-ko, mendeko perpausekin ere erabiltzen dugu. Hor ditugu -(e)lako eta -tzeko perpausak -ko postposizioa agerian dutela (§ 30.6.4.1): Bilerara agertuko ez delako kontua aipatu du; Eskuinak hauteskundeak irabaz ditzakeelako mezua zabaldu dute; Bazuen baietz esateko beldur pixka bat. Holakoetan ez dugu leku/denborazko postposizio sintagmarik. [… -LAKO] perpausa izen baten osagarria edo da, kontua, mezua edo beldur pixka bat sintagmena, hain zuzen, [… -LA] perpausa (ez dela agertuko edo eskuinak hauteskundeak irabaziko dituela), predikatu baten (esan, zabaldu, mezua izan…) osagarria den bezala.
[PS… -TZEKO] izenaren nahiz aditzaren osagarri izan daiteke. Goiko adibidean izenaren osagarri zen. Beste hauetan, berriz, aditzaren (§ 30.7.2.1) eta izenaren osagarri da, hurrenez hurren: Isilik egoteko esan nion; Isilik egoteko agindua eman zioten. Hemen -tzeko perpausa osagarria da (§ 25.3.3g). Baina adjuntua ere izan daiteke: Isilik egoteko ez da arrazoi handirik behar.