Euskarazko izenei dagokienez, hiru dira aldaketak: Murtziako Erregioa (lehen, Murtziako Eskualdea; termino horretan, eskualde hitza ez da behar bezain zehatza), Gaztela eta León (lehen, Gaztela eta Leon; hau da, azentu grafikoa erantsi zaio) eta Palma (lehen, Palma Mallorcakoa; jatorrizko izena aldatu delako egokitu da euskarazkoa).
Horretaz gainera, autonomia‑erkidegoetako, probintzietako eta probintzia‑hiriburuetako herritar‑izenak sartu dira arauan. Adibidez, Ávilako herritarrak avilarrak dira, Huelvakoak huelvarrak, Lugokoak lugoarrak, Ourensekoak ourensetarrak, etab.