1 emaitza tirita bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

tirita
iz. Heg. Zauri txikiak babesteko lotura itsaskorra. Ik. apositu. Tirita txiki bat jarriko dizut. Tirita zabal bat aski izan zen buruan zuen urratua estaltzeko.

Aztergaia: tirita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-12-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh83 2021-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu. Ik. ap. DRA, tirita F. Dospital Espartina in GH 1927 ("Tirita dithare bat da, xabal eta biribila, barneola koskatu batekin txibita edo orratz luzearen lerratzerat ez uzteko"). // tirita “Tirita aldiz dithare bat da, xabal eta biribila, barneola koskatu batekin txibita edo orratz luzearen lerratzerat ez uzteko" GH 1927, 339.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

tirita 4: X. Diaz 2 ("Tirita batekin nahikoa da", "Guk ez dugu tiritarik erabiltzen"), Aretxagazeta 1996 ("Botikina: Mendira botikina eramatea komenigarria da: tirita, benda, espadatrapo, antiseptiko, eta bakoitzak beharrezkoak ikusten dituenak"), Amonaren botika ("Sabel laxoaren kontra zilborra gatzez bete eta tirita batekin estaltzea aholkatzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

tirita : AB38 2, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE // 'tirita' itzulitako bestea, tiraska : AB38 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tirita : ElhHizt (Heg. tirita, apósito), Casve EF (sparadrap), DRA (especie de dedal) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal tirita / pansement adhésif formen ordainak: herskailü : Casve FE: (éléments); lotgailu : HaizeG FB; lotgarri : T-L LBF; lotura : Lur EF/FE (pansement), XarHizt (pansement), HaizeG FB, T-L LBF; lotura itsaskor : HiztHand, ElhHizt; mingarbitze : Casve FE; minxahatze : Casve FE; tiraxka : HiruMila; tirita : ElhHizt (Heg.) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): pansement adhésif; it (S. Carbonell): Ø; en (Collins): (Cos) tag, tage (for name, on clothing); (Med) (sticking) plaster, bandaid (US); de (Langenscheidts): (Wz.) (Wund-)Schnellverband, Hansaplast (Wz.), Strip.

tirita 67: Aizu 3 (“Tirita ipini eta, aplikazio bati esker, segundo bat igaro baino lehenago igortzen ditu sakelakora gorputzaren tenperaturari buruzko datuak”), Argia 7 (“Gu heldu garenerako, inguruko iturri bateko urarekin zauria garbituta eta lurretik jasotako orbel garbi batzuekin, buruko ileko goma bati esker belaunean tirita mendikoa prestatuta zeukaten...”), Berria 11 (“Pertsonaien ahulezia eta atsekabea agerian uzten ditu, baina garrasirik egin gabe, tiraldi zakarrik gabe, aldiz, azaletik tirita bat geldika kentzen digula sentituko dugu”), Deia 5 (“Zaila iruditzen zait, aforismo batean garbi uzten duzulako non kokatzen duzun zure burua. Hala ere, tiritekin aritzen diren idazleak badaude, baina emaitzak bestelakoak dira”), DiarioVasco 4 (“Babestutako etxebizitzena zauri sakon batean tirita bat jartzea bezala da, eta arazo baten aurrean hauek maketa bat eskeintzen digute”), EiTB 30 (“Ezker Batuak salatu duplanarekin hemorragia bat tirita batekin ixten saiatzen ari direla”), Elhuyar (“Txipa garatzen ari denak bizitzaren alde ari dela esango du, baina niretzako hori tirita bat baino ez da, horrek ez dio edertasunik gehitzen bizitzari”), Elkar 16 (“Tirita erraldoi moduko bat zeukan buruan, sueroa jarrita, kuxin baten gainean, hanka igeltsatua, eta ubeldura ederra kopetan”), Consumer 4 (“Jendeak tiritak jartzen ditu azazkaletan, zinta itsaskorrak edo portzelanazko azazkalak”), UEU 2 (“rabilitako materiala tirita kaxa bat eta koloretako arkatzak (kaxa barruan gordeta) izan ziren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

tirita 15: Berria 2 (“Lorenzo Sanz heldu zen orduan tirita jartzeko asmoz.”), Edorta Jimenez 6 (“Ez edonolako tirita, ala fede.”), Xabier Mendiguren Elizegi 2 (“Tirita bana behar du potoloak orpoetan, baina ez dago tiritarik begi bietara datozkion malkoen isuria geldiaraz dezakeenik”), Aingeru Epaltza (“Haien parean odolusten ari bahintz, tirita bat ere ez liketek eskainiko gutiz gehienek”), Paddy Rekalde (“Portugaldar handi baten aurka izandako borrokaren ostean, dutxatu, orbain batean puntuak josi, tirita zabal pare bat jarri eta gimnasiokoak agurtuta, bakarrik joan zen kalera”), Ramon Saizarbitoria (“Baina, hatz batekin bekokia erakutsi zidanean, konturatu nintzen tirita neramala, gosaria prestatzerakoan armairuaren atea jo bainuen, Florak makina bat errieta egiten zidan arren zabalik uzteko ohitura nuelako.”), Jesus Mari Mendizabal (“Dubosc-ek egin behar dik orain salto: tiritak prestatu!”), Jasone Osoro (“Heriotzaren samina tiritaz sendatzera”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: lotura itsaskorrak (TN, Merkataritza).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

es tirita / fr pansement: Adorez: lotura itsaskor, tirita / Elhuyar: lotura itsaskor, tirita (Het.) / Labayru: tirita / Zehazki: lotura itsaskor, tirita (beh.) / NolaErran: lotura, lotailu, herskailü (ZU), herskünte (ZU).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz: "tirita".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

gaztelaniazkoa bakarrik da; frantsesezkoa kalkatuz, lotura (itsaskor) modukoak era litezke, Elhuyarrek egin duen bezala.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Proposatutako lotura itsaskor formak (Euskaltermen termino normalizatua) ez du arrakasta handirik izan eta, horregatik, tirita jasotzekoa izan liteke, baina Heg. markarekin. Bide batez, lotura itsaskor forma osoa jasotzea komeni da, lotura sarreran, bertan jasota dagoen adiera bakarra ‘benda’ri dagokio eta.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

lotura itsaskorra.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-27) Kendu lerroa.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper