Euskaltzaindiak Mintzolaren 2024ko ikerketa-sarien deialdiak egin ditu
- Euskaraz egiten den ahozko jardunari (euskarazko hizkerari) buruzko ikerketa zientifikoak bultzatzeko xedea dute deialdi berriek. Honela, bi deialdietan hizkeraren adierazkortasuna da lehentasunezko ikerketa-lerroa.
- Euskaltzaindiak, Mintzola egitasmoaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko lankidetzan bideratzen ditu ikerketa-sari hauek.
- Jakingarri guztiak HEMEN
(Argazkian: iazko saridunak, Euskaltzaindiaren Donostiako ordezkaritzan egin zen Mintzola mintegian)
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak Mintzolaren 2024ko ikerketa-sarien deialdiak egin ditu Iruzkin berria idatzi
Ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko arikalatarren lehen topaketa egin da Altsasun, Mondragon Unibertsitateak, Euskaltzaindiak eta Ikastolen Elkarteak antolatuta
- Arikala egitasmoan parte hartzen ari diren Euskal Herri osoko 450 ikaslek lagunarteko euskara landu eta sustatzeko dinamikak egin dituzte bi egunez. Topaketaren bidez, lagunarteko hizkerari lotutako dinamiketan parte hartu dute errealitate ezberdinetatik heldutako ikasleek.
- Arikala zer da? Azalpen-bideoa hemen: https://labur.eus/dTXKz
Arikalaren barne-muinetan: ikastolen esperientzia (bideoa)
- Arikala ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa-ekintza berritzailea da, Euskaltzaindiaren Mintzola egitasmoaren barruan kokatzen dena eta Euskal Herriko Ikastolen Elkartea, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultatea eta Euskaltzaindia elkarlanean lantzen ari direna.
- 2022-23 ikasturtean hasi eta hiru ikasturtetan zehar garatuko da Arikala, Euskal Herri osoko 10 ikastoletan.
- Arikalatarren lehen topaketa martxoaren 4an eta 5ean izango da, Altsasun (Nafarroa).
- Bideoa hemen: https://labur.eus/dTXKz
- Arikalatarren lehen topaketa antolatu dute Mondragon Unibertsitateak, Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak
- Espainiako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia‑hiriburuen izenen araua eguneratu da, eta herritar‑izenak sartu dira
- Euskaltzaindiak «jaurtigai» arautu du, ez «proiektil»
- Letra-estiloei buruzko araua plazaratu du Euskaltzaindiak: letra etzanak, letra lodiak, letra azpimarratuak…