Ikastaroa Donostian: 'Euskara Batuaren Ortotipografia: laburtzapenak eta sinboloak'
- Euskaraz argi duzu nola idatzi? Nola erabili behar diren letra larriak, lodiak, etzanak, sinboloak?
- Hori dena argitzen laguntzeko, Euskaltzaindiak ikastaroa antolatu du maiatzaren 7rako. Hain zuzen, Euskara Batuaren Ortotipografia: laburtzapenak eta sinboloak izenekoa. Alfontso Mujika euskaltzain osoak emango du, Akademiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Luis Villasante Ikergunea / Almortza kalea, 6).
- Izen-ematea HEMEN
- Aurtengo ikastaroak: ekainaren 18an, Bilbon; irailaren 17an, Baionan; urriaren 15ean, Gasteizen; azaroaren 12an, Iruñean. Izena emateko epeak aurrerago argitaratuko dira.
- 2021ean abiatu zen Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) egitasmoa eta urtarrilean plazaratu ziren lehen emaitzak.
Iruzkin berria idatzi
Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza bosgarrenez plazaratu du Euskaltzaindiak
- Euskararen Akademiak 2020an sortu zuen antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza, Bilboko Udalaren babesarekin, eta orain bosgarren deialdia plazaratu du.
- 2.500 euroko laguntza emango zaio hautatutako lanari (gidoia + antzezlanaren ekoizpena).
- Oinarri-arauak HEMEN
(Argazkian: La Piel konpainiaren 'Beren izenez' antzezlana, 2024ko sariduna)
‘Hitzak Lege’ erakusketa ibiltaria UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan izango da maiatzaren 9ra arte
- Erakusketa gaur estreinatu da UPV/EHUren Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan (Elhuyar plaza, 22 – Donostia), eta euskal historian garrantzia izan duten euskarazko testu juridikoak erakusten dira bertan, irudi eta grafikoak baliatuz.
- Erakusketa ibiltaria Euskaltzaindiak antolatu du, Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusiekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean.
- Gure hizkuntza duela mende askotatik egon da presente euskararen lurraldeetan bizi ziren pertsonen harreman juridiko pribatuetan, baita lurralde horietako instituzioen jarduera administratiboan ere. Hori argi ikusten da erakusketa honetan.
- Azalpen-bideoa HEMEN
- Euskaltzaindiak bi liburu aurkeztu ditu Sarako Idazleen Biltzarrean (laburpen-bideoa)
- Jean-Baptiste Coyos: "Zuberoako pastoralaren berritzailea izan zen Junes Casenave-Harigile"
- Euskaltzaindiak bi liburu aurkeztuko ditu Sarako Idazleen Biltzarrean: ‘Junes Casenave-Harigile: zortzi pastoral berri’ eta ‘Margarita, Nafarroako erregina’
- Maider Etxebarria Gasteizko alkate andreak harrera beroa egin die euskaltzainei