734 emaitza al bilaketarentzat - [301 - 400] bistaratzen.

aldetik
1 postpos. -i dagokionez. (Izen soilaren eskuinean). Egiteko hori diru aldetik babes dezan. Ideologia aldetik. || (-en atzizkiaren eskuinean). Gorputzaren aldetik behar diren prestaerak. Bi herriak konpara ditzakegu bai historia politikoaren aldetik, bai bi hizkuntzen barruko historiaren aldetik. Ez dago eragozpenik Elizaren aldetik. Gure aldetik ahalegina egingo dugu.
2 postpos. -engandik. (-en atzizkiaren eskuinean). Mila fabore jaso ditu aingeruen aldetik.
3 postpos. -z gero (kausa-edo adieraziz). (Erlatibozko esaldi baten eskuinean). Guraso garen aldetik, gure umeen onari begiratu behar diogu. Euskaldun zaren aldetik.
4 postpos. Ingurutik, ondotik. (Izen soilaren eskuinean). Hasiko naiz Baiona aldetik. Asturias aldetik ekarri zituen. Neskatila apaina agertu zen kale aldetik.
5 adb. Ondotik. Zoaz aldetik! Aldetik beha zegoen. Aldetik iraganen zitzaizkion otoitzean.
6 postpos. (-en atzizkiaren eskuinean). Eliza baten aldetik igaro zen.
7 postpos. (-en atzizkiaren eskuinean, familia-jatorriaz mintzatuz). Amaren aldetik arabarra zen. Umezurtza zen aitaren aldetik.
Loturak

Aztergaia: aldetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aldetiko
adj. (-en atzizkiaren eskuinean). Mamiaren eta formaren aldetiko ikerketak.
Loturak
aldetu, alde/aldetu, aldetzen
zaio ad. zah. Zerbaiten alde atera, zerbaiten alde jarri. Jainkoa aldetuko zaigu. Alde zakizkigu, entzun gaitzazu, Jesus.

Aztergaia: aldetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

alde(tu), aldetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

zaio ad.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

alde atera, alde jarri.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Jainkoa aldetuko zaigu.

aldez
adb. Alde batetik, hein batean. Aldez arrazoi du horretan Oteizak.

Aztergaia: aldez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aldez alde, aldez aurreko, aldez aurretik, aldez beste, aldez besteko, aldez edo moldez

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: aldez aurretiko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aldez alde, aldez aurreko, aldez aurretik, aldez beste(ko), aldez edo moldez

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera moduan, aldez… aldez… gehi daiteke, eta, adibide moduan, hiztegi gehienetan datorrena gainera daiteke: aldez damu dut, eta aldez atsegin'.

 - [E101]: 'bat dator AUren proposamenarekin'.

 - [E116]: 'Beraz, hau litzateke azken proposamena: aldez [eta AS gisa] aldez alde / aldez aurreko / aldez aurretik / aldez beste / aldez besteko / aldez edo moldez / aldez aurretiko / aldez...aldez aldez damu dut, eta aldez atsegin'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): 'nire proposamena onartu, aldez aurretiko kenduz'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aldez aurretiko [azpisarrera gehitu].

aldez alde
adb. Alde batetik besteraino. Ik. alderik alde; alderen alde. Eta beste tiro batek aldez alde igaro zion bihotza. Maitasunari ateak aldez alde zabaltzeko.

Aztergaia: aldez alde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aldez aurreko
adj. Aldez aurretik gauzatzen dena. Aldez aurreko oniritzia.

Aztergaia: aldez aurreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aldez aurretik
adb. Aipatzen den edo jakinekoa den zerbait baino lehen edo berez legokiokeen unea baino lehen. Ik. aurrez. Aldez aurretik jarritako baldintzen arabera. Aldez aurretik zekien ez zitzaiola ezer gertatuko. Hainbeste diru aldez aurretik pagatu! Aldez aurretik erabakia.

Aztergaia: aldez aurretik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aldez aurretikako
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, aldez aurretikako-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aldez aurretiko].

Aztergaia: aldez aurretikako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-06-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS: aldez aurre(ti)ko.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. aldez aurretiko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aldez aurretikako* e. aldez aurretiko.

aldez aurretiko
adj. Aldez aurrekoa.

Aztergaia: aldez aurretiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aldez aurretikako 4 (Amatiño); aldez aurretiko 3 (Euskal Hizk. eta Literatura; GAO 2).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS: aldez aurre(ti)ko.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ka-: -tikako/-tiko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldez sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aldez aurretiko [azpisarrera gehitu].

aldez beste
adb. Alderantziz. Gizonek gaitzetsiak Jainkoak onesten, edo aldez beste.

Aztergaia: aldez beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aldez besteko
adj. Alderantzizkoa. Gure nahimena bere asmoari lotzen bazaio, ez da hartatik laxatuko aldez besteko asmo bat hartu arte.
Loturak

Aztergaia: aldez besteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aldez edo moldez
adb. Nolabait, alde batetik edo bestetik. Nor da, horien aldera, aldez edo moldez zordun ez denik?

Aztergaia: aldez edo moldez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aldez... aldez...
Alde batetik... bestetik... Eta aldez damu dut eta aldez atsegin.
Loturak
aldezkari
iz. Aldekoa, defendatzailea. Angostoko Andre Mariaren babesean beren umeak jartzen dituzte, umeen aldezkaria delako.

Aztergaia: aldezkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aldezkalari G 1 (SMitx Aranz: "Birjiña Amaren aldezkalari trebeak"); aldezkari 7 dira: corpusean IE 2 (JE Ber: "'joko garbiaren' aldezkari biak"; Izeta DirG: "Auzia ongi aterako dugu, geren aldezkariak ere baititugu"), eta OEH argitaratuan beste 5 ager. (TAg GaGo: "Kistoren aldezkari", "aldezkari porrokatu utsak nai dizkite"; Azurm Iraultza: "Kontrarioen begietan apokaliptiko, aldezkarien ustetan sublime"; Zink Crit: "aldezkaririk sutsuenai entzun"; Or LEItz: "Pindaro dut nere aldezkari"); aldezlari 1 (Etxde Itxas: "Bere aldezlari biurtu nintzen"); aldezle 7 dira: corpuseko 6 (Zait Sof 4: "Lurpetik etsaien buruzki gogo-oneko aldezle etorri dedilla eskatu", "asmo oien aldezle", "oriek nere aldezle izaki?", "Astakeri au egiteko, aldezleren bat ba-duzu"; Gazt MusIx 2: "gai batzuen aldezle zalako", "egia billus, gezurra aldiz arma ta aldezlez orni-orni") eta OEH argitaratuan beste bat (Ibarg Geroko ap. DRA: "Jaungoiko-erriaren buru ta aldezle"); aldeztza(i)lle 5 dira: corpusean 3 (Erkiag BatB: "langilleen aldeztzaille", "Aldeztzaillerik ordaintzeko iñor gertu ezik"; TAg Uzt: "Aldeztzalle bikaña erten zitzaion, orratio"), eta OEH argitaratuan beste bi (EG 1956: "Uriak, ots, Villak, izan zirala Fueroen babesleak, aldeztzalleak?"; TAg GaGo: "Gerora aren aldeztzalle gori biurtua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aldezle (eta sinismen-aldezle) 3 ageri dira (A. Gerenabarrena: "Euren aberriaren aldezleoi gozoak eta erregarria eskeintzen eutsezan andrazkoak"; J. Garmendia 2: "egiazko sinismen-zalea ta aldezlea naizela", "sinismen-aldezleak dirala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aldezkari : HiztEn-LurE; aldezlari : Euskalterm 1; aldezle : AB38 1, AB50 1, HiztEn ("ik. aldeztaile"); aldeztaile : AB38 2, HiztEn-LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

EuskHizt: aldezkari, aldezle. // ElhHizt: aldezkari, aldeztaile. // HiruMila: aldezkari, aldezlari, aldezle ("ik. adeztaile"), aldeztaile. // DRA: aldezkalari, aldezkari, aldezlari, aldezle, aldeztzalle. // PMuj DVC: aldezkari, aldezlari, aldezlaritza, aldezle. // BeraLzM: aldezkari (aldezlari), aldezlari (v. aldezkari), aldezle (aldeslari). // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG FB, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Euskalki guztietan edo gehienetan nagusitu den forma

tradizio-hedadura handixeagokoa da, aldezle eta aldeztaile baino, eta hobestekoa horregatik.

aldezle
iz. Aldezkaria.

Aztergaia: aldezle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. aldeztaile / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. aldezkari.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-tzaile.

aldezpen
iz. Defentsa. Askatasunaren, bakearen eta giza eskubideen aldezpenaren balioa gazteei ezagutarazteko.

Aztergaia: aldezpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

defentsa.

aldeztaile
iz. Aldezkaria.

Aztergaia: aldeztaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. aldezkari.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-z(tu)+tz-.

aldeztu, aldez/aldeztu, aldezten
du ad. Norbaiten edo zerbaiten alde egin. Aberria etsaien erasoetatik aldezten. Giza eskubideak aldeztuz. Sutsu aldeztu zuen ezezko botoa.

Aztergaia: aldeztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aldeztu, aldez(tu), aldezten. du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): (defenditu/defendatu) aditzari ere leku egingo zaio.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

aldi bakoitz
adb. Ipar. Aldi guztietan, aldi bakoitzean. Ik. aldiro. Porroskak urera aurtikiz geroz aldi bakoitz, errazki dagoke xahu Tolosako azoka!

Aztergaia: aldi bakoitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ALDI BAKOITZ. Todas las veces, cada vez. "Invariablement, bethi, aldi bakhotx" T-L. Pilota, berek ez dakitelarik nola, bihurtzen dute aldi bakotx ostatu sahetsari buruz. JE Bur 27. Etzikean, ahoa ideki behar zuen aldi bakotx, elizako orhoitzapen zurruburruez mihia trabatua! Ib. 101. Porroskak urerat aurdikiz geroz aldi bakotx, errexki dagoke xahu Tolosako azoka. JE Ber 44. "Baietz" aldi bakotx ihardesten zutelarik. Ardoy SFran 167. Hartaz lurra joz aldi bakotx adi-arazten du pondua. Lf in Casve SGrazi 13

aldi bakoitz 9: Berria 8 (adib.: “Lagunak heldu zaizkion aldi bakoitz Hendaiara etorri, nabeta hartu eta Hondarribira doaz egun pasa”), Jakin (“Jakin -en zenbaki berezi honetarako urtero egin ohi dudan aipamentxo honetan, aldi bakoitz-edo, adierazi izan dut euskararen aldeko «giro on» horrek, dohakabez, argiune baino itzalalde gehiago dauzkala”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aldi bakoitz 4: Herria (“Bi kulturen berezitasunak hobeki ezagutzen ahalko dira, dela erakusketa, mintzaldi, solastatze eta kontzertuaren bitartez, aldi bakoitz, bi hizkuntzak erabiliak izanen baitira”), Daniel Landart 2 (adib.: “Baina aldi bakoitz, pilota sakelatik ateratuz erakusten nion eta berehala gure borrokak gelditzen ziren”), Jean Baptiste Etxarren (“Baina español liberalek ez zuten denborarik galtzen eta jadanik Urdazubin hasiak ziren polliki sartzen, Bera de Bidasoan ere, aldi bakoitz 300 gizonekin”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aldi sarreran.

aldi bat
adb. Ipar. Behin. Ikusi ditut aldi bat baino gehiagotan.

Aztergaia: aldi bat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldi sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

behin.

aldi batean
1 adb. Aldi berean. Aldi batean nola ez diren burura etortzen denak, jarri ditut gogoratu zaizkidanak.
2 Epe edo denbora-tarte batean. Denak isil-isilik geratu ziren aldi batean. Aldi batean hemen bizi izan zen.
3 Behin batean. Aldi batean, deabruak betondoko eskerga bat eman zion albora begira zegoen bati.

