Euskaltzaindiaren Hiztegia

283 emaitza gu bilaketarentzat - [201 - 283] bistaratzen.

gutartera
adb. Ipar. eta naf. Gure artera. Ez gaituela ahanzten eta gutartera berriz etorriko dela.
Loturak

Aztergaia: gutartera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gutartean sarrerari dagokion azpisarrera.

gutasun
iz. Gu izateko nolakotasuna. Batik bat gazteei transmititu nahi diete auzolanaren garrantzia; nitasunaren eta gutasunaren arteko oreka bilatzen du programak, nitasunean ezin baitzara zoriontsu izan gutasunean ez baduzu parte hartzen. Eta hizkuntza hiltzean gu ere hil egiten gaituztela, gutasunaren ezin berezizko osagarria delako hizkuntza.

Aztergaia: gutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh62 2022-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 60; ETC: 151

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gutasun iz. cualidad del nosotros; Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0 / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa da, nitasun formarekin egin den bezala.

guti
zenbtz. Ipar. eta naf. Gutxi.

Aztergaia: guti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

guti, gutxi

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'gutxi' / AS: gutiz gehienak 'ia denak'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: guti edo aski, gutien ustean .

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. gutxi

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gutixko, gutiz gehienak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E113]: ik. ohar luzea (1993-02)

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'gutxi: "gutti" fonetika zaharrean eta iparraldean. Ez ote da "guti"ren txikigarria? Ezpada hala, izen bezala gutxitze, gutximen sar genetzazke aditz soilekin ez egoteko, baita gutxizgehienetan, aski erabilia dena'

 - [E126]: Nafarroan ere ibiltzen da, jakina. Guti bat ‘pixka bat’ (Lizarraga, Erroibar, EEH), guti bana ‘pixkanaka’ (Lizarraga), gutiko bat ‘pixka bat’ (Elizalde)… Ikus, gutik egin ez bait-, gutitarik egin du ez bait- delakoaren karietara gutxi-n diodana.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'Guti/gutxi forma parea dela eta, biak ontzat ematea erabaki da. Horrenbestez, zerrendan, guti-ren sarreran ageri den oharra aldatu egingo da, 'h.' oharra kenduz'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): a) "eta Naf." euskalki-marka erantsiko da; b) honela moldatuko da lehen itzuliko azpisarrera: «gutiz gehien 'ia dena' (Gehienetan pluralean erabiltzen da)»; c) lantaldeak proposatu dituen azpisarrera biak jasoko dira; d) H1.1 lantaldearen eskutik argituko dira ohargilearen beste proposamenak.

guti bada guti
Ipar. Gutxi bada ere. Guti bada guti, emendatuz doazela. Afganistanen badira, guti bada guti, musulmanak ez diren batzuk.

Aztergaia: guti bada guti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GUTI BADA GUTI Por poco que sea. "Guti bada ere guti, ez da utzi behar, si peu qu'il se soit" Dv. Guti bada guti, emendatuz doatzila. Prop 1881, 193. Berak ere lan berri zerbaiten egiten; handi edo ttipi, guti bada guti, bethi zerbait. Arb Igand 30. Guti bada guti, zonbat atsegin eman daukun guti horrek. JE Ber 84. Azkaindar batek egun nahi dio lan hori, guti bada guti, errextu. Zerb Azk 111. Bieri ere berea uzten, guti bada guti! Larre ArtzainE 294. v. tbn. HU Aurp 219. Ox 203

Ez dugu aurkitu guti bada guti formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

guti bada guti 7: Herria 6, Xipri Arbelbide (“berak ere lan berri zerbaiten egiten, handi edo ttipi, guti bada guti, beti zerbait; ez balitz ere egiteko dituzketen predikuak ahalaz Eskuara garbiz egitea baizik!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, bereziki Iparraldean; jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoaguti sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

guti edo aski
adb. Ipar. eta naf. Gutxiago edo gehiago, gutxi-asko. Eskoletan, guti edo aski, burua alhatu dutenek ez dakite gehiago festa zer den.

Aztergaia: guti edo aski

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:012 2003-04-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gut(x)i(-)aski 6: FIr 4 ("dela k... pikor tipi bat, dela azi edo zizari, guti aski bidea esteko eta mutur aldera gelditzen dena gaiztatzeko", "gauza zalla eri-handi baten ezagutza guti aski ilundurik dagonean, noraraño dagon ilundurik jakitea [...] ikusi eta ikasi dutanez, eri-handi gehienen buruak guti-aski ilundurik dagotzi", "ezagutza guti-aski galtzen dutenak"), Etcham ("Entzuleak guti-aski / hor ditu inarrosi"), Ldi IL ("Gure ustez, euskal-errotak ur gutxi-aski darama leen ere, ta abertzaletasun-apurrak [...] albora uzteko ez gaude"); gut(x)i edo aski 36: EZ Man I 2 ("Sentituren du iustuak ere garratztasuna, / Bekhatuen satisfatu ez baldin badu pena, / Edo guti edo aski / zorraren arauera, / Iaunak behatzen duela merezi harenera", "Ezen eztik nihoiz uzten bekhatu nabarbena / Eman gabetarik guti edo aski den pena"), Dv Lab ("bazkak khutsatzen dituzte guti edo aski, batzuetan hainitz"), HU 10 (adib.: "hamar egunez, guti edo aski iraun du lur-ikarak", "Halere azken eguneraino, guti edo aski, zerbeit egin du"), JE 9 (adib.: "Eskoletan guti edo aski burua alhatu dutenek ez dakite gehiago phesta zer den"), Zerb 4 (adib.: "Orduan bere baitan sartu zen guti edo aski eta othoitzean hasi"), Lf Murtuts 6 (adib.: "San Frututsu'ren izena guti edo aski andeatu eta markestu dute"), JEtchep ("Denak guti edo aski eri, bixtan da"), Zait Plat ("Eztabaida galdu ondoren, beti oi da, izan ere, gutxi edo aski esateko, guziak obekienik ioanik ere"), Ardoy SFran 2 (adib.: "Eskualdun guziek beren barnean guti edo aski daukaten bihotzeko kexua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

guti aski 6: Lf 2 ("aitor dugu kapituluak guti aski nahasiak direla", "Kuskak [...] arruntago emaiten du kanpuz, hazkarrago, bortitz aire batez, gura mintza, jestua errex, guti aski jauzteko, ez haalik irurikorra, bezperako hasarren bultak aise ahanzten"), Herr 1957-1996 bitarteko 4 ("hiru kosmolari horiek ukan zuten zonbeit buru-hauste, muntadura batzu guti aski makurtuak izanez", "Haste hartan izan zen osagarrian guti aski hunkia", "Lan-eskasa guti aski eztitu omen da azken denbora hotan", "japones batzuek erosia zuten etxe hori, aintzineko jabea guti aski partzuer geldituz"); guti edo aski 12: Herr 1944-1973 bitarteko 4 ("denak guti edo aski ukitu gaituena", "Guti edo aski nahasiak girela diote", "aintzur giderra bezain lodia zen, bainan behera lodixagoa, guti edo aski kakotua, eta behereko kako hori suan gogortu", "gehienak, oro guti edo aski, gisa batez edo bertzez, Rusiari edo Amerikari baitira lotuak"), Zabal 1973 ("Gauza jakina da munduko estado gehienetako poliziak preso-politikoak guti edo aski, gaizki erabiltzen eta torturatzen dituela"), Ardoy GH 1973 ("Aski zauku mementoan jakitea, guti edo aski mahometano badira jende horiek, aski urrun daudela haatik Cordobatik"), Lantziri 4 ("legez bortxatuak izan dira guti edo aski eskolatuak izaitera", "Burgesia zen herri guztietan, hau guti edo aski eskolatua baitzen, honek kontrolatzen zuen bizi zen tokietako herrigidaritza edo administrazionea", "Hirurogei bat harriz osatua da, bizpahiru ilara guti edo aski kontzentrikotan finkatuak direnak eta guti edo aski bakoiztuak"), SoEg ("ezinbertze horrek zaurtu dauta guti edo aski bihotza"), Leon ("Jaun Otso, guti edo aski abokata, / mintzazu zen, denak ixildu-eta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

guti-aski : DRA (adib. gisa, bastante, ni poco ni mucho; eta gutidaski: bastante); guti edo aski : PMuj DVC (más o menos) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

guti sarrerari dagokion azpisarrera.

gutien ustean
adb. Ipar. eta naf. Gutxien uste denean. Ausikiko gaituzte gutien ustean.

