Letra-estiloei buruzko araua plazaratu du Euskaltzaindiak: letra etzanak, letra lodiak, letra azpimarratuak…
- Duela gutxi kaleratu zituen Akademiak EBO egitasmoaren lehen emaitzak: 196. araua (EBO (I). Laburtzapenak: laburdurak eta siglak) eta 197. araua ( EBO (II). Sinboloak). Orain, hirugarrena plazaratu da: 198. araua (EBO (III). Letra-estiloak).
Irakurri gehiago: Letra-estiloei buruzko araua plazaratu du Euskaltzaindiak: letra etzanak, letra lodiak, letra... Iruzkin berria idatzi
‘Hizkuntza-zuzenbidea’ testu-bilduman instituzioetako batzar legegileen erregelamenduak sartu dira
- 2019ko argitaraldian 94 testu jaso ziren; hirugarren argitaraldi elektronikoan, 786 testu; laugarren argitaraldian 1.051 testu bildu ziren, eta 2024ko urtarrileko honetan 1.101 testu jaso dira.
- Aurreko edizioetan bezala, bilaketa zabalak egin daitezke 5. argitaraldi digital honetan, bai eta bilaketa murriztuak ere, eta, gainera, bilaketen emaitzak batera agerrarazi. Eginkizun hori erraztu eta zehatzago egin ahal izateko, 39.609 bilatzaile gordin landu dira.
- Argitaraldi honek hiru formatu ditu: digitala, ePub formatua eta PDF formatua (azken formatu biotan argitalpen osoa eskura daiteke).
Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren VI. edizioak 'antzerkiaren gorputzari' erreparatuko dio
- LAUTAN HIRU antzerki txikia, festibal handia egitasmoaren seigarren aldia lau ostegunetan egingo da (otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an), eta guztira 8 ekitaldi eskainiko dira: 5 antzezpen, bakarrizketa bat, tailer performatibo eta parte-hartzaile bat, eta bi irakurraldi dramatizatu (azken bi hauek ekitaldi berean). EHAZErekin batera antolatutako Ikusle-klubari ere eutsiko zaio.
- Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta, urtero legez, Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu du egitaraua, hain zuzen, Cafe Bar Bilbao, BIRA Kulturgunea eta 7Katurekin batera. Bestetik, espazio berri bat irabazi du jaialdiak, Askao kalean dagoen La Sinsorga Kulturgunea. Beraz, sei izango dira lanak erakusteko hautatu diren espazioak: BIRA, Cafe Bar Bilbao, Euskaltzaindia, 7Katu gaztetxea, AEKren Kalderapeko eta aipatutako La Sinsorga.
- EGITARAUA HEMEN
- Bonifacio Echegaray-ren artikulu mamitsuenak biltzen dituen liburua argitaratu du Euskaltzaindiak
- ‘Euskaltzaindiaren adierazpenak’: 6. argitaraldia
- Euskaltzaindiak gorazarrea egin die Donostian Joan Mari Irigoien, Joseba Intxausti, Mixel Oronoz, Jose Maria Rementeria eta Xabier Mendiguren Bereziarturi
- Euskaltzaindiak 2023an zendutako euskaltzainak omenduko ditu Donostian