- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

572 emaitza *:* bilaketarentzat [11 - 20]

Agur (gizonezkoa)

  • Martin Arrizubieta (Mundaka, 1909 - Kordoba, 1988) idazlearen goitizena eta ohiko hitza euskaraz. Gaur egun nonbaitetik alde egitean erabiltzen da batez ere, 'adio' esanahiarekin, baina berez adiera zabalagoa du. 1936an Lizarrako (Nafarroa) aginte militarrak debekatu zuen hitz hau erabiltzea: 'Asimismo, se prohibe la palabra "Agur", importada por los separatistas en lugar del 'Adiós' genuinamente español. (...) aplicando (...) la pena que haya lugar'. Era berean, ezaguna da errespetua adierazteko erabiltzen den Agur Jaunak kantua.

Ahoztar (gizonezkoa)

  • Euskal izen zaharra, 903. urtetik aurrera agertzen zaiguna. Esaterako, 911n eta 913an Valpuestako kartularioan kausitzen dugu. Izurtzako (Bizkaia) Erdoitza ermitan aurkitutako hilarri batean ere azaltzen da.

Aide (gizonezkoa)

  • Izen mitologikoa, naturaz kanpoko indarraren irudikapena. Gizon-emakumeak laguntzen eta oztopatzen dituen izakia da Aide. Mitologian mundua bitan banaturik dago: alde batean berezko gauzak ditugu, eta bestean ulertzen ez diren aidekoak. Izen honen emakumeentzako aldaera Aida da.

Aiert (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena, 1149an Nafarroan dokumentatua.

Aimar (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena, XIII-XIV. mendeetan Nafarroan dokumentatua. Badirudi Eimar izen germaniarraren aldaera dela. Ospatze-eguna maiatzaren 29an da.

Aio (gizonezkoa)

  • Erromatarren garaiko inskripzioetan ageri da izen hau, inoiz Aius itxurapean. Erdi Aroan ere azaltzen da, 1122an esaterako, Iruñeko katedraleko artxiboan. A. Irigoienen ustez, Agoitz / Aoiz (Nafarroa) toponimoaren jatorria Aio izenaren Aionis latineko genitiboan dago.

Aioro (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Adibidez, Iratxen (Nafarroa) 1083an dokumentatzen da eta Garden (Nafarroa) 1366an (Aioro Garçatoin).

Aitor (gizonezkoa)

  • J.A. Xaho idazle zuberotarrak La lègende d' Aitor lanean kaleratu zuen izena; beranduago F. Navarro Villosladaren Amaia o los vascos en el siglo VIII eleberriko pertsonaia ospetsua izan zen. Zuberoan aita onen semea esaten da 'noblea' adierazteko. Hortik Xahok euskaldunok Aitor-en semeak garela atera zuen, okerreko etimologia eginez. Gaur egun Euskal Herrian gehien erabiltzen den izenetako bat da.

Aitzol (gizonezkoa)

  • Jose Ariztimuño Olaso (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) idazlearen goitizena, bere deituren hasierak batuz lortua: A(r)itz+ol. Aitzol apaiza izan zen, Yakintza aldizkariaren sortzailea eta Euskaltzale elkarteko zuzendaria. 1936an Lapurditik Bilbora itsasontziz zihoala matxinatutako soldaduek preso hartu eta Hernaniko hilerriko hormaren kontra fusilatu zuten. Bere lanik ezagunena La Muerte del Euskera ('Euskararen heriotza') dugu.

Aizkibel (gizonezkoa)

  • Euskal idazlea eta Subitzako eta Ziordiko (Nafarroa) bi tontorren izena. J. F. Aizkibel (Azkoitia, 1798 - Toledo, 1865) idazlea eta euskararen ikertzailea izan zen. Bere lanik ezagunena 1885ean Tolosan argitaratu Diccionario Basco-Español da, non euskara idazteko sistemaren gaurkotzea proposatzen baita. 1856an kaleratutako De la Lengua euskera o de los vascongados liburuan euskararen akademia sortu beharra aipatzen du.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper