JAGONET

Internet bidez euskararen erabilera zuzena eta egokia eragiteko zerbitzua

Euskaltzaindia
  • -tzat prolatiboa

    Nola deklinatu hitzaren bukaera afrikatua denean? Adibidez, ardatz:
    ardatz + tzat: ardaztzat, ardatzat… ardaztako…?
    Euskaltzaindiak ez du deus esan honetaz, guk dakigula. Dena dela, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), I liburukian behin agertzen da kasu hori idatzita. Zalantza dugu horrek berarekin ote dakarren gomendio-araua. Adibidea (224. or.): Jende zenbakaiztzat hartua bait da (sic).

  • zeinen eta

    Zeinen eta bizkorra zaren, ni ez nauzu zure zepo horretan harrapatuko (zuzen).
    Bizkorra bazara ere, ni ez nauzu… (zuzen).
    Esaldiok, gure ustez, biak dira zuzenak; baina lehenengo horri buruzko aipamenik ez dugu aurkitu gramatiketan.

Bideoak

Euskaltzaindia, historia laburra

Mendeurrena: bideo guztiak

Atari bibliografikoa

baliabideak

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

Azkue Biblioteka eta Artxiboa
ordua

ORDUTEGIA

Azkue Biblioteka eta Artxiboaren jendaurreko ordutegia:

9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.