Aztergaia: aldi batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-09-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat-ean.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldi sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

aldi luze batean.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aldian-aldian [azpisarrera gehitu], aldi batean [azpisarrera gehitu].

aldi bateko
1 adj. Garai batekoa. Zer ehiztari gaiztok uxatu dizkit hemendik, aldi bateko zozo, eskinoso eta garraztarro maiteak?
2 adj. Aldi baterakoa. Lurreko atsegin, poz eta gozagai guztiak aldi batekoak besterik ez dira.
Loturak

Aztergaia: aldi bateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ALDI BATEKO. A) (Adnom.). a) Temporal, no permanente; de para algún tiempo (más bien largo). Drainadura aldi bateko lana da, eta drainatzeko egiten diren errakak estaltzen ere dira. Dv Lab 111s. Zeintzuetatik dator, arestian aitatu dan bezala, David aldi bateko lana emango digun Israel-ko bigarren errege andia. Lard 162. Lurreko atsegin, poz ta gozagai guziak aldi batekoak besterik ez dira; guziak dira aldakorrak, zarkor eta galkorrak. Inza Azalp 113. Sortu dutena jaten, edaten, / ba da aldi bateko lana. Or Eus 167. Semearen jaiotza zala-ta, senar-emazteak aldi bateko onezkoak egin zituzten. Etxde JJ 99. Aldi bateko jasak igarriz. Ib. 267. Bada jatekua / oraindikan etxian / aldi batekua. Uzt Sas 192. b) De un tiempo, de cierta época. Nongo eiztari gaiztok uxatu dizkit emendik, aldi bateko xoxo, eskioso ta karrastarro maiteak? Mok 14. Orixe zan aldi bateko Esparta. Eguzk GizAuz 11. Patakon, aldi bateko lapur ospetsuak be. Ib. 9. Zoazte ene aldi bateko artalde zoriontsuak. Ibiñ Virgil 33. Gauaren ilunak uxatu zuen aldi bateko poesiaren argia. MIH 291. c) De una misma época. Nere jaioterri inguruko Kapanaga eta Pouvreau, aldi batekoak ziran, eta urte berean argitaratu ebezan Kristau-Dotriñak. Alzola Atalak 86. B) + ALDI BATETAKO (BN-arb ap. Gte Erd). (Adverbial). "Aldi batetako [egin dute auzapez] (BN-arb)" Gte Erd 263. v. ALDI BATEKOZ, ALDI BATERAKO. Azkortu ta garbitu, sartu errekara, / aldi bateko dago samurtzen azala. "Largo tiempo". Or Eus 103. Aldi bateko, denetan utziz / berak dakarren zerua. Ib. 261. Bota zizkion itzak ikaratuxe utzi bazuten aldi bateko. Etxde JJ 31. Aldi bateko, bearbada luzaroko, garaitua izan zela bazekin. Ib. 200

aldi bateko 50: Consumer, Berria 20, EiTB 10, Euskaltzaindia, Laneki 4, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aldi bateko 37: Berria 11, Herria, Iñaki Mendiguren 5, Joan Mari Irigoien 5, Imanol Unzurrunzaga 5, Isabel Arrigain 2, Jon Muñoz 2, Koro Navarro, Xabier Olarra 2, Xabier Mendiguren Elizegi, Bernardo Atxaga, Gotzon Garate.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, hedatua eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aldi sarreran.

aldi baterako
1 adb. Aldi luze baterako. Pagadi hau inausi dute eta galdu dira aldi baterako hemengo perretxikoak. Hara non, Jainkoaren eskuak jotzen zaituen, eta aldi baterako itsutzen zaren.
2 adj. Aldi baterako dena, iraunkorra ez dena. Ik. behin-behineko. Soinu espazioak, hala du izena Hernaniko Chillida Leku museoan gaur irekiko duten aldi baterako erakusketak. Aldi baterako kontratazioa mugarik gabe onartu zen 1984an.
Loturak

Aztergaia: aldi baterako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan ez du berarizko trataerarik; corpusean 3 aldiz jaso dugu aldi baterako segida: Lard ("Ara non Jainkoaren eskuak jotzen zaituen, eta aldi baterako itsutzen zeran") eta JAIraz Bizia ("Egitan maite danean, ori bera ere, aldi baterako urruntzea, gogoz egiten da" eta "an egon ziran biak luzaro elkarri eantsita; eta alabarengatik izan ez ba zan aldi baterako ba zeuden").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB eta admin. eremukoak dira 8 aldi baterako (Arauzko erabakiak, Oinarrizko legeria Bizkaian, GAO 2, Eustat, EHAA 3) eta 12 aldibaterako (E.J., Kondaira-lurraldeei buruzko legea, HAEE/IVAP 3, EHAA 5).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aldi baterako : DFrec 2; AB50 12; Euskalterm 36; aldi-baterako : AB50 1; aldibaterako : DFrec 1; AB50 19. Euskaltermekoak zehazkiago: aldi baterako bakarrik eskaini da 17 lexia 'temporal' adierakotan: aldi baterako lankidetza; aldi baterako ezgaitasun A.B.E.; aldi baterako usaera; aldi baterako lan-enpresa; aldi baterako laneko baja iragankor; laneko aldi baterako baja iragankor; aldi baterako ezgaitasunagatiko subsidio; gidabaimenaren aldi baterako kentze; gidabaimena aldi baterako kentzeagatiko subsidio; aldi baterako alokatu; aldi baterako; aldi baterako eragozpen; enplegu-soldaten aldi baterako etendura; enplegu eta soldataren aldi baterako esekipen; aldi baterako enpresak ABLE; istripuzko aldi baterako elbarritasun; aldi baterako profesio; 'transitorio' adierako bat: A.B.E. aldi baterako ezgaitasun eta 'interino' adierako beste bat: aldi baterako funtzionario; aldi baterako eta iragankor sinonimo gisa agertu dira lau lexia 'temporal' itzulitan: aldi baterako fitxategi / fitxategi iragankor; aldi baterako aldagai / aldagai iragankor; finantza-inbertsio iragankorren baliogaleragatiko hornidura / aldi baterako finantza-inbertsioen baliogaleragatiko hornidura; aldi baterako finantza-inbertsioak / finantza-inbertsio iragankorrak; aldi baterako eta behin-behineko sinonimo gisa agertu dira lau lexia 'provisional(mente)', 'temporal' eta 'interino' itzulitan: behin-behinekoz itxita / aldi baterako itxita; aldi baterako kontratu / behin-behineko kontratu; behin-behingoz / behin-behinekotasunez / aldi baterako; aldi baterako desbideratzea / behin-behineko desbideratzea / denborabateko desbideratzea; aldi baterako eta tenporal batean: aldi baterako onarpen / onarpen tenporal. Euskaltermen temporal horrela ere itzuli da: tenporal, denborazko, denbora bate(ra)ko, denboraldi baterako; eta eventual horrela ere bai: noizbehinka, ebentual, inoizkako, noizbehinkako, ez-finko (kontratu ez-finko).

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremuan jasoak: LurraldeAntol: aldi baterako 'temporalmente'; 'provisional, transitorio'; aldi baterakoak baino ez izan 'poseer características de provisionalidad'; aldi baterakoak izan 'poseer características de provisionalidad'; eta 'temporal (de carácter)': behin-behingorakoa; temporalmente: behin-behingoan, aldi baterako. // AgAld hitz-bilduma: 'eventual (provisional)': behin-behingorako; aldian-aldiango; 'temporal (provisional)': behin-behingo, aldikoi, aldian-aldiango, aldi(ra)ko, aldibaterako . // HezkAdmin: aldi baterako 'eventual, temporal, transitoriamente' (eta aldi baterako bizileku 'residencia eventual'; aldi baterako kontratu 'contrato eventual'; aldi baterako pertsonal 'personal eventual'); 'eventual, temporal': aldi baterako . // EurItune: aldi baterako 'temporal'.

Hiztegietako informazioa

aldi baterako : HiruMila; ElhHizt; DRA ('para largo tiempo'); aldi bateko : Lur EG eta EF ('temporal'); ez ditugu aurkitu ap. EskolaHE, EuskHizt, PMuj, Casve EF, HaizeG, Lh DBF.

Erdaretako formak

es eventual / temporal formen ordainak erdaretan: fr (DLLF): éventuel, elle / (travailleur, pouvoir) temporaire; it (L. Ambruzzi): eventuale / temporale; ca (DCC): eventual / temporani, temporal; en (Collins): temporary / temporary; de (Slaby-Grossmann): eventual / zeitlich, vergänglich, zeitweilig.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma osatu lexikalizatua

forma osatu ez-automatikoa, 'aldi luze baterako' adierazten duenez.

Esapideei dagokien sistematika

bat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldi sarrerari dagokion azpisarrera.

aldi batez
1 adb. g. er. Behin, behin batean. Oroitzen naiz aldi batez gauza bera gertatu zitzaidala.
2 adb. g. er. Denbora batez. Etzanda egon zen aldi batez, geldi-geldirik begiak itxita.

Aztergaia: aldi batez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldi sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

aldi berean
adb. Ez baita jaio oraindik aldi berean zaharrago eta gazteago izan daitekeen mutilik. Berez sistema honek gauza asko eskatzen dizkio ikasleari, baina aldi berean, segurtatzen du ikasteko balio duen ikasle orok izango duela aukera unibertsitatean sartzeko.

Aztergaia: aldi berean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:04 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldi sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

batera.

aldi geologiko
iz. Lurraren historia geologikoa banatzen den aldietako bakoitza. Ik. eon; era; periodo; epoka. Geografía General del País Vasco bildumaren lehen alean, Gipuzkoako aldi geologikoen deskribapena egiten da.

Aztergaia: aldi geologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, definitu ahal izateko.

aldi oro
1 postpos. Aldi guztietan, aldi bakoitzean. (Perpaus erlatibo baten eskuinean). Ik. aldiro; aldi oroz. Ikusten dugun aldi oro irriz hasten da. Ama zen gaixo nengoen aldi oro, gau eta egun, zaintzen ninduena.
2 adb. Beti, denbora guztian; aldi bakoitzean. Ezpainak ere, ez dira aldi oro muker eta zimel agertzen. Nahi denean otoitz hau esanda, aldi oro urtebeteko barkamena irabaz daiteke.

Aztergaia: aldi oro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ALDI ORO A (aldioro, aldiro); A Apend (aldiero); A EY III; Izeta BHizt2 (aldiero). a) (Precedido de oración de relativo). Todas las veces que, siempre que. "Todas las veces", "cada vez, a cada rato" A. "Eldu den aldiro (AN), siempre" A EY. "Todas las veces. Kusten dugun aldiero irriz asten da" Izeta BHizt2. Akonsejatzen duen aldioro. El. Bere milagroz mundu guzia betetzen zuena ta nai duen aldi oro bete dezakena. Mb IArg. Tristatzen ziran aditzen zuten aldi oro Ib. Jangoikoaren esanak egiten ez dituen aldi oro. Ib. Ta zerén ofratzendén / Jangoikoari egunóro, / ta guri ere ematendén / guk naidúgun aldióro LE Kop. Cupidok eritzen nau / fletxakin berriro, / neregana jiratzen / dituen aldiro. Bil. Ikusten zaitutan aldiro aztutzen zaizkit beste gauza guztiyak Ib. Zenbeit obrein eiten asten giren aldioro CatAe. Zomait obraren egiten astan gren aldioro CatR. Bat erortzen den aldioro bekatu mortalean CatSal. Bekatu larrian erortzen den aldiero Legaz. Euskal-Esnalearen sariketan sartu dan aldioro garai atera dira onen olerkiak. Inza in Jaukol Biozk XV. Maiz, orde, etxetik alde / dut oroimen aula, / etxera dan aldiro / lotsaz gorri naula Or BM. Ille-motza, arkaitz-eran, beira dagokio; / aren kalparra apartuz jotzen dun aldiro Or Eus. Ama zan gaixo negon aldiro / gau ta egun zaintzen niñuna EA OlBe. Ara urbiltzen diran aldioro, olioz betetzen dutela Or QA. Badira ere zenbait buru-langile galesez mintzatu behar dutenak egokitzen zaien aldiro MIH. Etorrialdióro aurkibalezáte berendáko doblonbát LE Prog. Ordutik eta oroitu aldiro "Jainkoa baitan bego" zion FIr. Ikasteko gutun eta bertze ek guziak ikusi aldiro nigarra eldu zitzaien Ib. Egundaño Jaunak egin dizkion berexkuntza guziak, itz oiek entzun aldiro gogoratzen zaizkio Inza Azalp. Zedenaren otsa gabez entzun-aldioro, sugea irudi yakon kutxa-zura yaten Or Tormes. Nagosia ostera, barreka nire burutapena gomuta-aldioro. Ib. Ugiña lêr-aldi-oro Or Eus. (Precedido de sintagma vbal. con suf. -(e)nean). Zomait obraren egiten asten grenean aldioro CatSal. (Tras -tuz). Nork itzegin naiko luke, naigabea edo bildurra aipatuz aldioro naigabetsu edo bildurti baledi? Or. Aiots aldioro. Urrupa aldioro. LE-Ir. Bazkal-ondotik kanta-aurreraiño / morkots-aldiro jaso du Or Eus. etab.; b) (Precedido de numeral) Lerro auek bina eten ditut, naiz sei aldioro, naiz bost aldioro Or.

def.: aldiro 1 adb. Aldi oro, aldi oroz. (Erlatibozko esaldi baten eskuinean erabiltzen da). Ik. guztian; guztietan. Ikusten zaitudan aldiro, ahazten zaizkit beste gauza guztiak. Atea zabaltzen zen aldiro, hor nintzen borrokarako prest. 2 adb. Beti.

aldi oro 97: Aizu, Deia, Elhuyar, Consumer, HABE, Berria 70, EiTB 4, Jakin 3, Karmel 3, Argia 9, Erlea, DiarioVasco 2; aldioro 56.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aldi oro 76: Berria 22, Herria 2, Karlos Zabala 12, Koldo Izagirre 5, Imanol Zurutuza 4, Asisko Frantzizko 3, Lopez de Arana 2, Xabier Amuriza 2, Filipe Bidart 2, Iñaki Segurola, Ander Irizar, Xabier Montoia, etab; aldioro 29.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa, lehendik arautua dagoen aldiro sarrerarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aldi sarreran.

aldi orotan
1 postpos. Aldi guztietan, aldi bakoitzean. (Perpaus erlatibo baten eskuinean). Ik. aldiro; aldi oro. Laztantzeko-edo inguratu zitzaion aldi orotan, errefusatu egin zuen.
2 adb. Beti; aldi bakoitzean. Aldi orotan zer den zuzen eta oker, arauaren bitartez jakin beharra dago.

Aztergaia: aldi orotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ALDI OROTAN. Cada vez que. Ala zion berak, sukaldean arkitzen zun aldi orotan. Etxde JJ 109. Siempre. Otoi, ba, euzkotarrak, / Aldi orotan otoi. Enb 50. Nire maitia Euzkerea da, / Beti nabil bere billa; / Nai dodalarik aldi orotan / Neurekin ixan dedilla. Ib. 144. Zarata gitxi... ta lan askogaz, maitez laguntzen Amari, / Aldi orotan euzko-eredu ikusten dan gixon ori... Ib. 148. Gurasoek ba dituzte eginbide batzuk elkarrekiko aldi orotan ezagutuak izan direnak. Vill Jaink 163.

aldi orotan 4: Deia, Berria, Argia 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aldi orotan 3, Jenaro Garate (adib.: “Aldi orotan zer den zuzen eta oker, arauaren bitartez jakin beharra dago, gure beharrei dagokiolako; eta ezin dugulako obligaziorik izan jakin ezin dugunari buruz”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aldi sarreran.

aldi oroz
1 postpos. Ipar. Aldi oro, aldi guztietan, aldi bakoitzean. (Perpaus erlatibo baten eskuinean). Ik. aldiro. Ahal den aldi oroz behar da deitu abereen atxeterra.
2 adb. Ipar. Aldi oro, aldi guztietan. Tiroak hiltzen baitu atzemanez geroz, bederen zaurituko gaitu aldi oroz.

Aztergaia: aldi oroz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ALDI OROZ (Sal, S, R ap. A; Dv). (Precedido de oración de relativo). Cada vez que, siempre que. Gehiago erran den Konfrai eta Konfraisak edireiten diren aldi oroz. Mercy 7. Bekhatu mortalean erortzen den aldi oroz kofesatu behar dea berheala bekhatua barkatzekotz? CatLuz 23. Meza erraiten dian aldi oroz. UskLiB 33. Ahal den aldi oroz behar da deithü aberen atxeterra. Ip Dial 80 (It al dan guztian, Ur al dan guztijan, Dv ahal den guzian). Gurhia egiten den aldi oroz zolak hurez xahatü behar dü. Ib. 83. Eskribitan daudan aldioroz. Mdg 128. (Precedido de rad. vbal.). Etxenko bestik ere, ikhus aldi oroz / hari enzün nausetzaz, eni injürios. 'Chaque fois qu'ils me voyaient'. Etch 174. Cada vez, todas las veces. --Konbeni dea ardüra komüniatzia? --Bai, ahalik arrangüroskiena preparatzen bagira ber aldi oroz, segitzen dügülarik kofesor prüdent baten abisa eta errana. CatLan 137. Ez da dudarik, zeren aldi oroz nitrea gutituz baitoha eta su gehiago behar baitu. Dv Dial 117. Azpiak atheratzen direnean ere bai; eta orduan jatsaz nahi dira ontsa garbitu aldi oroz, eta urez ere bai noizean behin, udan bereziki. Dv Lab 217. Sakrifizioari berenaz datxeikon eginbidea da Mezaren entzulek aldi oroz komunia dezaten. Arb Igand 110. Aldi oroz Ajia eküratzen zen Apez-jauzkagian. Const 37. Elgarrekin gainez gain ardura gabiltza / Gure pean ikusiz Haltsuko zelaia / Aldi oroz baitzauku arintzen bihotza. Iratz 51. Tiroak hiltzen baitu hatzemanez geroz, / bederen zaurituko gaitu aldi oroz. Xa Odol 136

def.: aldiro 1 adb. Aldi oro, aldi oroz. (Erlatibozko esaldi baten eskuinean erabiltzen da). Ik. guztian; guztietan. Ikusten zaitudan aldiro, ahazten zaizkit beste gauza guztiak. Atea zabaltzen zen aldiro, hor nintzen borrokarako prest. 2 adb. Beti.

aldi oroz 16: Berria 14, Argia, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aldi oroz 80: Herria 31, Berria 3, Itxaro Borda 21, Xipri Arbelbide 5, Koldo Izagirre 3, Piarres Xarriton 4, Jean Baptiste Etxarren 3, Piarres Aintziart 3, Xabier Olarra, Daniel Landart, Aurelia Arkotxa, Filipe Bidart.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa, Ipar. marka behar duen galdetuko zaie Iparraldekoei.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aldi sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

aldi1
1 iz. Garaia, nolabait mugaturiko denbora-bitartea. Aldi hartan ez zen herrian telefonorik. Diktaduraren ondoko aldi berri honetan. Azken aldi hauetako istiluen aldamenean ordukoak ez ziren ezer.
2 iz. Denbora; denboraren joana. Berak egiten zion aldia igarokor, kanta zaharrak abestuz.
3 iz. Gertaera edo ekintza baten gauzatze edo une bakoitza. Ik. okasio 2. Ikusi duen lehen aldia. Berriro adierazi behar dute beren asmoa, baina aldi honetan jendaurrean. Esku hartzen duzun aldi bakoitzean (Ik. aldi bakoitz). Hurrengo aldian.
4 iz. Hurrenkera batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion unea. Ik. txanda. Orain nire aldia da. Bakoitza bere aldian.
5 iz. Aipatzen den ezaugarria duen denbora-hedadura. Ezin esan daiteke berba txar gehiago aldi laburragoan. Euririk gabeko aldi luzea bi aldiz luzeago egiten da.
6 iz. Egonaldia. (Dagokion sintagmak -ko atzizkia hartzen duela). Laster bukatuko duzu hiriko aldia. Hemengo aldia egin duzu (Ik. bere (neure...) aldia egin).
7 iz. Denboran zehar gertatzen den zerbaitetan bereiz daitezkeen zatietako bakoitza. Europako gerrak bi aldi izan zituen. Dantza pausoz osatzen da, eta pauso bakoitzak bi aldi ditu. Eliz urtearen aldiak. Sinfonia baten aldiak. Lau aldiko motorra. Futbol partidaren bigarren aldian.
8 iz. Aldartea, aldakorra den zerbaiten egoera. Santuek ere izaten dituzte aldiak eta ordu ilunak.
9 iz. Aldartea, pertsonaren gorputz edo gogoaren egoera. Gaur aldi oneko dugu ugazaba. Aldi txarreko darabilgu aita zaharra.
10 iz. hizkl. Aditzaren gramatika-kategoria, aditzaren denbora gramatikala azaltzen duena. Ik. lehenaldi; orainaldi; geroaldi. Aditzaren aldiak.
11 iz. mus. Konpasaren zatietako bakoitza. Lau aldiko konpasa.

Esaera zaharrak

Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia. Aldi gaiztoan jaio doa [=ohi da] ospe gaiztokoa. Aldi joana bihurtzen gaitz da. Betiko itoginak harria zulatu, eta aldi luzeak guztia ahaztu. Ez da gaitzik aldiak ez daroanik. Gibel ekaitzari, bular aldi onari.

Aztergaia: aldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aldi: HiztEn (konpasaren zatietako bakoitza), LurE (denboran zehar gertatzen den zer batean berez daitezkeen zatietako bakoitza: sinfonia baten aldiak).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

aldi: EuskHizt (adib. gisa: Sinfonia baten aldiak), ElhHizt (adib. gisa: bi aldiko konpasa); ez dugu aurkitu ap. HiruMila.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: tempo, aldi; ElhHizt: denbora, aldi; HiruMila: denbora, aldi.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aldian behin

Ik. aldi sarrerako adieretan "9 iz. Mus. Konpasaren zatietako bakoitza"; eta seigarren adierako adibideetan "Sinfonia baten aldiak".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aldian aldiko, aldi bat , aldi baterako, aldi batez, aldi berean, aldiko ; eta adib. gisa: aldian aldi.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

Adierak zehaztean, musikako hau ere kontuan izan beharko da (“iz. Konpasaren zatietako bakoitza”).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Musika.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremuak zehaztu. 1 Usua, 'garai' edo. 2 Hizk. "aditz-aldi"..." (1993-02)

 - [E202]: 52. 5: 'bi aldiz etorri da'; 'aldian behin gertatzen da hori'" (1995-01-09)

 - [E306]: "'aldian aldi' formak 'aldian aldi-' eran adierazita argiagoa izan daiteke beharbada (ondoren adibideak erantsita). Dena den, 'aldian-aldian' esapidea bereiz sartzea proposatzen dugu, 'aldian behin', 'noizean behin' esanahia ez duelako 'aldian aldi- + -n' egiturak azaltzen eta, gainera, bikoiztapena izaki, marraz idaztekoa delako" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aldian-aldian [azpisarrera gehitu], aldi batean [azpisarrera gehitu].

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: aldi 1 iz.: aldian aldiak eskatzen duena egin; aldian aldiari dagokion eran jokatu. 2 iz. Mus. ‘Konpasaren zatietako bakoitza’.

aldi2
iz. hist. Historiaurrea banatzen den zatietako bakoitza.

Aztergaia: aldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aldi: HiztEn (konpasaren zatietako bakoitza), LurE (denboran zehar gertatzen den zer batean berez daitezkeen zatietako bakoitza: sinfonia baten aldiak).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

aldi: EuskHizt (adib. gisa: Sinfonia baten aldiak), ElhHizt (adib. gisa: bi aldiko konpasa); ez dugu aurkitu ap. HiruMila.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: tempo, aldi; ElhHizt: denbora, aldi; HiruMila: denbora, aldi.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aldian behin

Ik. aldi sarrerako adieretan "9 iz. Mus. Konpasaren zatietako bakoitza"; eta seigarren adierako adibideetan "Sinfonia baten aldiak".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aldian aldiko, aldi bat , aldi baterako, aldi batez, aldi berean, aldiko ; eta adib. gisa: aldian aldi.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

Adierak zehaztean, musikako hau ere kontuan izan beharko da (“iz. Konpasaren zatietako bakoitza”).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Musika.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremuak zehaztu. 1 Usua, 'garai' edo. 2 Hizk. "aditz-aldi"..." (1993-02)

 - [E202]: 52. 5: 'bi aldiz etorri da'; 'aldian behin gertatzen da hori'" (1995-01-09)

 - [E306]: "'aldian aldi' formak 'aldian aldi-' eran adierazita argiagoa izan daiteke beharbada (ondoren adibideak erantsita). Dena den, 'aldian-aldian' esapidea bereiz sartzea proposatzen dugu, 'aldian behin', 'noizean behin' esanahia ez duelako 'aldian aldi- + -n' egiturak azaltzen eta, gainera, bikoiztapena izaki, marraz idaztekoa delako" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aldian-aldian [azpisarrera gehitu], aldi batean [azpisarrera gehitu].

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: aldi 1 iz.: aldian aldiak eskatzen duena egin; aldian aldiari dagokion eran jokatu. 2 iz. Mus. ‘Konpasaren zatietako bakoitza’.

aldian
1 adb. Aldi bakoitzean. Ik. aldiko. Hiru egunetan eman, goizean baraurik, aldian koilarakada txiki bat. Jaten eman behar zaio maiz eta gutxi aldian. || Aldian aldiak eskatzen duena egin. Aldian aldiari dagokion eran jokatu.
2 postpos. -en aldetik, -i dagokionez. (-en atzizkiaren eskuinean). Eta frantsesez mintzo zelako eta euskara hastio zuelako, nuen nik ere ene aldian gure errienta hastiatu.
Loturak

Aztergaia: aldian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ALDIAN (BN-arb ap. Gte Erd; Izt 21r). a) Cada vez. "En cada una de las veces [...], aldian egizu aldiari dagokana" Izt 21r. "Hastean [..] aldian bat eta gero moltxoka (BN-arb)" Gte Erd 36. "Musean bederazka emaiten dira kartak (BN-ciz), aldian bat (BN-arb)" Ib. 40. Iuduetarik rezebitu ukhan dut borz aldiz berrogeira kolpe, bat guti aldian. Lç 2 Cor 11, 24 (He aldian berrogoi bat guti). Bada hitz egilleak luzatzen edo laburzen du aldian, berak nai duen gisan, hitzez adiraz dezakena. Mb IArg I 332. Eta bakoitzari berea, ostu edo gaizki kendu edo artua, aldian puska badere biurtzeko obligazio estua. Cb EBO 53. Guziak erran behar zaizkote astiki, aldian hitz gutiz, iduriz pausaka, eta bethi boz ezti batekin mintzatuz. JesBih 448s. Galdegiten diogu aldian egun bateko ogia, hodie. Jaur 191. Jaten eman bear zaio maiz eta gutxi aldian. "Y poco cada vez". It Dial 54 (Dv guti aldian, Ip aldian güti; Ur bakotxian gutxi). Ebastea aldian bortz sosetaraino, / Ez dute [agotak] sinhetsiren dela gaizkiraino. Hb Esk 227. Gisu hainitz aldian egiten duena merkeago atheratzen da. Dv Lab 187. Hartakoz aldian [olio] güti egin behar da bethi berri jan ahal dadin. Ip Dial 104. Eta sei burrego haritu zitzaizkon jo-ahala-jo, aldian bia, beren indar guziak joan arteraino. Jnn SBi 28s. Sobera lan aldian ez nahiz hartu. HU Aurp 143. Nik ez dezaket neholere aldian solas bat baizik erran. Ib. 58. Eut! Eut!... emeki, Joan-Eder!... pulliki, emaztekia! Aldian poxi bat! Barb Sup 26. Zer uste duk ala ni, hi bezala, aldian bat ari behar naizela? "Un à un". Barb Leg 128. Ez ginian ez gauza handirik esperantza. Bixkotxak, oñoñak edo bedera liranja. Bainan ez denak batian, aldian bat. JEtchep 43. Xuritxeko gisua Lurdetik ekar-arazten nuen, hamar mila kilo aldian. Etchebarne 93. Iru egunetan eman goizean baraurik, aldian kutxarakada txiki bat. Ostolaiz 33. b) (Precedido de posesivo.). A su (mi, etc.) vez, por su (mi, etc.) parte. Ea lurra benedika, / Benedika, Iainkoa [...]. Baleak zeuen aldian, / Ureko arrainekin, / Benedika ezazue. Hm 93s. Ioandone Ioanes ebanjelistak bere aldian eztu utzi ahatzera materia saindu hau. Tt Onsa 59. Bena haregatik zure aldian, zük ni haboro zerbütxatzen naizü eziez nik zü. Mst III 10, 3. Entzun ezatzue zuen arimen espos samur horren errepustak; ezen bere aldian mintzatuko zaitzue. EgunO in Arb Igand 177. Bertatik il zezaketen, Josuek bere aldian ainbesterekin egin izan zuen bezala. Lard 121. Nere aldian, soinera hartzen dut bizitzeko habea. Dv LEd 230. Joannes Jakes Rousseau-k, bere aldian, erakhutsi zuen bertze gauza bat. Elsb Fram XII. Eta frantsesez mintzo zelako eta euskara hastio, nuen nik ere ene aldian gure errienta hastiatu. Xa Odol 27. c) De una vez. Gero agertu dela aldian bortz ehun anaiari baino gehiagori. Dv 1 Cor 15, 6 (Bibl aldian; Lç aldi batez). d) (Con sintagma con suf. -ago). Cada vez más. Aldiñ argigo ikusten zun alako ola batekin dirua erruz irabaziko zala. JAIraz Bizia 63. Bañan Ander aldiñ nastugoa zebillen. Ib. 63. Erri aundik aldin aundigoak dira. Ib. 51. e) "Aldian da, tiene un buen momento (Darric)" DRA. f) A veces. Gero ere, aldian bixitatzen giñun. JAzpiroz 49. Aldian basurdetara, aldian perira edo amorrai arrapatzera edo errira buelta arratsean. Orixek ziran gure jostaldiak. Ib. 81.

adib.: aldi1 1 iz. Aipatzen den ezaugarria duen denbora-hedadura. Hemengo aldia egin duzu. Aldi joana bihurtzen gaitz da (esr. zah.). 2 iz. Garaia. Aldi hartan ez zen herrian telefonorik. Diktaduraren ondoko aldi berri honetan. Azken aldi hauetako istiluen aldamenean ordukoak ez ziren ezer. Aldian aldiak eskatzen duena egin. Aldian aldiari dagokion eran jokatu. 3 iz. Denbora. Ez da gaitzik aldiak ez daroanik (esr. zah.). 4 iz. Gertaera edo ekintza baten gauzatze bakoitza. Ikusi duen lehen aldia. Berriro adierazi behar dute beren asmoa, baina aldi honetan jendaurrean. Esku hartzen duzun aldi bakoitzean. Hurrengo aldian. 5 iz. Hurrenkera batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion unea. Ik. txanda. Orain nire aldia da. Bakoitza bere aldian. 6 iz. Denboran zehar gertatzen den zerbaitetan bereiz daitezkeen zatietako bakoitza. Europako gerrak bi aldi izan zituen. Dantza pausoz osatzen da, eta pauso bakoitzak bi aldi ditu. Eliz urtearen aldiak. Sinfonia baten aldiak. Lau aldiko motorra. Ilargiaren aldiak. Futbol partidaren bigarren aldian.

aldian 1899 (hainbat formatan: aldian, aldian behin, azken aldian, aldian aldiko…): Ortzadar, Arabako Batzar Nagusiak, ElCorreo, Deia, Elhuyar, Elkar, Consumer, HABE, Berria, EiTB, Euskaltzaindia, Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Jakin, Karmel, Argia, Laneki, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aldian 1513: Herria, Berria, Rafa Egiguren, Luis Elberdin, Anjel Lertxundi, Jon Muñoz, Josu Zabaleta, Asisko Frantzizko, Lopez de Aran, Joan Mari Irigoien, Aingeru Eplatza, Elena Touyarou, Juan Garzia, Anton Garikano, Bernardo Atxaga, Piarres Xarriton, Irene Aldasoro, Patxi Zubizarreta…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa. Bide batez, aldi sarreraren adierak osatzea eta argitzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aldi 1 sarreran.

aldian aldiko
adj. Aldian aldiko lanak egitea. Gerokoak gero, aldian aldikoa aski dugu. Aldian aldikoa egiten dut.
Loturak

Aztergaia: aldian aldiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
aldian behin
adb. Noizean behin. Ik. aldian-aldian. Aldian behin deiadar egiten omen zien.

Aztergaia: aldian behin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aldian-aldian
adb. Noizean behin. Ik. aldian behin. Gozokiak jan eta jan ari zara, aldian-aldian lagunari ere eskainiz.
Loturak

Aztergaia: aldian-aldian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-09-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib.: aldian-aldian / ElhHizt: AS: aldian-aldian / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldi sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aldian-aldian [azpisarrera gehitu], aldi batean [azpisarrera gehitu].

aldibereko
adj. Aldi berean egiten dena. Aldibereko itzulpena.

Aztergaia: aldibereko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira 6 aldibereko (A. Azkargorta; Elhuyar; UZEI 3; J.M. Torrealdai) eta aldiberekotasun 2 (Eustat; M. Haranburu).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aldi bereko : LurE, Euskalterm 3; aldibereko : AB38 4; HiztEn; Euskalterm 18; aldiberekotasun : HiztEn; Euskalterm 3. Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremukoak: AdminEL: simúltaneo: alda-baterako; traducción simultánea: alda-baterako itzulpen. // LurraldeAntol: aldi bereko, aldi bereko baldintza, aldi bereko itzulpen, aldi bereko okupazio. // HezkAdmin: simúltaneo: aldi bereko. // AgAld hitz-bilduma: bapateko; bat-bateango. // Ez dugu aurkitu AdmMila eta EurItune hiztegietan.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: aldi bereko : ElhHizt (eta aldiberekotasun), EuskHizt, EskolaHE; aldibereko : HiruMila, Lur EG/CE-EF/FE, Casve EF; aldiberekotasun : ElhHizt; Casve EF. Ez dugu aurkitu HaizeG BF; Lh LBF hiztegietan.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

simultáneo / simultaneidad formen ordainak hiztegietan: ElhHizt: aldi bereko / aldiberekotasun; HiruMila: aldibereko, baterako / aldiberekotasun, bateratasun; Lur EF/FE-Lur EG/CE: aldibereko; Casve FE: berraldiko, berzoinüko, algarrekilako; HaizeG FB: elgarrekilako, betan eginak, batean eginak; T-L LFB: elgarrekilako, bet-betako, bat-bateko; PMuj DCV: aldi bereko, era bereko, baterako, bat-bateko / bateratasun, aldiberetasun.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS: aldi bereko / HiztEn: + / LurE: AS: aldi bereko / ElhHizt: AS: aldi bereko / EskolaHE: AS: aldi bereko.

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

bi hitzetan idaztekoa da, berez; gaur, ordea, loturik idatzia ageri da (cf. "aldibereko itzulpena"), are Casve EF eta Lur FE/EF hiztegietan. Forma horretan proposatuko da, aldiberekotasun erantsiz.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ber-eko.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

aldibereko itzulpena; aldibereko okupazioa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Bereiz idaztea proposatzen dugu: 'aldi bereko'. Ez da erabat egia 'gaur loturik idatzia ageri da', are gutxiago azkenaldian; izan ere, horrelako izenlagunak loturik idazteko duela hamabost-hogei urte zabaldu zen joera oso kritikatua izan da. Garai bateko 'aldebateko' (unilateral), 'bialdeko' (bilateral), 'ganberabiko' (bicameral), sexubiko ('bisexual') baztertu egin ditugu eta 'alde bateko', 'bi aldeko, 'ganbera biko / bi ganberako', 'sexu biko / bi sexuko (/bisexual)' bihurtu ditugu. Horrelakoak hitz bakarrean idazteko arrazoia, gure iritziz behintzat, gaztelaniaz edo frantsesez hitz bakarrak izatea da eta erabaki ona da euskaraz (izenlagunez ari gara, ez izenez) 'normal' idaztea, hau da, bi hitzetan. 'Trimestral' adierazteko, 'hiru hileko' erabiltzen dugu orain, lehengo 'hiruhileko' baztertuta (baina 'trimestre': 'hiruhileko'). Salbuespenak onartzeko irizpideak zein diren? Uste dugu lantaldearekin erabat ados egongo garela horretan: tradizioan loturik idatzi direnak, edo gaur egun, idazkera lotua oso zabaldua egoteagatik, aldatzea merezi ez dutenak (adibidez, 'nazioarteko'). Ez dugu uste 'aldi bereko' baldintza horiek betetzen dituenik, ezta hurrik eman ere. Gainera, ez dugu uste 'aldiberekotasun' behar izatea arrazoi nahikoa denik 'aldibereko' idazteko. // (gai honi buruz, artikulu interesgarria argitaratu zen HAEEk eta UZEIk 1997an antolatutako Terminologia Biltzarrean: "Erdal hitz bakarra: euskal hitz bakarra" jokamolde mimetikoa euskal terminologian, J. Alberdi, J. García, I. Ugarteburu, Euskal Filologia Saila, Leioako Campusa, EHU)" (2001-01-23)

aldiberekotasun
iz. Aldiberekoa denaren nolakotasuna. Ondorioz, denboraren izaera absolutua eta, bereziki, aldiberekotasunaren kontzeptua deuseztaturik geratu ziren.

Aztergaia: aldiberekotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ber-eko-tasun.

aldigaitz
iz. g. er. Alditxarra.

Aztergaia: aldigaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

g.er. Ik. alditxar.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

aldigaizto
iz. g. er. Alditxarra.

Aztergaia: aldigaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

g.er. Ik. alditxar.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gaizto.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

aldika
1 adb. Aldizka, noizean behin. Aldika, hainbat liburutan irakurriak nituen zati umoretsuak irakurtzen nituen berriro. || Bazterretik hamarren bat metrora, aldika murgilduz, aldika atereaz, katu gazte bat itotzen ari zen ibaian.
2 adb. Aldizka, txandaka.

Aztergaia: aldika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. aldizka / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

aldizka.

aldikada
iz. Denboraldia. Etxean aldikada bat egon ondoren, gehienak berriro lanera joaten ziren.

Aztergaia: aldikada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

denboraldia.

aldikal
adb. zub. Aldiko, aldi bakoitzean.

Aztergaia: aldikal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kal.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

aldiko, aldi bakoitzeko.

aldiko
adb. Aldi bakoitzean. Ik. aldian. Gauza bat baizik osten ez bada aldiko. Hogei mila kilo harri aldiko eramaten duen kamioia.
Loturak

Aztergaia: aldiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

aldi bakoitzean.

aldiri
1 iz. Batez ere pl. Hiri baten inguruko auzoa edo herrixka. Bartzelonako aldirietan. Aldirietako auzo batean bi gelako apartamentu ziztrin bat alokatu zuen. Parisko inguruak zerbait ezagutzen dituztenek badakite zein zaila den leku bakartiak aurkitzea, ez bada aldirietatik oso urruti.
2 iz. pl. Inguruak. Aldiri eta mendi haietan. Aldirietako hiriak. Datibo singularrean -ari erraten dena, Zuberoan eta aldirietan pluralean erraten da -er.
Azpisarrerak

Aztergaia: aldiri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aldiri: Bartzelonako aldirietan / AS: aldiriko tren

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: [aldiri(ak)] falta da.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): aldiri sarrera, adibide bat ondoan duela, Bartzelonako aldirietan. Eta gero, aldiriko tren azpisarrera egin.

aldiriko tren
iz. Hiri bat inguruko herriekin lotzen duen trena. Aldiriko trena hartu zuen. Aldiriko trenen geltokiak.

Aztergaia: aldiriko tren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1992-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria hobestekoa da, lehiakidea baino hedatuagoa baita

ik. oh., s.u. ingurutren

aldiritar
adj./iz. Hiri baten inguruko auzo edo herrixka batekoa. Larramendi izan zela, lehenengo eta behin, aldiritarren hizkuntza hiritartu nahi izan zuen euskaltzalea.

Aztergaia: aldiritar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

aldiro
1 postpos. Aldi oro, aldi oroz. (Erlatibozko esaldi baten eskuinean erabiltzen da). Ik. guztian; guztietan; bakoitzean. Ikusten zaitudan aldiro, ahazten zaizkit beste gauza guztiak. Atea zabaltzen zen aldiro, hor nintzen borrokarako prest.
2 adb. Beti. Toki horietara joatean aldiro agertzen dira gauza ikusgarriak.

Aztergaia: aldiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-06-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. aldi (oro) / LurE: - / ElhHizt: Ik. aldi (oro) / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-oro/-ro.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): 'aldiro 'aldi oro(z)''.

alditan
adb. Aldiz. (Zenbatzaile baten eskuinean). (bat zenbatzailearekin ez da erabiltzen (Ik. behin)). Ik. bider. Zenbat ebatsi duen eta zenbat alditan. Lau alditan eten zuen saioa epaileak.
Loturak

Aztergaia: alditan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zenb.arekin (bi, mila, zenbat) maiz ageri da; eta alditan soila behin, 'batzuetan' adierakoa ("eta, alditan, entzulegoa kontuan hartzen dutelako...").

OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ALDITAN. a) (Con numerales o cuantificadores). v. ALDIZ. Eztela beharrik hura oso egin dezazun aldi batez, bainan hainitz alditan. SP Phil 509. Zenbat ebatsi edo oostu deban, eta zenbat alditan. OA 163. Zenbat alditan agertu da askoren begietan aurtxo ederraren irudi edo itxuran? Mg CC 204. Ta asko alditan gezurra da sariztatua ta egia zapaldua. VMg 74. Begiratu eikiezu gaur iru biderreko alditan zeure eskuai. Añ EL2 69. Ez bein bakarrik, baña bai asko alditan. Echag 217. Esnea bi alditan jatzia bada, txit ongi nastu bear da. It Dial 90. Hola hola hanitz alditan, / Txipienak besterenzat lanetan / Ari gira. Arch Fab 225. Asko alditan esan digute. PE 22. Ikustera joanda, o! zenbat alditan, / Pentsetan zan lakorik etzan aurkietan. AB AmaE 308. Gaiztoekin zer egingo duan asko aldittan esan zuan. Inza Azalp 83. Iru alditan / Ni jausi ba-naz. Enb 103. Asko alditan aitu izan det / txit ona dala berori. Tx B 163. Asko alditan, atsegingarri / zuentzat izan beharrez, / alaiarena egiten dakit. Xa Odol 345. Neroni ere ordu oietan / pranko alditan jarduna. Uzt Sas 244. Gazte ez gera izango / iñor bi alditan. Lopategi in Uzt Noiz 57. v. tbn. Mb IArg I 95. CrIc 159. Xe 320. BEnb NereA 147. b) A veces, en ocasiones. Alditan izateko bere soldadu edo gudari; alditan gure biotz ta oitturak lantzeko nekazari, ta beti zeru aberatsa erosteko merkatari. Inza Azalp 11. Alditan bere gogoraldiak gertaera ezerezenetatik artzen ditu. Inza in Jaukol Biozk XII.

alditan 506: Ortzadar 3, ElCorreo 2, Deia 14, Elhuyar 2, Elkar, Consumer 20, HABE, Berria 259, EiTB 118, Euskaltzaindia, Gipuzkoako batzar nagusiak, Jakin 8, Karmel 3, Argia 34, Laneki 18, Erlea 2, DiarioVasco 19.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

alditan 235: Berria 127, Herria 5, Mirentxu Larrañaga, Ramon Saizarbitoria, Iban Zaldua, Joxan Elosegi, Anjel Lertxundi, Unai Iturriaga, Urtzi Urrutikoetxea, Karlos Linazasoro, Xabier Montoia, Patziku Perurena, Joseba Sarrionandia, Lourdes Oñederra…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea.

Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-n.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, hedatua eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aldi sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

alditsu
1 adj. Ilargi-joa. Demonioak zeuzkatenak, alditsuak eta elbarriak.
2 adj. Aldakorra, mudakorra.

Aztergaia: alditsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

alditxar
1 iz. Ondoeza; konortea galtzea. Alaba alditxarrak hartu zuen, eta han ibili behar izan zuten ozpina sudur zuloetan ipintzen, bere senera ekartzeko.
2 iz. Ezbeharra. Barrena irauli eta nahasi zion Euskal Herriaren alditxarrak.

Aztergaia: alditxar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-txar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ondoeza; ezbeharra.

alditxartu, alditxar/alditxartu, alditxartzen
da ad. Ondoeza egin. Alditxartu omen zen, eta hartatik hil, bi egunen buruan. Hango kiratsaz, alditxartu egin zen. Alditxartua erori da.

Aztergaia: alditxartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

alditxartu, alditxar(tu), alditxartzen. da ad.

alditxartze
iz. Alditxarra. Alditxartze bat sentitu zuen; zutitu, argia eskuan hartu eta oheari buruz abiatu zen; ez zen heldu.

Aztergaia: alditxartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

aldiune
iz. Denbora-bitartea; mementoa. Lehertzen den aldiunean, lehergailua geldi baldin badago, orduan (...).

Aztergaia: aldiune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-une.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

aldiuneko
adj. fis. Magnitude baten balioez mintzatuz, une jakin batean duena. Aldatu egin al dira higikariaren batez besteko eta aldiuneko abiadurak?

Aztergaia: aldiuneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh62 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 84; ETC: 332.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: aldiuneko izlag. (Fis.) instantáneo, -a aldiuneko abiadura: velocidad instantánea; Adorez: aldiuneko: adj. (Fis.) instantáneo, a; aldiuneko abiadura: velocidad instantánea; aldiuneko azelerazioa: aceleración instantánea; aldiuneko potentzia: potencia instantánea; Labayru aldiuneko izlg. instantáneo -a; NolaErran: 0. Euskalterm: aldiuneko abiadura, aldiuneko ardatz, aldiuneko aspektu, aldiuneko azelerazio, aldiuneko balio, aldiuneko emari. / ZTHB-Fis: aldiune iz. Aldiuneko abiadura. Aldiuneko azelerazioa.

