osoki
1 adb. Erabat, guztiz; osorik. (Aditz bati dagokiola). Ik. osoro. Jainko bat adora ezazu, halaber maita osoki. Sinesten dut osoki, hemen eta leku orotan zarela. Ematen dizut ene bihotza osoki. Behar da entzun meza osoki. Ez dugu egia osoki erraten. Beldur naiz, beldur osoki. Lur honetako ilundurak ahantzirik osoki. Itsutua zen osoki. Jainkoari osoki emana. Osoki burutik joana. Osoki urrez estalia. || Jainkoari oso-osoki emanak. 2 adb. Oso, guztiz. (Izenondo bati dagokiola). Osoki basa zen. Boz osoki ederra zuen mutil gazte horrek. Eliza ere badu ederra osoki.