zuretzat izanen naiz oso-osoa.
6 pred. Batez ere Ipar. Eritasunik, gaitzik edo zauririk gabe. Ik. osasuntsu 2. Oso direnek ez dute medikuaren beharrik. Daniel ikusi zuen oso eta osagarri onean. Handik oso ateratzeko. Oso eta bizirik daude. Oso eta sendo.
7 adj. Pertsonez mintzatuz, zintzotasun eta prestutasun handikoa. Gizon osoak zirelako, burutik oin zolarainoko gizonak.
8 adb. Maila goran, guztiz, erabat. (Dagokion adizlagun edo izenondoaren ezkerrean). Oso ederki. Ez zeuden oso lasai. Oso pozik gelditu ziren. Oso oker ez banago. Oso berandu. Oso hurrean. Oso gutxitan ikusia. Oso erraz erantzun daitekeen galdera. Ez da oso erraza irakurtzen. Haien oso adiskide zirela. Ez naiz oso ongi oroitzen. Gai horietan ez naiz oso trebea. Hitz berriak oso zailak direla. Ez zituen oso gogoko idazle berriak. Oso gureak ez diren bertso motak. Gauza bat dela herri hizkuntza eta bestea, oso bestea gero, kultura hizkuntza. Zuhaitz hau oso ezaguna da. Harroak gara euskaldunok eta ametsari oso emanak. || Oso ahuldua eta makaldua zegoen. Amarekin oso bat egina bizi zen. Oso damuturik nago. Oso lotsaturik alde egin zuen handik. || Zuzenez irabaztea oso da bidezkoa.
9 adb. (Izenondoaren eskuinean). Logelak estutxoak, baina garbiak oso. Gehiena gihar hutsa, pisua zen oso. Gauza bat da, ordea, hizkuntza jakitea, eta bestea oso, hizkuntza horren bitartez zernahi gaiez aritzea.
10 adb. (Izenondoari dagokion izenaren ezkerrean). Oso denbora luzean izan zen. Ez dute oso begi onez ikusten. Oso gizon serioa.
11 adb. (Izenaren eta izenondoaren artean). Poz oso handiaz poztu ziren izarra ikusirik. Ordu oso luzeak igaro behar izaten zituen han.
12 adb. (Aditz bati dagokiola). Josetxo oso sendatu zenean. Hara orduko ilundu du oso. Oinez etorri naiz eta, nekatu naiz oso. Banuen astakume polit bat oso maite nuena. Komeni da, oso komeni ere, hori jakin dezagun. Oso atsegin zait. Oso beldur naiz erantzun bakarra ez ote den baiezkoa izango. Eta hau oso gogoan eduki behar genukeen puntua da.
13 iz. Osotasuna, guztia. Osoa hobe da erdia baino.

Aztergaia: oso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

oso, osa-.

Jatorrizko forma

zenbaki oso, oso.

Jatorrizko forma

zatidura oso; zatiketa oso; zatiketa oso baten hondar; zenbaki oso; zenbaki osoen bikote ordenatu.

Euskaltzaindiaren Arauak

ogi osoa jan zuen; oso ederra da. / AS: osoko (batzar edo bilerez ari garela): osoko bilkura.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

osoko AS arautuari bigarren adiera erantsiz: "2 'pieza bakarrekoa': zurezko ontzi horiek osokoak dira"; AS gisa gehituz: osoan, oso-bete, oso-osoan, oso-osoko, osozko ; eta adibide gisa: (zerbait) bere osoan hartu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 1 'aras, biziki'; 2 'osasuntsu, eri ez dena'; 3 'bere osagai guztiak dituena' adierak sartzea eskatu du; AU: oso-osoan azpisarrera sartzea proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-02-26): onartu egin da. osoko hitzaren premiaz ere eztabaida; oso-osoan sartzea ez da beharrezko ikusten. AUk aztarnak bilatu eta nondik norakoak hurrengo bilerarako izango ditu.

oso beste
adj. Oso desberdina. Gauza bat dela herri hizkuntza eta bestea, oso bestea gero, kultura hizkuntza. || Gauza bat da, ordea, esango dit edonork, hizkuntza jakitea eta, bestea oso, hizkuntza horren bitartez zernahi gaiez aritzea.

Aztergaia: oso beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OSO BESTE. Muy diferente. Berbertatik oso beste bat egiñik. "Mudado enteramente". Aran SIgn 69. Etorri ta urtebetegarrenean, oso beste giza-seme bat irudian. Echta Jos 329. Harengandik oso bestelakoa zela bera irudi zitzaion, oso beste bat. Mde Pr 148. Beste malko mota bat oso bestea ixurtzen dut Zure neskame arengatik. Or Aitork 238. Gauza bat dela herri hizkuntza eta bestea, oso bestea gero, kultur hizkuntza. MIH 253. Gauza bat da, ordea, esango dit edonork, hizkuntza jakitea eta bestea oso hizkuntza horren bitartez zernahi gaitaz aritzea. MEIG VI 57.

adib.: oso 8 adb. Maila goran, guztiz, erabat. (Dagokion adizlagun edo izenondoaren ezkerrean) Oso ederki. Ez zeuden oso lasai. Oso pozik gelditu ziren. Oso oker ez banago. Oso berandu. Oso hurrean. Oso gutxitan ikusia. Oso erraz erantzun daitekeen galdera. Ez da oso erraza irakurtzen. Haien oso adiskide zirela. Ez naiz oso ongi oroitzen. Gai horietan ez naiz oso trebea. Hitz berriak oso zailak direla. Ez zituen oso gogoko idazle berriak. Oso gureak ez diren bertso motak. Gauza bat dela herri hizkuntza eta bestea, oso bestea gero, kultura hizkuntza. Zuhaitz hau oso ezaguna da. Harroak gara euskaldunok eta ametsari oso emanak. || Oso ahuldua eta makaldua zegoen. Amarekin oso bat egina bizi zen. Oso damuturik nago. Oso lotsaturik alde egin zuen handik. || Zuzenez irabaztea oso da bidezkoa.

oso beste 8: Elkar 3 (“Baina gauza bat zen Reginak zekiena –egoera zailetan edo ezinezkoetan, gizakiak bere burua engainatzeko tartea bilatzen du maiz, kontziente nahiz inkontzienteki, erosoago sentitzeko–, eta oso beste gauza bat, zekièn hura besteen ahotik entzutea”), Deia (“Kontrastean, Balad al Xamsko familia oso beste era batekoa da, islamiarra goitik behera eta Islameko balioetan hezia”), Berria 3 (“Txapelketa Nagusian publikoa oso desberdina da, oso beste gauza batera dagoela, oso bertsoa neurtzen, pertsonak baloratzen baino; baina badago beste publiko hori ere, eta nahiko nuke horiengana iristea eta gozatzea”), EiTB (“Bushek ordea, oso beste erara jokatzen zuen: lehenbizi, bere politika inposatzen zuen inori kontsulta egin gabe, Afganistanen eta Iranen sartuz adibidez; eta ondoren, aliatuei eskatzen zien laguntza zurrunbilotik ateratzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oso beste 6: Berria 2 (“Komunako kideek oso nekez baino ez zuten jendea hiltzen, baina haien etsaiek oso beste modu batez jokatu zuten.”), Iñaki Segurola (“eta beste bat, oso bestea horratik, gertakari "normal" edo "estatistiko" gisa ikustea: kamioiak ez dakit zenbat tona, gorputzak hirurogei kilo; beraz, kamioia osorik eta gorputza xehatu”), Iñigo Aranbarri (“Baina ez asmatzea bat da, eta oso beste bat Baserriren kronikak eskatzea”), Koldo Zuazo (“Baina gauza bat da ez debekatzea eta oso bestea agintzea edo, bederen, konseilatzea”), Anjel Lertxundi (“eta Paduan ikusi dudanaren oso beste muturreko arte baten bila abiatu naiz tren-geltokitik irten bezain laster”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

beste hitzak oso graduatzailea hartzea ez da erregularra; beraz, azpisarrera gisa jasotzea komeni da. oso sarrerako 8. adieran dagoen adibidea gehitzekoa da: Gauza bat dela herri hizkuntza eta bestea, oso bestea gero, kultura hizkuntza.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beste sarreran.

oso bestelako
adj. Oso desberdina, erabat bestelakoa. Oraingo hau, ordea, oso bestelakoa da, guztiz beste bat.

