572 emaitza *:* bilaketarentzat [111 - 120]
Erdi Aroan maiztxo aurkitzen dugun euskal izena. Esaterako, Iratxen (Nafarroa) ageri da 1212an. Beranduago, XIV. mendean, oso arrunta izan zen, Euskal Herriko mendebaldean Baltz itxurapean.
Venancio (es), Venant (fr)
Sorburu uenans, uenantis 'ehiztaria'-n duen latineko Venantius kristau izenetik dator. III. mendeko Benantziok iturria sortarazi zuen bere hiltzaileen egarria berdintzeko. Poitiers (Frantzia) hiriko apezpiku izandako San Benantzio bidaiarien patroia da, eta laguntza batez ere mendian norbait erortzen denean eskatzen zaio. Santu hauen egunak maiatzaren 18a (martiria) eta apirilaren 1a (Poitierskoa) dira.
Bernardo (es), Bernard (fr)
Iparraldean ohikoa den Bernat izenaren aldaera txikigarria, lurralde horietatik landa erabat hedatu dena. Ikus Bernart.
Benedicto (es), Benito (es), Bénédicte (fr), Benoît (fr)
Erdi Aroan ageri den Benedikto izenaren aldaera. Ikus Benedikto
Benigno (es), Bénigne (fr)
Gaztelaniazko Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Benignoren baliokidetzat proposatutako izena. Azkeneko hau latineko Benignus ('amultsua', 'borondate onekoa') izenetik atera da. Esmirnako San Benigno izan zen Galia kristautu zuena. Santuaren eguna ekainaren 28an da.
Latineko Benedictus izenetik dator. Nursiako (Italia) San Benedikto benediktarren sortzailea izan zen Montecassinon (Italia). Hagitz santu herrikoia zenez izena berehala 'erraztu' zen, eta Benito bihurtu. Ikus Benedikto.
Belasco (es)
Erdi Aroan usu aurkitzen dugun euskal izena. 1131n, esate baterako, Valpuestan (Burgos) ageri da, eta 1173an Artaxoan (Nafarroa) (Berasco Aoçavala). Bele hegazti izenarekin erlazionatu izan da, baina badirudi jatorrian Bigila, Begila, Beila-tik atera den Bela antroponimo gure artean ugaria dugula.
Resurrección (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Resurrección-en baliokidetzat ematen da. Gaur egun honelako izenak gehienbat emakumeek izaten dituzte, baina XX. mendearen hasieran gizonen artean ere arruntak ziren. Kontuan hartu Akademiaren sortzaileetako bat eta lehen euskaltzainburua izandako Azkue Resurrección zela izenez.
Bernardino (es), Bernard (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Bernardino.
Bernardo (es), Bernard (fr)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.