- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

572 emaitza *:* bilaketarentzat [41 - 50]

Altzo (gizonezkoa)

  • Gipuzkoako herria. Aipamenik zaharrena 1025. urtekoa da, Gaila andereak San Juan de la Peñari Olazabal monasterioa eman zionekoa. Herri hau ezagun egin zen XIX. mendean bertan sortutako J. Elizegi 'Altzoko erraldoia' (2,40 m luze) zela medio.

Amatu (gizonezkoa)

  • Amado (es)

  • Latineko amatus 'maitatua' hitzetik sorturiko Erdi Aroko euskal izena. 919. urtean Valpuestako kartularioan dokumentatzen da eta 1033an Leiren (Xemena mulier de Amatu 'Xemena Amaturen emaztea'). Gaztelaniazko Amado aldaera ere erabili izan da gure artean.

Amik (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Amic d'Arizmendi 1359an azaltzen da Nafarroan.

Amilaitz (gizonezkoa)

  • Nemesio Etxaniz (Azkoitia, 1899 - Donostia, 1982) idazlearen izengoitia.

Amitxis (gizonezkoa)

  • Izen zaharra. Amichis de Anchoriz 1772an ageri da Luzaiden (Nafarroa); badaiteke Amik izenaren aldaera izatea.

Amusko (gizonezkoa)

  • Izen hau Erdi Aroan maizkara erabili zen. 913an, 1040an eta 1060an ageri da Valpuestan (Burgos), Iratxen (Nafarroa) eta Leiren (Nafarroa), hurrenez hurren. Aragoi aldean Amosco aldaera dokumentatzen da. Ikus Musko.

Anaia (gizonezkoa)

  • Ahaidego hurbilaren adierazlea, eta ohiko euskal izena Erdi Aroan. Adibidez, 1050ean Valpuestan (Burgos) azaltzen da, 1141ean Iratxen (Nafarroa) eta 1158an Artaxoan (Nafarroa). XIV. mendeko dokumentazioan maiz aurkitzen dugu Annaia idatzirik.

Anaitz (gizonezkoa)

  • Orain gutxi sortutako izena, 1366an agertzen den Pero Lopiz Auaiz-en irakurketa txarretik bide datorrena.

Anartz (gizonezkoa)

  • Aingeru Irigarai euskaltzainak 1960an Akademiarentzat egindako izendegian ageri da. Beste izen asko bezala, Nafarroakoa dokumentazio zaharrean aurkitu zuen.

Ander (gizonezkoa)

  • Andrés (es), André (fr)

  • Andres izenaren euskal aldaera, Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean jasoa. Sukarrietan (Bizkaia), Sabin Aranaren udako etxearen aurrean, badago uharte txiki bat, Doniandere (Done Andere) izenekoa, bertan egon baitzen parrokia. Hedadura handiko izena da; maiz Jon-ekin batera erabiltzen da. Ikus Andres.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper