284 emaitza on bilaketarentzat - [201 - 284] bistaratzen.

ongitu, ongi/ongitu, ongitzen
da/du ad. Ondu, oneratu. Ongi konfesatzeko, hartu behar dugu ongitzeko asmo osoa. Eria ongituko zen, zenbait egunen buruan.

Aztergaia: ongitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ongitu, ongi(tu), ongitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ongitu, ongi(tu), ongitzen.

ongitxo
1 adb. Nahikoa ongi. Eta hori guztia ongitxo dakizu zuk.
2 adb. adkor. Asko. Edaten duzu ongitxo, eta jartzen hiztun edo mututurik.

Aztergaia: ongitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

ongixko
adb. Ipar. eta naf. Ongitxo. Iruditzen zait ongixko izanen naizela hemen.

Aztergaia: ongixko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-xko.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

ongizate
iz. Eroso eta estutasun materialik gabe bizi denaren egoera. Lan egitetik eta zuhurra izatetik datoz aberastasuna eta ongizatea. Ongizatezko gizartea.

Aztergaia: ongizate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

berria da, premia bati erantzuten diona (es bienestar adierazteko erabilia, adib.)

ongizate estatu, ongizate-estatu
iz. Gizartea antolatzeko edo estatua kudeatzeko eredua edo politika, hiritar guztien gizarte-eskubideak eta berdintasuna bermatzea helburu duena. Ongizate-estatuaren alde egitea ez da apustu etikoa soilik, inbertsio ekonomikoa ere bada. Posible da ongizate estatu sendo bat izatea eta, era berean, zerga gutxi ordaintzea?

Aztergaia: ongizate-estatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh77 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 635; ETC: 1431

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: ongizate-estatu estado de bienestar; Adorez: 0; Labayru: 0; NolaErran: l'État-providence ongizate estatua. Euskalterm: ongizate-estatu (Gizarte-ongizatea, Soziologia, Politika, 4).

Bestelakoak

ekitate iz. Zuz. Justizia naturalaren nozioa, nori berea eman behar zaiola dioena; justizia naturala, lege positiboari kontrajarria. Ekitatea lege naturalerako itzulera da, lege positiboen isilune, kontraesan edo gorabeheretan. Legerik ez bada, ohitura edo ekitatea dira kontsultatu beharrekoak. Ongizate estatuaren auzia, ekitatearen eta efizientziaren arteko gatazka bezala azaldu nahi izan da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ongizate eta estatu sarreretan.

ongunde
iz. g. g. er. Hitzarmena, abenikoa.

Aztergaia: ongunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ongunde 9: Harb ("zuk zeure Aita eternalarekin ongundeak egin derazkutzu"), Ax 2 ("ongunderik eta abenikoarik egin nahi baduzu", "enplegatzen baitira bitartekoak eta arartekoak ongunden egiteko"), Ir YKBiz 6 ("bein egindako ongundeaz oroitzeko", "Auxe da nere odola, ongunde berriaren odol, zuengatik ta guziengatik pekatuen barkapenerako isuriko dana", "Yainkoak egin zuen Israeldarrekin ongunde, elkartasun edo adiskidetasuna, Moise bitarteko zala, eta ongunde ura sendortzeko Moisek zekor bat Yainkoari opaldu [zion]"). Ik. ap. DRA ongune (SPren hiztegikoa, eta 'bondad' adierakoa, Or Kol 3,12: "Jantzi zaitezte biotz-errukiz, ongunez, umiltasunez, neurribidez eta egonarriz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ongunde (eta gizarte-o.) 2: BalioUrritu 1984 ("eusko gizarte ongunderako kontseilua" — izenburu gisa; "Gizarte-Ongunderako Lurralde-Kontseiluen eginbeharren aholkumendu eta koordinaketa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ongunde : AB50 18, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ongonde : Lh DBF (réconciliation, rétablissement de bons rapports, de bonne amitié), PMuj DVC (reconciliación); ongondetu : Lh DBF (1 réconcilier; 2 se réconcilier), PMuj DVC (reconciliar, volver a unirse); ongondetzaile : Lh DBF (réconciliateur), PMuj DVC (reconciliador); ongunde : EuskHizt, HiruMila (1 alianza, convenio; 2 comodidad de la vida), DRA (1 alianza, contrato, convenio; 2 comodidad de la vida), PMuj DVC (1 alianza, contrato, convenio...; 2 transacción, acomodo...; 3 comodidad de la vida, bienestar...; 4 feria, mercado); ongundeak egin : PMuj DVC (hacer las paces); ongundez : PMuj DVC (de común acuerdo, unánimemente, de consumo); ongune : DRA (1 acuerdo, arreglo; 2 bondad), PMuj DVC (1 ik. ongunde; 2 acuerdo, unión, amistad) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

hitzarmena, abenikoa.

onibar
iz. zuz. Ondasun higiezina. Hirigunetik urrun dauden familia bakarreko etxeetan edo elkarri atxikitakoetan, onibarraren kanpoaldetik begiratzeko moduan jarri behar da kontagailua.

Aztergaia: onibar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

onibar ">EZ Man I 2 ("Ordean Iongoikoa da on ibarren burua Eta izanen da hartzaz bethiere ondua", "etzaitela unha eskatzen naizenez hartarakotz on ibarren isurtzera emana"); Zait Sof 2 ("Ez nazazute egotzi lurralde ontatik omen gabe, nere onibarren yabe ta nere etxe-eraikille baizik", "Aigist'ak etxeko aitaren onibarrak irion ditula") // ap. DRA, gainera: Ol Has 34,10 ("Lurra aukeran duzute, bertan bizi, sal-erosketan ibilli ta onibarrak izateko"), eta onibardun : Etxde Itxas ("Onibardun baten alaba").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

onibar 11: Ospitalez 1987 2 (adib.: "Inbertsio-gastua, Onibarrak, Ekipo-erosketa"); BAO 1995 10 (adib.: "baimenaren baldintzen artean, kokatzen deneko onibarra, egiteko eraikinari lotuta eta, hirigintzaren ikuspegitik, Lurraren Legeko Testu Bateratuaren 258 artikuluan aurrikusten diren ondorioetarako zatiezina izaera izango du"); onibar-ondasun 1: ZerbGidaliburua 1989 ("Onibar-ondasunen alogera, herri-zerbitzurako atxikitzea eta atxikitzetik kentzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

onibar : AB38 1 (onibar-ondasun), HiztEn, LurE (Zuz.), Euskalterm 5 (onibar-gastu 2, onibar-instalazio 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

onibar : EurItun, LurraldeAntol // Ez dugu aurkitu ap. AdmHizt, AdmProz, HezAdmin, LHH, TokiJaur.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

onibar : ElhHizt (Zuz.), HiruMila, EskolaHE (Zuz.), Casve EF, Lh DBF, DRA (on-ibar), PMuj DVC; onibardun : DRA, PMuj DVC; onibar jabetasun idazgua : PMuj DVC; onibar-jabetu : PMuj DVC; onibarketa : PMuj DVC; onibar-lerro : PMuj DVC; onibarrezko : PMuj DVC; onibar-ondasunak : PMuj DVC; onibar-sari : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E210: "Bizkaiko Foru zuzenbidean, familiaren barnean geratu behar diren ondasun jakin batzuei onibar deitzen zaie eta komenigarri izan daiteke hori zerrendan sartzea". // BAgiria (1998-12-18): bigarren itzulirako.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zuz.

Forma baten adiera(k)

(ondasun higiezina) — A. Urrutiak zehatz dezake hobeto adiera hori.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Bizkaiko Foru zuzenbidetik; sartzea komenigarri litzateke.

 - [E210]: 1- Definizioa ere eman: 'ondasun higiezina'. || 1- "Onibar" gaur egun erabiltzen da gaztelaniazko "bien raíz" adierazteko; izatez, izen hori XIX. mende aurrekoa da eta egun gaztelaniaz "bienes inmuebles" hobesten da, "raices" baino.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): bigarren itzulirako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Ohargileak proposatu duen bezala aipatuko da adiera: «onibar iz. Zuz. 'ondasun higiezina'».

onik
adb. Ongi, ezbeharrik gabe, osasunarekin. (atera, irten eta kideko aditzekin). Arriskuz betetako borroka honetatik onik atera da. Jaunak guztiak onik atera ditzala! Onik irtengo nauk, baita jainkoek besterik nahi badute ere. Zure gurasoak bizi dira, onik daude.

Aztergaia: onik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.: onik atera zen.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabilera-oharrak

batez ere atera, irten eta egon aditzekin erabiltzen da.

onik ez izan
ad.-lok. Bakerik ez izan, atsedenik ez izan. Ez zuen onik, bere Zumaia maitean baizik. Alaba ikusi gaberik, amak izango ez luke onik. Gure bihotzak ez du onik izango, Zuregan atseden hartzen ez duen arte. Hura margotu arte ez du onik izango.

Aztergaia: onik ez izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

onik ez izan gisa lematizatuak: L.M. Arrizabalaga ("—Xabier etzazutela erregien jauregira eraman. —Zer da, ba? Ik ez al unan onik izan bertan?"), A. Albisu ("Gartzi-Ximeno'k ez du onik izango, bere aginpide au Teodosio'ren eskuetan uzten ez duan artean"), Agustindarren liturgia ("gure biotzak ez duela onik izango, Zuregan atseden artzen ez duen arte").

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gure bihotzak ez du onik izango, Zuregan atseden hartzen ez duen arte.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  onik ez izan. 1- Adibideko errata zuzendu: "Zuregan > zuregan".

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere hartan onartu da lantaldeak proposatua (jatorrizkoan dago Z maiuskula, Jainkoa aipatzean hala egiteko usadioaren arabera).

onik onenean
1 Unerik onenean. Eta asko gelditzen dira ezer irabazi gabe eta onik onenean guztia galdurik.
2 Onenean ere.
Loturak

Aztergaia: onik onenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

BAgiria (1998-12-18): "gehitzea ontzat eman da [...] onik onenean 'momenturik onenean'".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Batzar-agiriko adiera jasoz: 'unerik onenean'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: gehitzea eskatu da.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): onartu egin da, baita onenean ere.

onil
iz. Inbutua. Nork azalduko die umeei antzarak galkatuak izango direla, zintzurrean artoa sartuko dietela onil batez.

Aztergaia: onil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. inbutu.

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko beste mailegua

inbutu (honen forma ez genuen erabaki: ik. gero bildutako informazioa).

oniriko
adj. Ametsetakoa, ametsei dagokiena. Mundu oniriko baten edo fantasiazko ipuinen munduaren oroitzapena dakarkigu burura hamar urtean osatutako eskultura sortak.

Aztergaia: oniriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): oniriko 42: Deia 4 (adib.: “mundu onirikoetan murgildu da”), Berria 24 (adib.: “Musika onirikoa eta geldoa da”), EiTB 7 (adib.: “Britainiarraren neurrira egindako mundu onirikoa irudikatuko du agertokiak, kolore anitzez, puzgarriz eta puxikaz betetakoa”), Argia 6 (adib.: “narrazioa errealitate kamuts horretatik zerbait goratzen edo aldentzen den kasuetan maizago izaten dira zurrunbilo onirikoak hegaldi lirikoak baino”), DiarioVasco (“Geroz eta estilo onirikoago batean misterioz betetako atmosfera batean sartzen du Buzzatik irakurlea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: oniriko 27: Berria 14, Herria 2, Joseba Sarrionandia 2, Joan Mari Irigoien, Joseba Urteaga, Xabier Mendiguren Elizegi, Mikel Hernandez Abaitua, Anjel Lertxundi 2, Juan Garzia, Karlos Linazasoro, Aritz Gorrrotxategi.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es onírico / fr onirique: Elhuyar: oniriko / Nolaerran: ametsetako, oniriko / Zehazki: oniriko, amets-, ametsetako / Labayru: oniriko / Adorez5000: ametsezko, amets-, ametsen, oniriko.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ametsetako araua da, azpisarrera: “ametsetako izlag. 'amestua, amets egina': ametsetako lukainka”.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendan sartu egingo nuke" (2009-01-13)

oniritzi
1 iz. Ontzat ematea, onespena. Ik. on iritzi. Euskaltzaindiaren oniritzia jaso arte.
2 iz. Maitasuna. Adiskide gaiztoaren oniritzi hondagarria.
3 adj. Maitatua. Euskal dantza oniritziak.

Esaera zaharrak

Oniritziaren begietan gauza ezainik ez da.

Aztergaia: oniritzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 'maitasuna'. 2 iz. 'ontzat ematea, onestea'. 3 izond. 'maitatua': euskal dantza oniritziak. 4 izond. 'onetsia'.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E210: "Hitz hori aditz moduan onartuta dago, baina ez dago zehaztua zein den aditz hori erabiltzeko modua (oniritzi, onirizten dio ad.)". // BAgiria (1998-12-18): "aditz gisa sartzea ez da onartu".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Dokumentazioa oneritzi formaren aldekoa dela esango nuke. Oniritzi moldeak ez dakit zer oinarri duen" (1996-07-30)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: aditz bezala erabiltzea onartuta baina ez zein den erabiltzeko modua.

 - [E109]:  on iritzi bi aldiz ageri da; seguru ez dela oniritzi gomendatzekoa?

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): aditz gisa sartzea ez da onartu. // BAgiria (1998-12-18): oniritzi-ri bi adiera gehitu zaizkio: 3. izond. 'maitatua', euskal dantza oniritziak; 4. 'onetsia'.

oniritzia eman
du ad.-lok. Ikerketa-batzordeak egindako txostenari oniritzia eman dio Eusko Legebiltzarrak. Administrazio kontseiluek oniritzia eman dute.
Ohiko lexiak

Aztergaia: oniritzia eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

oniritzia eskatu
du ad.-lok. Zuen oniritzia eskatzen dugu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: oniritzia eskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

onize
iz. Zerrenda argiak eta ilunak dituen agata aldaera, bitxigintzan erabiltzen dena. Onizezko kopak.

Aztergaia: onize

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan s.u. onize: oniza: Ur Ir 28,20 ("Laugarrenean, krisolitoa, oniza eta beriloa" — Ol onike, Ker, BiblE onize, Bibl oniza); oniz harri: Dv ibid. ("Laugarrenean, krifolita, oniz harria eta beriloa"); onix: JE Ber ("Pareta guziak estaliak ditu onix deitzen duten marbreaz").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

onize 11 ap. EPG (BiblE) // Ez dugu aurkitu ap. ZTC; ik. Geologia HE paperezkoan: onize / en onyx / es ónice / fr onyx. // BiblE: onize 7 (Ir 25,7; 28,20; 39,13; Ez 28,13; Jb 28,16; 1 Kro 29,2; Si 24,15); onize harri 4 (Ir 28,9; 35,9.27; 39,6).

Lantaldearen irizpideak
Atzera egiterik ez dago

forma hau nagusitu zaie tradizioko aldaerei.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

oniztar
1 adj. Onizegainekoa, Onizegaineri dagokiona.
2 adj. Onizepekoa, Onizepeari dagokiona.
3 iz. Onizegaineko herritarra.
4 iz. Onizepeko herritarra.
onkologia
iz. med. Medikuntzaren adarra, tumoreak, bereziki minbizidunak, aztertzen dituena. Ospitaleko onkologia saila.

Aztergaia: onkologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

onkologiko
1 adj. med. Onkologiarena, onkologiari dagokiona. Erietxe onkologikoa. Kirurgia onkologikoa. Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionaleko ikertzailea.
2 adj. med. Tumore bat duena. Bio-Bac botika dozena bat gaixo onkologikori eman zien, eta horien % 40ri tumorea txikitu egin zitzaion.
3 iz. med. Erietxe onkologikoa. Donostiako onkologikoko zuzendaria.

Aztergaia: onkologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

onkologo
iz. med. Onkologian espezialista den sendagilea. Onkologoek beste arma bat ere badute minbiziari aurre egiteko: kimioterapia.

Aztergaia: onkologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “onkologia iz. Med. Medikuntzaren adarra, tumoreak, bereziki minbizidunak, aztertzen dituena. Ospitaleko onkologia saila.”.

LBeh (2016-10-26): onkologo 39: Elhuyar 4, Consumer 3, Berria 10, EiTB 13, Jakin, Argia 7, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: onkologo 7: Berria 2, Oskar Arana 2, Imanol Zurutuza 2, Juan Garzia.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: onkologo (Osasun-administrazioa).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es oncólogo / fr oncologue: Elhuyar: onkologo (Med.) / NolaErran: - / Zehazki: onkologo / Labayru: onkologo (Med.) / Adorez5000: onkologo (Med.).

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da eta sartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Med.

online
1 adb. Internet sarean. Aldez aurretik erosi nahi dituenak, www.barrabarra.eu webgunean sarrerak online izango ditu, urriaren 10era arte. Hiztegi horiek online kontsulta daitezke.
2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, Internet sarean dagoen zerbitzu edo jarduera bat adierazteko). Online denda. Jokoaren online bertsioa doakoa izango da. Online ikastaroak sortzeko tresna da Questi-online.

Aztergaia: online

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh667 2021-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

online 371: Deia (“Zaleek txapelketa online jarraitzeko aukera zabala izango dute”), Elhuyar (“Baina aplikazioek datu eguneratuak online kontsultatu beharra dutenean...”), Consumer 58 (adib.: “Online hiztegiak”), Berria 27, EiTB 223 (adib.: “70 gonbidapenen zozketa notario baten aurrean egingo dute eta online eskainiko dute Aldundiaren webguneko Bizkaimedia atarian”), Jakin 27 (adib.: “Interesatzen zaion liburu bat aurkitzen duenean online erosten du”), Argia 27 (adib.: “arri zure negozioa online urtean x euroren truke”), DiarioVasco 7; on line 189: Deia 2 (adib: “estreinaldiak areto komertzialetan, on line zinema banatzeko plataforma berriak”), Elhuyar 35 (adib.: “on line salmenta”), Consumer 8 (adib.: sarean edo on line aritzen diren bankuak”), Berria 38 (adib.: “aurkezpenak on line ikusteko edo kudeatzeko”), EiTB 85 (adib.: “on line bankuen pasa-hitzak Interneten lortzen zituzten”), Jakin 13, Argia 3, DiarioVasco 5. // online 670: Aizu 25 (“Zehazki, 548 jarri dituzte online irakurtzeko moduan”), Argia 36, Berria 45 (“Zorionez, gaur, baliabide seguruagoak ditu Internetek; online plataformak gordailu onak dira, eta artxiboak ez dira hain erraz desagertzen saretik... Ziur?”), Deia 9 (“Zaleek txapelketa online jarraitzeko aukera zabala izango dute, www.bizkaikotxapelketea.biz webgunean”), DiarioVasco 22 (“Google Docs erabil dezakezu, gainera, gainerakoen datuak biltzeko onlineko formularioa sortzeko”), Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 247 (“Fronte bat goizean helduko da, eta prezipitazio arinen bat izan genezake, baina arratsaldean giroa lasaiago egongo da. Unean uneko eguraldia ikusteko, gure online kamerak dituzu”), Elhuyar 24, Elkar 3 (“Abesteari utzi nionean, banuen unibertsitate karrera bat erdi amaituta. Errioxako unibertsitatearen musikologia lizentziatura online bat baino ez zen, ordura arte garrantzi gutxi izan zuena nire bizitzan”), Erlea (“Iaz Elaph online aldizkariak arabiar munduko urteko intelektual izendatu zuen”), Consumer 95 (“Software 602-ren 602PC Suite izenekoa, adibidez, %90 merkeagoa da eta bere testu prozesadorea eta bere kalkulu orria (biak ere, Word eta Excel ekin elkargarri) eskaintzen ditu; horrez gainera, dokumentuak PDF ra esportatzen ditu, irudak antolatu eta editatzen ditu eta online dokumentuak partekatzen ditu“), Goiena 13 (“Eros ezazu online dendan,”), HABE 5 (“'Online ikastaroak sortzeko tresna da Questi-online'”), Jakin 35 (“Horrez gain, webgune bat -demagun, online denda bat- bisitatu eta produktu bat ikusi ondoren, iragarki hori beste webguneetan ere erakusteko gaitasuna dauka, behin eta berriz iragarkia erakutsita erosteko aukera gehiago baitaude”), Laneki 56 (“Online sistemaren bidez”), UEU 51 (“Kontsumitzaileen begiek, offline, gondola baten aurrean, edota online ere, irudi baten aurrean, duten ibilbidea azter daiteke”), Uztarria 2 (“Gainera, bertaratzen den jendearen artean sariak zozketatuko dira, besteak beste, Hemenbuy! online plataformak jarritako otarre bikaina, erdi kaleko erakusleiho batean ikusgarri dagoena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: online 4: Berria (“Online sistema honi esker partekatzea lortzen diren bidaia gehienak noizbehinkakoak izaten dira”), Filosofiako gida 3 (adib.: “Online bilaketa”); on-line 26: Berria 23, Irene Aldasoro 2, Iñaki Heras; on line 7: Berria 3, Herria 1, Txema Ramirez de la Piscina, Markos Zapiain, Filosofiako gida.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: “on line (online*). h. sarean. Liburua on line jarri dute*[e.] Liburua sarean jarri dute“.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es on line / fr en ligne: Elhuyar: on line; linean / Nolaerran: linean, on line / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu online formarik.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

oraingoz ez da mailegua jasoko (nahiz hori ere erabiltzen den), bai baitugu euskal ordain egokia (sarean) eta hori bultzatu nahi da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

linean, sarean ordain egokiak dira, baina ez dute online ordezkatu.

onomastika
iz. Izen bereziak aztertzen dituen jakintza. Onomastika Batzordea.

Aztergaia: onomastika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
onomastiko
adj. Izen bereziena, izen bereziei dagokiena. Azken partean kronologia zabal bat erakusten du liburuak, eta baita bibliografia eta aurkibide onomastikoa ere. Euskal Corpus Onomastikoa egitasmoa.

Aztergaia: onomastiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh69 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

LB: 69; ETC: 93.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: onomastiko izond. (Hizkl.) onomástico, -a; Adorez: onomastiko: adj. onomástico/ca; Labayru: onomastiko 1 adj. Hizkl. onomástico -ca; NolaErran: 0. / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

onomatopeia
iz. Hots bat fonemen bitartez imitatzea; horrela sorturiko hitza. Miau, kuku, ñir-ñir edo burrunba bezalako onomatopeiak.

Aztergaia: onomatopeia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
ontarte
iz. Mesedea; onura, probetxua. Egin dizkigun ontarte guztien eskerrak emateko. Ontarteak hartzen dituenak zor dio bere ongileari ezaguera ona. Jesusek mundura etortzearekin ekarri dizkigun ontarteak.

Aztergaia: ontarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
ontasun
iz. Ona denaren nolakotasuna. Ik. zintzotasun. Jainkoaren ontasun amaigabe eta baztergabea. Zer ontasun handia agertu duzun bekatari oker honekin! Gogoan har dezagun Salbatzailearen ontasun miragarria bere dizipulu fede-galduaren aldera. Ontasunean irauteko. Jakinik ontasunez eta eskuzabaltasunez epaituko gaituzula.

Aztergaia: ontasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05
ontogenesi
iz. biol. Izaki bizidunen garapena, ernalkuntzatik helduarora artekoa. Filogenesiaren eta ontogenesiaren arteko harremana.

Aztergaia: ontogenesi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ontogenetiko forma aztertzean sartzeko proposatua.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Biol.

ontogenetiko
adj. biol. Ontogenesiarena, ontogenesiari dagokiona. Garapen ontogenetikoa behar bezala aztertu nahi bada, ezinbestekoa da giza espeziearen filogenesia, pixka bat bederen, ezagutzea.

Aztergaia: ontogenetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh50 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 50 (UEU); ETC: 72.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ontogenetiko izond. (Biol.) ontogenético, -a; Adorez: 0; Labayru: ontogenetiko 1 adj. Biol. ontogenético -ca. Garapen ontogenetikoa: Desarrollo ontogenético; NolaErran: 0. / Euskalterm: garapen ontogenetiko (Psikol. desarrollo ontogenético).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia. Hiztegi arruntetan ere jasoa dago. Forma horrekin batera ontogenesi ere jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Biol.

ontologia
1 iz. Metafisikaren adarra, izakia orokorrean aztertzen duena. Ontologia aristotelikoa.
2 iz. inform. Ezagutza-arlo bateko kontzeptuak eta haien arteko erlazioak adierazten dituen eredu formala, sistema desberdinen arteko komunikazioa eta informazio trukea erraztea helburu duena. Bilatzaile semantiko multimedia horrek zientzia eta teknologiako WNTerm ontologia espezializatua du oinarri.

Aztergaia: ontologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: ontología.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

ontologiko
adj. Ontologiarena, ontologiari dagokiona. Teoria guztietan, alderdi linguistiko-semantikoa, ontologikoa eta epistemologikoa bereizi behar dira.

Aztergaia: ontologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

ontsa
1 adb. Ipar. Ongi, ondo. Ontsa da. Ontsa bizi izan baziren, ontsa hil ziren. Ontsa ezagutu dutenek. Lur arrotzean ere berdin ontsa emanen du. Arras ontsa jakin. Net ontsa.
2 adb. Ipar. Asko. Ontsa estonatu nauzu.

Aztergaia: ontsa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ontsa "ongi".

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'ongi, ondo'.

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

ongi, ondo.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "gertatzen dena da ea norbaitek horrela erraiten duen "untsa" erran gabe" (1993-02-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: garbi dago ez direla Iparralde guztikoak, inondik ere.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): ontsatu, ontsatzaile sarrerei Ipar. oharra gehituko zaie.

ontsa da
Ipar. Adostasuna adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. ondo da; ongi da. Ontsa da; zuk nahi bezala eginen dugu.

Aztergaia: ontsa da

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONTSA DA. Está bien; bien, vale, de acuerdo. Ontsa da, ihardesten dio Naierako dukiak. Laph 7. Ontsa da. Zuk nahi bezala eginen dugu. Barb Sup VIII. --Errozü goraintzi nik etxi. --Untsa düzu, bena zü nur zira? Const 32. Pusa zak bertze alderditik [...]. Aski, aski, untsa duk. Zub 74. Ontsa da! Bihar arratsean, zure orde, ni egonen naiz. Barb Leg 23. --Dena ez bada, parte on bat bederen emanen deat. --Ontsa da! Larz Iru 100. Bon, bon, ontsa duk... Goazen beraz bakotxa guretik. Larz Senper 32 (Sin el vb.). Ontsa, dio otsoak tristerik, ezta orai hemen barberik. Arch Fab 169. Erlisionearen erakusten ibil dadiela eskoletxeetan, ontsa. JE Bur 55. --Denak uzten ditutzu? --Bai jauna, salbu zonbait sos perreka. --Ontsa. JEtchep 102. Ontsa, ontsa... Domaia da ez baititut 30 urthe gutiago! Larz Iru 24.

adib.: ontsa 1 adb. Ipar. Ongi, ondo. Ontsa da. Ontsa bizi izan baziren, ontsa hil ziren. Ontsa ezagutu dutenek. Lur arrotzean ere berdin ontsa emanen du. Arras ontsa jakin. Net ontsa. // mezu(a) egin Ipar. Mezua helarazi. Ik. mezutu. Mutilak bere mezua egin duenean, Aita Inaziok erraten dio: "Ontsa da, bazoazke".

ontsa da 14: Argia (“Formula asasinoa badute holakoek afitxa baten aitzinean gertatzen direlarik: Ontsa da hori maite duenarentzat”), Elkar (“Ontsa da. Segi aitzina, otoi –bukatu zuen solasa Gilenek, ate nagusia erakutsiz”), Berria 11 (“«Zergatik ez, ez? Ontsa da kurios izatea, ala?», umorea ez du eskas Marie-Agnèsek”), Erlea (“Etxera igortzen zituzten gutunetan ez zezaketen euskaraerabil, baina helbidean «Gasna igorri etxea» jartzean edolerroen artetik «Anbrosio ontsa da» idaztean, ulertaraztenzuten goseak bizi zirela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ontsa da 15: Herria 6 (“Ontsa da indar berezi baten egitea zerbait handi eta ikusgarri gertatzen delarik bainan ez litake ahantzi behar egun guzietako egoera gogorra”), Eneko Bidegain 4 (“Zaindariak, administrazioko idazkari batek bezain mokorrean eta laster lasterra ihardetsi zien, "ontsa da, ontsa da bizkor baten bitartez bi presoak despedituz”), Itxaro Borda 2 (“Ontsa da, erranen diogu.”), Marzel Etxehandi (“Ontsa da, zure ospitale egunak eta pausukoak kontrolatuak izan dira bulegoetan”), Janbattitt Dirassar (“Ontsa da, hemen berean beraz, arratsaldeko seietan”), Elena Touyarou (“Ontsa da, ontsa; leher egina baina ontsa.”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lokuzioa da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea ondo da esapidearekin egin den bezala, baina Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ontsa sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

ontsa egin
ad.-lok. Ipar. zah. Ongia egin. Elkarri ontsa egiten irakasteko.

Aztergaia: ontsa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONTSA EGIN. Obrar bien, hacer el bien. Unsa pensa badezazu, gaizki arrobatu nuzu, / zor handian zaude eta, othoi, unsa egidazu. E 185s. Egüerdi ondoan enzün bezperak nork bere parropian, alkharri onsa egiten erakasteko. Bp I 92. Behar dela onsa egiñ, ebitatu bekhatu mortalak. Tt Onsa 74. Behar da lehen komunionia eginik izan eta zühürtarzünezko, prüdenziazko eta onsa egiteko pratikak jarraikirik, markak emanik. Mercy 25. Dügün arren ontsa egin, / iurus girateke agin, / bestela galdü girate, / salbatzen ezpagirade. UskLiB 220. Jaunaren poderia / galdu nahi dute, / orai goza ditela / huntsa egin badute. Bordel 140. Nahi dizügü ontsa egin eta nahi gütüzü gaizkitik begiratü. Ip Hil 54. Ontsa egin othe dut hain ilhun egoitea? JEtchep 65. Onsa nahi eta egin güzier, baita gure etsaier. Bp I 95. (Dv, que cita a Bp). (Con determinantes). Saristatü edo gaztigatü izateko mündü hontan hareki egin dütükian onsa edo gaizkiez. Bp I 36. Jainkoarekin ontsa bat egiten baduzu [...], errexki jasanen duzu bertzeen azpiko egoitea. Leon Imit III 44, 1. Untsaren egiteko gogua eta indarra emaiten dian grazia. CatS 64

ontsa egin 5: Argia 2 (“Urte frankotan gauza anitz eta ontsa egin dira, eta hala behar da segitu”), Berria 3 (“Zapata arrunt hori arras ontsa egiten zuten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ontsa egin 17: Herria 8 (“Gainealakoa berek ontsa eginen düela fida gira, aipageiak ere hortarat ekarririk, "Etxahun Iruri" delarik”), Berria (“Ez nezake erran bisitari kopurua urtez urte emendatzen denik, baina hitzordua usaietan errotu da, eta Iparraldeko moldean ospatzen dugu, gozoan mintzatzeko denbora hartuz eta bisita ontsa egiteko baliatuz”), Jon Muñoz 3 (“Menturaz nehor ez da nehoiz, neska hori arte, inozentziari hain atxikia egon, inozentzia galtzeko behar zen guztia biziki ontsa eginez!”), Janbattitt Dirassar 2 (“Ustez ontsa egiten zuen, amak emana dio ene Pariseko helbidea!”), Aurelia Arkotxa 2 (“Zor handian zaude eta, otoi, ontsa egidazu”), Marzel Etxehandi (“Guk pentsatzen genuen biziki ontsa eginen genuela hori etxean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hedatua, eta ondo egin bezala adibide gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa ontsa sarreran.

ontsa hartu
1 ad.-lok. Ipar. Harrera ona egin. Ik. ondo hartu; ongi hartu; onartu. Ontsa hartu gintuen.
2 ad.-lok. Ipar. Norbaitek egina edo esana ontzat eman edo, haserretu edo mindu gabe, alde onetik ulertu. Jeneralak ez zituen haren erran guztiak ontsa hartu.

Aztergaia: ontsa hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONTSA HARTU (untsa h. BN-arb ap. Gte Erd 142). Aprobar, recibir bien, admitir. "Ez zuen ongi artu (AN-5vill, B), ez du untsa hartu (BN-arb)" Gte Erd 142. Laster kofesatü behar lüke, korpitz saintiaren onsa hartzeko. Bp I 109. Kristiek orano erran behar dütieia othoitz bereberak, ordenü saintiak onsa har ditian? Bp II 130. Gihaur baithan untsa hartzia ez girela ezdeüs eta bekatü bezik. CatLan 113. Jeneralak ez zituen haren erran guziak ontsa hartu. Laph 84. Parisen ez dutela / Hori ontsa artu. Bordel in LuzKant 43. Gaizen untsa hartzera, jakitatiak eztü baliorik, gizunari emaiten tian abantaillen arauera baizik. CatS III. Jaun erretorak ontsa hartü zian Harrixabaletako nausi-etxekanderen xedia. Const 15. Aitzindariek etzütien ontsa hartzen Dominikaren txasko eta ützüliak oro. Ib. 18. Ez dakit amak ontsa hartzen zauzkitanez solas harrosko horiek oihanean. JE Ber 36. Apezak [...] ala herriak ontsa hartzen zutela, eta hazten ere misionesta. Larre ArtzainE 264.

adib.: dena den lok. Nolanahi ere. Ik. dena dela. Ez dakit amak ontsa hartzen zizkidanetz solas harroxko horiek; dena den, irriño batekin entzun ninduen bururaino. Jon ongi prestaturik dago lanerako; dena den, guztia beharko du lanpostu egokia aurkitzeko.

ontsa hartu 3: Argia 2 (“Bistan da, ontsa hartzea eta gure alde bozkatzea bi gauza desberdinak dira”), Berria (“Erakutsi eta gero, jende guztiek ontsa hartzen dute”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ontsa hartu 6: Herria 4 (“Bixtan dena tokiko jendeak ez zuen ontsa hartzen Moroen meneko izaitea eta, noiztenka, baziren guduak.”), Marzel Etxehandi (“Xankrixtanoak ontsa hartu gintuen”), Janbattitt Dirassar (“Loretxu, hitzeman nizun ene ixtorioa idatziz kondatuko nizula, baina bihotzeko gauzak paperak ez ditu ontsa hartzen ahal, gauden beraz buruz buru eta denak erranen dizkizut”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea, baina Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ontsa sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

ontsa izan
zaio ad.-lok. Ipar. Ongi iruditu. Eginen diagu gauza bat, ontsa baldin bazaizue.

Aztergaia: ontsa izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONTSA IZAN. a) (Aux. intrans. bipersonal). Parecer bien. Zaren segur, zuri ontsa etzaizkitzun gauzetan ere, hark badituela arrazoin handiak eta osoki zuzenak. Dh 234. Ximinoari net ontsa zitzaioen / Erregek egin bengantza. Gy 176. Ene gutizia da gehiagoren eta gehiagoren pairatzea, hala ontsa bazaio ene nausi soberanoari. Laph 97. Erlisionea, jakitatea, osasunari doazkon laguntzak han bilduak izan ditezen ontsa zauku. JE Bur 211. Eginen diagu gauza bat, ontsa balin bazautzuete. Barb Leg 143 b) (Con sociativo). Estar a bien. Utsa bazira Jinkoareki. Ip Imit III 44, 1 (Mst untsa Jinkuareki bazaude). Semea arras ontsa bada kolonelarekin, lieutenanta hartaz jelos da. In Etchebarne 11.

adib. osagarri 1 iz. Ipar. Osasuna. Luzaz egon zen erietxean; orain ez du osagarri handirik. Osagarria badugu. Osagarri hoberenean bizi da. Ontsa zela osagarriz. Orain osagarria galdua dut. Jainkoak luzaz eman diezazula indar eta osagarri.

ontsa izan 29: Aizu (“Beren maitasuna paper gainean jarri nahi badute, ontsa litzateke lege hori laster bozkatua izan dadin”), Berria 18 (“Urepelen bertso saio bat egitea izugarri ontsa da”), Karmel (“Entzün nizün gazte denboran / dei bat zela sinetsirik / geroztikan ebili nüzü / izar eder horren ondotik // Jauna goizik deitzen nüzü / banizün eta egiteko / bena nahi dükezüna zük / ontsa dükezü enetako”), Argia 6 (“Hark ontsa zela erranik, nik, ene buruari: Ez dük hori ontsa!,”), Elkar (“Ontsa da”), EiTB (“Ontsa zen. Gauza horiek ez dituzüe utzi behar”), Erlea (“Etxera igortzen zituzten gutunetan ez zezaketen euskaraerabil, baina helbidean «Gasna igorri etxea» jartzean edolerroen artetik «Anbrosio ontsa da» idaztean, ulertaraztenzuten goseak bizi zirela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ontsa izan : Herria (“Izan ontsa eta ez adiorik”), Jon Muñoz (“Halere, ontsa ez den zerbait egitera banoake, ausaz Danceny jaunak berak ez luke jadanik uste onik nitaz!”), Marzel Etxehandi (“Hark errepostu baietz, ontsa zela”), Eneko Bidegain (“Anbroxio ontsa dun, Kattalin”), Janbattitt Dirassar (“Baietz, ontsa zela, ihardetsi zidan pollikiño, zurubi motz batzuetarik hupatzean enearen gainean zuen etzan-lekurat”), Itxaro Borda (“Ontsa da, utz nazazu gizon, ez zaitut ikusi, behaztopatu naiz, barkatu, ez zaitut nahitara bulkatu...”), Jean Baptiste Etxarren (“Nik behar nikek besteak baino ainitzez ere itsusiago jarri zerbait gisaz! " Orduan besteak arrapostu: "Ez haizala kexa! Ez duk egia bezalakorik: hola hola biziki ontsa hiz!"), Menane Oxandabaratz (“Edo direnekin, ontsa girela?”), Elena Touyarou (“Ontsa da, ontsa; leher egina baina ontsa”), Daniel Landart (“Abel, eskolan, ontsa ari zen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide formulaikoa da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea, baina Ipar. markarekin. Ohikoagoa den izan ontsa esapidea jaso liteke adibide gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ontsa sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

ontsalaz
1 adb. Ipar. Dena ondo joanez gero, dena behar bezala edo ohi bezala gertatuz gero. Ik. ondo bidean; normalean. Ontsalaz, apirilean izanen dira hurrengo hauteskundeak. Azken hilabeteetan esne ekoizpena % 8 apaldu da eta horrelakoetan, ontsalaz, prezioa igotzen da. Igande arratsaldeak, ontsalaz, pausako zituzten. Ontsalaz, mugaren bestaldean Amaiurko bi lagun egoten ziren iheslarien beha.
2 adb. Ipar. Gauzak ondo egin nahi izanez gero. Unamuno zenak erraten zuen gazteek irakaslearen erranak beti ifrentzuz hartzen dituztela eta, ontsalaz, eskola-emaile batek ez lukeela sekula santan sinesten duena erakutsi behar. Pena litzateke betizu horien hiltzea, eta ontsalaz jabeek behar lituzkete berriz mendirat eraman.

Aztergaia: ontsalaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'onenean ere'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): Iparraldeko euskaltzainen iritzia entzun ondoren ontsalaz forma hobetsi da: ontsalaz Ipar. 'onenean ere'.

ontsatu, ontsa/ontsatu, ontsatzen
da/du ad. Ipar. Ondu; oneratu. Itsasuarrak ez ziren orduan, orain diren bezain aberatsak; gereziek ez zituzten oraino ontsatuak, ez eta kontrabandoak. Eria ontsatu da. Hedatu zuen eskua Jesusen aurrean eta ontsatu zitzaion.

Aztergaia: ontsatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ontsatu, ontsa / ontsatu, ontsatzen. Ipar. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ontsatu, ontsa(tu), ontsatzen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. ontsa.

ontsatzaile
iz. Ipar. Zerbait edo norbait ontsatzen duen pertsona. Joan zen gizona juduetara eta erran zien Jesus zela eriaren ontsatzailea.

Aztergaia: ontsatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

ontsaxko
adb. Ipar. Ondotxo, ongixko. Ontsaxko engainatua zuten.

Aztergaia: ontsaxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'ondotxo, ongixko'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-xko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "nire ustez kentzea hobe" (1996-08-19)

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. ontsa.

ontsu
1 adj. Onuragarria. Euri ontsuak egin ditu igaro diren egunetan.
2 adj. Ona, ontasunez betea. Jaungoiko ontsua.

Aztergaia: ontsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

ontxo
adj. adkor. Aski ona. Salmenta ontxoa egin zuten.

Aztergaia: ontxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

ontza
1 iz. Pisu neurri zaharra, erromatar libraren hamabirena eta libra arruntaren hamaseirena balio zuena; Britainia Handiko eta Ameriketako Estatu Batuetako neurri sisteman erabiltzen den masa-unitatea, 28,35 gramoren baliokidea dena. Euskal Herriko librak hamazazpi ontza ditu. Lau ontza ogi beltz. Hogeita hamar ontza pisatu zituen. Salomonen tenpluko iltze bakoitzak hamar ontza eta erdi urre zuen.
2 iz. Luzera-neurri zaharra, oinaren hamabirena (hots, 23 mm inguru) balio duena, gaur egun, batez ere, enborren lodiera neurtzeko erabiltzen dena. Hamar oin eta hamar ontza.
3 iz. Txokolate tableta osatzen duten ataletako bakoitza. Ogi puska bat eta txokolate ontza bat, hori izan zen bere askaria.

Aztergaia: ontza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ontza urre.

Sektore jakin bateko informazioa

oz (ounce): Harluxet.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pisuko ontza: LurE (s.u. neurri); ontza: HiztEn.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ontza-erdi .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ontzako urre, ontza urre/ontzurre.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak, eta Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

cf. hontza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "ontza / hontza bereizketa argi egon dadin, hontza ere zerrendan sartzea komeni dela uste dugu" (1993-02)

ontza erdi, ontza-erdi
iz. Ontzaren erdia. Ontza erdi baten faltan.
ontza urre
iz. Ontzako urrea. Bosna ontza urre apustua eginik.

Aztergaia: ontza urre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ontz urre G 1 (Sor Bar); ontz-urre G 2 (It Fab, Moc Damu); ontza urre G 2 (Sor Bar, Muj PAm); ontzaurre B 1 (AB AmaE); onza urre G 6 (Izt C); untzurre IE 1 (JE Bur); ontzako urre G 8 (Apaol, EusJok, Or Eus, Ldi IL, NEtx LBB, Anab AUzta); ontzako-urre G 1 (Txi B I); ontzeko urre G 1 (Ugalde Iltz).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ontz-urre G 3 (J. Iturria); ontza urre B 1 (A. Zubikarai); ontzurre G 2 (Ag G, Itunbe); untz'urre IE 1 (JE Bur); ontzako urre 4: G 1 (NEtx in Euzko Gogoa 1951); ontzakurre G 1 (Jaukol Ipuiak).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ontza urre : AB38 1; HiztEn-LurE (s.u. ontza); ontzako urre : HiztEn-LurE (s.u. ontza); urre ontza : DFrec 3; urreontza : AB38 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak
Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ontza sarrerari dagokion azpisarrera.

ontzaile
iz. Aipatzen dena ontzen duen pertsona. Poema horren ontzaileari. Kopla-ontzaileen eskuetara. Etxean dagoen amona ez da nolanahiko jan-ontzailea.

Aztergaia: ontzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

larru ontzaile.

Jatorrizko forma

larruontzaile, larrusaltzaile.

ontzako
iz. Ontzako urrea. Bosna pezeta seinale bota, ontzako bana jokatu. Hirurogei ontzako esan zen dotea.

