Ixabel Etxeberria: "Bizitza zabala eta aberatsa izan zuen Piarres Larzabalek"
- Azkaineko Herriko Etxeak, Euskal Kultur Erakundeak eta Euskaltzaindiak Piarres Larzabal herriko idazle eta euskaltzaina omendu zuten pasa den ostiralean.
- Idazle, apaiz eta euskaltzain izanaren obraz, biziaz eta herriko antzerkigintzan utzi zuen ondareaz aritu ziren Ixabel Etxeberria ikerlaria eta Jon Casenave euskaltzain urgazlea, jendez lepo zegoen herriko Biltoki gelan.
Irakurri gehiago: Ixabel Etxeberria: "Bizitza zabala eta aberatsa izan zuen Piarres Larzabalek" Iruzkin berria idatzi
«Bailara», «ibar» eta «haran»
- Zenbaitetan, zalantza sor daiteke bailara, ibar eta haran hitzekin, batzuetan sinonimoak balira bezala erabiltzen baitira hiru forma horiek. Bada, ‘bi mendialderen arteko tarte aski luzea, eskuarki ibai batek zeharkatzen duena’ adierarako ibar eta haran arautu ditu Euskaltzaindiak. Bi hitz horiek, beraz, erabateko sinonimoak dira, baina ibar eta haran historikoak izendatzeko bailara ez erabiltzea gomendatzen du Euskararen Akademiak.
Bernard Goity euskaltzain urgazlea zendu da, 97 urte zituela
- Hileta elizkizuna ostiralean izanen da, apirilaren 19an, 10:00etan, Izpurako elizan.
- Izpuran (Nafarroa Beherea) jaio zen Bernard Goity, 1926ko maiatzaren 15ean. Zuzenbide Kanonikoan doktorea (Tolosako Institutu Katolikoa), apaiza eta Baionako Andredena Maria katedraleko kapituluburu ohia izan zen; Herria astekariko diruzain ohia ere bai. Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 1983ko apirilaren 28an.
- Goityren Zenbait idazlan: Histoire du diocèse de Bayonne (2007); Elizak eta Estatua bereizteko legea [elkarlanean] (2008).
(Argazkia: Baionako Elizbarrutia)
- Omenaldia Piarres Larzabal idazle eta euskaltzainari
- Ikastaroa Donostian: 'Euskara Batuaren Ortotipografia: laburtzapenak eta sinboloak'
- Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza bosgarrenez plazaratu du Euskaltzaindiak
- ‘Hitzak Lege’ erakusketa ibiltaria UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan izango da maiatzaren 9ra arte