Aztergaia: oso bestelako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OSO BESTELAKO. Muy diferente. Andia, burua engoitik zurixka, urdin, itxuraz, zure oso bestelako ez zenun. Zait Sof 78. Beren ohiko dantza eta kanten alde lan egiteaz oso bestelako bidetatik. Mde Pr 44. Parragarri da bata besteren antzeko iotzea, baiñan ez dira oso bestelako. Or Aitork 261. Oraingo au, ordea, oso bestelakoa da, guztiz beste bat. Vill in Gand Elorri 10. Ez dakit musika eder edo poema bikain baten zentzua oso bestelakoa ote den. MIH 89. Herriaren ordezkari gisa eztabaidatuak eta eztabaidagarriak, oso bestelakoak izan ziren, kultur alorrean, ondoren ezagutu ditugun diputazioen aldean. In MEIG VI 40. Izketa luze atsegin bat egin genizuten ta, beerakoan, oso bestelakotua neraman gizona. Ldi IL 33.

adib.: antipartikula iz. Fis. Dagokion oinarrizko partikularen masa bera, baina aurkako karga, duen partikula. Oso bestelako gauza gertatzen da elektroi batek bere antipartikula jotzen duenean, hots, positroia jotzen duenean. // bereizezin adj. Ezin bereizizkoa. Lehenago bereizezinak ziren ñabardura batzuk orain oso bestelakoak dira. Musika eta politika bereizezinak dira niretzat; elkarrekin doaz. // ondoren1 5 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Batzorde horiek oso bestelakoak izan ziren, ondoren ezagutu ditugun diputazioen aldean. Hizkuntzaren egoeraz hitz egin beharko dut aurren-aurrenik, eta euskal literaturaz ondoren.

oso bestelako 939: Berria 414, Argia 136, EiTB 105, Elkar 60, Jakin 40, Elhuyar 38, Consumer 34, DiarioVasco 24, Laneki 22, Deia 20, Erlea 12, Euskaltzaindia 7, HABE 6, Karmel 6, Aizu 6, Uztarria 5, Goiena 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oso bestelako 566: Berria 269, Xabier Olarra 16, Iñaki Heras 15, Koldo UZazo 9, Josu Zabaleta 9, Iñigo Aranabarri 9, Jon Muñoz 9, Fernando Rey 8, Alberto Ladron Arana 8, Iñaki Mendiguren 7…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia denez, azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bestelako sarreran.

oso ongi
iz. hezk. Ikasketetan, bikain eta ongiren arteko kalifikazioa, azterketan edo proban eskaturiko maila oso ongi gainditu dela adierazten duena. Oso ongi bat atera nuen azterketan. Batez besteko puntuazioa 7,8koa izan da, oso ongi baten parekoa.

Aztergaia: oso ongi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: notable (calificación) / HitzIrud: "oso ongi = muy bien, notable".

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

oso-bete
adj. Osoa, erabatekoa. Artean ez du inork esplikazio oso-beterik aurkitu. Hizkuntzak, bizi deno, ez du sekula hiztegi oso-beterik izango.

Aztergaia: oso-bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oh. s.u. osabetezko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oso sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

artean ez du inork esplikazio oso-beterik aurkitu.

oso-osoa
adb. Ipar. Oso-osorik. Txindi batetik goratzen da garra, oihanak oso-osoa paratzen baititu sugarretan.
Loturak

Aztergaia: oso-osoa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OSO-OSOA. (Con valor adv.). Completamente, totalmente. Beraürien amuriotik elkhirik, oso osua ene maite ükheitiala igaraiten dira. Mst III 58, 5 (Leon osoki). Ordena bat da berze güziak baino goragua eta apheztarzünaren bothere güziak oso osua bere baitan zerratzen diena. CatLan 157. Txindi batetik goratzen da garra, oianak ososoa paratzen baititu sugarretan (151). LE-Ir. Samur zarete ene kontra sendatzen dudalakotz gizon bat oso osua errepausuko egunean? TB Io 7, 23 (Lç, Leon osoki, He, LE guzia, Ol, Or oso, Ker guztiz). Eztud leitako tenprarik, baizik xeiak eta igantiak, kurak igartantud oso-osoa, baia eztozked akaba leitiaz. Mdg 139

adib.: oso 2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Isiltasun osoa zegoen. Barkamen osoa. Aitortza oso batez zeure arima guztia xahu ezazu. Ez dute haiek agian erru osoa. Fededun osoa zen erlijio gaietan. Fede oso batez. Arrazoi osoa du. Arrazoi osoz. Simetria ez da osoa. Testua interpretazio oso baten premian dago. Ezaguera osoan zegoen. Eskubide osoa duzu horretarako. Euskaldun oso dei zitekeen edozeini. Gure izaera osoa biltzen eta barrentzen duen hizkuntza. Estatuak unibertsitatea zor digu, unibertsitate osoa. || (Denborazko testuinguruetan). Nik ez dut besterik pentsatu nire bizi osoan. Bizitza osorako. Urte osoa behar izan dut hori antolatzeko. || Arratsalde oso-osoa mendi gailurrera begira egon nintzen. // 5 adb. Osorik. Diruak beti oso zeuzkan, kutxan giltzatuak. Ostia denean hausten, oso da Jesus egoten parte txikienean. || Behartzen gaitu meza santua osoa entzutera. Frutak osoak dauden artean erraz kontserbatzen dira. Lau ordu osoak egiten zituen aldareko Jaunaren aurrean. Atxikitzen da egosten egun bat osoa. Zuretzat izanen naiz oso-osoa.

Ez dugu aurkitu adb. kategoriako oso-osoa formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oso-osoa 10: Herria 6 (“Zoin bitxiki joan diren gauzak bestenaz! Mende erdi bat iragan da oso osoa Papon jujatua eta kondenatua izan aintzin!”), Piarres Xarriton 4 (“Nahiz liburu hau oso osoa mintzo den, penitentziari esker, bekatorearen arimaren bekatutik askatzeaz, aitzinsolas zenbait aurkezten ditugu”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da orain, baina adberbio kategoriakoa azpisarrera gisa jasotzea egoki izan liteke. Ipar. markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oso sarreran.

Kategoria

adb.

Erabileremu dialektala

Ipar.

oso-osoan
adb. Erabat, oso-osorik. Gisa horretako liburuak ez baititu inork oso-osoan bere burutik eta baitarik ateratzen.
Loturak

Aztergaia: oso-osoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "oso-osorik, oso-osoan".

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oso sarrerari dagokion azpisarrera.

oso-osoko
adj. Erabatekoa. Etxeko neskekin oso-osoko adiskidea ez zela esango nuke.
Loturak

Aztergaia: oso-osoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oso sarrerari dagokion azpisarrera.

oso-osorik
adb. osorik-en indargarria. Hamarrena pagatu behar da oso-osorik, ezer ere kendu gabe. Oso-osorik eskaintzen natzaizu.

Aztergaia: oso-osorik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "oso-osorik, oso-osoan".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

osorik sarrerari dagokion azpisarrera.

osoan
adb. Osorik, erabat. Baso eder haiek osoan hondatu ziren zoritxarrez. || (bere-ren eskuinean). Legea begira ezazu bere osoan. 1960ko hamarkada bere osoan hartuta.
Loturak

Aztergaia: osoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oso sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

osorik, erabat.

osogune
iz. Ipar. Osotasuna, perfekzioa. Jainkoaren osogune adoragarria.

Aztergaia: osogune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

osotasuna, perfekzioa.

osoki
1 adb. Erabat, guztiz; osorik. (Aditz bati dagokiola). Ik. osoro. Jainko bat adora ezazu, halaber maita osoki. Sinesten dut osoki, hemen eta leku orotan zarela. Ematen dizut ene bihotza osoki. Behar da entzun meza osoki. Ez dugu egia osoki erraten. Beldur naiz, beldur osoki. Lur honetako ilundurak ahantzirik osoki. Itsutua zen osoki. Jainkoari osoki emana. Osoki burutik joana. Osoki urrez estalia. || Jainkoari oso-osoki emanak.
2 adb. Oso, guztiz. (Izenondo bati dagokiola). Osoki basa zen. Boz osoki ederra zuen mutil gazte horrek. Eliza ere badu ederra osoki.

Aztergaia: osoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

osoko
1 adj. Batzar edo bilerez mintzatuz, kide guztiak esku hartzera deituak izan direna. Osoko bilkura.
2 adj. Pieza bakarrekoa. Zurezko ontzi horiek osokoak dira.
3 adj. Laboreez eta kidekoez mintzatuz, osagai guztiak gordetzen dituena; ogiaz, pastaz eta kidekoez mintzatuz, osoko irinarekin egina dena. Osoko irinarekin eginiko ogia. Osoko ogi txigortua. Osoko arroza.
Loturak

Aztergaia: osoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

'osoa, erabatekoa' adierako izlag.ak dira osoko 4: G 3 (Ldi IL 2: "oraingoan ba'ator, ta osoko etortzea izango al-dek!", "guk eztiogu iñori osoko gizakia izaterik eskatzen"; Vill Jaink: "zerurantz begiak altxatuz eta an dagokenaz osoko erantzupen bat ematera ausartu gabe"), Zu 1 (CatS: "mündü huntan bere bekhatiez osoko satisfakzione egin eztienak"); oso-osoko B-G 2 (Gand Elorri: "Oso-osoko ordu garaia"; Anab Poli: "Etxeko neskaekin oso-osoko adiskidea ez zala esango nuke"), eta atributu-erabilerako beste bat, B (Itz Azald: "[on-oidade oiturakorrak] Oso osokoak edo izatez gañetikoak badira, bai").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira (eta B 1, G 2) osoko iz.-banaketako 1 (UZEI "[indizea:] Zenbait datu-egituratan elementu baten posizioa mugatzen duen osokoa"); 'osoa, erabatekoa' adierako 24 izlag. o. askatasun, o. erapidetza, o. ikuskizun, o. katedradun, o. zuzenketa bezalako sintagmetakoak: B. Gerra: "Ortarako gera kristauak, eta Maria guztiz garbiaren zale osokoak"; UZEI: "'osoko ikuskizuna' planteatzen zuen Wagner-ek"; OsakidetzaLegea 1983: "zerbitzu hoiek guztiek osoko erapidetza gisa ihardungo dutela bermatzeko bide"; F. Azorin: "Probabilitate-Kalkuluko Osoko Katedradun"; J.M. Zabaleta: "biak dira kontzeptu jeneralago, eremu semantikoa zabalagoa duen kontzeptu baten, osokoak ez diren adierazpenak"; OinLegBizk 1990: "Hauteskunde-mugabarrua bakoitzari dagokion Ahaldunen osoko kopurua iratxikiz gero"; F. Mendizabal: "Estella-koak ere egin zuen txistu-musikaren sailkapena, baina hau ere ez zen osokoa izan"; Jesusen jarraitzaile 1985: "era batera edo bestera osoko askatasun edo burujabetza osoa lortu nai duten gizon-emakume guztiek"; Gand Uda: "...artean osorik, osoko osagarri bere kabutako,/ bere egia berez, norberez, bereizi, bakoitza..."; Egin 1988: "Ondoko 19 urteak Jesus-en Konpainian egiten ditu osoko adimenaren hezkuntzari emana"; UnescoAlb 1990: "'osoko arte obrak' sortzeko zenbait trebetasun eta teknikataz baliatzea bultzatu zuten figurarik nabarmenenak"; M. Arrue: "haren printzipio zuztatzailea izanik jabegoaren osoko transmisioa"; Egunk 1991-1993 12, adib.: "IUk eta HBk aurkeztutako osoko zuzenketak", "oposizioak osoko emendakinak aurkeztu ditu"; F. Azorin: "Estatistikako Nazioarteko Institutuko (I.S.I.ko) osoko bazkidea"; oso-osoko 3: Onaind: "Itaun guztiok aintzat artzekoak doguz, gai oneri buruz oso-osoko baietza emon aurretik"; Alt Olab: "Aita Olabide, euskotar eta eliz-gizon zintzo ta oso-osokoa baitzan..."; J. de Txurruka: "jadanik ez da erromatar zuzenbidea oraindino pandektistak zerabilen justiniarrek ezarritako oso-osoko eran ikasten"; osokobilkura 21 (eta o. batzarre, o. udalbatzar bana): BatzAgiriak 1988: "Jarraian osoko batzarrea egingo denez"; ArauErab 1988: "Euskadiko Eskola-Kontseiluak arauzko Osoko bilkura"; J. Zabaleta: "urriaren 23ko osoko bilkuran eztabaidatzekoa zuen"; M. Ruiz de Aostri 2, adib.: "onartu ez direnak osoko bilkuran aldezteko aukera izaten da"; EHAA 1985-1994 arteko 11, adib.: "Otsailaren 27ean egindako Batzordearen Osoko Bilkuran", "otsailaren 22an egindako Osoko bilkuran"; Deia 1990: "Gernikan osoko bilkura berezi bat ospatu zan"; OinLegBizk 1990: "Osoko Udalbatzarrak onartzea"; EUSTAT 1990 2, adib.: "EEK/CVEren osoko bilkurak"; Egin 1991 eta 1992, adib.: "osoko bilkuren maiztasuna zen lehenengo puntuan"; Egunk 1991: "bihar egingo den osoko bilkuran zeintzuk eztabaidatuko diren".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

osoko izlag. a) es 'plenario': AB50 9 (osoko bilkura, osoko bilkura berezi, osoko foru-bilkura, etab.); HiztEn (Osoko bilkura: adib. s.u. osoko); Euskalterm 2 (batzarraldi osoko, Kontseilu Sozialeko Delegatuen osoko bilera); b) beste adieretakoak: DFrec 3 (osoko lege, osoko diru-laguntza, osoko kultura), AB50 11 ('integral' itzuliak 9: norbanakoarekiko osoko ardura, osoko antolaketa, osoko azterlan, osoko gaikuntza, etab.; 'plena' itzulia 1: osoko eragiteindar; eta osoko lanirudi 'plano de planta general'), HiztEn (osoa, zatirik falta ez duena. Osoko ordaina), LurE (izlag. osoa, zatirik falta ez duena. Osoko ordaina), Euskalterm 36 ('numerario, de número' itzuliak 6: osoko agregatu, osoko bazkide, osoko katedradun, osoko katedradunorde, osoko kide, osoko tailer-maisu; 'íntegro, -a' itzuliak 2: osoko altxaera, osoko bertsio; 'integral' itzuliak 19, adib.: osoko arroz, osoko erroskilak, osoko gaileta, osoko zahi, osoko opil, osoko uztaiak; 'de una sola pieza' itzuliak 2: osoko kojinete, osoko polea; 'entero' itzuliak 5: osoko negatibo, osoko positibo, osoko zenbaki, osokoen aritmetika 2; 'liso' itzulia 1: osoko mandril; eta osoko gurpil 'rueda de disco' itzulia); oso-osoko : DFrec 2 (oso-osoko amnistiaren beharra, oso-osoko onak balira bezala) // Ez dugu aurkitu ap. AB38.

Sektore jakin bateko informazioa

osoko bilkura : LurraldeAntol (pleno), AdminMila (pleno), EurItune // LurraldeAntol: lurraldearen osoko egitura (estructura general del territorio), osokoa (completo) // Ez dugu aurkitu ap. HezkAdmin.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

osoko izlag. EuskHizt (osoa, zatirik falta ez duena. Osoko ordaina), ElhHizt (entero, de una pieza), EskolaHE (izlag. osoa, zatirik falta ez duena. Osoko ordaina), DRA (de una pieza: osokoa da zimitza), PMuj DVC (enterizo, de una sola pieza; osoko zur: arigüe, madero enterizo); osokobilkura : HiruMila (reunión plenaria), ElhHizt (AS: osoko bilkura: pleno), Lur EG/CE (reunión plenaria) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es plenario formaren ordainak: HiruMila: 1 lleno, -na; entero, -ra: oso, bete, erabateko, osozko; AS: indulgencia plenaria: barkamen osoa; AS: asamblea plenaria: batzar orokorra; 2 pleno: osoko batzar // ElhHizt: oso, osoko, erabateko // Lur EG/CE: osoko bilkura // PMuj DCV: 1 completo, total: oso, bete, erabateko; AS: indulgencia plenaria: barkamen osoa; 2 en pleno, de todos: Danen Batzarra, Batzar Osoa = Junta Plenaria // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea // eta Administrazioko hiztegietan: AdminEL: osoko // EurItune: osoko bilkura // Ez dugu aurkitu ap. AgAld, HezkAdmin, LurraldeAntol, AdminMila, AdminHizt.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: (batzar edo bilerez ari garela) osoko bilkura.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1999-03-26): zerrendan sartzea onartu da 'batzarrez edo bilerez ari garela' oharra ezarriz.

osorik
1 adb. Eritasunik, gaitzik edo zauririk gabe. Ik. oso 5. Lehoien artetik osorik atera zuelako. Bizirik atera da; bizirik, baina ez osorik. Bi begien bista osorik dute.
2 adb. Hautsi edo puskatu gabe. Hezurrak osorik dauzkat. || Bere garbitasun ederra osorik beti gorde zuen neskatxa.
3 adb. Zatirik falta ez zaiola. Entzun dezaten meza osorik. Jesu Kristo osorik dago ostia osoan eta osorik ostia puska bakoitzean. Aita Uriartek osorik itzuli zuen Biblia. Errua ez zuten osorik bere. Uste hau ustel ez balitz, erdizka nahiz osorik.
Azpisarrerak

Aztergaia: osorik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: oso-osorik .