Erdaretako formak

es instantáneo; fr instantanéElhuyar: 1 adj. bat-bateko fotografía instantánea: bat-bateko argazkia 2 adj. berehalako café instantáneo: berehalako kafea; efecto instantáneo: berehalako ondorioa 3 adj. [breve] une bateko un dolor instantáneo: une bateko mina 4 adj. (Fís.) aldiuneko velocidad instantánea: aldiuneko abiadura / Adorez: une bateko, aldiuneko, instanteko; ha sido una luz instantánea: une bateko argia izan da. 2 bat-bateko, berehalako; ha sido una reacción instantánea: bat-bateko erantzuna izan da; muerte instantánea: bat-bateko heriotza; café instantáneo: berehalako kafea. 3 (Fís.) aldiuneko, instanteko; aceleración instantánea: aldiuneko azelerazioa; potencia instantánea: aldiuneko potentzia; velocidad instantánea: aldiuneko abiadura / Labayru: 1 adj. Rápido berehalako, bat-bateko, aldiuneko, instanteko. Café instantáneo: Berehalako kafea. Fotografía instantánea: Bat-bateko argazkia. 2 adj. Momentáneo o fugaz momentu/memento | une bateko. 3s.f. Ref. a fotografías bat-bateko argazki / NolaErran: 1 adjectif café berehalako (kafe) mort, réponse, effet berehalako – bat-bateko cela demande une réponse instantanée horrek berehalako arrapostua galdegiten du 2 nom masculin bat-bateko (argazki).

Bestelakoak

aldiune iz. Denbora-bitartea; mementoa. Lehertzen den aldiunean, lehergailua geldi baldin badago, orduan (...).

aldiz-aldiz
adb. Noizean behin. Aldiz-aldiz zabaldian agertzen zen artegiren bat, ilunik, artzainak eta ardiak utzia. Aldiz-aldiz, zapatariak zaldiz.
Loturak

Aztergaia: aldiz-aldiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS: aldiz-aldiz / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldiz 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

aldiz-aldiz zapatariak zaldiz.

aldiz1
lok. Bi gertakariren arteko desberdintasuna edo kontrakotasuna adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. berriz 2; ostera2 2; aitzitik. Ni goizegi heldu nintzen; bera, aldiz, beranduegi. Gutxi hiltzen ditu goseak; anitz, aldiz, aseak.
aldiz2
adb. Batzuetan. Lege zaharrak ematen zuen aldiz ezkontza hausteko baimena.
Azpisarrerak
aldiz3
1 Zerbaiten gertaldi bakoitza adierazteko erabiltzen den hitza. (Zenbatzaile baten eskuinean). (bat zenbatzailearekin ez da erabiltzen (Ik. behin)). Ik. bider. Hiru aldiz saiatu zen eta hiruretan huts egin zuen. Zenbat aldiz etorri da? || Txunditurik utzi ninduen, lehen aldiz ikusi nuenean. 1956an argitaratu zen laugarren aldiz. Zortzigarren aldiz erori zenean.
2 (Biderkatzaile edo zatitzaile gisa). Hamar aldiz handiagoa, txikiagoa. Hiru aldiz ehun.
aldizka
1 adb. Txandaka. Aldizka jotzen dute biek. Alderdi batekoak eta bestekoak aldizka mintzatuz.
2 adb. Noizean behin. Aldizka etortzen da.
3 adb. Aipatzen diren gertaeren artean tarte jakina dagoela. Aldizka ateratzen da, astelehen, asteazken eta ostiral oro.
Azpisarrerak

Aztergaia: aldizka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aldizkako

aldizkako
adj. Aldizka gertatzen dena. Automobilak aldizkako ikuskatzeak behar ditu. Aldizkako ereintzek lur-lana errazten dute.
Loturak

Aztergaia: aldizkako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1992-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aldizkakotasun
1 iz. Aldizkakoa denaren, aldizka gertatzen edo eteten denaren nolakotasuna. Izan ere, aldizkakotasuna da energia berriztagarrien muga komun handienetako bat.
2 iz. Aldizka gertatzen edo errepikatzen den zerbaiten maiztasuna. Haren aldizkakotasuna, hasieran, astean bikoa zen.

Aztergaia: aldizkakotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh60 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

aldizkakotasun 58: Aizu, Argia 3, Berria 4, Deia, Deustuko Unibertsitatea 10, Euskal Herriko Agintaritza 3, EiTB 5, Consumer, Espainiako Gobernua 14, Gomylex 5, Jakin 2, Karmel, Laneki 4, UEU 4; periodikotasun : Argia 1, Elhuyar 3, Elkar 1, Espainiako Gobernua 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aldizkakotasun 2, Berria; ez dugu periodikotasun formarik aurkitu.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: periodikotasun (Biol.).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es periodicidad / fr périodicité, régularité: Elhuyar: aldizkakotasun, periodikotasun; Adorez: aldizkakotasun; Labayru: aldizkakotasun; Zehazki: periodikotasun (cualidad), periodizitate (frecuencia); NolaErran 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo eratua eta erabilia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Aldizka eta aldizkako jasota daudenez gero, komenigarri izan daiteke aldizkakotasun jasotzea'

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

aldizkari
1 iz. Agerraldi tarte jakinez argitaratzen den izkribu inprimatua. Albiste, kirol, literatura aldizkaria. Arte aldizkari bati salduko diot. Ehizari buruzko aldizkaria. Linterna Gorria aldizkari elektronikoa sortu dute.
2 iz. Argitalpen mota hori egiten duen enpresa; enpresa horren egoitza. 10.000 hitzeko artikulua bidali zuen aldizkarira.

Aztergaia: aldizkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02
aldizkaritegi
iz. Hemeroteka.

Aztergaia: aldizkaritegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aldizkaritegi bezalako formarik aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aldizkaritegi : Euskalterm 1. Ez da ageri besteetan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bestetan, aldizkaritegi : EuskHizt (Ez dugu aldizkaritegi formarik aurkitu hiztegiotan: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, HLEH, Lur EG/CE, Lur EF/FE, PMuj, DRA, HaizeG, Casve EF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal 'revistero'ren ordainak hiztegietan: HiruMila: aldizkaritegi ; ElhHizt: aldizkari-gordetzeko .

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + (*1965) / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

berri, erabili gabea; baina egokia.

Informazio osagarria
Zerrendako euskal forma onartuaren pareko mailegua

hemeroteka.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Sin. Hemeroteka. Ez dira gauza bera, erdaraz revistero eta hemeroteca ez diren bezala. Biei toki bana utzi beharko diegu, sinonimiarik gabe'.

 - [E101]: 'bat dator Xkrekin'.

 - [E116]: 'Ez litzateke egokiena izango bi hitzak ematea, bakoitza bere tokian, sinonimoak direla esan gabe?'

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): 'nire proposamena onartu'.

aldizkatu, aldizka/aldizkatu, aldizkatzen
1 da ad. Denboraren ildoan bi gauza edo gehiago txandaka gertatu; zerbait egiteko txanda bat antolatu. Ik. txandakatu. Edonoren bizitzan negarrak eta irriak aldizkatzen dira. Aldizkatu egingo dira eria zaintzeko. Hango katixima irakasleari ohore egiteko, otoizten dut, enekin aldizkatuz edan dezan ene ontzitik. Bost mila eta gehiago azote Jaunari eman dizkiote aldizkatuz elkarrekin.
2 du ad. Bi gauza edo gehiago txandan egin. Lana eta ikasketak aldizkatu. Iratzea eta ongarria aldizkatuz, egiten da samatsa.

Aztergaia: aldizkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan aldizkatu : SP 3, Abraham, LE 2 (-s-), JesBih 2, MarIl, Dv 2, HU 3, JE Bur 2, RIEV 1910, Etcham, Zub, Mde Pr, Izeta DirG (-etu), Ibiñ Virgil, Zait Plat, Lf in Casve SGrazi; aldikatu : Mst, Ip 2, Prop 1884; aldizkatze : SP Phil 2, He Phil; aldikatze : Ip Hil. Ez dugu aldizkatzaile forma aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aldizkatu 4 aldiz jaso da: IE 3 (Eskualduna 1924: "Aldizkatu behar zaiote heieri ere bazka, betaraba, lursagarra, artho irin, zahi eta bertze holako emanez"; Herria 1972: "Eskola eta lana aldizkatuz"; Otoizlari 1984: "Gau guzian, aldizkatuz, lan eta lan egin dute gizonek"); EB 1 (J.M. Satrustegi: "Aldizkatuko omen dira bidean"). Ez dugu aldizkatzaile aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aldizkatu : AB38 2, HiztEn-LurE; aldizkatze : LurE. Ez dugu aurkitu DFrec, AB50, Euskalterm iturrietan; alterno itzulitako besteak: alterno : AB38 11, Euskalterm 1; txandakako : Euskalterm 6 (eta txandakatu 1).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aldizkatu : EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

alterno formaren ordainak: ElhHizt: "1 txandakako , aldizkako ; 2 Electr. alterno "; HiruMila: "1 Electr. Bot. alterno ; 2 txandakako , artekako ".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aldizka(tu), aldizkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

aldizkatze
iz. aldizkatu aditzari dagokion ekintza. Jainkoak mantentzen du mundu handi honen iraupena betiko aldizkatze batean, zeina dela bide, eguna aldatzen baita beti gauera.

Aztergaia: aldizkatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

aldizko
iz. bizk. Apeta.

Aztergaia: aldizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

apeta.

aldra
iz. Izaki bizidunez osaturiko talde handia. Ik. saldo1; samalda. Akelarreko sorgin aldra zorigaiztokoa. Emakume aldra handia negarrez. Ganadu aldrak legez. Uso aldra zuriak. Hiru edo lau aldratan banatu ziren.
Azpisarrerak

Aztergaia: aldra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aldraka
adb. Aldran, kopuru handian. Ik. andanaka; samaldaka; saldoka. Ari dira igitariak hor-hemengo soroetan aldraka. Negu gogorraren ihesi, aldraka doazen usoak.

Aztergaia: aldraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

aldran
adb. Aldra osatuz. Kalera aldran ateratzen direnean.
Loturak
aldrebes
1 adj. Pertsonez mintzatuz, desegoki edo atzekoz aurrera jokatzen duena. Ik. trakets. Bizente Elizegi pilotarekin ez da mutil aldrebesa. Hau ume aldrebesa.
2 adj. Gauzez mintzatuz, desegokia, bururik ez hankarik ez duena. Gurasoen mundu aldrebes hau ez dugu onartzen. Bertso aldrebesak. Lana neke eta minen iturri dela sinestea, gauza aldrebesa. Arrazoi aldrebesak. Bide txarretik erori ginen paraje aldrebesera.
3 adb. Bururik ez hankarik gabe. Frantsesaren ideiak beti aldrebes, gaur lau baldin badira bihar batere ez. Egoki baino askoz nahiago dute ibili aldrebes.
4 adb. Okerreko aldera. Dena aldrebes egiten dik.
5 adb. Alderantziz. Aldrebes jarri. Hilabete baino gehiago pasatu nuen hitzik egin gabe, baina hasi nintzen berriro ere hitz egiten, dena aldrebes, dena atzekoz aurrera.

Aztergaia: aldrebes

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aldrebes 1 izond.: ume aldrebesa, arrazoi aldrebesak. 2 adlag.: dena aldrebes, dena atzekoz aurrera.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

izond. ("ume aldrebesa", "arrazoi aldrebesak); adlag. ("dena aldrebes, dena atzekoz aurrera")

aldrebeskeria
iz. Bururik ez hankarik ez duen egite edo esana. Eskubide osoa du nornahik eredu horren akatsak eta aldrebeskeriak erakusteko. Aldrebeskeriarik ez ezazu esan.

Aztergaia: aldrebeskeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aldrebestu, aldrebes/aldrebestu, aldrebesten
da/du ad. Aldrebes jarri. Ez nuen egoera nahasi hura are gehiago aldrebestu nahi. Eta bizitza, nolabait esan, aldrebestu egin zitzaion.

Aztergaia: aldrebestu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

3 ager. (EusJok, Tx, Uzt Sas).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

6 ager. (Etxde, M. Atxaga, X. Mendiguren B, J. Sudupe, M.A. Elkoroberezibar, A. Egaña).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aldrebes(tu), aldrebesten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

aldrebes jarri.

aldudar
1 adj. Aldudekoa, Alduderi dagokiona.
2 iz. Aldudeko herritarra.

Aztergaia: aldudar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeari dagokio.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

aldun
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aldun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ahaldun].

Aztergaia: aldun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: diputado

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. ahaldun.

aldundi
iz. Diputazioa, bereziki Hego Euskal Herriko eskualde bakoitzeko diputatu edo ahaldunek osatzen duten erakundea. Gipuzkoako Aldundia.

Aztergaia: aldundi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Sin. diputazio proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): oharra erretiratu du.

ale
1 iz. Gariaren eta kideko landareen hazia. Ik. bihi; garau. Arto alea eta gari alea. Dirutan edo aletan ordaindu.
2 iz. (Multzokari gisa). Lastoa eta belar gaiztoak alde batean, ale garbia bestean. Alea ganbaran bildu.
3 iz. Zenbait landareren hazi edo fruitu txiki biribil antzekoa. Babarrun alea. Kafe alea. Ale askoko mahats mordoa. Zeruetako erreinua ziape alearen antzekoa da.
4 iz. Fruitua. Sagastiak alez beteta. Udareondoa alerik gabe utzi zuten.
5 iz. Hainbat gauzaren zati xehe biribil antzekoa. Hondar alea. Arrosario alea.
6 iz. Batere ez, ezer ez. (Ezezko esaldietan). Ez da ikaslerik agertu, ezta alerik ere. Alerik utzi gabe.
7 iz. Banakoa. Zenbat legatz harrapatu dituzu?, lau ale bakarrik.
8 iz. Liburu, aldizkari, inprimaki eta kidekoen aldaki bakoitza. Liburu berriaren ale bana eskaini digu. 1.500 aleko argitaraldia.
9 iz. Aldizkariez mintzatuz, zenbaki bakoitza. Egunkariaren lehen alearen urteurrena. Argia aldizkariaren azken alean.
10 iz. lgart. Mozkorraldia. Egundoko alea harrapatu zuen.
11 iz. Neurriz gainekoa, oso handia. (Hitz elkartuen bigarren osagai gisa). Hura gizon alea! Berebiziko begi aleak zituen.

Aztergaia: ale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ale, bateko

Euskaltzaindiaren Arauak

ale Sin. bihi, garau: 1 'bihia, garaua': arto-alea, gari-alea; ez da ikaslerik agertu, ezta alerik ere. 2 'batekoa, unitatea': liburu berriaren ale bana eskaini digu. 3 (hitz-elkarketaren bigarren osagai gisa) 'handia, ezustekoa': hura gizon-alea!.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)
Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. bihi, garau ("arto-alea, gari-alea"; cf. kafe-bihi, gatz-garaua; "ez da ikaslerik agertu, ezta alerik ere"); 2. 'bateko, unitate' ("liburu berriaren ale bana eskaini digu"); 3. hitz-elkarketaren bigarren osagai gisa 'handia, ezustekoa' ("Hura gizon-alea!")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremuak zehaztu. 1 bihi 2 Liburu edo argitaralanena" (1993-02)

ale batzuk
1 Batzuk, banako batzuk. Horietako kanta zahar bat aipatua dizut lehenagotik; hona hemen beste ale batzuk, jakingarrienak. Ale batzuk oso ondo lotzen zaizkio enborrari, beste batzuk kanpoalderago daude.
2 Gutxi batzuk. Ik. bakan batzuk. Landare horrek gai kimiko toxikoak sortzen ditu eta, intsektu ale batzuk kenduta, haren hostoari kosk egingo dionik ez da topatzen.
aleatorio
adj. mat. Ausazkoa, zorizkoa.

Aztergaia: aleatorio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira 5 aleatorio (Lehen ziklo esperimentala liburukoak: "Dependentzia funtzionala. Dependentzia aleatorioa. Independentzia aleatorioa", "berauen artean gutxi gehiagoko lotura duen erlazioa bada, izatez; dependentzia honi aleatorioa deritzo", "Bi aldagaiak inolako erlaziorik ez baldin badute, berauen artean independentzia aleatorioa dagoela esan ohi da", "Dependentzia aleatorioa eta funtzionala, eta independentzia funtzionala definitu laburki") eta aleatorizazio 1 (F. Azorin: "Gero, laginketaren garapen historikoari ekiten zaio eta aleatorizazioari eta superpopulazio edo ereduei buruzko eztabaidari").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez da agertu ap. DFrec, AB50, LurE; aleatorio : AB38 2, HiztEn, Euskalterm 25; aleatoriotasun : Euskalterm 1; 'aleatorio' adierako besteak: aleazio- : Euskalterm 1, ausazko : Euskalterm 25, ausazkotasun : Euskalterm 1; zorizko : AB38 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aleatorio : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; aleatoriotasun ; ElhHizt. Ez dugu aleatorio sarrerarik aurkitu hiztegiotan: HLEH, EuskHizt, Lur EG/CE, Lur EF/FE (baina ik. beherago), Casve, HaizeG, T-L LBF, Lh DBF, PMuj, DRA, Azkue Aurkibidea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

'aleatorio, aléatoire'ren ordainak hiztegietan: HiruMila: ausazko, aleatorio, zorizko; ElhHizt: aleatorio, ausazko, zorizko (eta 'aleatoriedad': aleatoriotasun); Lur EG/CE: ausazko; Lur EF/FE: ausazko, aleatorio; HaizeG: menturazko, badaezpadako; PMuj: zorizko, adurrezko, bada-ezpadako.

Erdaretako formak

es aleatorio-ren ordainak: fr (DLLF): aléatoire; it (L. Ambruzzi): aleatorio, dubbio, rischioso; en (Collins): accidental, fortuitous, uncertain, (estadística) random, aleatory; de (Slaby-Grossmann): Zufall abhänging, aleatorisch, gewagt, risikoreich.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

ausazko, zorizko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'kendu eginen nuke eta [e. ausazko, zorizko] proposatuko'.

 - [E116]: 'EEBSn zenbait adibide ageri dira, gehienak Elhuyarrenak. Espainolak eta frantsesak erabiltzen du hitz hori, ingelesak beste bide bat hartu du'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): 'aleatorio* e. ausazko, menturazko (eta gero hitz hauek zerrenda orokorrean sartu)'.

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): aleatorio izond. Mat. Sin. ausazko; zorizko.

aleatu, alea/aleatu, aleatzen
du ad. Heg. Aleazioa egin. Kobrea eta eztainua erraz alea daitezke.

Aztergaia: aleatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

azaltzen ez dakigun aleatu 1, SP Phil ("adiskidetasun falsoak ere espiritua lilluratzen du, aleatzen duela nihor, ea kastitatean eta debozionean iarriko denz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aleatu 6: Gipuzkoako Ekonomia ("altzairu aleatuak"), TeknolMekan 4 ("Aleatu gabeko aluminioa", "Burdinurtu aleatuak", "Tratamendu honen bidez karbono aleatu gehiena desagertarazi egiten da", "Aluminioa aleatuta erabili ohi da, aleazio-elementuek propietate mekanikoak hobetzen dizkiotelarik"), FisKim/DBH ("Urrea zilarrarekin edo kobrearekin aleaturik bitxiak egiteko erabiltzen da"); mikroaleatu 3: MetalurFisi ("Azken urteotan, egituretan erabili ahal izateko, erresistentzia handiko altzairu mikroaleatuen hedapenean aurrerapen handia izan da"), Ekaia 1995 ("Ti/V eta Ti altzairu mikroaleatuen tentsio vs deformazio kurbak"), Elhuyar 1995 ("4.4. taulan azaltzen diren altzairu mikroaleatuetan...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aleatu : AB38 9 (hauetan altzairu aleatu; elastikotasun handiko altzairu aleatu; erresistentzia handiko altzairu aleatu), HiztEn (zenbait metal urtu edo nahastu), LurE (bi metal edo gehiago nahastu, biak urtuz), Euskalterm 1 ('alear') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aleatu : ElhHizt (1 Kim. alear; 2 Teknol. ligar), HiruMila (alear), EskolaHE (Kim. nahastura bat egin), DRA (simular) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

du aditza dela jartzea proposatu da. (2013-12-17)

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

alea, aleatzen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

du ad.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aleatu, alea, aleatzen. du ad. Heg.

aleazio
iz. Heg. Elementu kimiko baten edo gehiagoren disoluzio solidoa metal batean. Aluminio aleazioak.

Aztergaia: aleazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aleazio Heg.

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

ez da nazioartekoa (esp. aleación, fr. alliage, ing. alloy...), baina onartzekoa, ez baitago ordezko hoberik

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'Heg.' markarekin onartu da (eta ondo deritzogu), baina 'Ipar.'?" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Hau arautua dugu. Hala ere, Heg denez, ez litzateke komeniko beste bide bat markatzea? Nik azalpena jarriko nuke honela: 'metal nahastura''.

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): 'ez eman beste azalpenik. Zegoen bezala utzi'.

alegal
adj. Legearen babesik edo debekurik ez duena, baina zuzenki legearen aurkakoa edo ilegala ez dena. Hego Euskal Herrian alegala da zerbitzu hori; Ipar Euskal Herrian, aldiz, ilegala.

Aztergaia: alegal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): alegal 27: Elkar (“Martin herriko jendeari buruz egiten aritu zen ikerketan lagundu zioten, nahiz eta egin zituzten gauza batzuk ilegalak izan, edo gutxienez alegalak”), Deia (“Lehenengo eta behin, parte hartu nuen Euskaltzaindiak ofizialtasuna lor zezan, 1966ko dekretura arte egoera alegalean baitzegoen”), Berria 18 (adib.: “Alegalak dira, halere, oraindik Nafarroako etxeetara ETB daramaten errepikagailurik gehienak”), EiTB (“Gaur egun prostituzioa esparru alegal batetan kokatua dago, eta beraz, zaila bihurtzen da erregulatzea”), Jakin 2 (adib.: “garai batean, inolako betebeharrik gabeko tokiko telebista alegalez bete zen”), Argia 4 (adib.: “Alegalak dira biak, horrek dituen ondorio guztiekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: alegal 6, Berria (adib.: “Alegala da, hori bai, baina ez ilegala”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: legezko, legez kontrako, alegal.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: legez kanpoko adj. Proiektua legez kanpokoa zela onartu zuen Auzitegi Nazionalak. Legez kanpoko salerosketa. Tratu txarrak eta legez kanpoko atxiloketa. || legez kontrako adj. Legearen kontrakoa. Legez kontrako erakunde bateko kidea. Dirua legez kontrako ekintzen bidez lortu du. Legez kontrako ezer egiten ez dutela erakusteko. || ilegal adj. Legearen kontrakoa, legez kanpokoa. Droga ilegalak.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es alegal / fr : Elhuyar: legez kanpoko / NolaErran: / Zehazki: legez kanpoko / Labayru: - / Adorez5000: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es alegal / fr : Elhuyar: legez kanpoko / NolaErran: / Zehazki: legez kanpoko / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Erdara batekoa onartu da, baliokide okerraren kaltetan

Onartzekoa da, baduelako legez kanpoko adjektiboak ez duen ñabardura bat.

alegatu, alega, alegatzen
du ad. Argudiatu, argudioak azaldu. Zin hura heriotzako estura larrian eragin zidatela alega nezake.

Aztergaia: alegatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

alega, alegatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

argudiatu.

alegazio
iz. Alegatzea; alegatzearen ondorioa. Enpresaren alegazioak aztertu ostean, erabaki beharko du Jaurlaritzak zein zigor ezarri.

Aztergaia: alegazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

alegatu : Lç 5, Ax 3, Ch 2, Gy 3, Arr GB; ez dugu alegazio formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira eta admin. eremukoak alegatu 5 (P. Sastre, AAO, EHAA); alegazio 7 (GAO, BEO, EHAA 1988, 1989; eta EHAA 1986: "alegazio-idazki") eta ailegazio 1 (EHAA 1986).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alegatu : DFrec 4, AB38 1, AB50 3, HiztEn-LurE, Euskalterm 8; alegazio : AB50 4, HiztEn, Euskalterm 2; eta 'alega-' itzulitako besteak AB50n: ailegazio 5 (eta ailegazioak egin 1), alderazpen-adierazpen 1, aldezpen 3, zuzenketa 1 (eta zuzenketa-eske 5), ezarpen 3, jasarpen 1, jazarpen 2, jezarpen 2; agiri 1, agertu 1, adierazi 1, alega 1; eta Euskaltermen aduzitu 1.

Sektore jakin bateko informazioa

EurItune: (alegaciones y observaciones) aldezpenak eta oharrak / (alegar) azaldu, adierazi. // LurraldeAntol: (alegación) azalpen, aldezpen-adierazpen, aitzi-adierazpen / (alegar) azalpenak egin. // HezkAdmin: (alegar) alegatu. // AgAld hitz-bilduma: (alegación) aipamen, aldezpen, jazarpen-idatzi / (alegar) erakutsi, adierazi, agertu, egiaztatu, aipatu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

alegatu : EskolaHE, EuskHizt.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal alegación / alegar formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: "1. argudio, arrazoi; 2. Der. alegazio, arrazoibide" / "1. argudiatu, arrazoitu; 2. Der. alegatu". // HiruMila: "Der. alegazio" / "1. alegazioak azaldu, alegatu; 2. aducir, citar: ekarri, aipatu, aurkeztu; 3. justificar, alegar en favor de: justifikatu, zuritu, -ren alde mintzatu/hitz egin/berba egin".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

alegera
1 adj. Ipar. Alaia. Lehen pobre alegera zena, gero aberats triste egin zen.
2 adb. Ipar. Alaiki. Alegera bizi.

Aztergaia: alegera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

alegera, -e

Euskaltzaindiaren Arauak

alegera Ipar. 'alaia'

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: alegera(-belar), alegerarik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: erants Ipar. eta Naf.?

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): Ipar. 'alaia' jasoko da.

alegera belar, alegera-belar
iz. Ipar. Sesamoa. Ez dakit zertarako erabil nezakeen alegera-belarra.
alegeragarri
adj. Ipar. Alaigarria.

Aztergaia: alegeragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

alegeraki
adb. Ipar. Alaiki. Bizi gaitezen alegeraki, bizi atseginetan. Gazte eta adineko, denak alegeraki jostatu dira.

Aztergaia: alegeraki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

alegerarazi, alegeraraz, alegerarazten
du ad. Ipar. Alaiarazi.

Aztergaia: alegerarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

alegeraraz, alegerarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ra(tu)+arazi.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

du ad.

alegerarik
adb. Ipar. Alaiki. Ik. pozik. Gizona joan zen alegerarik.
Loturak

Aztergaia: alegerarik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS (Lç, TAV, EZ 2, Ax 2, AstLas, Bordel, Jnn 3, Barb).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alegera sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

alegeratasun
iz. Ipar. Poza, alaitasuna. Eguna iragan da alegeratasun handienean.

Aztergaia: alegeratasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

alegeratu, alegera/alegeratu, alegeratzen
da/du ad. Ipar. Alaitu. Ik. poztu. Alegeratu behar baikara hura hain ohoratua ikusteaz. Zeruko loriaren esperantzak alegeratzen du giristinoa.

Aztergaia: alegeratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

alegera(tu), alegeratzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

da/du ad.

alegia
1 lok. Zerbait azaldu ondoren, informazioa zehazteko, azaldutakoa argitzeko edo osatzeko erabiltzen den hitza, hau da-ren baliokidea. Hemengo ipuin eta bertsoek iturri bera dute; Graziano Gesaltzako aitona, alegia. Eskutitz sail bat zen, karta sail bat, alegia. Gauza bat da arrantza, astoarena, alegia, eta bestea arrantza, itsaso-erreketako arrainena. Argiaren zalea da, alegia, ez duela beste zuhaitzen itzalik nahi.
2 lok. (Azaldu nahi denari sarrera emanez). Zera adierazi dio, alegia, ez dadila hemendik aurrera bere andregaiarekin joan. Esan dit, alegia, hauek gaztetxoak direla. Esan nahi dut, alegia, aukera izan banu bide horretatik joko nuela.
3 Ipar. Balitz bezala-ren (edo aditz pertsonaren arabera, banintz bezala eta abarren) edo itxurak egiten-en baliokidea den partikula. Alegia ni ero. Batzuek, alegia otoitzean, zerbait marruskatzen badute ere. Alegia etxera doala. Lan hasia edo alegia hasia ezin utz. Gau guztia egon naiz alegia hila.
4 iz. Ipuina edo elezaharra, gehienean hitz neurtuetan moldatua, pertsona gisa jokatzen diren animaliak edo gauzak agertzen direna eta ondoriotzat irakaspen morala ematen duena. Otsoaren eta bildotsaren alegia. Oxobiren alegiak.

Aztergaia: alegia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

alegia /ipuina; partikula/

Euskaltzaindiaren Arauak

alegia 1 (partikula) 2 'ipuina'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: alegia egin .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Partikula gisa 2. mailara pasa". (1993-02)

 - [K204]: bigarren erran nahi bat badu, iparraldean bederen askoz ere ibiliagoa: alegia eta eri, eri balitz bezela" (1995-01-13)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: baina 'partikula' ez da esanahia.

 - [E116]: "Hori hala bada ["Iparraldean, ahozkoan, bizirik dagoela dio J-LDk"] alegia egin horren ondoren Ipar jarri behar da".

 - Erabakia: Batzordea (JAA, M.A, I.S) eta BAgiria (2000-03-30): (partikula) behar du. // Erabakia (2002-07): "onartu nire proposamena".

alegia deus ez
Ipar. Ezer gertatuko ez balitz bezala. Behin, Solange eta ni bakarrik geundela goxoki itzalean, alegia deus ez, musu eman nion neska kriket eztiari.

Aztergaia: alegia deus ez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ALEGIA DEUS EZ. Como si nada. "Alegia deus-ez, comme si de rien n'était" Lf Gram 344. Gure zuzenak oro, alegia deus ez, / Moztu darozkigute ixilka, gezurrez. Zby RIEV 1909, 233. [Framazon madarikatu horiek] galdatu dituztela tropetako jeneral eta buruzagi handiei, zenbeit soldado, alegia deus ez, elizen inguruan larderia izpi baten atxikitzeko. HU Zez 134. Egiazko egia dena da, gezur hori derasatenek luketela nahi eskuara izilka, gordeka urkatu, alegia deus ez, gero Eskualdunak [...] lehertzeko. HU Aurp 213. Jaun bikarioa jiten zakon egun gehienez ikhustera eta, alegia deus ez, kantuen ikhastera. In Ox 194n. Itzuli zen etxerat, eta gosturik handienean erran zion emazteari, alegia deus ez: [...]. Lf Murtuts 42 (v. tbn. 21). Egia esateko, aren [Sokrateren] biziko iardunean irakasle-ikaslerik etzan izan, bestela-baitakoan, alegia deus ez, ari izan zan. Zait Plat 102. (alegia deusik ez). Eta alegia deusik ez hedaturik zangarra / Mediku yaunak hurbilldu dueneko sudurra, / Uztarko sendo batez du hedatzen atzez gora. Gy 74

alegia deus ez 10: Berria 7 (adib.: “Ipar hemisferoko gobernariak oro pozik zeuden unearen historikotasuna espantuz azpimarratzean, beraien herritarrei bezala, globoko pobreenei iruzur ederra egitea lortu zutelako, alegia deus ez”), Argia 3 (adib.: “Tortura erregularki eta bortizki praktikatu baduzu, edo Intxaurrondoko kuarteleko guardia zibil bat bazara eta hogei urte pasa badituzu auto azpira begiratzen nehorekin fidatu gabe, ezin zara alegia deus ez jalgi”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

alegia deus ez 30: Herria 4 (adib.: “Alegia deus ez, berrehun bat kide gurutzatzen da elkarte horretan”), Berria 3 (adib.: “Alegia deus ez, kanpotik heldu den kamaraduna nor den jakin nahi dute”), Daniel Landart 5 (adib.: “Ni zutitu nintzen eta, alegia deus ez, arditegira abiatu”), Aingeru Epaltza 7 (adib.: “Berria ohi zuen gisara eman zion, bidenabarrean, alegia deus ez”), Eneko Bidegain 2 (adib.: “Gérard-ek arrazakeriaren seinale diren alukeriak noizbehinka eta alegia deus ez botatzen ditu, parekoa ez gehiegi harritzeko moduan”), Itxaro Borda, Koldo Izagirre, Elena Touyarou, Xabier Mendiguren Elizegi, Juan Luis Zabala, Juan Garzia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa alegia eta deus sarreretan.

alegia egin
du ad.-lok. Ipar. Itxura egin. Ik. alegia 3. Alegia egin zuen hura adoratu nahi zuela.

Aztergaia: alegia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuak ez du jaso.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS.

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

Iparraldean, ahozkoan, bizirik dagoela dio J-L. Davantek.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alegia sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

itxura egin.

alegialari
iz. Alegia-idazlea. Hor daude Samaniego, Iriarte eta gaur ezezagunak egiten zaizkigun beste alegialari asko, denak La Fontainerengandik esku beteka hartu zutenak.

Aztergaia: alegialari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

alegilari 2 (Etxde, Onaind).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alegilari 4 (Etxde 2, Hegaz taldea 2).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak ez du besterik agintzen

berria denez, eta alegilari forman bakarrik erabili izan den arren, arau orokorra dagokio: -a org. atxikitzea, alegia.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean.

alegiar
1 adj. Alegiakoa, Alegiari dagokiona.
2 iz. Alegiako herritarra.
alegiazko
1 adj. Egiazkoaren itxura duena. Hitz hori egiazkoa da, noski, ez alegiazkoa. Alegiazko kontrizioa. Ez nintzateke beldur esateko inoiz ez dela izan Brahmarik, eta alegiazko izen bat dela hori.
2 adj. Izakiez edo gauzez mintzatuz, irudimenak sortua, fantasiazkoa. Alegiazko animalia honi adarbakoitza esaten zioten testu zaharretan. Alegiazko kontakizuna. Manuel Bandeirak asmatutako alegiazko hiri hori paradisuaren metafora baita.

Aztergaia: alegiazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Informatikan 'birtual'-en sinonimoa dela esatea proposatzen dugu ('alegiazko memoria')" (2001-01-23)

alegoria
iz. Gauza bat edo ideia bat irudi bidez adieraztea; adierazpen hori gauzatzen den testu edo irudi plastikoa. Obra honek badu, halaber, bigarren xede bat ere: profeten liburuek gordetzen dituzten alegoria ilunak azaltzea.

Aztergaia: alegoria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

alegoriko
adj. Alegoriarena, alegoriari dagokiona; alegoriaz edo alegoriez baliatzen dena. Zoritxarrez, istorioak duen indar alegoriko handia galduz joanen da. Modu sinplean eta alegorikoan azaldu ditu naturaren sekretuak. Poema alegorikoa. Rubensek gai historikoak, mitologikoak, alegorikoak eta erretratuak pintatu zituen.

Aztergaia: alegoriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh76 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 76; ETC: 200

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: alegoriko izond. alegórico, -a / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Librea da.

Informazio lexikografikoa
Erdaretako formak

es alegórico / fr allégorique: Elhuyar: alegoria-, alegoriko / Adorez: alegoriko / Labayru: alegoriko, alegoria-, alegori / NolaErran:.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Alegoria jasota dagoenez gero, horren ildotik ere alegoriko zerrendaratzea egoki izan daiteke'.

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

alegrantzia
iz. beh. Alaitasuna, poza; alaitasunezko egoera. Bertso berriak, Arantzazuko alegrantzian jarriak.

Aztergaia: alegrantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Beh.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper