Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [1551 - 1600] bistaratzen.

aitorleku
iz. Elizetan, aitortzeko erabiltzen den esparru txikia. Apaiza bere aitorlekuan sartu orduko, joan zitzaion Mikel bere barruko larria hustera. Elizako aitorlekuen aurrean jende ilarak daude aitortza egiteko zain.

Aztergaia: aitorleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

aitormen
1 iz. Aitortzea. Fede aitormena. Aitzineko igandean 11 haurrek egin dute Fedearen aitormena. Hutsen aitormena. Adituen aitormenaren bidez. Aitormen hau egiari zor zaio.
2 iz. Ezagutza. Esker onaren aitormen gisa. Guztion aitormenez irabazia duen irakasletza eta gidaritza ukatu dio oraintsu batek baino gehiagok.
3 iz. Aitorlekuan-edo bekatuak aitortzea. Bere bekatuen aitormena egitea.

Aztergaia: aitormen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

hori da tradizioko forma nagusia, nahiz gaur aitorpen hedatu(xe)agoa den

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "eta aitorpen: Ni ere adiera banaketa egitearen alde" (2001-03)

aitorpen
iz. Zerga-aitorpena. Aitorpena egitera behartuta daude 8.500 eurotik gorako diru sarrerak izan dituztenak.

Aztergaia: aitorpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-20 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendako forma hobetsiari dago(z)kion bigarren mailako forma(k)

sektore eta erabileremu batzuetan aitormen zahar-hedatuagoari nagusitu zaion forma da (cf. errenta-aitorpena), eta zail dirudi kasu guztietarako aitormen berrindartzea, besteak beste -men 'ahalmen, gaitasun' bezala hartzen delako (cf. bereizmen, etab.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "Aitormen/Aitorpen: banaketa semantiko bat sor liteke errenta-aitorpen delako hori dela bide" (1995-01-10)

aitorrarazi, aitorraraz, aitorrarazten
du ad. Aitortzera behartu. Lekukoei egia aitorraraztea.

Aztergaia: aitorrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aitorrarazi, aitorraraz, aitorrarazten. dio ad.

aitorrera
1 iz. Lekukotasuna. Jesusen aurkako aitorrera bat bilatzen zuten, hura hilarazteko.
2 iz. g. er. Aitormena.

Aztergaia: aitorrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 lekukotasuna. 2 g.er. aitormena.

aitorrezin
adj. Ezin aitortuzkoa. Bekaturik aitorrezinena egin balute bezala.

Aztergaia: aitorrezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+e-.

aitortegi
iz. erl. Aitorlekua. Aitortegian ezkutatu zen, zer gertatzen zen ikusteko.

Aztergaia: aitortegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-05-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. aitorleku.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'aitortegi h. aitorleku. Ez dut ulertzen zergatik bata hobetsi behar dugun, bi-biak ongi eratuak eta erabiliak izanik. Maiz utzi ditugu honelako sinonimoak'.

 - [E116]: '(2002-04) nik ere biak utziko nituzke'.

 - Erabakia: EArau 119: 'aitorleku' eta 'aitortegi iz. Erl.'

aitortu, aitor/aitortu, aitortzen
1 du ad. Huts bat edo gorde nahi den zerbait adierazi. Errua aitortu. Egia esan, dena aitortu behar bada, urdaila asaldatzen hasia nuen ordurako. Epailearen aurrean aitortu.
2 da ad. Bekatuak aitortzan adierazi. Aitortzera joan. Aitortu gabe hil. Hilero aitortzen da.
3 du ad. Bekatuak aitortzan entzun. Erretoreak emakumea aitortu du.
4 du ad. Zerbait hala dela onartu; zerbait edo norbait halakotzat ezagutu. Azkenean aitortu zidan arrazoia nuela. Semetzat aitortu du. Bakoitzari zor zaiona aitortu behar zaio. Barojaren euskalduntasuna aitortu berria da, edo salatu berria, gutxien uste genuen aldetik.
5 du ad. Norbaitenganako edo zerbaitekiko fedearen aitormena egin. Aitortzen ditut Ama Eliza Santu Erromakoak erakusten dituen egia guztiak. Pauloren ikasleek ere aldi honetan aitortu zuten hitzez eta odolez Kristoren sinestea.
Azpisarrerak
Ohiko lexiak

Aztergaia: aitortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aitortu, aitor, aitortzen. 1 du ad. 2 da ad. '(bekatuen) aitortza egin'.

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa

aitorrarazi

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena
aitortza
1 iz. Huts bat edo gorde nahi zen zerbait adieraztea. Bestetik, akusatuaren hasierako aitortza dago: andrearen hilketa bere gain hartu zuen.
2 iz. Bekatuak apaiz bati aitortzean datzan sakramentua. Aitortzan entzundako bekatuak.
3 iz. Norbaitek egindakoaren balioaren edo garrantziaren onarpena. Ik. ezagutza 3; aitormen 2. Atsekabetuta dago merezitako aitortzarik jaso ez duelako. Aitortza orain dator eta nik jaso dut presidente moduan, baina sari honen atzean, pertsona askoren lana dago.
4 iz. Zerbaiten zilegitasunaren onarpena. Artikulu horrek ez diela inolako aitortza edo eskubide konstituzionalik ematen hizkuntza gutxituei. Euskal Herriaren aitortza eta herri gisa dagokion autodeterminazio eskubidea defendatzea da gure lehentasuna. Lan duina eta eskubideen aitortza aldarrikatzeko. || Biktimei dagokien aitortza ematea ezinbestekotzat jo dute bi alderdiek.
5 iz. Norberak eginiko hutsak edo akatsak halakotzat ezagutzea. Ik. ezagutza 4. Egindako minaren aitortza.

Aztergaia: aitortza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
aitortza egin
1 du ad.-lok. Bekatuak aitortzan adierazi. Elizara aitortza egitera joan eta belauniko jartzen zenean (...). || Aitortza on bat egin ondoren, Jauna hartu zuen.
2 du ad.-lok. Huts bat edo gorde nahi den zerbait norbaiten aurrean esan. Aitortza hau egiteko lagun bakarra zu zarelakoan nago.
3 du ad.-lok. Norbaiti egindakoaren balioa edo garrantzia aitortu. Ekitaldian, Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren jaiotzaren mendeurrena gogoratuko da eta omenaldia eta aitortza egingo zaio. Azken 25 urteetan XIX. eta XX. mendeetako ondarea biltzen jardun du tolosar etnografoak, eta lan horren aitortza egin dio Diputazioak Ondare sari sortu berriarekin. || Haren obraren eta izenaren aitortza egin gabe zegoen, eta honi esker zor bat kitatu dugula esango nuke. Biktimen seme-alabek, senideek, aitortza hori egitea merezi dute.

Aztergaia: aitortza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, adierak bereiziz: 1 bekatuak aitortzan adierazi; 2 lekukotasuna eman.

aitortza entzun
1 du ad.-lok. Bekatuak aitortzan entzun. Abadeak aitortza entzun eta, penitentzia gisa, hiltzaile damutua Donejakue bidean jarri zuen. || Don Martin, atsoen aitortza gezak entzuten aspertuta.
2 du ad.-lok. Huts baten edo isilekoren baten adierazpena entzun. Paula harrituta geratzen da Abelen aitortza entzutean. Patroiak, berriz, errua berea izan zela adierazi zuen, arraunlariek lan handia egin zutela baina berak ez zuela asmatu; gogorra izan zen sestaoarraren aitortza entzutea eta ikustea.

Aztergaia: aitortza entzun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, adierak bereiziz: 1 apaizak bekatuen aitortza entzun; 2 epaileak epaian erruztatuaren aitortza entzun.

aitortzaile
1 iz. Zerga-aitorpena egiten duen pertsona. Zerga honen gaineko eskumena foru aldundiek dute aitortzailearen ohiko egoitza Lurralde Historikoetan dagoenean.
2 iz. g. er. Lekukoa.
3 iz. g. er. Aitortzan bekatuak aitortzen dituen pertsona.

Aztergaia: aitortzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tzaile/-le.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "merezi al du bi formak ematea, aitorle eta aitortzaile?"

 - [E114]: "aitorle / aitortzaile. Bi gauza adierazteko, bai: 1 konfesatzen dena / konfesioan aditzen duena, 2 lekuko ik. OEH-n aitortzaile, in fine".

 - [E116]: "(2002-04) nik biak emango nituzke. Ez du kalterik egiten".

 - Erabakia: EArau 119: "aitorle iz. 1 'aitortzailea'. 2 'aitor-entzulea'" eta "aitortzaile".

aitortze
iz. aitortu aditzari dagokion ekintza. Konfesio edo aitortze onaren hasiera da bekatu guztiak gogora ekartzea.

Aztergaia: aitortze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

aitzaki-maitzaki
iz. adkor. Aitzakia. Hasia zen aitzaki-maitzaki baten bila. Lanaren aitzaki-maitzakian joan gabe geratu zen. || (Adizlagun gisa). Aitzaki-maitzaki ibili.
Loturak

Aztergaia: aitzaki-maitzaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS: aizaki-maitzaki / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

errima-bikoteak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aitzakia sarrerari dagokion azpisarrera.

aitzakia
1 iz. Hutsa, akatsa. Etxeak ez zuen aitzakiarik, etxe ederra zen benetan.
2 iz. Arrazoi alegiazko edo gezurrezkoa, egiazko zergatia estaltzeko ematen dena. Artean mila arrazoi edo aitzakia zirela medio. Ez da aitzakia txarra izaten edozertarako, ezin mintza daitekeen herri isil hori. Aitzakia bila.

Aztergaia: aitzakia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aitzaki-maitzaki .

aitzakia egin
ad.-lok. Aitzakia jarri. (-en atzizkiaren edo adierazpen-perpaus osagarri baten eskuinean). Lan egin nahi ez zuenak, hotzaren aitzakia egin zuen. Lau polizia, lapur baten atzetik zebiltzala aitzakia eginez, hotel batean sartu ziren.

Aztergaia: aitzakia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AITZAKIA EGIN. (Precedido de gen.). Pretextar, poner la excusa de. "Qui non potest coire culpat naturae mulieris labra, alua ezin io dezakenak alupizarraren atzékia egiten du" Urt I 468. Trabaillatu nahi etzuenak, otzaren atxakia egin zuen: barutzera herabe zuenak, buruan min zuela erran zuen. Ax 51 (V 33). Konfesiyuan esan / dena dan moduban, / iñoren aitzakirik / ez egin orduban. Ud 92. (Sin egin explícito). Uztarriari paltak billatzen / ibilli zaitez poliki, / iri oiek zer janda dabiltzan / jendiak baldin baleki; / debildadiak ematen dizten / buruko miñak izaki; / besterik eziñ asmatu du ta / uztargillien aitzaki. In Uzt LEG I 207. (Con completiva). Etxekoai ustekabeki azaldu nai zitzaiela egin zun aitzeki, baña Beltranek ba'zerabilkin aspaldi artan beste zerbait buruan. Etxde AlosT 86

aitzakia egin 1, Berria (“Hala, biztanleriaren sektore zabaletan, frustrazio nabarmena antzematen da, dagokion neurrian balioetsi beharko dena, eta ez du balio, frustrazio hori esplikatzeko, krisi ekonomikoaren aitzakia egitea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aitzakia egin 12: Gotzon Garate 6 (“Tripura-n poliziek tribuetako 24 emakume bortxatu zituzten, senar lapurrak zituztela aitzakia eginda”), Joan Mari Irigoien 3 (“zernahiren aitzakia egiten zuelako eskola haietarat ez joaiteko”), Koldo Izagirre 2 (“Orain ez dago zurezko aterik inon, hezetasunaren aitzakia eginda aluminiozkoak eta PVCko leiho-ateak ezarri dituzte etxe guztietan, min ematen dute begian hare-harriaren gaineko modernia merkeok.”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Gure semea ez genuen bataiatu; ez Aloña ez ni ez ginen sinestunak, eta geure uste eta iritziekin zintzo eta konsekuente jokatzen saiatzen ginen, ez guraso zahar fededunen aitzakia egiten duten hainbeste bikote hipokritaren moduan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa aitzakia sarreran.

aitzakia eman
ad.-lok. Errua egotzi. Errazena aitzakia besteri ematea izaten da eta.

Aztergaia: aitzakia eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AITZAKIA EMAN. (No se han incluido en este apartado ejs. del tipo aitzakiak eman 'dar excusas, excusarse'). a) (Con complemento en dat.). Echar, achacar la culpa (a algo, a alguien). "Atxikia eman (B) echar la culpa a alguien" A. Cf. supra (2). Eztugu bertzeri zer atxakia emanik, eta ez zer hoben egotzirik, geureak ditugu faltak. Ax 563 (V 360). Eta neurk dut falta, eztu bertzek parterik: ezin demaiot bertzeri atxakiarik, neurk neure burua galdu dut. Ib. 595 (V 383). Ezlitzake bada kalterik orain ere, anziñaeran bezala baleude Podagiñak matsdiak ifinteko [...]. Ez du bada iñork ere zer atxakiarik eman Gipuzkoaren mugapeko lurrai. 'No se haga pues ninguna acusación a las tierras de la jurisdicción de Guipúzcoa'. Izt C 148s. Zenbatek galtzen duten bizia / ezin diteke sinistu, / Batak besteri aitzeki eman, / baña illik ezin piztu. / Kamioetan gabiltzan danok / beti gaude arrixkutan. Basarri 169. Ta begirok arduari ur-tantorik sekulan bota neri aitzakiya eman ez dizadatekan. Anab Poli 42 (palabras de un tabernero al sirviente). Aspalditxuan ikusten zaitut / lan egitiaz mindurik, / jatekoari atxaki emon ta / geldi egon gurarik; / ezer ein bage jan eta edan, / ez dozu gura besterik. Benb NereA 102. Orduan an etzegoan iñori aitzaki ematerik. Alkain 125. Errezena aitzakia besteri ematea izaten da eta. Insausti 125. Ez daukat eguraldiari aitzakirik ematerik. Albeniz 266. v. tbn. Uzt Sas 337. (Precedido de gen.). Zure aitzaki ematen du ark / zerala biyotz gogorra. Lizaso in Uzt Noiz 108. b) Poner pegas, quejarse. Cf. supra (2). Baña bein Zarautzko arotz batekin aserretu omen zan. Beti aitzakia ematen ari omen zan da aspertu zan entzuten. [...] egur neurtzen zebilkian zinta utzi omen zuan. Berak neurtzeko esan omen zion. Uzt Sas 337

aitzakia eman : Ortzadar, Deia 4, Berria 20, EiTB 10, Jakin 2, Argia 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aitzakia eman 26: Berria 10, Ramon Saizarbitoria, Xabier Amuriza, Koldo Izagirre, Juan Garzia, Iban Zaldua, Edurne Elizondo, Josu Zabaleta…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aitzakia sarreran.

aitzakia hartu
1 du ad.-lok. Aipatzen dena aitzakia bezala hartu. Krisia aitzakia harturik, etorkinen eskubideak urratzen saiatu izana leporatu diote elkarteek gobernuari. Ez da ibili bere burua goratu beharrean, Jesusen bizitza aitzakia harturik.
2 du ad.-lok. Aipatzen dena arrazoi bezala hartu. Gernikako Estatutuak 30 urte beteko dituela aitzakia hartuta, etorkizunean izan dezakeen baliagarritasunaz jardungo dira aste honetako saioan.

Aztergaia: aitzakia hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AITZAKIA HARTU. a) Buscar defecto, criticar. Txikiya zala artzen / zioten aitzaki, / Luxiantzat etzala / gizonikan aski. Yanzi 209. Quejarse. Personak klaru biar / leuke jokatu, / ez zenbatek bezela / atxakia artu. / Jentiak euki eban / ainbat erreparu, / argaitik esan eben: / Ak irabazi du. EusJok II 78. b) Tomar como excusa, tomar por excusa. Laister asi zen, zerbaiten aitzeki artuta, Etxahuniara bear baiño geiago lerratzen. Etxde JJ 109. Askok lan ori aitzaki artu / ta utzi beste guziak. Uzt Sas 179. Bertsolarien neurketatxo bat / artu zenduten aitzaki. Olea 131. Ez da ibili bere burua [...] goratu beharrean Jesusen bizitza aitzakia harturik. MEIG II 59. Esquilache hartu du aitzakia maite dituen gauzak goratzeko. MEIG I 192

aitzakia hartu 157: Deia 2, Elhuyar 3, Consumer 3, Berria 67, EiTB 32, Jakin 7, Argia 30, Erlea 2, DiarioVasco 11.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aitzakia hartu 27: Berria 18, Jon Alonso, Xabier Montoia, Iñigo Aranbarri,Elena Touyarou, Koldo Izagirre, Mikel Hernandez Abaitua, Eduardo Matauko, Juan Martin Elexpuru, Asisko Frantzizko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aitzakia sarreran.

aitzakiak jarri
du ad.-lok. Zerbaiten egiazko zergatikoa estaltzeko, alegiazko edo gezurrezko arrazoiak eman. Ez naiz aitzakiak jartzen dituzten horietakoa. Aitzakiak jartzen eta denbora galtzen ari direla. Hasieratik aitzakiak jarri zituzten. || Gobernuak munduko aitzakia guztiak jarri ditu proiektua geratzeko.

Aztergaia: aitzakiak jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, aitzakia egin azpisarreraren definitzailea ‘aitzakiak jarri’ forman jaso, pluralean, esenkusatu 2-n dagoen bezala.

aitzakian
adb. Aitzakia erabiliz. (-en atzizkiaren edo mendeko esaldi baten eskuinean). (Mendeko esaldia aditz jokatua baldin bada, aditzak -lako atzizkia hartzen du eta aditz izena baldin bada, -tzeko era hartzen du). Mendi aldera maiz joaten naiz, deus gutxiren aitzakian. Igorriak izan ziren, tokirik ez zelako aitzakian, etxe batetik bestera. Pixa egiteko aitzakian atera nintzen eskolatik. || Inongo seinalek ez zidan esan gaua nire etxean pasatzeko asmoarekin etorriko zela, bidaia goiztiar baten aitzakiapean.
Loturak
aitzakiarekin
adb. Aitzakian. (-en atzizkiaren edo mendeko esaldi baten eskuinean). (Mendeko esaldia aditz jokatua baldin bada, aditzak -lako atzizkia hartzen du eta aditz izena baldin bada, -tzeko era hartzen du). Ihes egiteko aitzakiarekin.
Loturak
aitzakiatan
adb. Aitzakian. (-en atzizkiaren edo mendeko esaldi baten eskuinean). (Mendeko esaldia aditz jokatua baldin bada, aditzak -lako atzizkia hartzen du eta aditz izena baldin bada, -tzeko era hartzen du). Apostolu santuen hobi ederrak ikusteko aitzakiatan jo zuen Erromara.
Loturak

Aztergaia: aitzakiatan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

OEH: AITZAKIATAN, AITZAKITAN. a) Con la excusa de, bajo el pretexto de. v. AITZAKIAN. Aitari Hebronera joateko baimena eskatu zion [...] Jaunari egindako promes bat betetzeko aitzakitan. Lard 196. Apostolu santuen obi ederrak ikusteko aitzakitan, jo zuan Erromara. Bv AsL 39. Ta arrera-on-eginzale aiek, txurrut baten aitzakitan, artsaldekoa prestatu diote ostatuan. Mok 19. Kale egindako guztitan, / kartutxoai aitzakitan / orain artean ikusi ditut / irutatik bitan. Insausti 294. v. tbn. NEtx LBB 92. b) Engañando, buscando pretextos. Ez dut iñor maite, ezta gorroto ere; ez nabil ni onekin aitzakitan eta arekin eskean. "No engaño a éste ni solicito a aquél". Berron Kijote 161

aitzakiatan 24: Deia 2, Consumer, Berria 13, EiTB, Argia 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aitzakiatan 18: Berria 3, Iñaki Iñurrieta, Jokin Muñoz, Edorta Jimenez 2, Xabier Mendiguren Elizegi, Anjel Lertxundi, Xabier Olarra, Txillardegi, Jose Morales, Urtzi Urrutikoetxea, Matias Mugica, Joxe Azurmendi, Fernando Rey.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aitzakia sarreran.

aitzakiatu, aitzakia/aitzakiatu, aitzakiatzen
du ad. g. er. Aitzakia bidez zuritu. Zeure ezjakinak aitzakiatzen zaitu.

Aztergaia: aitzakiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aitzakia(tu), aitzakiatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zuritu, aitzakiak atera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zeure ezjakinak aitzakiatzen zaitu.

aitzakiatzat hartu
1 du ad.-lok. Aipatzen dena aitzakia bezala hartu. 1975eko abenduan, Indonesiak Ekialdeko Timor inbaditu zuen komunismoaren aurkako borroka aitzakiatzat hartuta.
2 du ad.-lok. Aipatzen dena arrazoi bezala hartu. Egunkariaren 80. urtemuga aitzakiatzat hartuta, euskarazko prentsaren nondik norakoak aztertu eta eztabaidatzeko jardunaldi bat antolatu dute.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aitzakiatzat hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aitzakiaz
adb. Aitzakian. (-en atzizkiaren edo mendeko esaldi baten eskuinean). (Mendeko esaldia aditz jokatua baldin bada, aditzak -lako atzizkia hartzen du eta aditz izena baldin bada, -tzeko era hartzen du). Eta azkengabeko otoitzen aitzakiaz alargunen ondasunak irensten dituzte. Onak direlako aitzakiaz. Haren berri jakiteko aitzakiaz, han joaten zen mutilaren etxera.
Loturak
aitzi
postpos. Ipar. g. er. Kontra, aurka. (-en edo -i atzizkien eskuinean erabiltzen da). Neskatxaren nahiaren aitzi edo kontra. Liberalkeriari aitzi.

Aztergaia: aitzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Neskatxaren nahiaren aitzi edo kontra; Liberalkeriari aitzi.

aitziko
adj./iz. g. er. Aurkakoa.

Aztergaia: aitziko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aitziko 'aurkakoa'

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ik. aurkako

aitzin
1 iz. Aurrea. Heriotzako aitzin hartan. Aitzina hartu. Aldare aitzina. Etxe txikitxo aitzin-zuri bat.
2 (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean; denborazko testuinguruetan, denbora lehentasuna adierazten du. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Jaunaren aitzinean biltzen badira. Etxe aitzinean. Uzkur, hainbeste begiren aitzinean agertzeko. Jauregiaren aitzineko eremua (Ik. aitzineko). Boz aitzineko egunetan. Honen aitzineko kapituluan. Erregeren aitzinera heldu zenean. Deitu zuen gizona bere aitzinera eta erran zion ez gehiago etortzeko. Begien aitzinera. Ilargia zela eguzkiaren aitzinetik iragaten. Erregeren jauregi aitzinetik iragan.
3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Etxean sartzean ez zarela aitzinean sartuko, edatean ez duzula lehenik edanen. Ekarri zizkion aitzinera animalia eta hegazti guztiak. Aitzinetik jakina zen. Aitzinetik egin behar diren azterketak. Holako solas eder, hitz leun eta irri zuri aitzinetik; gero, gibeletik ausiki.
4 (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Jan aitzinean. Goizeko mezan, komuniatu aitzinean. Eguzkia sartu aitzinetik. Egia hori ezagutu aitzinetik.
5 Aurretik. (Adizlagun gisa, aditzoinaren edo partizipio burutuaren eskuinean). Heldu aitzin. Hamar orenak jo aitzin han zen. Joan aitzin eginen dute ohiko besta.
6 (Adizlagun gisa, aditz bati ez dagokiolarik). Burua altu, papoa aitzin, sartu zen alkatea sukaldean. Etxekoandreak kausitzen du nagusia begiak itsu eta bi besoak aitzin.

Esaera zaharrak

Beha ez dagoena aitzinera, lerra daiteke gibelera. Orga idien aitzinean ezarri.

Aztergaia: aitzin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aitzin, aintzin [aitzin hobestekoa da]

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

ez bide da erabat nagusitu forma proposatua, baina ezta kontrakoa ere: Euskaltzaindiaren lehendiko erabakia berretsiko da, kontrako arrazoirik ezean

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aitzinera , aitzinetiko , aitzinez aitzin, aitzinttoan . // aitzina eraman.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'aitzina eta aitzinera ipini ditugu, toki banatan. Ez al dira sinonimo? Hortaz, aitzina = aitzinera gisako zerbait beharko genuke'.

 - [E116]: '(2002-04) eztabaidatzeko'.

 - Erabakia: EArau 119 (AS): 'aitzina, aitzinean, aitzineko, aitzinera adlag.: Erregeren aitzinera heldu zenean; begien aitzinera; aitzinetik; aitzinetiko izlag. Ipar.; aitzinez aitzin Ipar. 'aurrez aurre'; aitzinttoan adlag. Ipar. 'pixka bat lehenago''.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aitzina eraman [azpisarrera gehitu]

aitzin-gibel
1 adb. Ipar. eta naf. Aurrera eta atzera. Aitzin-gibel balantzaka, kikara eskuetan.
2 iz. pl. Ipar. eta naf. Aurrea eta atzea, alde bata eta bestea. Bigarren gizonak bi taula dauzka aitzin-gibeletan.
3 iz. pl. Ipar. eta naf. Auzi, arazo edo kideko baten alderdiak. Baina, hara, garai hartan nik odol beroa nian; nola hartuko nian astirik gauzen aitzin-gibelak pisatzeko? Aferaren aitzin-gibelak.

Aztergaia: aitzin-gibel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 adlag. 2 iz.

aitzin-gibel behatu
du ad.-lok. Ipar. eta naf. Auzi, arazo edo kideko baten alderdi guztiak kontuan hartu. Gauza ondo kontsideraturik eta aitzin-gibel behaturik. Ero batek bezala, aitzin-gibel behatu gabe. Munduko plazeren ondoan nenbilela, aitzin-gibel behatu gabe gastatu ditut ondasunak.

Aztergaia: aitzin-gibel behatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aitzin-gibel I . (Adv.). 1. (SP, H). (En la expr. aitzin-gibel behatu, 'mirar adelante y atrás, considerar detenidamente'). "Aitzin gibel behatu gabe" SP. "Aitzin-gibel, itzul-inguru behatzea, regarder devant et derrière, tout autour" H. * Ontasunak munduko plazeren ondoan nenbilala aitzin-gibel behatu gabe gastatu ditudana. Mat 225. Hango doloren konsideratzeak, hobeki ukitzen gaitu eta aitzin-gibel beha arazitzen deraku. Ax 574 (V 368). [Ezta] aitzin-gibel behatu gabe egin behar iuramentua. Ib. 255 (V 171). Erho batek bezala, aitzin gibel behatu gabe. Ib. 280 (V 187). Erregek aitzin gibel guti behaturik, eta Salomonen konseilluaz ere kontu guti eginik [...]. Ib. 345 (V 229). Gauza ongi konsideraturik eta aitzingibel behaturik. Ib. 273 (V 182). 2. Del revés. "Hitzak aitzin-gibel erratea, dire les paroles, les discours sans devant derrière, de travers, confusément" H. 3. En longitud. * Etxe gora bat da, bi estai bederen badituzkena, bainan gora baino puska batez hertsiago, ez hain barna ere aitzin-gibel. JE Ber 56. Ez da handia pikor hura: zabalerat, zentimetra bat eta erdi; aitzingibel, zentimetra bat ez arras; zentimetra erdi bat gain-beheiti. JE Med 37. 4. Aitzin-gibel, ezker-eskuin, / gain ta barne / neurtzen ari nauzun Begi. "Por delante y por detrás." Or BM 28. 5. Adelante y atrás. * Gizarte osoa astiro-astiro ibili dabilela balizkatzen du, zuzenbidetik edo okerbidetik aitzin-gibel, ezker-eskuin ibili ere. Zait Plat 247.

LB: 0; EPG: “Hilabete honen estanpa bat aurkezteko orduan, bi eszena ezberdin ipintzen zituzten: Edo Jano jainkoa pintatzen zizuten, bere bi aurpegidun buruarekin: bata aurreraka, eta bestea atzeraka, aitzin-gibel begira, urtezahar-urteberri sinbolizatuko balu bezala; edo, gizaseme handiki bat, supazterraren inguruan, mahai ongi hornitu baten aurrean jan eta edan, hotzari aurre egiteko taxu eta moduak adierazi nahiz” (Pello Zabala); ETC: “Harekin mutiko gazte bat, bere animaliaren jauzi eta aitzin-gibelei beha.” (Aingeru Epaltza), “Bigarrena: egiaz eta egiaren gainean ere, ez da, ez, berehala, hutsalean, premia gabe eta aitzin-gibel behatu gabe egin behar juramentua”, “aitzitik, ero batek bezala, aitzin-gibel behatu gabe, etorkizunaz konturik egin gabe, guztiak gezurreztatzen dituen, desohoratzen dituen, bulkatzen dituen, hil nahi dituen” (Patxi Salaberri)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: [aitzin-gibel] aitzin-gibel behatu: mirar adelante y atrás; Adorez: 0; Labayru: [aitzin-gibel] 2 adb. por delante y por detrás; detenidamente, detalladamente. Aitzin-gibel behatu: Mirar, considerar detenidamente.

Bestelakoak

aitzin-gibel 1 adb. Aurrera eta atzera. (Batez ere aitzin-gibel behatu esapidean erabiltzen da). Ero batek bezala, aitzin-gibel behatu gabe. Munduko plazeren ondoan nenbilela, aitzin-gibel behatu gabe gastatu ditut ondasunak. 2 iz. pl. Aurrea eta atzea, alde bata eta bestea. Jainkoaren auzi hau, aitzin-gibel askokoa da, eta saihets guztietatik heldu nahi izan diot.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da, Ipar. eta Naf. euskalki-markekin. Gainera, aitzin-gibel 1 adieran aditzik gabeko adibide bat erantsi (esaterako I. Bordaren: aitzin-gibel balantzaka).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aitzin, gibel eta behatu sarreretan.

Erabileremu dialektala

Ipar eta Naf.

aitzina
adb. Aurrera. Handik aitzina. Aitzina iraganez gero. Nik uste nuen hizkuntzarekiko jakintza ez zegoela hain aurreratua Euskal Herrian, aitzina bide ederra egin badugu ere. Aitzinago joan nahi duenarentzat.
Loturak

Aztergaia: aitzina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aitzinago, aitzinagoko .

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
aitzina egin
ad.-lok. Aurrera egin. Partida amaieran nekatuta geunden, baina lortu dugu aitzina egitea. Zahartu nahi dugu, urteetan aitzina egin, ahal den gehien bizi.

Aztergaia: aitzina egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-09-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aitzina egin formarik aurkitu; aitzina eraman (eta ereman) 4: ES 2 ("gure Jainkoak ikhusirik bada [...] nola dorrea baitzaramaten aitzina, eta oraino aitzinago eraman gogo ere bai", "Ordea noiz eta ere uste bainuen aitzina neramala neure obra, gogora zitzaitan, deus guti balio zuela ene trabailluak..."), Dh ("ondoan barrajatuak kausitzen bagare, itzul berriz eta deskantsuz Jainkoa ganat, eta aitzina eraman gure othoitza kausitzen garen lekhutik, gibelat abiatu gabe"), Zub ("liburuaren egiteko xedea aitzina eremaiteko bere elbururaino ezindua izanikan, etsitu gabe, azkenian atzemaiten du gizon dirudun bat bere laguntza emaiten dakona, moltsa idekirik!"); aitziñera eman 1, EZ Man I ("Jende batzuen egia da ohi dela errana, / Bañan segurantza gabe aitziñera emana, / Iujamendua egin eta munduaren gañera / Ilhunbetik ethorriko direla egotera, / Bañan sentenzia hunen hagitz kontrarioa / Ilkhiko eztirela da laudatzekoagoa"); atzina eman 1, Mde Pr ("Kristau misionestak ongi etorriak izan ziren beraz haientzat, eta errextasun handiak eman zizkieten druiden kaltetan eta ondorioz buruzagi tenporalen onetan beren propaganda aitzina eman ahal lezaten") // Beste hau ere jaso da: UNLilia ("Eman zagün aitzina, / gük, boztarioari; / ditzogüla bihotzak / sorthü Jesüs haorrari").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aintzina egin 2: J. Intxausti ("orain, aintzina egin nahi duen Estadu batek erasotzen dio Elizari"), Etxde ("euskaldunen gudoste nagusiak aintzina egiten baldin bazuen, menditarrak laguntzera etorriko zitzaizkien"); aintzina eraman (eta a. ereman, aintzinat e.) 3: Otoizlari 1985 2 ("Jesu-Kristok lurreko anaientzat jasan pairua, irabazi salbamendua kristauek dute beren mendeko anaientzat aintzinat ereman behar eta eremaiten", "Akabo naiz: zuek aintzinat eremazue, nik hasi eta ezin bururatu saila"), J.A. Irigarai ("bizitza aintzina eraman ahal izateko beharrezko zuen ilusione hura"); aitzina egin 3: Herr 1992 ("Lehen botz aldian agertu da, bereziki hiri haundietan; azkarki aintzina egin zutela gobernuaren kontrakoek"), M. Egaña ("Hortxe ditugu Erriberako ikastolak, ikastetxe publikoetan D eredua ezartzeko eta aitzina egiteko saio txalogarriak"), EstiLib ("urratsez urrats aitzina egin beharrean gaude, eta argitalpen honetan ere nabari dira pauso horietako batzuk"); aitzina eraman 2: Eskual 1902 ("Esku gibelarekin xukhatzen duelarik nigar bat, baderama solasa aitzina"), Vill ("Hitz batean esateko, euskararen salbamenduko obra nahi dugu bulkatu, sustatu eta aitzina eraman"); aitzinera egin 3: Herr 1989 ("Ahalaz urrats berri batzu aitzinera eginez programaren aldetik, tresneriaren aldetik, lan baldintzen aldetik"), KultUrtekaria 1995 ("Halatsu dabil antzerkia azkenaldian eta ez du 95ean aitzinera egin, nahiz eta saiorik izan den"), Ttipi-ttapa 1999 ("Alkaiagak izan duen arrakasta ikusita aitzinera egin nahi dugu Arrakoizko industrialdearekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aitzina eraman : DFrec 1 (Vill: "zeregin hori aitzina eraman ahal izateko") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LBeh (2013-11-06): aitzina egin 37: Berria 19 (adib.: “Aitzina egiteko emozioak funtsezkoak dira”, “aitzina egitearen aldekoa nintzateke”), Jakin 3 (adib.: “Ihesian baino ezin aitzina egin”), Argia 14 (adib.: “Basaizeak aitzina egin du”, “Mulienian ere biziak aitzina egin zuen“), DiarioVasco (“Guk aitzina egin behar dugu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aitzina egin : Koldo Alduntzin 20 (“Baionak aitzina egin nahi du”), Herria 3 (“beti aitzina egin du Baionako Antzerki Festibalak”), Berria 7 (adib.: “Aitzina egin dugu Zomorroaren Aroan haatik, eta kilkerra gailendu da gerra zibilari buruzko azken urteotako eleberrietan”), Joan Mari Irigoien 46(“tabakoaren kea berriro biriketaratzen zuela, aitzina egin zuen”), Xabier Montoia 7 (adib.: “denborak aitzina egin ahala”), Aingeru Epaltza 8 (adib.: “Bi pauso aitzina egin, eta gero berriz ere biratu zen niri buruz, ezpainak zimur”), Markos Zapiain 2 (adib.: “gizaseme batek garrantzi berezia hartuko du eleberriak aitzina egin ahala”), Jon Muñoz 2 (adib.: “urrats bat aitzina egin dut”), Piarres Xarriton 2 (adib.: “urrats bat aitzina egin orduko, beste bi urrats gibelera”), Javi Cillero (“Ondoko mendi tontor bateko xendratik aitzina eginda”), Koldo Izagirre 2 (adib.: “autoak aitzina egin ahala“), Elena Tourayou (“Begiak altxatu zituzten sartzen ikusi zutelarik, baina partida aitzina egin zuten”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Errepublika iritsi zenean, berriz, lehengo joerak aitzina egin zuen”), Janbattitt Dirassar (“Eta gero, nik hiruzpalau urrats aitzina egin orduko, ez zena xutitu!”), Alberto Ladron Arana (“Listua irentsi eta neuk ere aitzina egin nuen”), Hasier Etxeberria (“Gizarteak aitzina egin badu, ez da izan soilik arauak eta legeak antolatzen jakin duelako”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaerak zalantza sortzen du

hibridoa dirudi: a) aski indartu dira, Hegoaldean, -ra egin osaerako berriak (cf. gora egin, okerrera egin, hobera egin bezalakoak); b) aitzina Iparraldekoa izanik, molda al daiteke Hegoaldeko erabilerara? (J-L. Davantentzat, adibidez, ez da "naturala" aitzina egin hau).

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -ra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): onartua (s.u. aitzina).

aitzina eraman
ad.-lok. Aurrera eraman. Europako dirulaguntzak ukan dituzte proiektu hori aitzina eramateko. Abertzaleen aldarrikapenak aitzina eramateko aliantzak egin behar direla. Liburuaren egiteko xedea aitzina eramateko.

Aztergaia: aitzina eraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-09-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eraman: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aitzin sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eraman 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aitzina eraman [azpisarrera gehitu]

aitzinago
1 adb. Aurrerago. Lohiarekin ez baitaitezke aitzinago joan gure bidaiariak.
2 adb. (Denborazko testuinguruetan). Aitzinago erran dudan bezala, (...).
Loturak

Aztergaia: aitzinago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gibelago jasotzean proposatua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aitzina sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

aurrerago.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Arauak soildu egin ditu.

aitzinalde
iz. Aurreko aldea. Etxe baten aitzinaldea.

Aztergaia: aitzinalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
aitzinamendu
iz. Aitzinatzea; aurrerapena. Buru batetik aitzinamendu bezainbat gibelamendu baitugu bertzetik.

Aztergaia: aitzinamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-mendu/-pen.

aitzinarazi, aitzinaraz, aitzinarazten
du ad. Aitzinatzea eragin. Euskara aitzinarazteko. Lanbideak gure artean aitzinarazi zituena.

Aztergaia: aitzinarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aitzinarazi, aitzinaraz, aitzinarazten. du ad.

aitzinarazle
iz. g. er. Aitzinarazten duen pertsona.

Aztergaia: aitzinarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

aitzinasmo
iz. Norbaitek egin asmo duen gauza; asmo horren berri ematen duen adierazpena. Bere hiztegiaren aitzinasmoa aurkeztu zuen.

Aztergaia: aitzinasmo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aitzinatu, aitzina/aitzinatu, aitzinatzen
1 da/du ad. Aurreratu. Aitzina zaitez. Epea aitzinatu. Bertutean aitzinatu. Sinesten dut zure graziak gaituela aitzinatzen. Hargatik dakusagu hizkuntza horiek doazela aitzinatuz, hedatuz eta edertuz. Elkarrekiko harremanetan aitzinatu behar dugu. Jadanik adinean aitzinatua zela.
2 du ad. Adoretu, bultzatu, sustatu. Zure laguntzak aitzinatzen nau aurrera egitera.

Aztergaia: aitzinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aitzinatu, aitzina(tu), aitzinatzen. da/du ad. 'aurreratu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aitzinatu, aitzina, aitzinatzen

aitzinatzaile
iz. g. er. Eragilea, sustatzailea. Egiazko fedearen eta legearen defendatzaile eta aitzinatzaileak.

Aztergaia: aitzinatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ax, Prop, Herr.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

eragilea, sustatzailea.

aitzinatze
iz. Aurreratzea, aurrerapena. Euskal Herriaren eta euskal kulturaren aitzinatze bat lortzea zuten helburu.

Aztergaia: aitzinatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

aitzinazale
adj. g. er. Aurrerazalea.

Aztergaia: aitzinazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aurrerazalea.

aitzindari
1 iz. Buruzagia, gidaria. Etxeberri Sarakoak euskararentzat nahi zuen aitzindaria.
2 iz. Norbaiti edo zerbaiti bide egiten dion pertsona edo gauza; alor berriren batean lehen urratsak egiten dituen pertsona edo gauza. Ik. aurrekari 1. Joan Bataiatzailea, Kristoren aitzindaria. Aitzindari eta bide-erakuslea. Erromantizismoaren aitzindariak. Euskal ikasbideen aitzindaria. Alargun agertzen zaigu liburua, ondorengo eske, etortzeko zen uzta joriaren aitzindari bakarti.
3 adj. Zerbait gertatzera doala aldez aurretik adierazten duena. Eritasun baten seinale aitzindariak.
4 iz. biokim. Konposatu biologiko baten —adibidez proteina, entzima edo bitamina baten— eratze-prozesuko lehen forma edo fasea, ondorengo faseen nahitaezko oinarri dena. Karotenoa A bitaminaren aitzindaria da.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aitzindari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
aitzindari izan
da ad.-lok. Horretan, dudarik gabe, aitzindari izan zen Tuterako semea. Oraingo errealitatera egokitzeko beharra du, ordea, aitzindari izan zen lege horrek.

Aztergaia: aitzindari izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aitzindaritasun
iz. Buruzagitza, aitzindaritza. Jondoni Petriri Jesu Kristok eman baitzion Elizako aitzindaritasuna.

Aztergaia: aitzindaritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

aitzindaritza
iz. Buruzagitza; gidaritza. Aitzindaritzan txandakatzera behartu zituzten. Egitura aeronautikoen diseinuan eta fabrikazioan duen aitzindaritza finkatzea da helburua. Haur literaturan irabazia du aitzindaritzaren ereinotz sinbolikoa.

Aztergaia: aitzindaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aitzindegi
iz. Aitzinaldea. Europar estiloko etxeen aitzindegi koloretsuek halako aire alegera ematen zioten lekuari.

Aztergaia: aitzindegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

aitzinaldea.

aitzindu, aitzin/aitzindu, aitzintzen
1 zaio ad. Aurrea hartu. Wellington aitzindu zitzaion eta Larhungo mendiaz jabetu. Gaitzari aitzindu.
2 du ad. Gizon hark, zaldiz lauhazkan, aitzindu zuen erregeren karroza.

Aztergaia: aitzindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aitzindu, aitzin(du), aitzintzen. zaio ad. 'aurrea hartu'.

aitzineko
1 adj. Lekuaz edo denboraz mintzatuz, aitzinean edo aitzinetik dena edo dagoena. Aitzineko igandean.
2 iz. Arbasoa. Bazekiten hori gure aitzinekoek, guk ahantzia badugu ere.
3 iz. Aitzindaria. Itsuak itsua badu aitzineko, biak errekaratuko dira.
Azpisarrerak

Aztergaia: aitzineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.