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

osoro
1 adb. Erabat, guztiz. (Aditz bati dagokiola). Ik. osoki. Mutilak izutu ziren osoro. Hilko naiz, baina ez naiz osoro suntsituko. Ez diogu osoro gure zorra pagatuko. Hizkuntzaren jabe da, zeharo eta osoro.
2 adb. (Izenondo bati dagokiola). Ondo ezagutzen dut ez dela osoro ona eta hutsune gabekoa.

Aztergaia: osoro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ro.

osotara
adb. g. er. Osoki. Larramendiren hitzaurrea ez dut osotara harrotu; atximurkatu besterik ez dut egin.

Aztergaia: osotara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

guztiz, erabat.

osotasun
1 iz. Osoa denaren edo osorik dagoenaren nolakotasuna. Arima bakoitzak aurkituko du lehengo gorputz bera lehengo osotasun berean. Astia aurkitu duenean, abiatu da gizona osotasun eta betegintzarre horren bila.
2 iz. Zerbaiten osagaien edo zatien bilketa osoa. Mundua bere osotasunean harturik. Begira diezaiodan, beraz, gizonari bere osotasunean. Osotasunaren zatiak.

Aztergaia: osotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
osotoro
adb. gip. Osoki. Ez dute auzia osotoro garbitu.

Aztergaia: osotoro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gip. 'osoki'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  osotoro = osoro jar daiteke.

 - Erabakia: BAgiria (1999-02-26): osotoro sartzea onartu da Gip. 'osoki' azalpenarekin.

osotu, oso/osotu, osotzen
du ad. Osatu.

Aztergaia: osotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-03-27 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

osotu, oso(tu), osotzen. du ad. h. osatu.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. osatu.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

osoz
adb. bizk. Erabat; osorik. Ik. guztiz. Erdi edo osoz mozkortuta, sarri belu etxera ohi doazenak. Ez nuke osoz esango euskaraz kredoa, eta, dakidana ere, erdi erdara eta erdi euskara.
Loturak

Aztergaia: osoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OSOZ (Añ, Izt 44v). Completamente, enteramente, del todo. "Plenariamente" Añ. Konzienzia paketzen etzan inoiz osoz ta noizean bein kezkatzen ziñan. Mg CC 178. Ez neuke osoz esango euskeraz kredua ta dakidana bere erdi erdera ta erdi euskera. Mg PAb 162. Danik apurrik txikienean arkitzen da osoz bere gorputza eta dago guzia guzian. Añ CatAN 55. Gorde Jainkuaren agindubak osoz ta ez ikaratu penitenziaren izenaz. CrIc 38. Beste batzuk, erdi edo osoz moskortuta sarri belu etxera oi duazanak. JJMg BasEsc 13. Ekarten dabeela, borondate guztia edo libertadia kendu ez arren osoz, bestelan egingo ez leukiana, egitera. fB Ic III 353. Zelan konfesadu bear dira pekatuak? Osoz, gitxitu ta edertu baga. CatBus 50. Biurtu deijuela Bizkaiko semiai oraindik falta jakeena foruak osoz eukiteko. (1850). BBatzarN 169. Amaseigarren urte gordiñ artan, aragia nausiturik, ari buruz osoz eman nintzaionean! Or Aitork 39. Leku apaiña aukeratu eben askari ori egiteko! Ta orrez ganera, guztiak gazteak izanik, orra gauza osoz atsegiña. Erkiag Arran 121

def.: hamabostaldi iz. Hamabost eguneko denbora-bitartea, bereziki bi aste osoz osatua. Uztailaren bigarren hamabostaldian. Kultura Hamabostaldia. || Gudaritza-bitartean ezin baitzitekeen hamabostaldiko edo hilabeteko batekin etxeratu. // [s.u. merezi] merezi onez Eskubide osoz. Merezi onez irabazi duen izena. // adib.: oso 1 adj. Zatirik edo osagairik falta ez zaiona; zerbait mutur batetik bestera hartzen duena. Ik. guzti. Ogi osoa jan zuen. Hautagaien zerrenda osoa. Biblia osoa euskaraz eman zuen lehena. Idazle baten obra osoa. Mundu osoa harriturik utzi duen gertakaria. Inoiz Euskal Herri osoko izan dugun hitza. Bihotz osoz maitatzen duenak. Meza osoa entzutea. || (Adizlagun gisa). Lehenbiziko ahapaldiak oso eta bete dirudi zentzuaren aldetik. Aldizkaria gero eta osoago eta ederrago dator. 2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Isiltasun osoa zegoen. Barkamen osoa. Aitortza oso batez zeure arima guztia xahu ezazu. Ez dute haiek agian erru osoa. Fededun osoa zen erlijio gaietan. Fede oso batez. Arrazoi osoa du. Arrazoi osoz. Simetria ez da osoa. Testua interpretazio oso baten premian dago. Ezaguera osoan zegoen. Eskubide osoa duzu horretarako. Euskaldun oso dei zitekeen edozeini. Gure izaera osoa biltzen eta barrentzen duen hizkuntza. Estatuak unibertsitatea zor digu, unibertsitate osoa. || (Denborazko testuinguruetan). Nik ez dut besterik pentsatu nire bizi osoan. Bizitza osorako. Urte osoa behar izan dut hori antolatzeko. || Arratsalde oso-osoa mendi gailurrera begira egon nintzen.

osoz 3: DiarioVasco (“Kax-kax jo han ere, eta San Pedro atezainak, zilborrerainoko bizar zuri kizkurrez, osoz oso zabaldu zien atea”), Elkar (“Porrot (partez edo osoz porrot) egin duten indarberritze-saioez beterik daude mundu-bazter guztiak”), EiTB (“Euria goizean osoz egingo du baina arratsaldean mendebaldetik ekialdera atertzen joango da”); badira 2.302 osoz gehiago baina ez dira adb.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

osoz 2: Koldo Zuazo (“Hizkuntzari dagokionez, joera bi nabari dira: osoz edo zatiz euskalkian oinarritu zena da bata, eta Leizarragaren bidea, bestea”), Marzel Etxehandi (“Aste bat osoz, kanpalekuko hondakin guziak biltzen zituzten untzien hustea izan zen, eta haien barreiatzea, geroago baratzekariak, belardiak eta loreak eman behar zituzten larretan.”); badira 1.152 osoz gehiago, baina ez dira adb.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oso sarreran.

osozale
adj. g. er. Integrista.

Aztergaia: osozale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-06-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "[oso-zale] Sar daiteke agian integrista hitzarekin batera" (1996-08-20)

osozko
adj. Guztizkoa, erabatekoa. Ongiak lortu ez duen osozko garaipena.
Loturak

Aztergaia: osozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

osozko 5: Inza Azalp ("Argatik beren bizitza zoriontsua da gozotasun osozkoa, beñere gutxitu, zartu edo galdu egitteko bildurrik gabekoa dalako"), Or in Zait Plat ("Maita-naia asi bedi gorputz bat bakarra maitatuz; ikus beza berela, artan ez dagola edertasun osozkorik"), Vill Jaink ("Ongiak ezpadu iñon osozko garaipena lortu bear, orduan morala ezta ezer ere: atso zaarren ipuin bat besterik ez"), Gazt MusIx 2 ("buru-ukapen osozkoaren bitartez", "Alkarri egin zioten ematea osozkoa izan zan noski").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

osozko 8: Or in Zait Plat (OEHko testuinguru berean), Akes 2 ("Ez dau ez aiztu / Abrani ziñez / agindua, / guri egingo / euskula grazi / osozkoa", "Lan ain bete eta osozkoa atera zitzaion"), G. Nazabal ("Munduko Osasunaren Erakundeek, bere aldetik, "Ongizate fisiko, buruko eta sozial osozko egoera" bezala definitzen du"), Ileta-elizk ("Zabal dezagun biotza osozko itxaropen eta uste onez"), BalioUrritu 1984 2 ("Urrituaren osozko berrabiltzerako behar diren neurrien bultzapena", "Asistentzi erakunde publiko bat da itsuen osozko sorospenerako"), J. Apalategi ("Alor honetako klasifikapen bera ez osozko eta dezepzionagarri dagigu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

osozko : AB50 1 ('máximo') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

osozko : HiruMila (plenario, ria; pleno, na), PMuj DVC (absoluto, ilimitado, incondicional, sin restricción) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oso sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

guztizkoa, erabatekoa.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ongiak lortu ez duen osozko garaipena.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper