227 emaitza buru bilaketarentzat - [101 - 200] bistaratzen.

burugorri, buru-gorri
adj. Buruko ileak gorriak dituena. Ik. kaskagorri. Neska txiki burugorri bat.
Azpisarrerak

Aztergaia: burugorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
buruhandi, buru-handi
1 adj. Burua handia duena. Gizon txiki buruhandia bazen ere, hasieratik izan zuen arrakasta emakumeekin. Erdi Aroko iltze buru-handia.
2 adj. Egoskorra. Hasieran buruhandia iruditzen bazaizu, lasai; ez zuen nahi zu etortzerik, baina onartzen duenean lasaituko da.
3 iz. Herri jaietan, kartoizko buru irudi handia jarririk ateratzen den pertsona. Arratsaldeko bostetan, buruhandiak eta erraldoiak.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Hontzak birigarroari buruhandi.

Aztergaia: buruhandi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "buru-handi [grafia hobesten dut] lehen erabilitako argudioagatik [ik. begihandi]" (1995-01-10)

buruharro, buru-harro
adj. Harroa. Buruharroak suntsitu ditu eta ahaltsuak goi-postuetatik bota. Eskarmentatu bitez jende temosoak, buru-harroak eta inbidiosoak.
Azpisarrerak

Aztergaia: buruharro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "buru-harro [grafia hobesten dut], gauza beragatik [ik. begihandi]" (1995-01-10)

buruhastu, buruhas, buruhasten
da ad. Kapela edo txapela erantzi. Bi jaunak buruhastu ziren eta otoitz egin zuten.

Aztergaia: buruhastu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

buruhastu (S ap. Lrq ; Dv, A), burhastu (Foix ap. Lh., Casve). Descubrir(se), quitar(se) el sombrero. "Se découvrir (la tête)" Lrq, Casve. Errespeturekin burhastuz zauden Sakramendu Saindua iragaitean. Prop 1898, 287. Hura ere buru-hasten zen. Prop 1905, 120s. Bi jaunak buru-hastu ziren eta othoitz egin zuten. Lander EEs 1912, 161

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

NolaErran: adiskidea, erran zion apezpikuak, zure buruaren gainean eskuak pausa ahal ditzadan zure benedikatzeko, errespetuz buruhastu behar zenuke [découvrir]; frantses sasigudariak Baigorrin sartu zirelarik Liberazioan, frantses bandera altxatu baitzuten, Marseillaise kantua kantatuz, jarririk egon zen batere buruhastu gabe [partisan]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

atorra-hastu forma aztertzean proposatua sarrera gisa.

buruhauste
iz. Kezkatzen edo larritzen duen gauza. Buruhauste handiak ematen zizkion arazoa. Buruhauste eta nekeak. Hainbat istilu eta buruhauste.

Aztergaia: buruhauste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "buru-hauste [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

buruhezur
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buruhezur-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. burezur].
buruil
iz. Ipar. eta naf. Iraila.

Aztergaia: buruil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. h. irail.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar-Naf. Ik. irail

buruiritzi
1 iz. Harrokeria.
2 adj. Bere buruaz iritzi onegia duena. Ik. harro 4. Mutil gazte zoro eta buruiritzi batzuk. Gizon harro eta buruiritziekin.

Aztergaia: buruiritzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 'harrokeria'. 2 izond. 'harroa'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. (harrokeria) eta izond. (harroa)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hitz hau batez ere bizkaialdekoa da, eta burueretxi, burueritzieran agertzen da autoreetan. Ez dut uste txarribodaeuskara batuan txerribodajarri beharra dagoenik" (1995-01-25)

burujabe
adj. Askea, bere buruaren jabe dena, inoren mende ez dagoena. Haizea bezain burujabe mendietan ibiltzeko jaioa. Samoako Estatu Burujabea.

Aztergaia: burujabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Samoako Estatu Burujabea.

burujabetasun
iz. Burujabetza. Herriak askatasuna eta burujabetasuna galduak zituen.

Aztergaia: burujabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burujabetu, burujabe/burujabetu, burujabetzen
da ad. Burujabe bihurtu. Sobiet Batasuna desegitean burujabetu ziren hainbat herrialdetako buruzagi berriak komunista ohiak ziren. Oinordeko izan daitezkeen guztiak adin nagusikoak badira edo burujabeturik badaude.

Aztergaia: burujabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 27 (Aizu 1, Argia 6, Berria 2, Deia 1, EiTB 3, Elkar 1, Jakin 7, UEU 6); ETC 77

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: burujabetu da ad. hacerse independiente, llegar a ser independiente / Adorez: burujabetu da ad. independizarse, hacerse independiente / Labayru: burujabetu 1 ad. da independizarse. Loturik eduki duten herria burujabetu egin da azkenean / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta hiztegi orokorretan ere jasoa. Sartu.

burujabetza
iz. Herriez mintzatuz, bere buruaren jabe izatea, beste inongo herriren mende ez izatea. Burujabetza eta askatasuna. Euskadiren burujabetzaren alde.

Aztergaia: burujabetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burujope
iz. Ipar. Harrokeria. Harrigarriak dira frantsesak bere mihi txarraz, bere burujopeaz, bere ihakin eta trufez, bere buruari lehenik eta gero bere herriari dakartzan kalteak.

Aztergaia: burujope

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'harrokeria'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. harrokeria

burukada
iz. Buruaz emandako kolpea. Bere inguruan dantzan ari zen gizonezko bati burukada bat eman zion.

Aztergaia: burukada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burukaldi
iz. Burukada.

Aztergaia: burukaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

burukada.

burukeria
iz. g. er. Apeta. Ohituta zegoen bere burukeria guztiak indarrean aurrera ateratzen.

Aztergaia: burukeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

apeta.

buruketa
1 iz. Gogoeta, hausnarketa.
2 iz. mat. Problema.

Aztergaia: buruketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
buruki
iz. Burkoa. Bi ukalondoak buruki gainean jarrita.

Aztergaia: buruki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

burukide
iz. Zuzendaritza edo zuzendari-batzorde bateko kidea, bereziki alderdi politiko batekoa. Bizkai Buru Batzarrerako burukide berriak aukeratzea. Ituna bizirik dagoela esan dute burukide sozialistek.

Aztergaia: burukide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(alderdi politiko bateko) zuzendaritzako kidea.

Forma-adieren gurutzamenduak

cf. burkide 'lehiakidea, etsaia'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: '"burukide iz. '(alderdi politiko bateko) zuzendaritzako kidea'. [cf. burkide iz. 'lehiakidea, etsaia']". Proposamena: Ez du ematen beti beharrezkoa denik alderdi politiko batekoa izatea. Zehaztasunetan sartuta, VOXek dakarrena jarri beharko litzateke: "dirigente del PNV". Horregatik, beharbada, aukerarik onena 3000 Hiztegiarena da: "1 miembro de una junta rectora. 2. miembro de la junta directiva del PNV". Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa ere artez dabil esanahia emateko orduan: "Zuzendaritza edo zuzendaritza-batzorde bateko kidea; bereziki Euzko Alderdi Jeltzaleko Buru Batzarren bateko kidea. Orotariko Euskal Hiztegiak dakarren lekukotasuna, berriz, orokorra da: "Ola aundietako beargiñak baiño obeto bizi dira euren artezkari agertzen diran izlariak, burukideak, jauntxu-usaiñekoak oneen artean bere" (Erkiaga, Batetik bestera, 151)'.

 - [E116]: 'badut uste lantaldeak proposatzen duena eta AUk dioena bat datozen. Ematen den definizioa ez da 'alderdi politiko bateko zuzendaritzako kidea' baizik '(alderdi politiko bateko) zuzendaritzako kidea'. Horrek esan nahi du burukidea dela zuzendaritza bateko kidea eta, arruntean (baina ez beti), zuzendaritza hori alderdi politiko bati dagokiola. Hori da, bederen, nik ulertzen dudana, baina ilun baldin bada beste modu batera jar liteke'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): 'burukide iz. batez ere alderdi politiko bateko zuzendaritza kidea'.

burukita
1 iz. Burkoa, bururdia. Lumaz eginiko burukita.
2 iz. Burualdea, bereziki oheburua.

Aztergaia: burukita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: burukita / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan bizirik den forma (P. Xarriton).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

burkoa, bururdia. 2 (ohe) burua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "oreiller [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

buruko
postpos. -en buruan. (-en atzizkiaren eskuinean). Zenbait egunen buruko osoki sendatua zen.
Loturak

Esaera zaharrak

Buruko handia eta jate urria.

Aztergaia: buruko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buruko
1 iz. Burua estaltzeko erabiltzen den jantzi edo zapia. Dantzatik irteten dira sarritan neskak iduneko zapiak askatuta eta burukoak okertuta, ikusi gabe ezin sinets litekeen moduan. Fez delako buruko gorriarekin.
2 iz. Buruan hartzen den kolpea. Buruko ederra hartu dut eskailera horrekin!
3 iz. Burkoa. Malkoz bustia lagatzen du gauez buruko biguna.

Esaera zaharrak

Buruko handia eta jate urria.

Aztergaia: buruko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buruko min
1 iz. Buruan sentitzen den mina. Buruko minez nago. Buruko mina dut.
2 iz. Ardura, kezka. Auzitegietan nahiko lan eta buruko min badarabiltzagu. Gurasoei buruko min bat ez nahigabe bat eman ez dieten seme-alaba zintzoak.

Aztergaia: buruko min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURUKO MUIN. Cerebro. v. 1 burmuin. Amorio desordenatuak itsuturik eta haren buruko huna nahasirik -sarik- eta kordokaturik. Tt Onsa 43. Larrurik bage ta soildurik aren kalaber ta buru guzia, ta aurpegiko begi-ezpañak eta buruko muñak materi loi ta ar egiñak. Mb IArg I 223. [Kolerak] berotzen dü odola, panpaka arierazten bihotza, khordokatzen zaiñak eta bürüko fuiña. Arch Gram 34. Al banu, eskuta batez sar nazake buruko unen erdi-erdian gore uskararen mintza moldia dena gisa; baia ez doked. Mdg 148. Ezurrak miñez puskatu biar, / urtu ber buruko munak. Auspoa 39, 52.

def: garun iz. Buruko muinen multzoa.

Ez dugu aurkitu buruko muin formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

buruko muin 2: JanBattitt Dirassar (“Baina galde horrekin koropilatuak badaude ene buruko muin guziak, horretarik oraino beste arrangura bat sortzen zait”), Bernardo Atxaga (“Tutua buruko muinetaraino sartzen zen”).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Definitzaile gisa jasoa dago, eta hala uztekoa da. Automatikoa.

buruko oihal
iz. Buruzapia; bereziki, mantelina.
burukoi
adj. Setatsua, tematia. Gizonik setatsu eta burukoienak.

Aztergaia: burukoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
buruloka, buru-loka
adj. Buruarina. Zer hartu ote du buru-loka honek?
Azpisarrerak
burumakur, buru-makur
1 adb. Burua makurturik. Zergatik zabiltza burumakur? Burumakur agurtzen zaitut. Burumakur eta lotsaz.
2 adj. Burua makurtua duena. Agure zahar burumakurra.
Azpisarrerak

Aztergaia: burumakur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burumotz, buru-motz
1 adj. Adimen urrikoa dena. Ik. motz 8. Hori duk hik uste duana, baina denak ez dituk hi bezain burumotzak!
2 adj. Kaskamotza. Fraide burumotza.
Azpisarrerak

Aztergaia: burumotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burumuin
iz. Burmuina.

Aztergaia: burumuin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-01-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bur(u)muin, garun

Euskaltzaindiaren Arauak

h. burmuin.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

iritzi-emaileei galdetzekoa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

burundar
1 adj. Burundakoa, Burundari dagokiona.
2 iz. Burundako herritarra.
burundiar
1 adj. Burundikoa, Burundiri dagokiona. Burundiar nekazariak.
2 iz. Burundiko herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: burundiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

burundiar (herritarra).

buruntza
iz. g. g. er. Koroa. Urrezko buruntza ipini zion.

Aztergaia: buruntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

koroa.

buruntzatu, buruntza/buruntzatu, buruntzatzen
du ad. g. g. er. Koroatu.

Aztergaia: buruntzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

buruntza(tu), buruntzatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

koroatu.

buruntzatze
iz. g. g. er. Koroatzea.

Aztergaia: buruntzatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

koroatzea.

buruñurdun
adj./iz. g. g. er. Kaputxinoa.

Aztergaia: buruñurdun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

ñ.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

kaputxinoa.

buruorde
iz. Elkarte edo erakunde bateko buruaren hurrengoa, hainbat eginkizunetan haren ordez jarduten duena. Jean Etxepare Gure Herria aldizkariaren buruorde eta idazkari nagusia izan zen.

Aztergaia: buruorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh139 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 138 (Euskaltzaindia 87), ETC: 135.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: buruorde iz. subjefe, -a; Adorez: buruorde: iz. subjefe/fa; Labayru: buruorde 1 iz. subjefe, vicepresidente; NolaErran: 0; Euskalterm: buruorde (Herrizaintza).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

burupe
1 iz. Ipar. zah. Aginpidea, ospea. Burua gora ekarriko du, burupe izanen du. Ni baino burupe gehiagorekin mintzatzen da orain aita Onaindia olerkaria.
2 iz. Ipar. zah. Harrokeria, burgoikeria. Duzun beraz burupe baino beldur gehiago eman zaizkizun argien eta dohainengatik.

Aztergaia: burupe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

markak eransteko eskatuz: iz. Ipar. Zah.

burupetsu
adj. Ipar. zah. Buruiritzia, harroa. Aitzindari super eta burupetsu hark ez zuen bilatzen bere nahia baizik.

Aztergaia: burupetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

buruiritzia, harroa.

burupil
iz. g. er. Bitxilorea.

Aztergaia: burupil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. bitxilore / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bitxilorea.

burura ekarri
ad.-lok. Gogora ekarri. Ik. bururatu. Zuen gabon-kantak gure ama xaharraren oroitza ekarri dit burura.

Aztergaia: burura ekarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ekarri: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

burura eman
ad.-lok. Ipar. Bururatu, burura ekarri.

Aztergaia: burura eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bururatu, burura ekarri.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'buru(ta)ra(t) eman: honetara jar liteke, forma onargarri guztiak sartzeko'.

 - [E116]: 'Egia da forma desberdinak ditugula, baina nik ez nituzke baztertuko, bakarra emateko. Edo azkenekoa bakarrik emango nuke (burura eman), eta besteak aipatu gabe utzi, edo besteak ere emango nituzke beltzean, ondotik burura eman hobetsiz, 'h' batekin, besteak baztertu gabe. Hori da koherenteena orain arte segitu dugun prozedurarekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): 'lerro osoa kendu'.

burura etorri
ad.-lok. Gogora etorri. Gauden pixka bat, ea zerbait datorkigun burura.

Aztergaia: burura etorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:09 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

cf. supra buru(ta)ra(t) eman.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

etorri: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

burura heldu
1 zaio ad.-lok. Bururatu, burura etorri. Koplak gaindika burura heldu zaizkio eta abiatzen da kanta errepiketan.
2 da ad.-lok. Amaierara iritsi, amaitu. Laxoko txapelketak ari dira burura heltzen. Proiektu hau burura helduko den itxaropena dute.

Aztergaia: burura heldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURURA HELDU, BURURAT HELDU. a) Venir a la mente, ocurrirse. Ez da beldur behar bururat heldu denaren errateko. Hb Egia 126. Koplak gaindizka bururat heldu zaizkio eta [...] abiatzen da kanta errepiketan. Arb Igand 54. Etzaut bururat heldu behinere nehon ikusi dutala, ez baitezaket erran nolakoa zen begitartez. JE Bur 10. Hor, arrats batez, gau-erditan, burura heldu zaio: xangrea duela zintzurrean! Barb Sup 34. b) Acabar. Uste ginuen hemenxet egun burura hel huntazko solasa; bainan ez dezakegu [...]. Egun zortzi beraz, Jainkoak nahi duelarik, hunen ondarra. HU Aurp 112.

burura heldu 2: Berria (“alde batetik, ez da 2016ko bozetara aurkeztuko prozesu osoa burura heltzen bada”), Jakin (“Honaino lehen kolpeko gogoetak eskaini didana, baita kolpe beraren ondoren Koldo Izagirrek behinola euskaldunon gainean egindako juzkua burura heldu ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

burura heldu 3: Herria (“Horrengatik ditugu sekula bezain beharrezkoak, bai diru laguntzak, bai errextasun fiskalak, Malraux legeak segitu behar du, bestela ez gara burura helduko”), Aingeru Epaltza 2 (“Ez zitzaidan deus burura heldu”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oraindik erabilia; jasotzekoa azpisarrera gisa OEHko bi adieretan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru sarreran.

burura igo
ad.-lok. Zerbaitek burua ilundu, burua lausotu. Ardoa burura igo zitzaion eta ez zekien zer egiten zuen.

Aztergaia: burura igo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

igo: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

bururakizun
iz. Gogoeta, burutapena. Gogoeta eta bururakizunak neurri eta taxu jakinez antolatutako hitzetan bakarrik adieraziz.

Aztergaia: bururakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bururako ez izan
da ad.-lok. Zerbait aipatzen den pertsonarentzat zailegia izan. (-en atzizkidun osagarri bat hartzen duela). Ez da hori zure bururako egiten den gauza. Peru, ez da zure bururako gure jakinduria; anatomia ondo ikasteko behar da buru iratzarria.
bururapen
1 iz. Burutapena. Jesusek, haien bururapenak ezaguturik, hauxe esan zien: (…).
2 iz. Amaiera, bukaera. Ez du, zoritxarrez, ospakizun hauen bururapenik ikusiko.

Aztergaia: bururapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 burutapena. 2 amaiera, bukaera.

bururarazi, bururaraz, bururarazten
du ad. Burura ekarrarazi.

Aztergaia: bururarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bururaraz, bururarazten.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ra(tu)+-arazi.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

dio ad.

bururatu, burura/bururatu, bururatzen
1 zaio ad. Burura etorri; otu, buruan sortu. Ik. okurritu. Oraintxe bururatu zait gertatu zitzaidana. Haren bila joatea bururatu zitzaion. Zer deabrukeria bururatu zaio? Galdera hori berori egitea bururatu zitzaion Schuchardt-i.
2 du ad. Burura eraman, buruan ipini. Hik, Zalgize, euskaldun poeta, burura behar duk erramu boneta. Saskiak bururatzen elkarri laguntzen ari dira.
3 du ad. Amaitu. Ik. burutu2 3. Lanak bururatzeko behar den dirua. Berdin bururatzen diren bost hitz. Hasi zuena ezin bururatuz.

Aztergaia: bururatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bururatu, burura(tu), bururatzen. 1 zaio ad. 'burura etorri'. 2 du ad. 'burura eraman, buruan ipini'. 3 du ad. 'amaitu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bururatu, burura, bururatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bukatu (ikus urteburu, asteburu, basaburu...) [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bururatze
iz. bururatu aditzari dagokion ekintza. Bururatze zoriontsua.

Aztergaia: bururatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

bururdi
iz. Ohean, burua bertan jartzeko ipintzen den zaku modukoa, itxia eta zapala, gai bigunez betea. Ik. burko. Lumatxatzat lastoa du, bururditzat belarra. Bururdi-azala.

Aztergaia: bururdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "burko, etab." (1993-02)

bururen buru
adb. Burutik burura, hasieratik bukaeraraino. Laburra da erreka: bospasei kilometro baino gehiago ez duke bururen buru.
Loturak

Aztergaia: bururen buru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

burusi
iz. Ohe estalkia, tapakia. Irina burusietan sorbaldan hartu eta bideari ekin zioten. Izarak eta burusiak. Artilezko burusia.

Esaera zaharrak

Norantz eguzki, harantz burusi.

Aztergaia: burusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

adierazle egokia da erdal manta/couverture saihesteko (cf. tapaki ere)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adiera azaltzeko eskatuz: "iz. 'oheko estalkia, tapakia'".

burusoil, buru-soil
adj. Buruan ilerik ez duena. Ik. karsoil. Libertatea izan nueneko bizarzuri eta burusoil nintzen. Gizon lodi burusoil bat.
Azpisarrerak

Aztergaia: burusoil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burusoildu, burusoil/burusoildu, burusoiltzen
da/du ad. Burusoil bihurtu. Ik. karsoildu; soildu. Argala zen eta burusoiltzen hasia.

Aztergaia: burusoildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

burusoil(du), burusoiltzen.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-soil-du.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

burusoiltasun
iz. Burusoila denaren nolakotasuna edo egoera. Burusoiltasunak eta tripa handiak irudi bitxia ematen zioten.

Aztergaia: burusoiltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-soil-tasun.

burutaldi
iz. Burutazioa. Baina, zer burutaldik jo du erregea?

Aztergaia: burutaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burutan atera
du ad.-lok. Bururatu, amaitu. Utz ezazu ene gainean zure egitekoen arta, nik burutan aterako ditut zein bere denboran.

Aztergaia: burutan atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

burutapen
iz. Gogoeta, buruan zerbait erabiltzea; burura zerbait etortzea. Ik. bururakizun. Hauteskundeen emaitzei buruzko burutapenak. Zergatik darabiltzazue burutapen txarrak zeuen bihotzetan? Burutapen garai guztiak bezala, bakuna da, zoroak ere igarriko liokeena. Neroni gogoratu zaidan burutapen bat azalduko dut.

Aztergaia: burutapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burutasun
1 iz. bizk. Burutapena. Ahotsik gozoenaz agertu zizkion bere burutasun guztiak.
2 iz. bizk. Burutazioa. Igarriko zenukete, irakurleok, zein burutasun etorri zitzaion behin gure mutil honi?, ezkondu egin behar zuela.

Aztergaia: burutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

burutapena.

burutazio
iz. Burura datorren ideia, hausnartzearen ondorio ez dena. Ik. burutaldi; burutapen. Beti gogora datorkion burutazioa. Burutazio hau datorkit, alegia, nola ez nauzun kalera jaurti.

Aztergaia: burutazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burute
iz. Buruan zamaren bat eramateko jartzen den ehunezko edo espartzuzko biribilkia. Askaria zare zuri batean burutean pausaturik, bi eskuak hanka-hezurretan, badoa erne-ernea sorora.

Aztergaia: burute

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'burute: jendeak zama bat buruan eramateko ipintzen duen korona'.

 - [E116]: 'nire galdera da ea definiziorik eman behar den, arruntean ez baitugu definiziorik ematen esanahia garbia denean. Nahasteak sor daitezkeenean bakarrik ematen ditugu definizioak. Eta, ematekotan, nola eman? 'Koroa' baino gehiago 'oihal bildua' da. ez dakit: nik ez nuke ezer ere gehiago esango'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): 'utzi dagoen moduan'.

burutik aldaratu
da ad.-lok. Burutik egin, zoratu. Bere anaia hil dela esan diote eta burutik aldaratu da.

Aztergaia: burutik aldaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

aldaratu: -tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

burutik egin.

burutik beheiti
adb. Ipar. eta naf. Burutik behera. Arrautza erauntsia atertu dela ikusi dutenean, hautetsiak berriz atera dira; orduan beste arrautza batzuk bildu dituzte burutik beheiti.

Aztergaia: burutik beheiti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURUTIK BEHEITI. a) De la cabeza a los pies, por todo el cuerpo. v. BURUTIK BEHERA. Zer, aldiz, irabazi dut, hor gaindi ibilirik? [...] Ganixen erasia gorriak burutik beheiti hartu. Barb Sup 92. Burutik beheiti jin zakola tupustadan zerbait, eritu denari; orduz geroztik ez dezakela beso bat erabil, ez eta ere alderdi bereko zangoa. JE Med 27. Astoarenak eta mandoarenak hantxe hartu zituen burutik beheiti! Zerb Azk 95. b) De arriba a abajo. Huna nun tiratzen dautan ukaldi bat burutik beheiti. Bainan huts egin ninduen. ETchebarne 72.

burutik beheiti 1, Berria (“Orduan beste arrautza batzuk bildu dituzte burutik beheiti").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

burutik beheiti 12: Herria (“Pinochet,Xileko president eta diktadore ohia, 89 urtetan, arras gaizki da burutik beheiti berriki ukan duen histura larri batekin”), Eneko Bidegain 3 (“Hobe lasai lasai hartzen ahalko du dutxa, horren beharra baitu pixka bat iratzartzeko A, zein goxo den dutxa bero bero hau ur turrusta azkar hau burutik beheiti heldu ez zuketen aitatxik eta bertzeek holako dutxarik Alemania zoko hartan”), Pello Salaburu 2 (“Irakasle batzuk erkinduak daude eskatzen zaienari, euskara ikasteari lehenik eta euskaraz irakasteari bigarrenik alegia, ezin diotelako erantzun, kontu hau anokia nahiko estua duen jertse bat burutik beheiti sartzea bezalatsu baitzaie”), Marzel Etxehandi 2 (“Jakin bide duke apeza naizela zer hartu beharra naiz burutik beheiti Zenbait egunez griparekin naiz, sukarra 39 eta 40-en artean dut jateko gogorik ez, loa galdua”), Aingeru Epaltza 2 (“Ezagutu du boza: erizaina, arestian afaltzekoak burutik beheiti botatzekotan egon den bera”), Aurelia Arkotxa (“Hainbertze edertasunez suntsiturik, Armeniako Printzea amorostu zen han berehala aire gaiztoak burutik beheiti jo izan balu bezala”), Daniel Landart (“Hainbeste pena, traba eta kezka, bat-batean burutik beheiti, gehiegi zitzaizkidan”).

Lantaldearen irizpideak

Adierazle egokia eta erabilia Iparraldean; jasotzekoa azpisarrera gisa burutik behera azpisarrera bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru sarreran.

burutik behera
adb. Goitik beherantz; burutik hasi eta oinetaraino. Burutik behera jantzi behar den soinekoa. Burutik behera bustia agertu zen.

Aztergaia: burutik behera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH AS: burutik behera(ino)

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Burutik behera jantzi behar den soinekoa. Burutik behera(ino) bustia agertu zen.

burutik behera kaka egin
dio ad.-lok. beh. Norbait nahi den moduan erabili. Kontua da beste behin argi gelditzen dela konpainia handiei azazkala ere ezin zaiela ukitu, eta zilegi dela, aldiz, herritar soilari burutik behera kaka egitea. Umeek kaka burutik behera egiten diote maisu berriari.

Aztergaia: burutik behera kaka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

KAKA EGIN (V-gip, G-azp). "Kaka burutik bera eiñ. Nahi duen guztia egin norbaiti. Umiak kaka burutik bera eitten dotse maixu berrixai" Elexp Berg.

LB: 6 “Hori hik ikusiko duk, egin nuen nirekiko; nik ez behintzat! Iruditzen baitzait, garai bateko Txomin de Regato hura jaio dela berriz, erdara gaiztoan euskaldunoi iseka. Iruditzen baitzait, batzuetan, umorearen izenean burlaka ari zaizkigula aktore horiek; burutik behera kaka egiten digutela?” (DiarioVasco); EPG: 4 “Hainbeste urte elkarrekin pasa ondoren, ez zuen hutsik egiten, bizpahiru esaldi nahikoa zuen ni barregarri uzteko, nire alderdirik itsusien eta lotsagarrienak agerian jartzeko, burutik behera kaka egiteko” (Xabier Monotia); ETC: 37 “Hori burutik behera kaka egitea da, gehiegi da! Josemarirengana joan eta begira nola natorren!” (Goenakale), “Xantipa irainka hasi zitzaion, eta berari esan gabeko sekretu bat zeukala leporatu; esan zion burutik behera kaka egiten zioten kakazu bat zela, eta edozeinek tiro egiten ziola, eta gero gaizki esaka hasi zen tiro-egile ezezagunaren punteriaz, hitzez hitz esanez kakazu horrek ez zuela asmatuko elefante baten kontra ere” (Fernando Rey).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: burutik behera kaka egin [norbaiti] burlarse de, reírse de; despreciar; Adorez: burutik behera kaka egin dio: le ha despreciado (se ha reído/burlado de él/ella); Labayru: 0.

Bestelakoak

buru 2 iz. (Esapideetan). Inori burutik behera kaka egin: iseka larria egin. Norbaitek burua lehengo lepotik, betiko lepotik izan: iritzietan, ohituretan ez aldatu. Zerbaitek bururik ez hankarik, bururik ez buztanik ez izan: zentzugabea, itxuragabea izan. Jakinduriaz eta sakontasunaz diozunak ez du ez bururik ez zentzurik. Besteren buruan zentzatu, ikasi. [buru] burutik behera adb. Goitik beherantz; burutik hasi eta oinetaraino. Burutik behera jantzi behar den soinekoa. Burutik behera bustia agertu zen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru eta kaka sarreretan.

burutik beherako
1 iz. Marranta, hotzeria.
2 iz. Buruko isuria.

Aztergaia: burutik beherako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

2 ager.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: iz.

burutik buru
adb. Bururen buru. Liburua burutik buru irakurriz gero.
Loturak

Aztergaia: burutik buru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

bururen buru.

burutik burura
adb. Buru batetik bestera, hasieratik bukaeraraino. Liburua burutik burura irakurri zuen.
Loturak

Aztergaia: burutik burura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

burutik egin
du/zaio ad.-lok. Zoratu. Ik. burutik jauzi; burutik joan;  + burutik jota egon; burutik egon; burutik nahasi. Hori aditu zuenean, burutik egin zitzaion. Burutik egin zaizu? Eroetxera daramate bukaeran, burutik egin duelakoan. Burutik egina bezala zegoen. Burutik eginda al zaudete?

Aztergaia: burutik egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

burutik egon
da ad.-lok. Zoratuta egon. Burutik dagoela, zentzua galdu duela.

Aztergaia: burutik egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

burutik eragin
dio ad.-lok. Norbait nahasarazi, zorarazi. (nor osagarririk gabe). Ez iezadazu burutik eragin!

Aztergaia: burutik eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURUTIK ERAGIN (V; erain V-gip). Ref.: A EY III 274; Elexp Berg. "(Vc), marear a uno, volverle loco" A EY III 274. Amatxo: niri deustan amoriyuak burutik erain deutso? V. Berriochoa, Cartas, 23-3-1842 (ap. DRA). Emakumea, ez eidazu burutik eragiñ. Ag Kr 178. Ez egidak niri burutik eragin geiago eure ergelkerijokaz. Otx 159. Burmuinak urtu bearrean ari ziran entzule bizkor atzarriak, eta txil egiten zuten azkenik, burutik eragiten baitzien. Zait Plat 40. Guretzako buruausterik gogorrena emoten ebana [...], peso barriakin da zarrakin ateraten eben nastia; bati burutik eragiteko be naikue zan. Gerrika 287.

Ez dugu aurkitu burutik eragin formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

burutik eragin 5: Koldo Izagirre 4 (“Apez hark burutik eragin behar zigun denoi”), Iñaki Segurola (“Zoratu egin zaiela beren Euskal Herri hori, burutik eragin eta zeharo joan zaiela?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oraindik erabilia. Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru sarreran.

burutik igaro
zaio ad.-lok. Bururatu, burura etorri. Ik. burutik pasatu. Ez zait horrelakorik burutik igaro.

Aztergaia: burutik igaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, burutik pasatu formarekin egin den bezala.

burutik izan
du ad.-lok. Ipar. eta naf. Burutik egon. Trufatzen zara nitaz, ala baduzu burutik? Ni kapitalista?, baduk burutik?

Aztergaia: burutik izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

badu burutik; baduka burutik?

burutik jauzi
da ad.-lok. Burutik egin. Sinetsi ez zioten, esanaz burutik jauzi zela.

Aztergaia: burutik jauzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jauzi: -tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

burutik egin.

burutik joan
1 da ad.-lok. Burutik egin. Burutik joan zara? Gizon hori burutik joanda dago.
2 da ad.-lok. Ahantzi. Ez zait burutik joango esan didazuna.

Aztergaia: burutik joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

1 burutik egin. 2 ahantzi.

burutik jota egon
da ad.-lok. Burutik eginda, zoratuta egon. Burutik jota zaude ala?

Aztergaia: burutik jota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BURUTIK JO a) Desvariar. "Burutik ioa, qui a chambres à louer" SP (s.v. ioitea). "Burutik jota egon, zoratuta egon" Elexp Berg. -- Afectar (algo) a la cabeza. * Edan dezagun beraz gogotik, / horditziaren beldurra gatik, / [arno] horrek ez gaitik joko burutik. ChantP 238. Perlesiak jo burutik eta / itzik gabe geratua, / orain etxian arkitutzen naiz / oso erretiratua. Uzt Sas 139. b) "Jainkoak burutik jorik ethorri da, il est venu par une inspiration de Dieu" Dv.

LB: “Berehala, oharkabean, ile apaindegiko langileak zuhurtzia hotz batez hasi zitzaizkion mintzatzen, isilean gorde ezinezko aitorpen hura burutik jota zegoela froga argia balitz bezala” (Berria); EPG: “Burutik jota zaude” (Mirentxu Larrañaga), “Burutik jota dago - esaten zuen aitak atsekabez -.” (Jon Muñoz); ETC: “Titulua edukitzeak zer egiten duen, kea asmatu du gizonak! Eta biktimak defendatzeko aukerarik ere ez zuela izan ondorioztatu duten arren, zera dio akusatuen abokatuak: poliziak bere buruaren defentsan jokatu zuela, semea burutik jota zegoela” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: burutik jota dago: está loco; Adorez: burutik eginda dago: está loco; Labayru: Ez deutsie jaramonik egiten, burutik jota dagoala dinoe: No le hacen caso, dicen que está pirado.

Bestelakoak

[buru] burutik jo Burutik egin. (Ia beti burutik jota (egon) esapidean erabiltzen da). Burutik jota zaude ala? [jo] jota 1 adb. Lgart. Leher eginda, erabat nekaturik. Oso gogorra izan da; jota nago. Jota zatoz?, Zer dela eta? 2 adb. Lgart. Erotuta. Ik. burutik jo. Hi jota hago, ala?

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. burutik jo azpisarrera ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru, jo eta egon sarreretan.

burutik kendu
du/zaio ad.-lok. Zerbait pentsatzeari utzi. Burutik ezin kendu dut haren agur tristea. Burutik ez zitzaion kentzen herriko norbaiten jukutria zela.

Aztergaia: burutik kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

kendu: -tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Burutik ezin kendu dut haren agur tristea. Burutik ez zitzaion kentzen herriko norbaiten jukutria zela.

burutik nahasi
ad.-lok. Burua, zentzua galdu. Ik. burutik egin. Bestela esango dute burutik nahasia zaudela. Jaunak burutik nahasten ez banau.

Aztergaia: burutik nahasi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

burutik oine(ta)ra
adb. Goitik behera. Ik. burutik behera. Zazpi arrarik ez zuen burutik oinera. Burutik oinetara guztia legenarrez eta gaitzez betea nago.
burutik oine(ta)raino
adb. Burutik oinera. Etxekoandrea burutik oinetaraino begira gelditu zitzaion. || Burutik oinetarainoko aldakuntzak.
burutik pasatu
zaio ad.-lok. Bururatu, burura etorri. Ik. buruan pasatu; burutik igaro. Ez zitzaion burutik pasatzen ere ate hura bere aurrean itxi ziezaioketenik.
burutsu
1 adj. Pertsonez mintzatuz, zentzuduna. Emakume zuzena, zaila, iraun handikoa eta burutsua. Txanton burugina zen, Maripa burutsua. Erkinak eta kankailuak, burutsuak eta burugabeak.
2 adj. Burutazio egokiak dituena. Gazte argi eta burutsua. Alferra beti lantsu, esan ohi da, eta lantsu bezain burutsu erantsi behar.
3 adj. (Ekintzez mintzatuz). Pernando Amezketarraren ateraldi burutsuak. Baita ere badakartzat Kandelas-en lapurreta burutsuak eta Diego Korrientes-en egite okerrak.

Aztergaia: burutsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burutu1, buru/burutu, burutzen
1 da ad. (Gariak-eta) buruxkak eman. Ik. aletu. Garia burutzen ari da. Zekalea ebakitzen bada burutzera doanean, muskiltzen da berriz, eta bazka ona ematen du aziendentzat. Artoak burutu dira.
2 du ad. Norbaiti edo zerbaiti aurre egin; egoera bat egoki eraman. (Dagokion osagarriak -kin atzizkia hartzen duela; ezezkoetan eta galderetan batez ere). Haur honekin ezin dut burutu. Ezin buru daiteke gizon hordiarekin. Nork deabruarekin burutu lezake, Jesus maitagarriak garaitu ez balu? Gizaldi sinesgogor eta bihurria, noiz arte burutuko dut zuekin? Lanarekin burutu ezinda nabil.
3 du ad. Amaitu, buru eman, bururatu. Lana garaiz burutzeko. Prest zeukan lana ondorengo leialak burutu zion; bai iaio burutu ere. Ekainean hasia eta urrian burutua. Ez da erraz eta alaikiro hartu eta burutuko den erabakia.

Aztergaia: burutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

burutu, buru(tu), burutzen. 1 da ad.: garia burutzen ari da. 2 du ad.: haur honekin ezin dut burutu ('ezin naiz moldatu'). 3 du ad. 'amaitu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

burutu, buru(tu), burutzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "53.1: 'garia burutu da'; 'ezin dut haur horrekin burutu'; 53.2: 'bostetan bururatu / ?burutu dute lana'" (1995-01-09)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): burutu 1, buru/burutu, burutzen. 1 da ad.: garia burutzen ari da. 2 du ad.: haur honekin ezin dut burutu ('ezin naiz moldatu'). 3 du ad. 'amaitu'. burutu 2 izond.

burutu2
adj. hizkl. Aspektuaz mintzatuz, aditzari dagokion ekintza nolabait bukatua dela adierazten duena. "Etorri da" orainaldi burutua da, eta "etorri zen" lehenaldi burutua.

Aztergaia: burutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

burutu, buru(tu), burutzen. 1 da ad.: garia burutzen ari da. 2 du ad.: haur honekin ezin dut burutu ('ezin naiz moldatu'). 3 du ad. 'amaitu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

burutu, buru(tu), burutzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "53.1: 'garia burutu da'; 'ezin dut haur horrekin burutu'; 53.2: 'bostetan bururatu / ?burutu dute lana'" (1995-01-09)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): burutu 1, buru/burutu, burutzen. 1 da ad.: garia burutzen ari da. 2 du ad.: haur honekin ezin dut burutu ('ezin naiz moldatu'). 3 du ad. 'amaitu'. burutu 2 izond.

burutugabe
1 adj. Buruturik ez dagoena. Gari helduaren lastoa ala gari burutugabearena.
2 adj. hizkl. Aspektuaz mintzatuz, aditzari dagokion ekintza bukatua ez dela adierazten duena. "Erosten nuen" lehenaldi burutugabea da; "erosi nuen", aldiz, lehenaldi burutua.

Aztergaia: burutugabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-10-21
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-07-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ez dirudi aski lexikalizatua; baina, dirudienez, hau darabilte orain gramatikariek #mdash# ez-burutu(a) garai batekoaren lekuan: ik. EGLab 255-257.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabe ad.ekin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren inguruan, ohar hau ageri da: "burutugabe | F: ez dirudi aski lexikalizatua; baina, dirudienez, hau darabilte orain gramatikariek #mdash# ez-burutu(a) garai batekoaren lekuan: ik. EGLab 255-257". Proposamena: Gramatikariek darabilten hori hiztegi guztietan ageri da (Elhuyar Hiztegia, 3000 Hiztegia, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, VOX hiztegia, Euskalterm...), eta hizkuntzalaritzaren arloan bederen, erabilera handikoa da'.

 - [E116]: 'uste dut AU zuzen dabilen. sartu beharko genuke, arrunta baita'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): 'OK'.

burutza
iz. Buruzagitza. Horrek esan nahi du une honetan gehiengoa dutenek hartu beharko luketela proiektuaren burutza.

Aztergaia: burutza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Forma nagusia da gaur

.0: baztertuxea zegoen tradizioan, baina berriro ageri da, administrazioan eta (horregatik soildu dira "Zah. g.er." markak).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

buruzagitza.

burutzapen
1 iz. Burutapena.
2 iz. Lorpena; bururatzea, burutzea. Hasierako asmo onaren parekoa izanen da egintzaren burutzapena ere, zuen ahalbideen arabera. Pertsona bat zoriontsua da bizi-proiektu arrazional baten burutzapen arrakastatsua erdiesteko bidean aurkitzen denean.

Aztergaia: burutzapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

burutzapen 1 (Txill Let) eta OEH argitaratuan beste 1 (A EY II); burutze 2 (Berron Kijote, MEIG-NEtx).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

burutzapen EB 18 (Arkeoikuska 1983, HezkSaila 5, M. Ensunza, M. Navarro 2; GAO 1990 5 eta "burutzapen data", "burutzapen erraztasun", BEO 1990 2); burutze 6 (J. Arregi, HezkSaila, M. Etxeberria; EHAA 1990: "burutze-bide"; Zientzia eta teknika 1986: "burutze-froga"; Lehen ziklo esper: "burutze-ordena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

burutzapen : AB38 2, AB50 1, Euskalterm 6; burutze : DFrec 3, AB50 2, LurE, Euskalterm 3. Ez dugu aurkitu ap. HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

burutzapen : HiruMila, ElhHizt, Casve EF (bürützapen), PMuj DVC; burutze : EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Lh DBF, DRA, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

burutzar
iz. adkor. Buru handia. Erraldoiak burutzar ikusgarria zuen, ile-sapa beltz batez estalia.

Aztergaia: burutzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

burutze
iz. burutu aditzari dagokion ekintza. Han ditugu, azkenengo hariaren iraupenean, azken ukitua eskatzen, bere burutze bikainaren zain.

Aztergaia: burutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

burutzia egin
du ad.-lok. Ipar. Buru egin. (nor osagarririk gabe). (Batez ere ezezko perpausetan erabiltzen da). Ik. burutu1 2. Sakelako gauza guztiak galtzen zituen; bere amak burutziarik ezin eginik josi zizkion xilintxa batzuk sakeletan. Framazon madarikatu horiekin burutziarik ezin eginez.

Aztergaia: burutzia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'buru egin' (batez ere ezezko perpausetan erabilia).

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Esapide ohiko(en)ak

batez ere ezezko perpausetan

Forma baten adiera(k)

buru egin

buruxka
iz. Gari, arto eta antzeko landareetan, ardatz antzeko batera biltzen diren lore edo aleen multzoa. Ik. buru 8. Buruxkak bildu. Buruxkak aletu. Gari buruxka.

Aztergaia: buruxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-xka

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Ala "buruska?"" (1994-08-02)

buruxkila
iz. g. er. Buruzagia, gutxiesgarritzat hartua.

Aztergaia: buruxkila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xkila.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

buruzagia (gutxiesgarritzat hartua).

buruz
1 adb. Buruari edo adimenari dagokionez, buruaren edo adimenaren aldetik. Ik. mentalki. Gauza handiak egiteko ez da aski buruz eta besoz azkar izatea. Osasunez beti herbal, buruz beti oso. Horregatik buruz betikoa iraun arren, izanez ez nauk atzokoa. Buruz zuhur eta argia.
2 adb. Hitzez hitz errepikatzeko eran; hitzez hitz errepikatuz. Hutsa dela dotrina buruz jakitea, ulertzen ez bada. Hitzaldia ikasi zuela buruz ahalik ondoena. Ez da asko hauek buruz esaten jakitea; jakin behar dute hitz horiek zer esan nahi duten.
3 adb. Oroimenaz bakarrik baliaturik. Buruz ari naiz eta beharbada hutsen bat egingo dut.
4 adb. Burua edo adimena erabiliz. Gehiago egiten du buruz gizon honek, ezen ez eskuarekin ehun mila gizonek. Ez dituela gogaiak etorri ahala jaulkitzen; buruz eho, aztertu eta bahe xehean iragaziak bakarrik duketela harengandik mundura agertze-baimen. Jakintsu denak jarriak daude buruz ondo nekatzera.
5 adb. Zentzuz. Buruz eta jator jokatu duzu.
6 postpos. -rantz, -ganantz. (-i atzizkiaren eskuinean). Gizona heriotzari buruz doa. Nik ez dakit jendea zeri buruz doan. Niri buruz itzulirik.
7 postpos. -z, -en gainean; -i dagokionez, -a gaitzat harturik. (-i atzizkiaren eskuinean). Nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz. Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz. Ez da hizkuntzarik Europa osoan euskara bezain ilun ageri denik bere jatorriari buruz. || Mogelen lanei buruzko argitasun asko dator ikerketa horretan.
Loturak

Aztergaia: buruz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -i buruz 1 '-rantz, -ganantz': nik ez dakit jendea zeri buruz doan. 2 '-z, -en gainean': nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz.

Informazio lexikografikoa
Esapide ohiko(en)ak

-i buruz

Forma baten adiera(k)

1. x-rantz, x-ganantz ("nik ez dakit jendea zeri buruz doan"); 2. x-z, x-ren gainean ("nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "buruz erran. Aipatzekoa: "buruz ari"" (1994-08-02)

buruz aurrera
adb. g. er. Muturrez aurrera. Buruz aurrera erori da.

Aztergaia: buruz aurrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Aditz-erregimena

buruz aurrera erori da.

buruz beheiti
adb. Ipar. eta naf. Buruz behera. Baina, etxekoandrea, buruz beheiti emana duzu-eta zure liburua!

Aztergaia: buruz beheiti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

buruz behera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]:  buruzbeheiti: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

buruz behera
1 adb. Gorputzaren goialdea beherantz dagoela. Done Petri gurutzean buruz behera josita hil zen. Buruz behera erori beharrean zutik gelditu zen.
2 adb. Ahuspez, beherantz begira. Buruz behera etzan da ohe gainean.

Aztergaia: buruz behera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buruz buru
adb. Aurrez aurre. Uharteari buruz buru zegoen etxea. Aukera egokia da buruz buru hitz egiteko. Buruz buru, bi bitara, eta lau lauren kontra aritu ziren bertsolariak.
Loturak

Aztergaia: buruz buru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "buruzburu: face à face, bai eta 'mano a mano' pilotan (español batuan!)" (1995-03-03)

buruz buru egin
1 du ad.-lok. Topo egin. Hola doalarik, buruz buru egiten du gizon batekin: Agur, adiskidea!
2 du ad.-lok. Talka egin. Elkar ez ikusirik, bi trenek buruz buru egin dute.

Aztergaia: buruz buru egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

topo egin; talka egin.

buruz buruka
adb. Buruz buru, aurrez aurre. Iluntzean eta arratsean eginen dira finalerdiak esku-huska, bai buruz buruka eta bai binaka.
Loturak

Aztergaia: buruz buruka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

buruz-buruka HU Zez 1 ("Duela deitzen dute frantsesez, hiri horietako buru beroek, odola gainditzen zaiotenean, elgarrekin buruz-buruka egiten duten borroka-aldi bat"), eta OEH argitaratuan beste 2 (Herr 8-11-1957: "Bere egitekoak nahiago zituen buruz-buruka erabili"; Herr 12-6-1958: "Hirugarren partida, trinketean jokatu da, buruz-buruka, Vivier eta Haran-en artean"); buruz-burukatu 1: Zerb IxtS ("Berehala erregearen ganat joan zen eta galdetu zion Goliathekin buruz-burukatzeko baimena"); OEH argitaratuan, gainera, buruz-burukako 2: Dv 1 Sam 17,8 ("Hauta zazue zuetarik gizon bat, eta jauts bedi buruz-burukako gudura"); Zerb GH 1926 ("Ororen gainetik, "quiniela" direlako buruz-buruzkakoetan zen ikaragarria Larralde"), eta ager. banako buruz burukari (Herr 18-12-1958: "Ez dugu uste orai juanen dakon. Beñat buruz burukaria baita lehena ez izanik ere bestea bezen trinketearia"); buruzburulari (Herr 17-4-1958: "Haran buruzburularia da, Ager ez"); buruz-burukatze (Larz HilEspos: "Bertze molde batez behar zuten gertatu buruz-burukatze hunek").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

buruz(-)buruka 7: Herr 1969 1 ("Buruz-Buruka" [tit. #mdash# pilota-jokoaz], Herr 1989 4 (pilota-munduarekin lotuak, buruz burukan 2, buruz burukako 2: "Buruz burukan biak irabazle alabaina"; "Carricart gaztea, oraino gordin dena aurten kontrario horren garaitzeko, ez dela batere herabea heldu buruz burukako ere"; "Maitiak du partida gaitza egin berriz ere, buruz burukan maiz ateratzen badakien bezala"; "Donostian buruz burukako finala haundia, Anoetan"); M. Oiartzabal ("Esaera batean elkarren antza duten zatiak bereizteko, batez ere, kakotxes bereiziak ba'dagoz, ta bai ta, lenbiziko zatia bigarrenari buruz-buruka ba'dago ere"); HerrizH 1988 (iz. gisa: "Mitterrand-ek erran zuen Chirac-i, telebistan, buruz buruka famatu hartan, ez zela gehiago kanporatzerik izanen "ezinbeste gorrian""); buruz buruzka 1: Herr 1969 ("Helduden igandean jokatuko dira Uztaritzeko ezker pareta berrian buruz buruzkako azken partidak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec (denak pilota-jokoari dagozkio): buruz buruka 1; buruz-buruka 1; buruz-burukari 1 // Ez dugu aurkitu bestetan: AB38; AB50; HiztEn; LurE; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

buruz-buruka : Lh DBF (bürüz-bürüka: lutte tête à tête); DRA (mano a mano. Buruzburukako barazkari. Dv., Herr, 12-6-1958; Herr 8-11-1957; II lucha cuerpo a cuerpo uno contra otro. Dv 1 Sam 17,8); PMuj DVC (1 cuerpo a cuerpo, uno contra otro; 2 uno a uno, de uno en uno, uno por uno); bürüz-bürükan : Lh DBF ((lutter) tête à tête); buruz burukari : DRA (contendiente, luchador. Herr 18-12-1958); buruz-burukatu : Lh DBF (bürüz-bürükatu, -tze: (Hb.) jouer, lutter tête à tête); DRA (buruzburukatu: jugar, luchar de solo a solo (Hb) Lh; II afrontar T); PMuj DVC (oponerse, ser contrario, enfrentarse, resistir a); buruz-burukatze : DRA (entrevista. Larz HilEspos); buruzburulari : DRA (jugador de mano a mano. Herr 17-4-1958) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

aurrez aurre.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper