Bonifacio Echegaray-ren artikulu mamitsuenak biltzen dituen liburua argitaratu du Euskaltzaindiak
- Bonifacio Echegaray, promotor y defensor del euskera. Artículos 1927-1933 liburua plazaratu du Euskaltzaindiak.
- Bonifacio Echegarayren figura (Zumaia, 1878-Durango, 1956), Euskal Herrian Don Boni izenez ezagunagoa, ahaztuta zegoen euskal letren munduan, 2021. urte amaieran, idazle eta intelektual talde batek berreskuratzearen beharra ikusi zuen arte. Honela, liburu honek Bonifacio Echegaray abokatu euskaldunak 1927 eta 1933 artean idatzitako artikuluak jasotzen ditu, denak garai hartako euskal prentsa osatzen zuten egunkari ezberdinetan argitaratutakoak (Gaceta del Norte, Euzkadi...).
- Kazetaritzako edozein bildumak bezala, honek momentu historiko bat erakusten du, eta gaur egun eragiten diguten eta Euskal Herrian ildoak eta agenda politikoa markatzen duten hainbat gai ulertzen laguntzen du. Laburbilduz, Echegarayk euskal ekintza batasuna defendatzen zuen, politika alderdikoirik gabekoa eta, noski, euskararentzat ondorio positiboak izango lituzkeen hizkuntza politika eraginkorra.
Idatzi iruzkina