Aztergaia: ontzako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'ontzako urrea'.

ontzako urre
iz. Diru zaharra, urrezkoa, hogei edo hamasei ogerleko balio zuena. Ik. ontzako. Ez zen indianorik, erloju katean ontzako urrea ez zuenik. Ezin jaso ahala ontzako urrez zamatua.

Aztergaia: ontzako urre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH, azpisarrera s.u. ontzako.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski da ontza urre arautua.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ontza sarrerari dagokion adibidea.

ontzat eduki
ad.-lok. Ontzat hartu. Bidegabekeriok ontzat dauzkan elkartea ona ezelan ere ezin izan daiteke.

Aztergaia: ontzat eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu begiratu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ontzat eduki 5 (B 4, EB 1): Jesusen ("Gure Eleiza Amak ontzat daukan liburu baten irakurten dogu Mesias etorri etezan ala etzanekoa izan zala lege-maisuen eztabaida au"); E. Gorostiaga ("Algorta'ko ikastetxean bere bizikerea guztiak ontzat eukien"); J.A. Goiria ("Lenengo eliz-idazleak be ontzat dauke Pedroren burutza"); Onaind ("onek ontzat daukana ba'leiteke besteak ez eukitea"); Zabal 1976 ("Leninek ontzat eta aprobetxagarritzat zedukan langileek lantegietan ikasitako diziplina").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ontzat eduki : EuskHizt (on sarrerako adibideetan), PMuj DVC (ontzat euki) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eduki: -tzat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

ontzat eman
ad.-lok. Ontzat hartu. Erabakia ontzat eman zuten, eta auzia bukatu zen. Gobernuak egiten duen guztia ontzat ematen dutenak.

Aztergaia: ontzat eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -tzat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

ontzat hartu
ad.-lok. Ik. onartu. Batek ontzat hartzen duena, ezinbestean, bestek arbuiatuko du. Mundu zabalean ontzat hartuak dauden hitzak. Azkenik, Euskaltzaindiak ontzat hartu du eta berretsi euskal aditz laguntzaile batua.

Aztergaia: ontzat hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu: -tzat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

ontze
iz. ondu aditzari dagokion ekintza. Ontze horrek nolakoa izan behar du?

Aztergaia: ontze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ontze horrek nolakoa izan behar du?

ontzi
1 iz. Gauzaki barneduna, isurkariak eta kidekoak edukitzeko edo biltzeko erabiltzen dena; (pl.) bereziki, sukaldean erabiltzen direnak. Ontzia bete, hustu. Ontzia hautsi. Mahaiko ontzi eta tresneria guztiarekin. Ontzi kirtenduna. Lurrezko, zurezko, burdinazko, beirazko, urrezko ontziak. "Erretilua" deitzen zaion ontzi batean. Ontzia zabala dela, baina edaria urria. Ontziak, oihalak eta etxerako behar izaten diren gauza asko saltzen zituzten. Elizako ontzi sakratuak. Aspaldiko ontzi bateko irudi beltzak. Ontzi burdinaz josiak, bainuak hartzeko. Lohikeria alde guztietatik darion ontzi bat. Edateko ontzia (Ik. edalontzi). Garbiketa-ontzia besapean zeramala. Bitartekoa da hizkuntza, ez ontzia, ez du deus barruan eta zernahi izan dezake.
2 iz. Ontzi baten edukia. Ik. ontzikada. Ontzi bat ur irakin suaren gainean.
3 iz. Ur gainean higitzen den zernahi ibilgailu, bereziki txikia ez dena. Ik. belaontzi; gerraontzi; itsasontzi. Gure ontziak bi masta zituen. Ontziaren haize oihalak. Ontziaren gaina edo gainaldea. Ontziaren zola edo hondoa. Egotz ezazue sarea ontziaren eskuinaldean. Ontziko aparailua egotzi. Ameriketatik datozen ontzietan. Uholdean hondatuak izan baitziren Noeren ontzian ez ziren guztiak. Ontzira sartu zenean (Ik. ontziratu). Hamabost tonako ontzi batean. Ontziz ibili. Ontzi txiki arin batean. Nola doakigun hondora, ura hartuz, ontzia. Eta harkaitz bat jota, ontzia galdu zen. Ontziko sukaldaria. Ontzi agintaria. Ontzi lagunak.

Esaera zaharrak

Ontzia galduz gero, guztiok pilotu.

Aztergaia: ontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ikus ondoan forma-adieren banaketa zehatzagoa. Adiera nagusi biei dagokienez, OEHko datuetan, ontzi HM da, 1.886 ager. ditu hor (IEkoak 45 dira): 'gauzaki barneduna' adierako 544 eta 'itsasoko ibilgailua' adierako 1.342; untzi IE da, 639 ager. ditu hor (HMkoak 80 dira): 'gauzaki barneduna' adierako 190 eta 'itsasoko ibilgailua' adierako 449; EEBSko EBko testuetan 'gauzaki barneduna' adierakoak 265 dira: 259 ontzi formakoak eta 6 untzi formakoak; 'itsasoko ibilgailua' adierakoak 509 dira: 413 untzi formakoak eta 96 ontzi formakoak. a) 'gauzaki barneduna' adierakoak dira: OEHan on(t)zi formako 592 (B 146, G 398, IE 12, Zu 12, EB 24) eta un(t)zi formako 197 (B 3, G 4, IE 169, Zu 21); eta EEBSn on(t)zi formako 457 (B 53, G 129, IE 6, EB 259, EgAs 10) eta un(t)zi formako 31 (B 2, IE 23, EB 6); b) atzizki gisakoak dira: OEHan -on(t)zi formako 39 eta -un(t)zi formako 21; eta EEBSn -ontzi 24 (B 3, G 8, EB 11, EgAs 2), -untzi 2 (IE); c) 'itsasoan ibiltzen den zernahi ibilgailu' adierakoak dira: OEHan on(t)zi formako 1.407 (B 498, G 844, IE 5, Zu 16, EB 44) eta un(t)zi formako 558 (B 67, G 6, IE 442, Zu 7, EB 36); eta EEBSn on(t)zi formako 323 (B 64, G 143, IE 2, EB 96, EgAs 18) eta un(t)zi formako 466 (B 4, G 2, IE 47, EB 413); d) 'hegazkin' adierakoak OEHan 26 dira, ontzi formakoak eta G; eta EEBSn ontzi 5 (B 4, EB 1) eta untzi 9 (EB); e) 'arka' adierakoak dira: OEHan on(t)zi formako 11 (B 3, G 8) eta un(t)zi formako 10 (IE); eta EEBSn untzi 2 (IE). Kopuruz adierazgarriak diren konposatu batzuk: 'itsasoko ibilgailua' adierakoetan, OEH: ontziburu, ontzigizon, egalontzi, egaontzi, itsasontzi, lurrinontzi, ontzidi, ontziratu eta hauen aldaerak; eta EEBS: arrantzuntzi, baleuntzi, itsasontzi, lurrinontzi, petroliontzi, untzigintza eta hauen aldaerak; 'gauzaki barneduna' adierakoetan, OEH: argiontzi, edalontzi, edontzi, hautsontzi, kafeontzi, lore-ontzi, lurrontzi, urontzi eta hauen aldaerak; eta EEBS: argiontzi, ed(al)ontzi, hautsontzi, lorontzi eta hauen aldaerak. Ik. halaber -ontzi atzizki gisakoa dutenak (cf. hitzontzi).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ontzi; untzi, ontzi.

Jatorrizko forma

aireontzi; argiontzi, kriseilu, lanpa; edalontzi, baso; inarrontzi; lanpa, argiontzi; loreontzi; tintontzi; ureztontzi // arrainontzi; bidai-ontzi, bidai-untzi; yate, laket ontzi, laket untzi; zama-untzi, zama-ontzi; zubi (ontzi baten).

Jatorrizko forma

euritakontzi; postontzi.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 (sukaldekoa). 2 (ur gainekoa).

Lantaldearen irizpideak
Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

azken aldiotan egin izan den bereizketa (tradizioko oinarririk gabea dela jakin arren) mantentzearen aldeko dira lau batzordekide, eta bereizketarik ez egitearen aldeko bat; baina:

Quorum hobea izatean erabakitzeko utzia

quorum hobea behar da erabaki ahal izateko (Ibon, Miren, Piarres eta Txomin falta dira).

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa jasoz: ontzi-aldaketa .

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "ontzi/untzi banaketak jadanik erro oso luzeak ditu, Azkuek berak mendearen hasieran bultzatu baitzuen. Bestalde, untzi 'barku' esanguran, iparraldeaz landa, Bizkaiko portu batzutan ere erabiltzen da. Bereizketa egiteko itsasontzi erabiltzea ez da beti egoki, batzu ibaietan zehar besterik ez baitabiltza, Mississippikoak, adibidez. / Bestalde, nahasketak sor daitezke (cfr. arrainontzi / arrainuntzi)" (1993-01-18)

 - [E109]: "[ontzi/untzi] Beti ontzi" (1993-02)

 - [K201]: "Forma bakarraren aldekoa naiz ni: ontzizain, espaziontzi, itsasontzi e.a" (1996-08-20)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): ik. eztabaida-erabakiak s.u. gerraontzi (eta s.u. golko). // Elkartuen bigarren osagaiaren idazkeraz, ik. supra harri (BAgiria 2000-03-30/31).

ontzi aldaketa, ontzi-aldaketa
iz. Ontzi bateko edukia beste batera aldatzea edo isurtzea.
ontzi garbigailu, ontzi-garbigailu
iz. Sukaldeko ontziak, baxera eta mahai-tresnak garbitzeko makina. Eusko Jaurlaritzak 75 euro ematen ditu energia gehien gastatzen duten hozkailuak, garbigailuak, ontzi garbigailuak eta izozkailuak baztertu eta energia gutxien behar dutenak erosteagatik.

Aztergaia: ontzi-garbigailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh190 2020-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ontzi(-)garbigailu formarik.

ontzi(-)garbigailu 122: Argia 2, Berria 11, DiarioVasco 2, EiTB 8, Elhuyar 3, Elkar 3, Consumer 39, Goiena 2, Laneki 51, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ontzi-garbigailu 3: Berria, Josetxo Azkona, Jon Muñoz

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta beharrezkoa. Azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ontzi sarreran.

ontzi jabe, ontzi-jabe
iz. Ontzi baten jabe den pertsona. Ik. armadore. Ontzi jabeak 95.000 euro arteko isuna jaso dezake.

Aztergaia: ontzi jabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-07-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONTZI-JABE (BeraLzM; untzi- L, BN, S ap. Lh). Armador, naviero. "(Hb), armateur" Lh. Amerikatara ostera bat egiñarte, eukan ontzi-jaubeagandik, etxean egoteko baimena. Echta Jos 211. Ontzi-jabeak etziote uzten nolanai langille eskurakoiari. TAg Uzt 46 (214 ontzijaube). Errekiña eskatzeko baimendun diran berebil edo ontzi jabeei. EAEg 3-3-1937, 1196. Etxeberrik [...] nori berea ematen dio burjesari (ontzi-jabeari), buruzagiari (patroiari) eta pilotuari, elizaren ontziaz ari dela. MEIG III 57. Untzi-jaubekideak Egiluz gizon pozkarria ta Koiskorreneko gizon gaztea. Erkiag Arran 167

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

untzijabe (eta untzi-jabe) 2: EUSTAT ("Untzien eta untzijabeen gidazerrenda"), K. Biguri ("Bazen garaia —atera zuen untzi-jabeak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ontzi-jabe : LurE (ontzi jabe, adibide gisa), Euskalterm 1 (armadore sinonimoarekin); untzi-jabe : AB38 1; untzijabe : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ontzi jabe : EuskHizt (adibide gisa), PMuj DVC (ontzi-jabe) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA.

adib.: ontzi 4 iz. Ur gainean higitzen den zernahi ibilgailu, bereziki txikia ez dena. Ik. belaontzi; gerraontzi; itsasontzi. Gure ontziak bi masta zituen. Ontziaren haize oihalak. Ontziaren gaina edo gainaldea. Ontziaren zola edo hondoa. Egotz ezazue sarea ontziaren eskuinaldean. Ontziko aparailua egotzi. Ameriketatik datozen ontzietan. Uholdean hondatuak izan baitziren Noeren ontzian ez ziren guztiak. Ontzira sartu zenean (Ik. ontziratu). Hamabost tonako ontzi batean. Ontziz ibili. Ontzi txiki arin batean. Nola doakigun hondora, ura hartuz, ontzia. Eta harkaitz bat jota, ontzia galdu zen. Ontziko sukaldaria. Ontzi jabea

ontzi(-)jabe 26: Argia 4 (“Greziako ontzi-jabeen patronalak ez du ematen ezta bazkideen kopurua ere”), Elkar (“Ez beldurrik izan bere kapitainaren eta bere ontzi-jabearen esanetara ari zela hil duten gizon batengatik”), DiarioVasco (“Getariako eta Orioko ontzi jabeen artean”), Berria 4 (“Bien bitartean, baliteke gaur goizean Alakrana berriz itsasoratzea, ontzi jabeak esan duenez”), EiTB 8 (“Ontzi-jabeek isolatutako gelen alde egin dute, piratei aurre egiteko”), Jakin 2 (“restige -kBahametako bandera erabiltzen zuen; konpainiaren jabea ofizialki Liberian egoitza zuen Mare Shipping zen; ontzi-jabearen ordezkaria Grezian egoitza zuen Universe Maritime enpresa zen”), UEU (“Itsasoan nabigatzeko argi hori San Pedroko Kofradiak zuen jarria, 1491n sortua berau eta maisuen zein ontzi-jabeen zerbitzuan zegoena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ontzi(-)jabe 12, Berria (“Rodriguezek zehaztu zuen nazioarteko merkatua «gorantz» doala: «Industria plana guztion artean adostu eta ontzi jabeak erakartzeko baliabideak findu behar ditugu”).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. euskaltzainen oharrak s.u. armadore: PS: "Esanahia beste modu honetara jarriko nuke: `itsasontziaren jabea, ontzi jabea' eta onartu". // AE: "Ez nago seguru beharrezkoa denik, baina onartzekotan definizioan honela emanen nuke: isatsontzi(-)jabe. Ontzi(-)jabe, ostera, ez nuke jarriko, ontzi-jabe guztiek ez dutelako zertan itsasontzi-jabeak izan behar". // PS: ""Ontzi jabe" proposatzen da lan taldeak hala eskaturik. Horretarako txosten berezia prestatu zuen eta han ikusten da aski ongi dokumentatua dela, lekukotasun askorekin. Horregatik uste dut egokiena dela dagoen moduan uztea, hori da nire proposamena". // BO: "Ez dut uste armadore hitza `itsasontziaren jabea' esanez definitzen ahal dela. Lehenik, segurtatu behar litzateke euskaraz armadore izateko ontziaren jabe nahitaez izan behar dela egiazki (erran nahi dut juridikoki). Hala balitz ere, ez zait iduritzen bi kontzeptuak parekide diren, itsas ontzien jabeak normalean ez baitira armadore. Onartuko al genuke erretore eta kapitain `apaiza' eta `soldadoa' definizoen bidez argitzea? Proposamena: armadore hitza sartzen da, beste ezer gabe (edo its(aso) edo horrelako zerbait gaineratuz, nahai bada)". // AE: "Nik neure proposamenduari eusten zioat, Pello, zehatzak izatea ez delako desegokia. Bidenabar, nik dauzkadan berba-txostenetan ez duk ezer agertzen armadore hitzari buruz". // BAgiria (2003-07, 2003-09, 2003-10): "Erabakia: armadore".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea (eta bego armadore arautua bere soilean).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea, armadore arautuarekin lotura eginez.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jabe.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ontzi sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. armadore.

ontzi mutil, ontzi-mutil
iz. Marinel izateko ikasten ari den mutila, ontziko lanetan laguntzen duena. Ik. txo 2; txalupa-mutil; aieneko. Ontzi-mutil bat hasi zen oihuka: "Hara non datorren gure batela!".
ontziak garbitu
du ad.-lok. Lanean jarraitzen du; bazkaria prestatzen du bilobarentzat, ontziak garbitzen ditu, etxea txukundu, arropak garbitu... Sukaldean ontziak garbitzen ari zela. Hondarrak eta errautsek ondo garbitzen dituzte ontziak, aparrik utzi gabe.
Ohiko lexiak

Aztergaia: ontziak garbitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef+adib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

ontziburu
iz. Ontzi bateko buru edo nagusia. Ik. kapitain 2. Ontziburutik hasi eta azken marineleraino, denak ziren bizkaitarrak.

Aztergaia: ontziburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. untzi-buru.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

ontzidi
iz. Elkarrekin edo egiteko berean ari diren itsasontzien multzoa. Ik. flota. Erregeren ontzidia. Ontzidia bederatzi gerraontziz osatua zegoen.

Aztergaia: ontzidi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ontzidi 22 aldiz ageri da: B 10 (Astar II 3: -nz-; AB AmaE 4; Ur MarIl 3), G 12 (Izt C 11; Zab Gabon); 2 ontzi-aldra bitan (Gazt MusIx); eta ager. banarekin untzi oste (Ox), ontzi-pilla (Anab Poli) eta ontzisamalda (Aran SIgn); Ikus flota OEH argitaratuan (5 lekukotasun: XVI. mendekoa; ConTAV; Volt; Izt Po; Azc PB).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ontzidi B-G 6 (C. Echegaray; Ibiñ Virgil; B. Larrakoetxea 2; F. Portu; S. Aranbarri: "guda-ontzidi"); untzi aldra 1 (Munduan zehar: Bidaiak eta esploraketak); ontzi-sail 2 (M. Ariztia; P. Larzabal: "itxas-ontzi-sail"); untzitalde 3 (Oihenart Taldea; X. Saizar: "guda untzitalde"; Eustat); ontzitalde 2 (UZEI; Txill: "ontzi-talde"); untziteria 6 (J.A. Agirre; X. Saizar 5: "itsas untziteria"; "bakailuntziteria" 3); flota 13, EB-EgAs (A. Sarriegi: "arrantza-flota"; Mugil eta Sarda taldea 2: "erret flota" 1; M. Aizpurua 4; X. Saizar; K. Igea 2: "untzi-hozkailu flota" 1; M. Aldasoro; Hemen, 1987; P. Urkizu: "itsasontzi flota").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ontzidi : DFrec 1 (eta "ontzidiburu" 1); AB38 1; HiztEn-LurE; untzi aldra : DFrec 1; untzi multzo : AB38 1; ontzi-sail : DFrec 1, untzi-sail: AB38 1 ("merkatal untzi-sail"); untzitalde : Euskalterm 2 (eta "arrantzako untzitalde", "arrastera-untzitalde", "bakailao-untzi talde" bana); untziteria : DFrec 2; AB38 1; HiztEn; Euskalterm 3 (eta "itsas untziteria", "itsasuntziteria"); flota : DFrec 13; AB38 3 (eta "gerra-flota"); AB50 7 (eta "arrantz flota", "itsas flota", "merkatal flota"); Euskalterm ("arrantza-flota", "bou-flota", "flota izoztaile", "legatzuntzi-flota").

Lantaldearen irizpideak
Quorum hobea izatean erabakitzeko utzia

quorum hobearekin erabakitzekoa; horren ordez flota proposatu da.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-di.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "nire ustez kentzea hobe" (1996-08-19)

ontzigain
iz. Itsasontzietan, gainaldea. Garbi-garbia zegoen ontzigaina, distiratsu zeuden berunezko karel-barandak. Andreas ikusi zuen une hartan ontzigainetik sukaldera bitarteko eskaileretan behera.

Aztergaia: ontzigain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2002-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ontzi gain (eta ontzi-gain 6, ontzi-gan 1, onzi gañ 1, huntzigain 1, huntzi-gain 1) 18: a) Anab Poli ("Olatuek erruki gabe astintzen zuten ontzi-gaña"); b) o. gainean 6: Jaukol Biozk 2 ("Ontzi-mutillak beltzez jantzita / bere aurrean: / zapi aundi bat beltz-beltza, berriz, / ontzi-gañean", "Negarrez kai-aldera / zuzendurik begiak / ontzi gañean"), JAIraz Bizia ("Bixenta bakarrik beñere ez bezela, ontzi gañean, olatukin bustitzen eta otzarekin dardar"), Anab Poli 2 ("Ori zan Poliren gizona, itsasertzeko argi biziak gabean diz-diz egiten zuten bitartean ontzi-gañean ara-onera ibiltzen zan gizona", "Bai, alako lanak errezegiak dira itsasontzietan eta denbora gutxiko guztiak ontzi-gañean zeuden buru-utsik gorputza aldean"), Osk Kurl ("Huntzi-gainan, pilotuaren agindupean, lurrin-makinattoaz ziarduen itsas-langileek, huntzia beste toki batera astiro astiro eramaten"); o. gaineko 5: Mb IArg 4 ("Napolesko galer batean egin zuten urte batez onzi gañeko toki onean Jesusen Belengo jait-itxolaren gisako itxol bat eta itxolan lastozko etzintegia", "aizerik ez dabillen aldian, ontzi-lema galtzen den aldian, ontzi gañeko zurak aizeak autsi ta eramaten dituen aldian", "etziten zen ontzi gañeko ol gogorrean", "gogoan ar-erazten ziela ontzi gañekoak eta ontzi erdikoak bezain animadunak"), Echta Jos ("olatuak garbittu ta eroan ebezan ontzi-ganeko gauza guztiak"); o. gainera 5: Mb IArg 2 ("Ustuak zeuden guziak eta laster aski atera zituzten ontzi gañera, ta Ona, Aita, esan zioten, ur ontzi guziak", "Atera zuten, bada, Santu beraren gorderik zekarten besoa ta otoitz humill bero bat egin ta Jesusen Konpañiko an zetorren aita batek ontzi gañera igan ta bere bi eskuetan goititu zuen"), Anab Poli 2 ("Akulamendi gaxoak aurrez-aurre arrapatzen zituan olatu aundiak. Artzen zituan erditik eta bi puska eginda, etxea baño aundiago, rraast! ontzi-gañera urerz baztar guztiak betetzen", "Geiago eziñaren amorruz, ontzi-lagunak doi-doi biurtu zirala, olatu aundi batek jotzen du ontzia ta gorputza berriz ontzi-gañera kaja lertuaz olatuak botata"), NEtx LBB ("Gabaz egingo zuten bidea ta apal-ondoan ontzi gaiñera irten eta izarretara begiak, egon ixillean urtu zuten gabaren lenengo zatia"); o. gainetik 1, Osk Kurl ("Jo txilibitua aitak, eta argi bat hasi zan huntzigainetik zurubiruntz") // Ik. OEH argitaratuan, untzipe : Prop 1900 ("Pulunpari batek orduan untzipe guziak ikhuskatu zituen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ontzi gain (eta ontzigain 1, untzi gain 8, untzigain 2) 13: a) K. Alkorta ("Erratza hartu eta untzigaina garbitzea ere ez da halako ñarrokeria: lotsarazten duen zerbait", G. Ausletia (hiztegiko definizioan, "deck: n ontzigain"); b) o. gainean 7: K. Alkorta ("Agindu diezaiokezu tripulazioari untzi gainean biltzeko"), M. Landa ("Odol ustutako gorputzak untzigainean, itsasuntzia suntsiturik..."), D. Urbistondo ("Glenarvan beti bere katalaiuekin untzi gainean hezurretaraino bustirik"), J.M. Sarasola 2 ("Bizarrurdin torturatu zuenetik hona burutzen zuen balentriarik ankerrena zen; eta dakigun bezala, zeinen harroputzak diren gizonak jakinik, zergatik harritu orain, arrakastaren haizeak puztuta untzi gainean ikusten dugunean?", "Sarritan gertatzen zitzaion hau bera, gauaren isiltasunpean untzi gainean gogoetak egiten zituenean"), I. Oñatibia 2 ("Egun batean, ontziak egoaldera jo zuenean, ontzi gaiñean agertu zan kapitana", "Balearen burua moztu eta zintzilik jarri zuten ontzi gaiñean, metro batzuk gora"); o. gaineko 1, J. Lizarralde ("Beheko goardiak eta untzi gainekoak elkarrekin hizketan ari ziren"); o. gainera 3: K. Alkorta ("Ia zertan laguntzea nahi duen galdetzera nihoakio. Eta untzi gainera bideratu zen"), D. Urbistondo 2 ("Mangles eta Mac Nabbs-ek iraun zuten denboralditxo batez Paganel-en bakar hizketa entzuten, baina buka ezineko historia hartaz asperturik, untzi gainera aldegin zuten", "Emakumeak, noizbehinka, untzi gainera igotzen ziren; gizonek berriz, alde batetik bestera pasatzen zuten denbora, lurra noiz azalduko itsasora begira"); untzipe 1, Arrantzaria ("Hemen, untzi baten urgain aldea untzipea bezain bustia dago"); untzipeko 2: Garraioa 2 ("SONAR ekipoak frekuentzia altuko soinu uhinak bidaltzen ditu eta itzulitako oihartzunen bitartez untzipeko uraren sakonera edo urpekuntzi baten abiadura, norabidea eta distantzia erabaki dezake", "Entzumenezko sonda batetan, untzipeko uraren sakontasuna azaltzen da grafikoan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ontzigain : AB38 1 (ontzi-gain), Euskalterm 2 (1 ontzigaineko marinel; 1 ontzigaineko ofizial); untzi gain : DFrec 1 (K. Alkorta: "behin baino gehiagotan irten zen gau hartan untzi gainera zer gertatzen zen edo begiratzera"), eta untzigain : DFrec 1 (K. Alkorta: "untzigaina garbitzen ari zen") // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ontzigain : Batxi (98: "Lehenengo makinistari esan eiozu eragin daiola pixka bat ur-ateratzaileari garbitzen hasi gaitezan ontzigaina").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ontzigain : Lur EG/CE (cubierta de barco) eta EF/FE (pont: itsasontzi batena), PMuj DVC (ontzi-gain: 1 cubierta, puente de barco; 2 bordaje); untzigain : HiruMila (cubierta de una embarcación); ontzipe : Lur EF/FE (quille) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

kuberta.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hau ere sartzekoa dela uste dut. Eta ontzikoak ere bai. (Hala ere nola bereizi bidaiariak eta "tripulaziokoak?)" (1996-08-20)

ontzigile
1 iz. Ogibidez ontziak egiten dituen pertsona. Lurrez ontziak egiten dituen ontzigilea.
2 iz. Ogibidez uretako ontziak egiten dituen pertsona. XVII. mendeko Lapurdiko ontzigileak.

Aztergaia: ontzigile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[untzigile sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

ontzigintza
iz. Ontziak (batez ere, ibilgailuak) egitea. XVII. mendeko Lapurdiko ontzigintza, urrutietako arrantza eta merkataritza.

Aztergaia: ontzigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[untzigintzasartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

ontzikada
iz. Ontzi baten edukia. Ik. ontzi 2. Ontzikada bat patata.

Aztergaia: ontzikada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ada/-kada.

ontziko
iz. pl. Ontzi bateko bidaiariak eta eskifaia. Valparaisoko portuan izugarrizko jendetza zegoen pilatua: ontzikoak agurtzera etorriak ziren.

Aztergaia: ontziko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2002-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. untziko.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ontziko (eta untziko 3) izen-banaketan 26: Mb IArg II 8 ("daramaten jan-edana aitzen den aldian ta era bereko beste aldi zenbaitez arkitzen dira ontziko gaisoak eriotz izugarriaren atzapar gogorrean", "Ur gañean ta urez ingurutua ibilliagatik ontzia, ura da ontziko gaisoak itsasorakoan lenenik billatzen duten ta kontuzena ontzian gordetzen duten gauza", "Al zuten guzian iraundu zuten ontziko gaisoak beren egarriarekin", "laster gorde zen ontziko guzien begitik", "ontziko guziak alde artara begiak jiratu ta, ekusi zuten an zetorrela", "Ez, gurekin emen egondu da beti Aita Santua, zioten ontziko guziak", "biziaz etsiak bezala arkitzen ziran ontziko guziak", "nik maite ditudan ontziko gaisoak iltzen daude"), Echta Jos 7 ("Lapurrak eta ontziko guztiak, egin ebezan alegiñak", "Jaungoikoak bakarrik ekian zer jazoko zan ontziaz da ontzikoakaz", "kalerik-kale ebiltzala aurkeztu jakezan lau Englandar auzietako ontzikoak", "agimen bat, ziñoana joateko beragana ontziko guztiak aldi bittan", "Josetxo ta beste ontziko guztiak geratu zirean etxeratu bearrean", "Ekatx gogorra zan baña, Donata bere etxean lez, artegatasun baga, egozan ontzikoak eguraldi onari itxaroten", "Ontzikoak osasunagaz urten badabe, ontziok egingo dittuez"), Or 3 (Mi 2: "Ontzikoak! Oiu egiten du giza-iltzaile koldarrak" — Ho! de la barque!; "ontzikoak ere iratxo ziren" — Les pêcheurs / qui étaient des Trèves!; QA: "Bordeletik irtetean, ontziaren papar-ezurrak arkaitza igurtzi zunan. Ontzikoek, ai! egin zunaten"), JAIraz Bizia ("soka muturra ontzikoeri eman zioten, beia ibairaño arrastaka eraman ere bai eta an jaso zuten uretik ontzira ezer askotarako gauza ez zala"), Erkiag Arran 3 ("An dabiltz gure untzikoak neuri deiez-edo", "Egundoko arrera ona egin eutsen untzikoak euren arduradun eben neskatilla liraiñari", "Untzi bat oraitiño, galdu egin zan, untzikoak, batto ezik, onik urtenda"), MEIG ("Valparaisoko portuan izugarrizko jendetza zegoen pilatua ontzikoak agurtzera etorri zirenak"), Anab Poli 2 ("Bederatzi t'erditan gosaria ontziko guztieri, zer janarekin", "Ta Poliren laguntzarekin andik pixka batera ontziko guztiek kape beroa nai aña artu zuten"), NEtx LBB ("Buenos Airesko kaietan lur artu zutenean [...] Ontziko bakoitzak zeramazkian [?] bildu ta maletak jaso ta batzuek ezagunen besarkadak artzera"); untziko atributu-banaketako 1, ChatP ("Mariñelak juaiten dira itsasorat untziko: / zure ganako amodioa sekulan ezdut utziko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ontziko (eta untziko) izen-banaketako 2: F. Olariaga ("Ontzi honetan [...] zihoazen Espainakoek, ez egiteko abisatzen zioten, ontzikoak hura izaro batean uzteko hitzegiten ari zirela eta"), Berrietan 1999 (""Zer Dakar" itsasontzia, Elantxobetik Bermeorainoko ibilbidea egiteko aukeratutako lebazalea, kilez gora geratu zan, pasaiariei ezinegon itzela igaroaraziz. Untziko guztiak uretara jauzi ziran, olatu artetik atara nahiean baporak popaz hareatzaren kontra jo eta estriborreko alderantz alboratu ostean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ontziko : PMuj DVC (1 nauta, marinero, marino, tripulante, navegante; 2 pl. ontzikoak: pasaje, viajeros de un buque; 3 pl. dotación, tripulación; ontzikoak kendu: destripular; ontziko izan, egon, ibili: tripular, ir de tripulación); untziko : Casve EF (matelot), PMuj DVC (tripulante) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ik. oharra s.u. ontzigain (1996-08-20)

ontziola
iz. Itsasontziak egiten diren lantegia. Ik. ontzitegi. Lasterka joan zen nasatik ontziolako garabiraino. Behialako Bilboko Euskalduna ontziolan urtutako burdina puska.

Aztergaia: ontziola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

untziola 5 aldiz jaso da (M. Aizpurua 2; X. Gereño 3).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

itxas-ontzi-lantegi : DFrec 1; ontziola : LurE; untziola : HiztEn (eta Elhuyar Hiztegia); Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'itsasontziak egiten diren lantegia'.

Lantaldearen irizpideak
Quorum hobea izatean erabakitzeko utzia

quorum hobearekin erabakitzekoa; horren ordez untziola proposatu da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ola.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "untziola nire iritziz grafia hobea [da]" (1996-08-19)

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

ontziraleku
iz. Pertsonak eta zamak ontziratzeko eta lehorreratzeko prestatua den lekua. Ibai ertzean, ontziraleku txiki bat eta baratze bakan batzuk.

Aztergaia: ontziraleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-03-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 47 (Aizu 2, Berria 2, Deia 1, EiTB 2, Elkar 39 [22 Ibon Martin], Consumer 1); ontziratoki 2 (Argia 1, Berria 1); ontziratze(-)leku 4 (Aizu 1, Berria 2, EiTB 1) // ETC: 176; ontziratoki 22; ontziratze(-)leku 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ontziraleku embarcadero, fondeadero / Adorez: ontziraleku embarcadero, fondeadero / Labayru: 0 / NolaErran: ontziraleku embarcadère // Euskalterm: ontziraleku (termino onartua da; Kirol.).

Erdaretako formak

es embarcadero; fr embarcadère: Elhuyar: s.m. ontziratzeko toki/leku, ontziraleku; kai, nasa, moila, portu / Adorez: m. moila, kai, ontziraleku / Labayru: s.m. moila, nasa, kai, portu, ontziraleku / NolaErran: kai – ontziraleku – moila (MD).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Onomastikatik etorri da kontsulta. Erabilia eta hiztegi orokorretan ere jasoa.

ontziratu, ontzira/ontziratu, ontziratzen
1 da/du ad. Norbait edo zerbait ontzi batera sartu. Uztailaren 15ean ontziratu zen Bilbon. Zama ontziratzeko.
2 du ad. (Janari edo edari bat) ontzi batean sartu, batez ere iraunarazteko. Tomateak ontziratzen.

Aztergaia: ontziratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ontziratu, untziratu.

Euskaltzaindiaren Arauak

ontziratu, ontzira / ontziratu, ontziratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ontziratu, ontzira, ontziratzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)
ontziratze
iz. ontziratu aditzari dagokion ekintza. Ontziratze lanak.

Aztergaia: ontziratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
ontzitegi
1 iz. Ontziola. Pasaiako ontzitegietan egin izan direla ontzi handi ospetsu anitz. Ontzitegietako langileak.
2 iz. Sukaldeko ontziak gordetzen diren apala edo arasa. Ontzitegiko zureria polita.

Aztergaia: ontzitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arasa, ontzitegi.

Jatorrizko forma

ontzitegi, poteria.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 'ontziola'. 2 'sukaldeko ontzien apala'.

ontziteria
iz. Sukaldeko ontzien multzoa. Ezin lorik egin eta ontziteria garbitzen eman dut gau osoa! Portzelanazko ontziteria.

Aztergaia: ontziteria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ontziteria, poteria.

Euskaltzaindiaren Arauak

'sukaldeko ontzien multzoa'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-teria.

ontzitxo
1 iz. Uretako ontzi txikia. Ik. ontzixka. Arrantzaleen ontzitxoak portuan.
2 iz. Ontzi txikia. Beirazko ontzitxo batean gordea.

Aztergaia: ontzitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

ontzixka
1 iz. Uretako ontzi txiki eta arina. Ik. ontzitxo. Ontzixka bakar batzuk bare-bare zihoazen ibaian barrena.
2 iz. Ontzi txikia. Ari zen putzu handi batetik ontzixka batekin bere panderoa betetzen.

Aztergaia: ontzixka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-xka.

ontzizain
iz. Ontzia gidatzen duen pertsona. Ik. lemazain; pilotu. Arraunlariak eta ontzizaina.

Aztergaia: ontzizain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ontzizai 12 aldiz ageri da (behin ontzi-zai), beti Or Mi.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

untzi-zain behin (M. Dupac).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ontzizain : LurE.

Lantaldearen irizpideak
Quorum hobea izatean erabakitzeko utzia

quorum hobearekin erabakitzekoa; horren ordez untzizain proposatu da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ik. oharra s.u. ontzi (1996-08-20)

ontzutu, ontzu, ontzutzen
du ad. Okelaz eta kidekoez mintzatuz, luzaz irauteko eran ondu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Solomo ontzutua.

Aztergaia: ontzutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-07-12
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-07-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko ontzutu sarrera: "(V-gip), adobar" A.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ontzutu : Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ontzutu : ElhHizt, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. euskaltzainen oharrak s.u. adobo: E119: "Urdaiei gordetzeko ematen zaien ukendua. Etxean egiten da piperrauts gorriarekin. (N) (Txerria etxean hiltzen jarraitzen dutenen artean bizirik dirau hitzak) Bibl.: Adoba. 2 (Sc), condimento, condiment. Azkue. Adoba, adoga L. S., adobu, adogu N (Har), adomü S. 1 (Azk.) condiment. Lhande. Adobo 1 ad. Para sazonar carnes = ontzu, gantzun. P.Mugica. (DCV) Adobo (AN-ulz). Abodo (AN-larr). OEH". // MA: "hitza bada beharrezkoa, erosketak egitera joatean "lomo adobado" egunerokoa delako. EUSKALTERMen ontzutu eman dute eta hori da Eroskikoei ere proposatu zitzaiena. Frantsesez, dirudienez, daube da (haragiarena). Bestalde, Iparraldean hiztegiek jaso dute adoba, adobu. Iparraldekoei galdetuko nieke ea erabiltzen duten hitza eta, hala bada, sar dezakegu (gero ikus dezakegu ontzutu sartu ala ez)". // BAgiriak (2001-04-27): "adobo/adobu zalantza sortu da. MA andreak proposatu du sortu berria den lantaldearen iritzia eskatzea, batetik, hitza sartu ala ez eta, bestetik, zein formatan sartu erabakitzeko. Geroko utzi da, hortaz".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (ez da lantaldearen informazio-iturrietan ageri).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) Onartu da: ontzutu.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. adobo.

onu
iz. g. er. Aholkua. Behar duenari onu ona ematea.

Aztergaia: onu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

guztira 19 ager. ditu; ez da azaldu -a-dun forma argirik; XX. mendean eta B-G azaldu da: Enb; Kk Ab I; Otx; Ldi IL; Lab EEguna; Zait Sof; Gand Elorri; Erkiag; Or Aitork; BEnb NereA.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

16 aldiz azaldu da forma (hirutan bakarrik 1969az geroko epean: K. Gallastegi, A.M. Labayen, S. Onaindia); B-G da: Euzkadi, 1917; Euskeraz irakurrteko irakaspidea...; Laux in Euzkerea, 1930; P. Zamarripa; Euzkadi'ko Agintaritzaren egunerokoa, 1936; E. Olabide; L. Glez de Echavarri; S. Altube; S. Onandia; K. Gallastegi; A.M. Labayen.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

onu :DFrec 3; onu- :AB50 2; onu-emaile :AB50 2; onulari :DFrec 1; onularibatzar :DFrec 1.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: onu(a) / EuskHizt: onu(a): azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

oraingoz bazter utzi da, erabilera urrikoa denez, eta horren premia handirik ikusten ez denez.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-a org.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aholkua.

onura
iz. Norbaitentzat edo zerbaitentzat, gertatzen edo ateratzen den ondorio ona. Ik. etekin; probetxu. Bakarrik ez ibiltzeak ez du, honelako gaietan, onura baizik ekartzen. Andrazkoengandik onura handiak ateratzen zituen. Haren kontakizunak atseginez irakurriko ditugu, eta behin ere ez onurarik gabe. Onura publikoa.

Aztergaia: onura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
onuradun
adj./iz. Onura jakin bat dagokiona, onura jakin bat hartzen duena. Zerbitzuaren onuraduna izateko hainbat baldintza bete behar dira nahitaez. Testamentuak bi onuradun aipatzen ditu.

Aztergaia: onuradun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: oso erabilgarria, beraz, sartzekoa.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): ontzat eman da.

onuragarri
1 adj. Onura dakarrena. Ik. probetxugarri; mesedegarri; onuratsu. Beste kulturen eragin onuragarria. Lan ederra eta onuragarria egin duela. Landa elkorrei su ematea ere onuragarria izan ohi da maiz.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Lege txiki bat jarriko nuke, guztion onuragarri.

Aztergaia: onuragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
onurakor
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, onurakor-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. onuragarri].

Aztergaia: onurakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

e. onuragarri.

Informazio osagarria
Zerrendako eratorri desegokiaren ordez ematekoa

Ik. onuragarri.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor/-garri.

onuratsu
adj. Onuraz betea, onuragarria. Aholku onuratsuak.

Aztergaia: onuratsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

onuste
iz. Asmo ona. Onusterik handienarekin eror daiteke oker hauetan.

Aztergaia: onuste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-07-12
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan on-uste azpisarrea: Mb IArg I ("amore onak, maitanz garbiak eta gerorako on usteak"), Zink Crit ("Onusterik aundienaz erori ditekela oker auetan"), Ldi IL ("Nik eztedala iñon [...] zure zindotasunik, zure on-usterik, auzitara ekarri", "Euskerari buruz diardugula, askotan oi-ditugu euskeltzaleak, onusterik oberenaz, egia, gezur biribil batzuk"), Zait Sof ("Onustea itzali ta gaitzustea ernemindu oi da"), Amez EG 1954 ("Onuste garbiena elkaitzak saldua. // Ta urrezko zintasuna alkez baztertua"), TAg GaGo ("Lurraldeok eta nire mendekoen ondasunak zainduko al zeunkez? [...] Begiratuko al zeunke, batezbe, zurki nire emaztearen onustea?"); eta onustean, on ustez azpisarrera: Ill Testim ("ekarri det nere etxera on ustean aldeago zalako"), Uzt Noiz ("nik on-ustian esandakua / etzazu burlatzat artu"), Ldi IL ("Baña on-ustez ari izan naizela sinistu dezakezute"), Zait Plat ("norbere burua ongi ezagutzen asi zan on-ustez eta arretaz"); eta onusteko azpisarrera: fB Ic II ("geure goguan on ustekotzat sartuta dagozan gauzeenak"), Tx B II ("on-ustekuak baziran baño ura zan ango nagusi").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

onuste (eta onustedun 1) 3: K. Biguri ("Bere moda eta onuste-denbora izan du; baina Jaun zerukoari eskerrak, badoa, edo ia joan ere bada"), Eskubide errealak ("hots, onustez eta kostubidez eskuratzea, inskribatuta dagoen titularrarengandik, ondoren eskubidea inskribatuz"), MerkatZuzenb ("Artikulu horren arabera, inskribatu beharreko egintzak gainontzeko onustedunen aurka jar daitezke"); on-ustez 1, Zait ("Benetan etsita zegon Yesu Nazaretarraren izenari gogor egin bear ziola. Ta ori on-ustez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

on ustean : HiztEn (AS); on ustez : HiztEn (AS); onuste : Euskalterm 4 ('buena fe' — Sin. fede on, uste on; borondate on; asmo on) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

onuste : Lh DBF (bonne foi), DRA (buena fe); on-ustez : PMuj DVC (de buena fe, con el mejor deseo...) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E210: "onuste / onustedun. Fede ona eta halakoa duen pertsona euskaraz adierazteko, badira beste modu horiek eta zerrendan agertzea merezi du". // BAgiria (1998-12-18): "Bigarren itzulirako utzi dira...".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

onuste eta onustedun okerrak direnik esan gabe, egokiagoak iruditzen zaizkio lantaldeari on uste(an), on usteko bezalakoak (eta hauek libretzat emango lirateke); adierari dagokionez, berriz, besterik iradoki dezakete osaera honetakoek: cf. jakintsu usteko [ezjakinak] bezalakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): bigarren itzulirako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) Onartu da: onuste.

onustean
adb. Asmorik onenaz, fede onean. Ik. onustez; hobe beharrez. Nik onustean esandakoa ez ezazu burlatzat hartu.
Loturak
onustez
adb. Asmorik onenaz, fede onean. Ik. onustean; hobe beharrez. Onustez egin zuen.
Loturak
onxko
adj. Ipar. adkor. Aski ona. Ik. ontxo. Bazkari onxko bat ekarriko dizut berehala.

Aztergaia: onxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

aski ona.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper