- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

572 emaitza *:* bilaketarentzat [91 - 100]

Aznar (gizonezkoa)

  • Ohiko izena Erdi Aroan, Nafarroan batik bat. Apardoze (Nafarroa) herrian 991. urtean bi Aznar bizi ziren; 1258an Iruñeko Aznar batek San Nikolas burgua (Iruñea) erre omen zuen nahi gabe. Aznar gero deitura bihurtu zen. Ikus Azeari.

Azubeli (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena, 1046an Leiren (dompno Azubeli [...] et dompno Sancio Azubeliz) dokumentatua. Ezkarozen (Nafarroa) eta Otsagabian (Nafarroa) Azubele aldaera agertzen da, 1072. urtean.

Babil (gizonezkoa)

  • Cascanteko (Nafarroa) III. mendeko martiria eta Galipentzuko (Nafarroa) ermita. Santuaren eguna urtarrilaren 27an da.

Bakar (gizonezkoa)

  • Hitz arrunta eta Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Bakarne izenarentzat proposaturiko baliokide maskulinoa. Gaur egun gizonezkoek horrelako izenak izatea bitxia den arren, XX. mendearen hasieran ohikoa zen. Ikus Bakarne.

Baladi (gizonezkoa)

  • Blas (es), Blaise (fr)

  • Blas izenaren euskarazko aldaera da ('Jaun Done Baladi / nik sua estali / edozein gaixto jin baladi / bortan bedi harri'). Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ere biltzen da, Blas-en baliokidetzat. Ikus Bladi.

Baldasar (gizonezkoa)

  • Baltasar (es), Balthazar (fr)

  • Santu-ixendegi euzkotarra lanean Baltasaren euskal aldaera gisa ageri da. Asiriar jatorria du (Belshazzar "Baal jainkoak babes beza erregea") eta latinez Baltasar bilakatu zen. Tradizioaren arabera, Baltasar Jesus jaioberria gurtzera Betleemera joan zen erregeetako bat izan zen. Lehen aldiz VI. mendeko Ravenako (Italia) San Apollinaire Nuovon ageri da. Hasieran gizon heldua irudikitzen bazuen ere, XV. mendetik aurrera Afrikako biztanleen ordezkari moduan azaltzen da. Aldaera: Baltasar.

Balendin (gizonezkoa)

  • Valentín (es), Valentin (fr)

  • Santu-ixendegi euzkotarra lanean Valentínentzat proposaturiko kidea. Ikus Valentin.

Balentin (gizonezkoa)

  • Valentín (es), Valentin (fr)

  • Latineko Valentinusetik dator eta hau valens 'ausarta'-tik. Lehenago erabiltzen ez zen kristau izena da, zuen esanahi mistikoari esker zabaldu zena. San Valentin martiriaren egunean maiteminduen jaia ospatzen da orain, baina honek ez du inolako tradiziorik, eta merkataritza arrazoi hutsengatik egiten da.
    Bizkaiko patroietako bat den Balentin Berriotxoa santuaren eguna uztailaren 4an da. Aldaerak: Valentin, santu izendegietan ohikoa, eta pertsona izena den Balendin.

Balkoe (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena, Iruñean XIV. mendean ageri den Falconekin hertsiki loturik dagoena. 1105ean Balcoe de la Torlegi azaltzen da Iruñeko katedraleko artxiboan. Ikus Belatz.

Baltz (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. 1353an Baltza izeneko batek sinatu zuen bakea abendañotarrekin, Bilbon.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper