8 emaitza lotu bilaketarentzat - [1 - 8] bistaratzen.

lotu, lot, lotzen
1 du ad. Lokarrien edo korapiloen bidez eutsi, atxiki edo batu. Ik. estekatu. Anton. askatu. Astoa zuhaitzean lotu zuen. Lepoan eta eskuetan sokaz lotu zuten. Oihal bat hartu eta gerrian lotu zuen. Oihal batekin gerria lotu zuen. Txakurra katean lotu. Loturik eraman. Loturik naukan katea (Ik. kateatu). Oinetakoak lotu. Liburua paperean bildu eta listari batez lotu zuen. Hari baten bi muturrak korapilo batez lotu. Eskuak lotu zizkion. Ezin hautsizko lokarriz lotua. Estu, tinko lotua.
2 du ad. Bi gauzaren edo pertsonaren edo gehiagoren artean nolabaiteko lotura ezarri. Arbasoekin lotzen gaituen haria. Gizartean lotzen eta askatzen gaitu hizkuntzak, hizkuntza honek nahiz horrek. Adiskideek lotu ninduten lur honetara, eta gero emazteak.
3 da/du ad. Trabaturik edo zurrundurik gelditu edo utzi. Ez zuen inolako lotsa gaiztok lotu, bere adiskideaz mintzo zenean. Jauna, ezin dut hitz egin: moteldu eta lotu egin da nire mingaina. Dorreko haizeak zentzuak oro lotu zizkidan.
4 du ad. Bi gauza edo gehiagoren artean harremana edo erlazioa ezarri. Ik. erlazionatu. Beste zenbait olerkarirenarekin lotua agertzen zaigu Sagartzazuren izena. Euskal Herrian inprobisazio hitza bertsolaritzarekin lotu ohi da. Jende asko azaldu da generoari lotutako gaiez hitz egiteko prest.
5 du ad. (Bi hitz edo gehiago, hitz bat eta atzizki bat...) idaztean hitz bakarrean eman. Loturik idazten diren hitzak. Marratxoa kendu eta atzizkia hitzari lotuta idaztea (amaren versus ama-ren).
6 du ad. Zauriez mintzatuz, lotura batez bildu edo inguratu. Ik. bendatu. Zauria loturik, egun berean igorri zuten etxera.
7 zaio ad. Atxiki, itsatsi. Errotara doanari irina lotzen zaio. Berehalako probetxuari loturik bizi garelako. Antzinako hotsa x denean, x-ri lotu behar gatzaizkio, batasunera bagoaz. Aurrekoen ohiturei estu lotua. Erdarari lotuago azaldu zen hor Axular Leizarraga baino.
8 zaio ad. Heldu, oratu. Lotu zitzaizkion beso azpietarik, eror ez zedin, eta ttuku-ttuku eraman zuten. Ausikika lotu zitzaion.
9 zaio ad. Ekin. Zeri lot ez dakizula. Bizitza berri bati lotu. Bideari lotu zaio. Behin lanari lotu zaizkionez gero, nahiago izan dute lana burutik burura egin. Behin gure nahimena ekinaldi bizkor batez bere asmoari lotzen bazaio, ez da hartatik lasaituko aldez besteko asmo bat hartu arte.
10 da ad. bizk. Gelditu, higitzeari utzi; aipatzen den tokian edo egoeran jarraitu edo gelditu. Isilik lotu zen. Zergatik lotu ote zen etxean?

Esaera zaharrak

Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen.

Aztergaia: lotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

lotu, lot-.

Jatorrizko forma

eraiki, muntatu, lotu.

Euskaltzaindiaren Arauak

lotu, lot, lotzen. 1 du ad. 2 zaio ad. 'atxiki, itsatsi'. 3 zaio ad. 'heldu, oratu; ekin': zeri lot ez dakizula; bizitza berri bati lotu.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

lotu, lot(u), lotzen (cf. EArauak, 28: "t-ren erabilpena mugatuko duten puntuak hauek izanen dira (...) literatura tradizioan jokabide bakarra izatea (ezagut, lant, lot, ohart)".

lotu-lotu egin
ad.-lok. Estu lotu. Soldaduek Jesus lotu-lotu egin zuten.

Aztergaia: lotu-lotu egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LOTU-LOTU EGIN Atar, sujetar con fuerza. [Soldaduak Jesus] lotu-lotu egin zuten. Lard 444. Orain lotu-lotu egiten zion zorigaiztoko ziña egin zion [neskari]. Etxde JJ 61. Begiok, lo gitxi egin ebelako, / luak lotu-lotu bere loturan / eustazan. AB Olerk 646

Ez dugu aurkitu lotu-lotu egin formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lotu-lotu egin 5: Iñaki Mendiguren 3 (“Malfoyk bere Munstroen liburu izugarria atera zuen, soka-zati batez lotu-lotu eginda zeukana”), Joan Mari Lekuona (“Hau da modua, barne-gizakiak kanpoko eskutik, lotu-lotu eginik, eramateko”), Elizen arteko Biblia (“Hara, gizaseme! Jendeak sokaz lotu-lotu egingo zaitu eta ezin izango zara atera”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lotu sarreran

lotune
iz. Bi gauza elkarrekin lotzen diren gunea. Soken lotunean. Luizi handia gertatu da N-1 errepidearen eta A-8 autobidearen lotunean.

Aztergaia: lotune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean lotune formarik aurkitu. Ik. OEH argitaratuan lokune : Zink Crit ("Dirudienez menpekoa zintzoa da, zurekiko lokune estuak ditu"), Atutxa Mugarra ap. DRA ("Bizitzako lokunak urratuta lana"), eta testu-lekukotasunik gabeko lotgune .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lotune 20: Elhuyar 2 ("Negua arrautza eran iragaten du, begi, adabegi eta azaleko zimurretan, eta, batez ere, adarren lotunean", "... begiak handitzen hasten direnean, landare osoa eta bereziki adarren lotuneak ondo bustiz"), M.A. Unanua ("Myktofoideo batzuk beste edozein Salmoniforme-k baino gehiago aurreratu dute Akantopterigioen bidetik. Aurrerapen honen adibideak hauek dira: bularrak goialdean izatea eta pelbianetako lotunea aurrean Aulopidoetan"), GAO 1990-1998 13 (adib., "sare honetatik datorren ura [...] hondakin uraren sare publikora isuriko da dagokion arkatilaren bitartez — amankomuna izan daitekeelarik bi lotuneentzat", "Tentsio altuko lotunea 13 Sektoreko C.T.tik edo Sektorearen Iparraldean dagoen aire hariteriatik egin ahal izango da", "Aire hariteriak baimenduko dira sare lokalerako lotuneetan", "... hitzarmena, Bilbo-Behobia arteko A-8 autobidean Irungo Landetxako lotunea egin, artatu eta ustiatzeari buruzkoa", "Idiazabalgo Saihesbideak Iparraldean duen lotunearen inguruan"), K. Biguri ("Eman dezagun bihardila handi batean miniaturako trenbide sistema oso bat atondu dela, seinale, bidegurutze, lotune, tunel eta guzti"), HezkSaila BAtx 1994 ("Lortutako emaitza egindako lotuneei jarraiki baloratzea"), OinElektr/BBB ("Alderantzizko polarizazioaz, A negatiboa eta K positiboa, U1 eta U3 lotuneak alderantziz polarizatuak daude..."), Vitoria-Gasteiz ("Beraz, EAEko hiriburua dugun Gasteiz zerbitzu-hiri moderno gisa taxutu da eta, horren ondorioz, lehen mailako lotune bilakatu nazioko zein nazioarteko komunikazioetan"); lokagune 1, Elhuyar ("Bai ekipoaren erabilpena eta bai lokagunea, beste bietan baino egokiagoak dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lokagune : Euskalterm 1 ('punto muerto'); lokune : Euskalterm 1 ('juntura'); lotgune : AB50 2 ('empalme de carreteras'); lotune : AB38 2 (1 'punto de unión', 1 'enchufe'), HiztEn (1 bi gauza elkarri lotzen diren tokia; 2 Elektr. hariek elkarrekin bat egiten duten tokia), LurE (bi gauza elkarri lotzen diren unea), Euskalterm 11 (hauetan 5 'empalme' itzuliak, eta 2 'inserción', 2 'enlace', 1 'unión', 1 'punto de conexión') // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lokagune : HiruMila (punto muerto); lokun : DRA (1. adieran: atadura), PMuj DVC (2. adieran: compromiso, obligación); lokune : Lur EF/FE (suture), DRA (2. adieran: obligación, compromiso), PMuj DVC (2. adieran: compromiso, obligación, deber; 3 carga, tributo, imposición; 4 ligadura, atadura, cuerda, lazo; 5 trabazón, juntura, enlace...); lotgune : HaizeG BF (suture); lotugune : PMuj DVC (trabadero, cuartilla: de las caballerías); lotune : EuskHizt (*1981, 1990; lotgune *XIX b. Bi gauza elkarri lotzen diren gunea), ElhHizt (1 junta, juntura, atadero, unión; 2 nudo: de carreteras; 3 empalme; 4 Anat. intersección), HiruMila (1 juntura, punto de unión, punto de enlace; 2 interconexión), EskolaHE (bi gauza elkarri lotzen diren gunea), Lur EG/CE (enlace) eta EF/FE (attache, liaison), Casve EF (lotüne: branchement, raccord), PMuj DVC (1 atadero, parte por donde se ata una cosa; 2 comisura, juntura, artejo...) // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: acometida/punto de conexión // HitzIrud: "lotunea = enchufe".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-une.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: ez legoke gaizki adibide bat.

 - Erabakia: BAgiria (1998-05-29): ahal bada jarriko zaio.

lotura
1 iz. Bi gauza, bereziki bi gauza abstraktu, elkarrekin lotzen dituen gauza; bi gauza edo gehiagoren arteko harremana. Ik. lokarri. Loturak urratu. Gorputzaren eta arimaren lotura hertsia. Esaldiaren osagaien arteko lotura. Bekatuaren loturatik askatzeko. Euskara eta euskal herritar sentimenduaren arteko lotura hori euskaldunek eta zaharrek dute argien. Modaren eta anorexiaren arteko loturaz. Edozein kasutan, badirudi bi gauzen arteko lotura dagoela. Horien arteko loturak sortu nahi ditugu.
2 iz. Oihalezko zerrenda, gorputzeko atalak inguratuz, zauri, mailatu edo hausturak lotzeko edo estaltzeko ezartzen dena. Ik. benda. Eskuineko belauna lotura batez inguratua du. Zauriak berak lotzen zituen, oihalak eta loturak berak garbitzen.
3 iz. kim. Konposatu kimiko baten atomoak loturik iraunarazten dituen indarra. Karbono-karbono loturak dituzten konposatuak. Beste lotura mota bat sortzen da elektroia 1. atomotik 2. atomora erabat transferitzen denean.
4 iz. inform. Esteka. Ekoizle guztien webguneen loturak aurki daitezke bertan. Horretarako, egin klik honako loturan.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Sos baten mina eta bi sosen lotura.

Aztergaia: lotura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

benda, lotura.

lotura egin
du ad.-lok. Ik. lotu 2; lotu 4. Linea berriaren eta Baionako geltokiaren arteko lotura egiteko. Eguzkitza klasiko modernoa dela, gure belaunaldiarekin lotura egin duen belaunaldikoa, hain zuzen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: lotura egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

lotura itsaskor
iz. Ehunezko edo paperezko zerrenda itsaskorra, erdialdean gaza esterilizatu bat duena eta zauri txikiak babesteko erabiltzen dena. Ik. esparatrapu; tirita. Zaurien gainean lotura itsaskorrak ezartzen dizkio.
lotura izan
du ad.-lok. Auziarekin lotura izan dezaketen bi lagun atxilotu dituzte. Bazuen haurtzarotik gurekiko lotura eta gureganako joera.
Ohiko lexiak

Aztergaia: lotura izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

lotutasun
iz. Askatasuna eragozten duen gauza. Lotsa handi edo lotutasunen bat badugu aitor-entzulearekin.

Aztergaia: lotutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper