- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

572 emaitza *:* bilaketarentzat [31 - 40]

Albar (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena, Euskal Herrian franko erabilia. XI. mendean agertzen da Valpuestako (Burgos) kartularioan, esaterako. Beranduago ere azaltzen da, leku anitzetan: 1333an Lizarran (Nafarroa), 1352an Gasteizen eta 1470ean Bilbon. Gaztelaniazko Álvaroren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean.

Albin (gizonezkoa)

  • Albino (es), Albin (fr)

  • Latineko Albinus (albus 'zuria'-tik) goitizena denboraren poderioz pertsona-izena izatera iritsi zen, beste hizkuntza batzuetan bezala. Santuaren eguna irailaren 15ean da.

Albiz (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. XV. mendean Markina-Xemeinen (Bizkaia) eta Aztegietan (Araba) ageri da, azken honetan -s-z (Alvis de Legarda).

Alesander (gizonezkoa)

  • Alejandro (es), Alexandre (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Alexander.

Alex (gizonezkoa) (Hipokoristikoa)

  • Alexander izenaren ohiko txikigarri hau azken urteotan asko erabili da. Ikus Alexander.

Alexander (gizonezkoa)

  • Alejandro (es), Alexandre (fr)

  • Grezierako Aléksandros 'gizonen aldezlea' ponte izena Alexander bihurtu zen latinez, eta hizkuntza honetatik etorri da gurera, Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanari esker. Izen hau eraman duen pertsonaiarik ezagunena Mazedoniako Alexandro handia da, K. a. IV. mendean Greziatik Indiaraino hedatzen zen inperioaren sortzailea. Bestalde, Tapia Perurena idazle iruindarra honela deitu zen. Honen hipokoristiko ezagunena Alex da. Izan duen erabilera zabalaren lekuko da izen honetako berrogei santu baino gehiago egotea.
    Aldaerak: Alesander (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Alexandro.

Alexo (gizonezkoa)

  • Alejo (es), Alexis (fr)

  • Grezierako Aleixos 'aldezlea, babeslea' pertsona-izena San Alexorenganako jaierari esker zabaldu zen Erdi Aroan. Kondairak dioenez, ezkondu zen egun berean emaztea utzi eta bere ondasun guztiak banatuta Lur Santura joan zen erromes. Mariaren Mirabeak (Serbitak) izeneko ordenaren zazpi santu sortzaileetakoa izan zen. Basamortuan bakardadeko bizia egin ondoren Italiako Toscana aldean predikatu zuten. Alejo Falconeri santua hil zen egunean, otsailaren 17an, gogoratzen ditu Elizak zazpi sortzaileak.

Allande (gizonezkoa)

  • Arnaldo (es), Arnaud (fr), Arnault (fr)

  • Zuberoan erabiltzen den Arnaut izenaren txikigarria. Ikus Arnaut eta Ellande.

Alontso (gizonezkoa)

  • Alonso (es)

  • XV. mendean zabaltzen hasi zen Alfontso izenaren aldaera. 1514an Ondarroan (Bizkaia) eta Otxandion (Bizkaia) ageri da, eta 1577an Hondarribian (Gipuzkoa). Bizkaian Alonsotegi herri izena dugu, egungo euskaldunen ahotan Alontzotei deitua. Santuaren eguna urriaren 31n da.

Alots (gizonezkoa)

  • Deba (Gipuzkoa) herriko dorre ospetsua, bertako gertaeretan oinarritutako Alostorreko kantuari esker:

    Alostorrea bai, Alostorrea,
    Alostorreko zurubi luzea,
    Alostorrean nengoenean
    goruetan, bela beltzak
    Kua! kua, kua, kua leihoetan.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper