(...)
Amaia // Izen osoa: Amaia etorbidea // Artatzako biribilgune nagusian hasi eta Santa Ana etorbidean amaitzen da. // Etorbide honek Leioa eta Areeta banatzen ditu, muga-mugan dago. Hain zuzen ere, alde bateko etxebizitzak Getxo udalerrikoak dira eta bestekoak Leioakoak. // Amaia emakume izena da eta ez dirudi etorbide honek pertsonaia ezagunen baten izena daramanik. Gogoan izan behar dugu garai batean Amaia bezalako euskal izenak galarazita eta baztertuta izan zirela. // Amaia izena Navarro Villoslada idazle nafarrak asmatu zuen Amaia o los vascos en el siglo VIII eleberriko protagonista izateko. Izena ez dago edonola asmatuta, liburuan etengabe esaten baita “amaia hasiera da”. Gure protagonista sinesmen zaharren amaiera da eta Hasier, berriz, berrien hasiera. Nobelak berebiziko arrakasta izan zuen eta izen hau modan jarri zen XX. mendearen hastapenetan Francoren garaipenak debekatu zuen arte. 1939an, euskal izenak debekatzean, Amaia izena zuten askori izena kendu zieten eta Maria jarri; beste batzuei, berriz, itzuli egin zieten Maria Fin moduan. Diktadura amaitu arte egon ziren jartzeko eragozpenak, adibide gisa, Iruñeko epaile batek debekatu zuen iraingarri izateaz gain, sexu nahasketa sor zezakeelakoan. // Nafarroako Bertizaranan bada Amaia izeneko inguru zabala
(...)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.