Aztergaia: gutien ustean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-04-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

[guti] gutien ustean adb. Ipar. eta Naf. Gutxien uste denean. Ausikiko gaituzte gutien ustean: ausikiko gaituzte gutxien uste dugunean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide soil gisa utzi, azalpena kenduta.

gutixko
zenbtz./adb. Gutxitxo. Jende gutixko jin da ortziraleko bilkura horretara.

Aztergaia: gutixko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Eratorri egokia

oinarri hobetsia gutxi den arren, eratorri hau Iparraldekoa denez, bigarren mailako guti formaren gain eraikia proposatu da

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-sko/-xko

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

gutiz gehien
Ipar. eta naf. Ia dena. (Batez ere pluralean erabiltzen da). Hamabi jokalari berri ekarri dituzte, gutiz gehienak lehen mailan ari zirenak orain arte.

Aztergaia: gutiz gehien

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'ia denak'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpenaren forma aldatzeko eskatuz, ez baita beti pluralean ageri, gehienetan hala ageri bada ere; cf. jende gutiz gehiena, Arabako probintzia gutiz gehiena bezalakoak (gutiz gehien forman eskaintzekoa da, lantaldearen ustez).

Informazio osagarria
Eratorri egokia

oinarri hobetsia gutxi den arren, orain arte behintzat Iparraldean bakarrik erabili denez, bigarren mailako guti formaren gain eraikitako eratorria proposatu da, marka hauekin emateko:

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gehienak, ia denak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH2016): guztiz gehien* e. gutiz gehien proposatu da.

gutizia
1 iz. Nahi bizia, guraria; zerbait izateko edo zerbaitez jabetzeko desira gehiegizkoa. Ik. kutixi. Ondasunen gutiziak itsutua. Aberastasunen neurrigabeko gutizia. Gutizia gaiztoak edo eragabeak. Gutizia aseezina. Higuin ditu haragiaren gutizia lohiak. Haragia jateko gutizia etorri zitzaien. Ikasteko gutizia piztu. Gutizia onak ere behar ditugula bridatu. Bada esaten duenik emakume haurdunen apeta edo gutiziak ez direla orokorrak edo naturalak, eta gure artean asko gutxitu den ohitura dela ere bai.
2 iz. Gauza gutiziatua, bereziki janari edo edari gutiziatua. Ez naiz ni bereziki gozozalea, baina tarteka muturraren aurrean jartzen didaten gutizia dastatzeari ezin uko egin. Gutizia-denda bat izan dut hogeita hamabost urtean.

Aztergaia: gutizia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
gutiziagarri
adj. Gutiziatzea merezi duena. Ik. desiragarri. Urrea baino gutiziagarriagoa den ondasuna. Adam eta Eva ezarri zituen toki gutiziagarri batean.

Aztergaia: gutiziagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
gutiziarazi, gutiziaraz, gutiziarazten
du ad. Gutiziatzera behartu. Zeruko ondasunak gutiziarazteko.

Aztergaia: gutiziarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gutiziarazi, gutiziaraz, gutiziarazten. du ad.

gutiziatsu
1 adj. Gutiziatzera makurtua; gutizia adierazten duena. Aberats gutiziatsua. Begi gutiziatsuak. Zorigaiztokoak gutiziatsuak.
2 (-en atzizkiaren eskuinean). Ez zaitez izan besteren gauzen gutiziatsu.

Aztergaia: gutiziatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu

gutiziatu, gutizia/gutiziatu, gutiziatzen
1 du ad. Biziki desiratu. Ez duzu lagun hurkoaren etxea, ez emaztea eta ez beste gauzarik gutiziatuko.
2 da/du ad. Gutiziaz bete. Ene saio apur honek kilika eta gutizia zaitzan saio hobeago bat egitera. Besteak jaten ikusteaz gutiziatu zen hura ere. Entzun zuenean errege hark haren fama, gutiziatu zen.

Aztergaia: gutiziatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gutiziatu, gutizia(tu), gutiziatzen. 1 du ad. 'biziki desiratu'. 2 da/du ad. 'gutiziaz bete'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gutiziatu, gutizia(tu), gutiziatzen

gutizios
adj. Gutiziatsua.

Aztergaia: gutizios

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. gutiziatsu.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-os(o)/-tsu

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hegoaldean behintzat gutizioso beharko genuke" (1995-06-16)

gutizioso
adj. Gutiziatsua.

Aztergaia: gutizios

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. gutiziatsu.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-os(o)/-tsu

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hegoaldean behintzat gutizioso beharko genuke" (1995-06-16)

gutti
zenbtz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gutti-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gutxi].

Aztergaia: gutti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. gutxi / HiztEn: + / LurE: Ik. gutxi / ElhHizt: - / EskolaHE: Ik. gutxi.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. gutxi.

gutun
iz. Eskutitza. Gomendiozko gutuna. Gasteizko Gotzainaren artzain gutuna. J.P Ulibarriren gutun liburua.

Aztergaia: gutun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gutun-azal.

gutun azal, gutun-azal
iz. Eskutitzei jartzen zaien estalkia. Gutun-azaletako zigiluak. Gutun-azalean amonaren izena irakurri nuen.
gutuna bidali
du ad.-lok. Ia urtebete pasatu zen gutuna bidali eta erantzuna jaso bitartean. Oso gutun hunkigarria bidali zidan Koldo hil zenean. Gogoratzen dut guraso elkartekoek egunkarira gutuna bidali zutela.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gutuna bidali

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gutuna idatzi
du ad.-lok. Olentzerori gutuna idazteko garaia da. Gauza bat da irakasle batekin amets egitea, eta beste bat maitasun gutunak idaztea. Soldaduskari eta ordezko gizarte-lanei uko eginez gutuna idatzi zuten.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gutuna idatzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gutuna igorri
du ad.-lok. Gotzain berriari gutuna igorri diote egoeraren berri emateko. Gutuna igorri dute komunikabideetara. Anaiari gutun bat igorri zion.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gutuna igorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gutuna irakurri
du ad.-lok. Harri baten gainean eseri, eta gutuna irakurri nuen. Hark eskuz idatzitako gutunak irakur ditzaket oraindik.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gutuna irakurri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gutuna jaso
du ad.-lok. Gutuna jaso nuenean miresle batena izango zela pentsatu nuen, baina bai zera!
Ohiko lexiak

Aztergaia: gutuna jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gutuneria
iz. Gutunak, gutun multzoa. Ik. korrespondentzia 2. Txostenak eta gutuneria.

Aztergaia: gutuneria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gutuneria behin jaso da: H. Knörr ("Odon Apraizen argitaratuak eta argitaragabeak laster izango ditugu kalean, haren gutuneria eta euskaltzale andana batek eskaini gorazarre-liburuarekin batera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ez dugu gutuneria aurkitu ap. DFrec; AB38; AB50; HiztEn; LurE; Euskalterm // 'correspondencia' itzulitakoak: bidaritza : AB50 2; eskutizketa : Euskalterm 2; idatzizko harreman : AB50 1; korrespondentzi(a) : AB50 1; Euskalterm 1; posta bidezko : Euskalterm 3 (por correspondencia); postatruke : AB50 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gutuneria : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; ElhHizt;EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremukoak: AgAld hitz-bilduma: correspondencia: harremanak; idatzizko harremanak; servicio de correspondencia: bidaritza-zerbitzu; bidalgo // HezkAdmin: korrespondentzia, gutuneria ; correspondencia postal: postazko korrespondentzia, posta-truke // AdminEL: eskutitzak; correspondencia oficial: agintaritzaren eskutitzak // Ez dugu aurkitu ap. AdmMila, EurItune, LurraldeAntol, AdmHizt.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

correspondencia, correspondance formen ordainak hiztegietan: bidaritza : PMuj DCV; eskütizka : Casve FE; gütün trük : Casve FE; gutunak : ElhHizt; Casve FE (gütünak); HaizeG FB; T-L LFB (-th-); korrespondentzia : ElhHizt; letrak : HaizeG FB; T-L LFB; postatruke : ElhHizt; HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: correspondencia; gutuneriaren irteera: salida de correspondencia; gutuneriaren sarrera: entrada de correspondencia. / Katal: Gutuneria: Correspondencia.

Ongi eratua da

forma berri, ongi eratua, lantaldearen ustez: onarpen eske aurkeztua.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-teria.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gutunak, gutun saila.

gutunontzi
iz. Postontzia (adiera guztietan). Oharra gutun-azal batean sartu, eta kale kantoiko gutunontzira jaitsi nintzen. Badaezpada ere eskailerapean zeuden gutunontzietako izen-abizenak begiratu nituen.

Aztergaia: gutunontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gutunontzi (eta -txo) B-EB 2: E. Urkiola ("gutunontzitxoa harrezkero amaraunen bizitoki bihurtu zan"), Ke arteko egunak ("gutunontzietako txartelak errepasatzen ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gutun-ontzi : AB38 1; gutunontzi : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

HitzIrud: "gutunontzia = buzón".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gutun-ontzi : HiruMila, PMuj DVC; gutunontzi : ElhHizt, Casve EF (gütünuntzi) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal buzón / boîte aux lettres formen ordainak: buzoi : Lur EG/CE eta EF/FE; gutunontzi : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE, XarHizt; postontzi : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE // HiruMila: buzón de correos: postontzi; buzón nocturno: gau-buzoia // Casve FE: Ø // HaizeG FB: Ø // T-L LBF: Ø // PMuj DCV: 1 conducto de desagüe: ixurbide, ur-odi; 2 sumidero: xurruta, txurrusta, xurrutegi, zurrutegi, ur-zulo, ur-obi, ur-leize; 3 b. de cartas: buzoi, idazki-kutxa, karta-kutxa // Azkue Aurkibidea: Ø.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "gutunontzia = buzón".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

postontzia.

gutxi
1 zenbtz. Kopuru txiki zehaztugabea adierazten duen hitza. (Izen sintagmaren eskuinean doa eta mugagabean erabiltzen da; dagokion izena zenbakarria denean, aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz pluralean egin daiteke). Anton. asko; anitz. Liburu gutxi erosi genituen. Duela urte gutxi gertatua. Egun gutxi barru. Ogi gutxi jaten du. Lotsa gutxi dute. Eskola gutxi ikasia. Egur gutxi den tokietan. Janari gutxi da hori lau lagunentzat. Euskaldun gutxi da horren berri ez dakiena. Berri on gutxi. Buruhausterik asko eta nahigabe ez gutxi. Zabaldu omen dira munduan ohitura gaizto ez gutxi. Edale on gutxi langile on. Oso gauza gutxi. Mihi gutxik dute hain dohain ederra. Sineste gutxiko gizona. Indar gutxirekin. Aste gutxiren buruan. Hitz gutxitan esateko. Denbora gutxian. Bertute hori gauza gutxitzat daukate. Denbora gutxiz egiten du anitz. || Eta sudurrak ere ez zion arazo gutxi-gutxi ematen.
2 izord. Kopuru txiki zehaztugabea. Horrelakorik gutxi ageri da gure artean. Anitz dira deituak, baina gutxi hautatuak. Benetako nekazariak gutxi dira han. Esnea ere gutxi izaten zen. Ez da gutxi. Giza eredu jatorra dugu, gutxi bezalakoa. Gutxik ezagutzen duten hizkuntza. Gutxiri gustatzen zaiona. Gutxiren gose dena gutxik asetzen omen du.
3 adb. Kopuru txiki zehaztugabean. Gutxi edaten du. Gutxi landutako idazlana. Gutxi balio duten liburuak. Gutxi axola dio. Haietako askok pairatu beharko dute ez gutxi. Oso gutxi daki horretaz. Hain gutxi maite badugu. Ahal bezain gutxi.
4 adj. Urria. Jateko laburra eta lo gutxia. Zuen sineste gutxiagatik.
5 iz. Kopuru txiki zehaztugabea. Ikaskizun gutxi utzi digute aurrekoek, eta utzi diguten gutxia ere aise zuzen dezakegu. Gutxi baduzu, eman ezazu gutxi hartatik zerbait.
6 (Orduak adierazteko). Hamarrak hamar gutxi. Hamarrak hamar gutxitan. Hamarrak hamar gutxiago. Hamarrak hamar gutxiagotan.

Esaera zaharrak

Aditzaile onari, hitz gutxi. Ahuntzaren buztanpean geriza gutxi. Edale on gutxi irule on, irule on gutxi edale on. Edertasuna, iraute gutxiko ondasuna. Eguzki haizeak beroki gutxi, gizon behartsuak adiskide gutxi. Eli doilorrean ez da zer hautu, eta bizar-gorritan gutxi zer sinistu. Ulertzaile onari, hitz gutxi.
gutxi bat
1 Pixka bat, apur bat. Eman ur gutxi bat edatera. Orain gutxi bat jasatea, gero guztia baino, ez ote da hobe?
2 (Denborari dagokiola). Entzun nazazu gutxi bat arreta handiarekin. (Denbora) gutxi batean horri buruz pentsatzen.

Aztergaia: gutxi bat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

AS: 'pixka bat, xorta bat'.

gutxi batzuk
Heg. Batzuk, bakar batzuk. Ik. bakarren batzuk. Lagun on asko ez dago gaizki; adiskide gutxi batzuk askoz hobe. Gutxi batzuei mesede eta gehienei kalte egin ohi dien legea.

Aztergaia: gutxi batzuk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): gutxi batzuk 874: Deia 12 (Adib.: “Batzuek esan dute zinismo ariketa huts bat izan dela negar hori, malko horiek erabat faltsuak direla idatzi dute beste batzuek, politika balioesteko seinalea ikusi dute gutxi batzuek eta ez da falta emakumeen sentsibilitate bereziaz idatzi duenik”), Elhuyar 70 (adib.: “112. elementuaren kasuan, milisegundo gutxi batzuk baino ez du irauten”), Consumer 26 (adib.: “Nolanahi ere, merkatuan askozaz ere aukera zabalagoa dago baina, ongi ez ezagutzearren edo eroso jarduteagatik, espezie gutxi batzuk aukeratu ohi du jendeak”), Berria 404 (adib.: “nahikoa luke bi hautagaiak berdinduta azaltzen diren estatu gutxi batzuk bereganatzea”), EiTB 144 (adib.: “atentatua gertatu baino ordu gutxi batzuk lehenago”), Jakin 44 (adib.: “enpresa gutxi batzuk ziurtatzen dutela argitalgintzaren zatirik handiena”), Argia 134 (adib.: “Ezagutzen ditugun gauza guztiek lege sinple gutxi batzuen arabera funtzionatzen dute”), DiarioVasco 40 (adib.: “metro gutxi batzuk kendu zizkion Xabier Lasa azpeitiararri”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gutxi batzuk : Berria 194, Asisko Frantzizko 13, Jon Muñoz 8, Oskar Arana 5, Patxi Zubizarreta 5, Karlos Zabala 5, Joan Mari Irigoien 5, Joxan Elosegi 5, Unai Iturriaga 4, Edorta Jimenez 4, Bat-bateko bertsolaritza 4, Imanol Zurutuza 4, Urtzi Urrutikoetxea 4, Elizen arteko Biblia 4, Patxi Zubizarreta 4, Fernando Morillo 4, Rafa Egiguren 3, Iban Zaldua 3, Ibon Uribarri 3, Jon Alonso 3, Xabier Kintana 3, Iñaki Heras.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta horren premia dago. Honekin batera, bakar batzuk azpisarrera gehitzea ere proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa sartzekoa gutxi sarreraren barruan.

Erabileremu dialektala

Heg.

gutxi edo asko
adb. Gutxiago edo gehiago. Ik. gutxi-asko. Denok dugu, gutxi edo asko, Mendebalde Urrun hartako euskal artzainaren berri. Errimak beti lotu egiten du, gutxi edo asko, neurtizgilea. || Gure iritziak denborak gutxi edo gehiago aldatzen baditu ere.

Aztergaia: gutxi edo asko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1999-10-05 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GUTXI EDO ASKO, GUTXI EDO ASKI. Mucho o poco, más o menos. Konsiderazioari gutxi edo asko jarraio gabe, laster pekatura biurtuko zerate. Gco I 393. Guztiak gitxi edo asko edan dabeela. fB Olg 48. Bazkak kutsatzen dituzte guti edo aski, batzuetan hainitz. Dv Lab 218. Eskoletan guti edo aski burua alhatu dutenek ez dakite gehiago phesta zer den. JE Bur 91. Basa dentista harek etzakiela hortzen antolatzen, guti edo aski atheratzen balin bazazkiten ere. Ib. 193. Puntuak beti lotu egiten du gutxi edo asko. Or Poem 519. Denak guti edo aski eri, bixtan da. JEtchep 103. Eta zenbait kalapita erabilirik, horra nun guti edo aski arrañatzen giren. Etchebarne 102v. tbn. Vill Jaink 143. Gutxi edo aski: Zait Plat 151. Guti edo asko: Mde Pr 204. Gitxi edo asko: Echta Jos 124. Guti edo aski: HU Aurp 123. Lf Murtuts 3. Zerb IxtS 62. Ardoy SFran 285.

adib: gutxi 3 (Adizlagun gisa). Gutxi edaten du. Gutxi landutako idazlana. Gutxi balio duten liburuak. Gutxi axola dio. Puntuak beti lotu egiten du, gutxi edo asko. Gure iritziak denborak gutxi edo gehiago aldatzen baditu ere. Haietako askok pairatu beharko dute ez gutxi. Oso gutxi daki horretaz. Hain gutxi maite badugu. Ahal bezain gutxi.

gutxi edo asko 22: Deia 2, HABE, Berria 6, EiTB, Jakin 5, Argia 4, Laneki, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gutxi edo asko 14: Berria 5, Jon Muñoz 3, Hasier Etxeberria 2, Xabier Mendiguren Elizegi, Jenaro Garate, Andoni Egaña, Fernando Rey.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa gutxi-asko bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa eskaintzekoa, gutxi sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gutxi sarreran.

gutxi goiti-beheiti
adb. Ipar. eta naf. Gutxi gorabehera. Gogoan dudanez, honako hau esan zuen, gutxi goiti-beheiti: (...).
gutxi gorabehera
Egiatik aski hurbil dagoen esaldi bati ezartzen zaion adizlaguna. Hogeiren bat, gutxi gorabehera. Bi litro, gutxi gorabehera. Denak, gutxi gorabehera, berdin samarrak. Hau esan zuen, gutxi gorabehera. Bazekiten, gutxi gorabehera, zertaz ari zen.

Aztergaia: gutxi gorabehera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

grafia honen aldeko dira batzordekide gehienak, baina ez denak: gutxi gora-behera eta gutxi-gorabehera formen aldekorik ere bada, azentu-unitatean oinarrituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "nik ere, ebakera kontuagatik, gutxi gora behera edo gutxi gora-behera idaztea nahiago nuke" (1995-06-16)

 - [E301]: gutxi gora-behera [da nire ustez hobesteko grafia] (1995-04-18)

 - [A106]: "Goikoarekin [ik. gorabehera] bat eginez, honen idazkera logiko bakarra marra ipintzea da. Ez dakit azentu unitateak zer zerikusi duen idazkera erabakitzeko. Bai, ordea, marraren esanahia: edo. Hots: 'gutxi gora edo gutxi behera'" (1995-04-10)

gutxi gorabeherako
adj. Ezkontzaren betikotasuna ez da gutxi gorabeherako gauza, hil edo biziko baldintza baizik.

Aztergaia: gutxi gorabeherako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gutxi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

gutxi-asko
1 adb. g. er. Gutxi gorabehera; gutxiago edo gehiago. Asmatuko nuke, gutxi-asko, zertaz ari diren. Begiak etengabe ari zaizkigu gutxi-asko mugitzen.
2 (Izenondo baten ezkerrean). Grina gutxi-asko tristeak. Argitasunaren edo koloreen aldakuntza gutxi-asko jarraituak.

Aztergaia: gutxi-asko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (II.2.c): "Marrarekin idaztekoak [dira (...)] seme-alabak, zuri-gorri moduko elkarteak (...) gutxi-asko. Ikus AAAren 2. atala".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandva.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gutxi sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

gutxiago
1 zenbtz. Errazago eta neke gutxiagorekin. Hitz gutxiagotan esateko. Gutxiagok uler dezaten. Orain gutxiago idazten du. Ez dik gutxiagoan emango. Gutxiagotan entzun ditugu horrelakoak. Ez zuen gutxiagorik merezi. Arta gutxiagoz antolatuak. Askoz gutxiago. Amore eman beharrean aurkituko gara guztiok, zeinek gehiago, zeinek gutxiago. Zuk baino diru gutxiago dut.
2 (Ezezko esaldietan, izenondoaren ezkerrean). Beste bat, ez gutxiago ederra.
Loturak

Aztergaia: gutxiago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ago

gutxiago edo gehiago
adb. Ik. gutxi-asko. Gutxiago edo gehiago, denek zuten zer egin. Hala eta guztiz ere, gutxiago edo gehiago, bikote egonkorrak osatzen ditugu.

Aztergaia: gutxiago edo gehiago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-04-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gutxi sarrerari dagokion azpisarrera.

gutxiago izan
ad.-lok. Maila apalagokoa izan. Ik. gehiago izan. Bere idazlanak beti izan dira zorrotz eta trinkoak, eta oraingoa ez da gutxiago. Eurek etxean jokatuko dutela, alde horixe ikusten dut nik, baina kirol arloan ez gara gutxiago.

Aztergaia: gutxiago izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GUTXIAGO IZAN Ser menos, ser inferior. Cf. GEHIAGO IZAN. Sinetsten ezpaduzu guziak baino gutiago zarela. SP Imit II 2, 2. Soldaduz eta harmaz gutiago izan arren. ES 113. Apaiz asko txit erraz eskribitzera nere konsejuz egin dira: zu gutxiago etzera. Cb EBO 28s. Gutxiyo danak gaizki ematen du / geiago dana tentatzen. Tx B I 225. Ia Europan nun diran gu baño gitxiago jakintza-zaletasunian. Kk Ab II 106. Eibar-en be, gutxiago ez izatearren edo, amaika badira kaleko bautizu ori artutakoak. SM Zirik 56. Eta ni beti izan naz bestiek baño gitxiago ez izetekue. Gerrika 27. Bere idazlanak beti izan dira gihar, zorrotz eta trinkoak, eta oraingo liburua ez da gutxiago. MIH 333. v. tbn. It Fab 59. Ag G 319. Lab EEguna 102. Vill Jaink 161. Zait Plat 129. Balad 213. Gutiago: Brtc 76. Hb Esk 54. Gitxiago: JJMg BasEsc 173. Bilbao IpuiB 150. Gutxigo: ArgiDL 127. JAIraz Bizia 61

adib: gutxiago 1 Errazago eta neke gutxiagorekin. Hitz gutxiagotan esateko. Gutxiagok uler dezaten. Orain gutxiago idazten du. Ez dik gutxiagoan emango. Gutxiagotan entzun ditugu horrelakoak. Ez zuen gutxiagorik merezi. Arta gutxiagoz antolatuak. Bere idazlanak beti izan dira zorrotz eta trinkoak, eta oraingoa ez da gutxiago.

gutxiago izan 1731: Aizu 16 (“Emakume izateagatik gutxiago izatea”), ElCorreo (Etxean, aldiz, askoz gutxiago dira euskaraz aritzen direnak”), Deia (“Donostiak ez baitu Bilbok baino gutxiago izan nahi”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gutxiago izan : Berria (“Denboraldian bere herkideak baino gutxiago da”), Xanti Iruretagoiena (“trebetasunez edo talentuz gutxiago zirelako”), Asisko Frantzizko (“aberastasunean bere hirikidea baino gutxiago bazen, gehiago zen eskuzabaltasunean”), Joseba Urteaga (“Barnetegian ezin zuten esan ni besteak baino gutxiago nintzenik, nik lur-jabeen eta botikariaren alabek adina nuen”), Iñaki Iñurrieta (“gutxiago baitzen indarrez”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa gehiago izan bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gutxiago sarreran.

gutxiagoko
adj. Gehiagoko edo gutxiagoko neurrian. Berori oso-oso erotzat daukala kaleko jendeak eta ni ez gutxiagoko inozotzat. Bera baino gutxiagokoa izateagatik jaiotzez. || (Izen baten eskuinean). Estatua baino bihotz gutxiagoko ugazabarik ez dagoela. Hau barexeagoa da bestea baino, zalaparta gutxiagokoa.
Loturak

Aztergaia: gutxiagoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ago-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gutxi sarrerari dagokion azpisarrera.

gutxiagorako ez izan
ad.-lok. (Singularreko 3. pertsonan, aipaturiko jokaera (poza, beldurra, haserrea...) ulergarria eta egoerari dagokiona dela adierazteko). Pozez zoratzen nago, eta ez da gutxiagorako, munduko txapelketa batean parte hartzea itzela delako. Zeharo ikaratuta zeuden; eta, egia esan, ez zen gutxiagorako: ikusi egin behar ziren aurpegi gorrotozko haiek.

Aztergaia: gutxiagorako ez izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GUTXIAGO(TA)RAKO EZ IZAN No ser para menos. Ez da gitxiagotarako. JJMg BasEsc 60. Sartzen jakon biotzeraño, ez zan gutxiagorako. Etxba Ibilt 463. Berak be monja edo beste bideren bat artu biarko ete eban, ez zan gitxiagorako burubide ain aldrebes ori eta. Gerrika 114. Ango jendeak sentitu zuan, baña neuk ere negar egin nuan, eta etzan gutxiagotarako ere. Albeniz 195 v. tbn. Gutxiagorako: Munita 80. NEtx Antz 59. Gutxiagotarako: NEtx Antz 156. TxGarm BordaB 90. Insausti 28. Gutxigotako: Insausti 53. Gitxiagotarako: Ag AL 141. Gitxiagorako: Bilbao IpuiB 17. Gutxiyotako: Sor Bar 69

gutxiagorako ez izan 3: Deia (“Balentria gutxiagorako ez dela dirudi”), Berria 2 (“Moreno «oso kontent» agertu da, eta ez da gutxiagorako, ez baita zinemaren garairik onena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gutxiagorako ez izan 1, Berria (“Ikustekoa izan zen jokalarien ospakizuna partida amaieran: gutxiagorako ez zen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta gutxiagorako ez izan forman jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gutxi sarreran.

gutxiagotasun
iz. g. er. Gutxiago denaren nolakotasuna. Hori emakumearen gutxiagotasuna frogatzeko erabili izan da. Izan ere, inolako gutxiagotasun usterik izateko batere motiborik ez nik.

Aztergaia: gutxiagotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gutxiagotu, gutxiago/gutxiagotu, gutxiagotzen
du/da ad. Gutxitu, areago gutxitu. Beldurra gutxiagotzen zihoakion eran. Eskariari eusteak ezin izan zuen langabezia gutxiagotu. Inguruetako gaztetxoak gutxiagotzen ari zirela.

Aztergaia: gutxiagotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gutxiagotu, gutxiago(tu), gutxiagotzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gutxiagotu, gutxiago(tu), gutxiagotzen

gutxiarazi, gutxiaraz, gutxiarazten
du ad. Gutxitzera behartu. Deusek ere ezin gutxiaraziko duen maitasuna.

Aztergaia: gutxiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gutxiarazi, gutxiaraz, gutxiarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gutxiarazi, gutxiaraz, gutxiarazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+a-

gutxiegi
1 zenbtz. Anton. gehiegi. Xehetasun gutxiegi dugu hartaz. Gehiegi ikasten duk, ala gutxiegi jaten?
2 iz. hezk. Ikasketetan, azterketa edo proba gainditu ez dela adierazten duen kalifikazioa. Matematikan gutxiegi atera duen lehen aldia da.
Loturak

Aztergaia: gutxiegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-egi

gutxiegitasun
iz. Gutxiegi izateko nolakotasuna. Ik. urritasun. Giza arrazoimenaren gutxiegitasuna.

Aztergaia: gutxiegitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-01-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-11-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

lantaldeak aipatua du aurrerago ["intsufizientzia* e. gutxiegitasun (baldin onartuko balitz)"]; forma berria da, egokia; baina bidea egin gabea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu, hizkuntza teknikoan batez ere.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko.

gutxiegiz
adb. Normaltzat jotzen denera ez iristeagatik. Kosta egiten da esatea, baina hobe da gehiegiz bekatu egin gutxiegiz baino.
Loturak
gutxien
1 adb. Dagokion aditzak adierazten duena mailarik txikienean. (-a artikuluarekin, edo maizago, artikulurik gabe). Orixe gramatikaria da gutxien asetzen nauena. Euskaraz ahal duten gutxien aritzen dira. Ahalik eta gutxien hitz egitea. Gutxiena uste duenean.
2 zenbtz. Zerbaiten kopuru txikiena. (-ik atzizkia har dezakeen izen sintagma baten eskuinean, kasu atzizkirik gabe, singularrean, -a artikuluarekin edo gabe; dagokion izena zenbakarria denean, aditzarekiko komunztadura singularrean egiten da). Huts gutxien egiten duenari. Ahalik eta denborarik gutxiena hartzen zuelarik. Usterik gutxiena zuten lekura eraman zituzten. || Bat nentorren Txillardegirekin, baina hori zen gutxiena.
Loturak

Esaera zaharrak

Jokorik hoberena gutxien dirauena.

Aztergaia: gutxien

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-11-24 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. OEH argitaratuan s.v. gutxi. Kopuruak OEH / EEBS segidan: gutxien 220 / 65 (B 65 / 6, G 55 / 6, IE 68 / 3, EB 32 / 50); gutxiena 115 / 28 (B 2 / 0, G 51 / 7, IE 58 / 3, EB 4 / 18); gutxienik 134 (B 0 / 0, G 28 / 0, IE 104 / 0, EB 2 / 1). Cf. infra gutxiena.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

gutxien (eta albait g., a(ha)lik (eta) gut(x)ien / gitxien, den / dan gut(x)ien, denik gutxien, gitxien, gut(t)ien, gutxiñ) 220: B 65 (Añ 8, Mg CO 4, JJMg BasEsc, fB 12, Astar II, Ur 6, AB AmaE 2, Ag 5, A BeinB, Kk Ab 4, Enb 3, Otx 3, Eguzk GizAuz 4, Erkiag Arran, Akes Ipiña 2, Bilbao IpuiB 4, SM Zirik, BEnb NereA, Alzola Atalak 2); G 55 (Mb IArg II, Cb Eg 7, Gco I, Sor 4, Arr 5, Urruz Urz, Apaol, Moc Damu, A Ardi 3, Ag G 3, Iraola 2, Ill Phil, EusJok II, Noe, Or Eus, Tx B I, Ldi IL, TAg Uzt 4, NEtx 3, Munita 2, Txill Let, Anab 2, Basarri 2, Uzt Sas 2, Zait Plat, Vill Jaink, MAtx Gazt 2); IE 64 (EZ 2, Harb 2, Ax 6, O Pr, SP 5, Gç, Ch 2, He Gudu, Lg 3, Mih 3, Monho, Dh 4, MarIl, Gy 7, Hb 4, Dv 6, HU 5, Etcham, FIr 3, Zerb 2, Mde Pr 3, Xa Odol); Zu 4 (Tt 3, Ip Dial); EB 32 (MIH 8, MEIG 15, Mde HaurB 5, Osk Kurl 4); gutxiena (eta albait g., a(ha)lik (eta) gut(x)iena, dan / den gitxiena / gut(x)iena, denik (eta) gutxiena, gitxiena, gut(t)iena) 115: B 2 (Añ GGero); G 51 (Gco 3, AA 5, It 5, Izt C 5, Lard, Arr 2, Aran SIgn 2, Urruz Urz, Goñi 3, Inza Azalp, Alz Ram, Ldi IL, Ir YKBiz 2, JAIraz Bizia 2, NEtx 8, Or QA, Anab Poli 2, Uzt Sas, Vill Jaink, Salav 3, Lab SuEm); IE 58 (Lç 3, Ax 3, Gç, SP Phil 4, He Gudu 4, Lg 8, Mih, Dh 14, JesBih, Hb 4, Dv 3, Elzb PAd, Jnn SBi, HU 5, JE Bur 2, Barb 2, Lf Murtuts); EB 4 (MIH, MEIG 3); beste 2 den gutxien(a) dudazkoak dira (Ax, Ch); gutxienik (eta dan / den gut(x)ienik, gut(t)ienik, gutieñik) 134: G 28 (Mb IArg 6, Urruz Zer, Mok, Ldi IL 4, Or 9, Zait Plat 3, Vill Jaink 2, Gazt MusIx 2); IE 102 (EZ Man I 2, Harb 2, SP Phil 2, Gç 2, Ch 4, He Gudu 2, Lg 6, Dh 2, CatLuz 2, MarIl 2, Jaur 2, Bordel 4, Gy 4, ECocin 2, Laph 2, Zby 2, Jnn SBi 2, Arb Igand 3, HU 22, JE 18, FIr 2, Zub 2, Mde Pr 2, Zerb Azk 4, Larz 3, Xa Odol 2); Zu 2 (Tt Onsa); EB 2 (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gutxien (eta gitxien, gut(t)ien, gutxiñen) 65: B 6 (Kk Ab II, Akes, Onaind, A. Arejita, S.T. Rekalde, Olerti 1985); G 6 (Aranzazu 1936, B. Gerra, B. Larraul, Jaukol Ipui, J.L. Iriarte, M. Ugarte); IE 3 (JE EuskG, Arti Dekam, Hiriart-U); EB 50 (Azurm, J.M. Arrieta 2, J.A. Agirre, J.M. Torrealdai 3, OinEntz/3, L. Haranburu A., M. Haranburu, B. Bakaikoa, P. Arregi, K. Zuazo, J.M. Larrarte, M. Pagola, M. Murua, GizarteZ/OHO, HizkLiter/BBB/1, Zientzia eta teknika 1986, R. de Rijk, M. Zalbide, K. Bizkarra 4, EuskEgoeraIpar, HezkSaila 1981, J. Urrutikoetxea, X. Gereño 3, I. Aldabe, Sinonimoen hiztegia, J. Arregi, I. Sarasua, A. Gorrotxategi, I. Elias, J.M. Iturralde, Hitz-Elkarketa/1, I. Urbieta, M. Landa, Egin 1984, Basarri, P. Zelaia, Egunk 1990 2, EHAA 1988, J. Erzibengoa, P. Chavarri, J. Otaegi); gutxiena (eta gitxiena, gut(t)iena, gutxina) 28: G 7 (Zink Crit, El Pueblo Vasco 1935, G. Ansola, MItziar, Ataño TxanKan, Lab TOE, Manzi); IE 3 (Haurren arthatzeaz, Eskual 1919, Herr 1987); EB 18 (Karmel 1975, L. Haranburu A., M. Haranburu 2, B. Bakaikoa, P. Larretxea, Txill, Hizkuntza/OHO, I. Iñurrieta, P. Berasategi, Oihanaren deia, D. Urbistondo, Etxde, Argia 1982, X. Lete 2, ZArg 1974, M. Urkola); gutxien-gutxienik EB 1 (Azurm).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gutxien : DFrec 8, AB50 4, HiztEn, LurE (AS; "hori da gutxiena"), Euskalterm 3 (hauetan g.-eramaile 'portador minoritario'; g. goleatu); gutxiena : DFrec 6, Euskalterm (seihilabeteko g. 'mínimo semestral'); gutxienik : AB50 1 ('por lo menos'), HiztEn (AS; 1 gutxien; 2 gutxienez) // Ez dugu aurkitu ap. AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gutien : Casve EF (gütien), HaizeG BF, Lh DBF, DRA; gutiena : PMuj DVC; gutienik : Casve EF (gütienik), PMuj DVC; gutxien : EuskHizt (1761; gutien 1621), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, DRA, PMuj DVC; gutxiena : EuskHizt (s.v. gutxien, adibideen artean: "Usterik gutxiena zuten lekura eramaten zituela"), HiruMila (s.v. gutxien, adibideen artean); gutxienik : EuskHizt (1635; gutienik 1627; 1 gutxien; 2 -1686 - G. er. gutxienez), HiruMila (1 ik. gutxienez; 2 ik. gutxien), ElhHizt (AS), EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-en(a)/-enik adlag.ei txosten sistematikoa dagokie

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gutxi sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Sarrera eman forma honi. Azpisarrerak baditu: Gutxien uste izan (/ denean) eta Usterik gutxien izan (/ duenean). Ahoz zabal erabiliak, Gutxien jota.

 - Erabakia: EBB (1997-04): kendu egin da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Forma berririk ez da orain erantsiko (azpisarrera gisa eskaini da gutxien, eta aski da oraingoz).

gutxien-gutxienez
adb. gutxienez-en indargarria. Baina, gutxien-gutxienez, eta gustatu ez arren, mirespen apur bat zor diogu.
Loturak

Aztergaia: gutxien-gutxienez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-04-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gutxi sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Errepika-egitura ere bai -> gutxien-gutxienez.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Jasoa dago gutxi sarrerako azpisarreren artean.

gutxiena
Ik. gutxien.

Aztergaia: gutxiena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan gutxiena azpisarrera; a) 'lo menos que es posible' EZ Eliç ("Zure odolaren / xortarik gutienak"), Ax ("Hobe da bethiere ahalik eta gutiena bekhatutan egoitea"), Lg ("Egin dakion minik gutiena"), Lard ("Gitxiena uste zezaketen lekutik"); (v. tbn. gitxiena uste en NEtx LBB; gutxiena uste en Gco, AA, It Fab, Goñi, Alz Ram, Ir YKBiz, JAIraz Bizia, Vill Jaink, Uzt Sas [gutxina], Berron Kijote; gutxiena ustian en Uzt Sas), Jnn SBi ("Ahalik denborarik guttiena hartzen zuelarik"), FLV 1988 (Larrainzar, 1905: "Gauza gutirena eskatu dizakena J[aun]ak gure entendimentuari da siñistatzea"), Goñi ("Usterik gutxiena zuten lekura eramaten zituela"), (v. tbn. usterik gutxiena en AA III, It Fab, NEtx Antz; usterik gitxiena Izt C, NEtx LBB), NEtx Antz ("Gutxiena palta egiten dutenean, bi aur batera"), MIH ("Bat nentorren Txillardegirekin, baina hori zen gutxiena"), OA ("Gutxiena ezagutua oi dana"), MEIG ("Nahiz horien artean galdera osoak [bai-ala-ezkoak] guttienak diren"); b) 'por lo menos, como mínimo' Tt Arima ("Zointan baitzen gutiena, sei ehun mila arima"), Iraz ("Urtean bein gutxiena konfesatzea"), Zab Gabon ("Bada gutxiena irurogei urte"), v. tbn. AA III, Echve Imit, gütiena: Bp, CatLan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gutxiena (eta guti- 4, gitxi- 1) 26: a ) iz. + g. : Zink Crit ("zertan duan nekerik gutxiena"), Lab TOE ("baso ta mendi gutxiena dagon lekuan"), G. Ansola ("Gerra irabaztea da gudaburuzagien estratejia, bañan gidari onak begiratzen dio sarraskian ahal den mutil gutxiena galtzeari"), I. Iñurrieta ("Oinak ia lurretik altxa gabe, saltoka ez baina ia tarraska, pausuan bertan ahal den indarrik gutxiena eginez"), ZArg 1974 ("Usterik gutxiena dugunean gerta ohi gara besteren beharrean"), Etxde ("usterik gutxiena dezunean eskuratuko zaizkitzu zure ametsetako amasei ontzakoak"), B. Bakaikoa ("Ipar Amerika eta Bretainia Handia ziren erakunde publikoek ekonomian parte guttiena hartzen zuten Estatuak"), Herr 1987 ("laborari familietan da beti haur gehiena. Langile familietan gutiago, eta nausi edo kadre familietan gutiena"), P. Larretxea ("Horiek dira denborarik guttiena daramatenak..."); b ) adlag.: El Pueblo Vasco 1935 ("Andoaingo euzko antzerkitara edozein alderditakuak juan oi dira. Biar bada abertzaliak gutxiena"), M. Haranburu 2 ("Ongi begiratuko dituzu eta guttiena zein gustatzen zaizun esango didazu", "Zein da guttiena gustatzen zaizuna?"), X. Lete 2 ("Kazkazuri zen bezelakoa izatea genuke gutxiena", "txukuntasun hori da gutxiena pentsamoldea bera aztertu eta juzgatu nahi badugu"), L. Haranburu A. ("Inesen lagunak, familia, ene etxetik at egiten zuen bizitze hura ez nuen ezagutzen, baino hori zen gutiena"), Karmel 1975 ("Izena gitxiena da"), b' ) MItziar ("Gaur onela bizi bear degu; aldan gutxiena nekatuaz eroxo eroxo!"), Txill ("Biena-Budapest-eko gobernuek ez zuten ahalik gutxiena baizik laguntzen"), Hizkuntza/OHO ("Bestetik ahal den gutxiena idatzi behar da liburuan"), M. Urkola ("Alaere, labur laburki bederen, egoera ori zerbait agertu nai dut, teoritik teorira al dan gutxina ibilli gaitezen"), D. Urbistondo ("Lurralde hau lehorra izanik, hostoek eguzkiari ahal den gutxiena begiratu nahi diote"), Argia 1982 ("ikasleak ahal zen gutxiena ordainduz, irakasleok ia kobratu gabe"); b'' ) Manzi ("gutxina usten zuten garaian eta tokian azaltzen zan"), Ataño TxanKan ("gutxiena uste zan orduan azaltzen itun txuriak edo beltzak"), P. Berasategi ("taiu guztietako eritziak erabiliko ziren [...] zemairik handieneko anatema eta argudioz, gutxiena espero zenean"), Oihanaren deia ("Beraz, gutxiena uste zuenean, berriz otsoak ihesari eman zion").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gutxiena : DFrec 6 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

den gutiena : Lh DBF (adib. gisa); gitxiena : PMuj DVC (lo menos, la menor cantidad posible); gutiena : PMuj DVC (1 lo menos, la menor posible; 2 el/la/lo menor); gutxiena : PMuj DVC (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-a adizlagungilea (cf. gehiena).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

gutxien.

gutxienean
adb. Gutxienez. Urtean behin gutxienean aitortzea.
Loturak

Aztergaia: gutxienean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: gutienean / EuskHizt: AS: gutienean / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gutxi sarrerari dagokion azpisarrera.

gutxieneko
1 adj./iz. Izan daitekeen gradu, kopuru edo balio txikiena duena edo iritsi duena. Gutxieneko ahaleginari gehieneko etekina atera. Bi urte markatu behar genituzke gutxieneko kontuan: 1848 eta 1870. Bada gehieneko eta gutxieneko bat.
2 adb. Gutxienez.
Loturak

Aztergaia: gutxieneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

s.u. gehieneko aipatuak aipa litezke hemen ere, besteak beste: iz. / g.er. / "Bada gehieneko eta gutxieneko bat".

gutxienekoa izan
ad.-lok. Gutxien axola duena izan. Ez dakigu denak bat diren edo beren artean bereiz daitezkeen, baina hori da gutxienekoa.

Aztergaia: gutxienekoa izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-04-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

[gutxi] gutxieneko 1 adj./iz. Izan daitekeen gradu, kopuru edo balio txikiena duena edo iritsi duena. Gutxieneko ahaleginari gehieneko etekina atera. Bi urte markatu behar genituzke gutxieneko kontuan: 1848 eta 1870. Bada gehieneko eta gutxieneko bat. || Ez dakigu denak bat diren edo beren artean bereiz daitezkeen, baina hori da gutxienekoa: hori da gutxien axola duena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpiadieran ageri den gutxienekoa izan azpisarrera bihurtu eta horra eraman adibidea, baina azalpena kenduta.

gutxienez (ere)
adb. Behetik jota. Ik. behintzat. Duela ehun urte gutxienez. Argitasunak eta erraztasunak balio dute, gutxienez, laburtasunak adina.
gutxiengo
iz. Gehiengoa osatzen ez duen taldea edo alderdia. Gutxiengoen ordezkaritza. Gutxiengoaren iritzia. Biztanleriaren gutxiengo txiki bat.

Aztergaia: gutxiengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
gutxienik
1 adb. Gutxien. Gutxienik uste zuen lekuan. Ahalik eta gutxienik higitu.
2 adb. Gutxienez. Gutxienik, indarrean diren legeak bete ditzatela.
Loturak

Aztergaia: gutxienik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gutxiesgarri
1 adj. Gutxiesten duena. "Minimalismoa" ez omen zuen gogoko, eta hitza bera ere gutxiesgarria iruditzen zitzaion. Imintzio gutxiesgarri bat egin zuen.
2 adj. Gutxiestea merezi duena. Ik. arbuiagarri; baztergarri. Bozketan parte hartzeko eskubidea dugun euskaldunen kopurua ez da, ez, batere gutxiesgarria.

Aztergaia: gutxiesgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(i)+g-.

gutxiespen
iz. Gutxiestea. Gutxiespena mirespen bihurtuko balitz ere.

Aztergaia: gutxiespen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
gutxietsi, gutxiets, gutxiesten
du ad. Gutxitzat hartu edo eduki. Ik. mespretxatu. Euskaldun nekazaleak ez du zeren bere burua gutxietsi. Gutxietsi nauelako. Eskolatuek gutxietsi duten hizkuntza.

Esaera zaharrak

Gutxietsak handikeria, sor dezakek bekaizkeria.

Aztergaia: gutxietsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gutxietsi, gutxiets, gutxiesten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gutxietsi, gutxiets, gutxiesten

gutxik egin
ad.-lok. (du, zuen aditz laguntzaileekin, ezezko esaldi bat ondoren duela, ia-ia-ren baliokide den esapidean). Gutxik egin du hil ez nauenean. Gutxik egin zuen, nihaur ere ez bainintzen negarrez hasi.

Aztergaia: gutxik egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gutxi sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

du, zuen laguntzaileekin erabiltzen da.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gutxik egin du hil ez nauenean; gutxik egin zuen, nihaur ere ez bainintzen negarrez hasi.

gutxika
adb. Apurka, pixkanaka. Burua gutxika goitituz.
Azpisarrerak

Aztergaia: gutxika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Errepika-egitura ere ugaria: Gutxika-gutxika.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): H1.1 lantaldeari eskatuko zaio adibide gisa aipatzeko ohargileak aipatu duen gutxika-gutxika forma.

gutxika-gutxika
adb. Gutxika. Gutxika-gutxika urrutira joan daiteke.
Loturak
gutxinaka
adb. Gutxika, apurka. Ik. pixkanaka. Presidenteak soldaduen kopurua gutxinaka murrizteko asmoa agertu du behin baino gehiagotan.

Aztergaia: gutxinaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gutxinaka 67: Berria 36 (adib.: “Aldizkariak hasieran tradiziotik kanpo zeuden komikiak oinarrizko gaitzat zeuzkan arren, gutxinaka idazle, marrazkilari eta argazkilari berrien lanak argitaratzen hasi zen”), EiTB 20 (adib.: “Guztira, 100.000 bat ikasle gutxinaka hasiko dute ikasturtea irailean zehar”), Argia 3 (adib.: “Gutxinaka baina beti gehituz”), DiarioVasco 8 (adib.: “gutxinaka produktu gehiago azaltzen joango direlarik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gutxinaka 29: Berria 19 (adib.: “George Bush presidenteak soldaduen kopurua gutxinaka murrizteko asmoa agertu du behin baino gehiagotan”), Iban Zaldua (“egunkariko zuzendariak ez zuela gutxinaka pozoitu”), Mikel Hernandez Abaitua (“kamamila epeldu egin da, gutxinaka edaten dut”).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf gutxika arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia, pixkanaka bezala.

gutxitan
adb. (Denbora adieraziz). Gutxitan gertatzen den gauza. Gutxitan joaten da zinemara.
Loturak

Aztergaia: gutxitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-an

gutxitasun
iz. g. er. Urritasuna.

Aztergaia: gutxitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gutxitu, gutxi/gutxitu, gutxitzen
da/du ad. Zerbaiti bere gisakotik edo motakotik zati bat kendu, zerbaiten kopurua txikiago bihurtu. Ik. txikitu; urritu. Anton. gehitu; handitu1 1; hazi1 7. Galerak eta zorrak gutxitu. Arrantzaleak gehitzen, arraina gutxitzen. Haien nekeak gutxitzeko. Gutizia gutxituz zihoakion. Haizea gutxitzen bada. Loa eta jana gutxituaz. Sua egurren edekitzeaz gutxitzen eta txikitzen da. Gure iritzien desberdintasuna gutxitu egin du denborak. Bide horretatik ez da anarkia gutxitzen, areagotzen baizik. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Frantzia berriz ere hizkuntza gutxituen ofizialtasunaren aurka agertu da.

Aztergaia: gutxitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gutxitu, gutxi(tu), gutxitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gutxitu, gutxi(tu), gutxitzen

gutxitxo
zenbtz./adb. adkor. Gutxi; aukeran gutxi. Ik. gutixko. Gauean lo gutxitxo egina nengoen. Laugarren izatea gutxitxo iruditzen zaie. Itxaron gutxitxo bat.

Aztergaia: gutxitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo

gutxitze
iz. Zerbaiti bere gisakotik edo motakotik zati bat kentzea, zerbaiten kopurua txikiago bihurtzea. Norberaren askatasunaren gutxitze bat. Lan gutxitze horrek ez ninduen kezkatzen.

Aztergaia: gutxitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-10-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta/-men(du)/-pen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'gutxitze, gutximen sar genetzazke aditz soilekin ez egoteko'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

gutxixeago
zenbtz./adb. Zerbait gutxiago. Urte gutxixeago zituenean. Egunetik egunera gutxixeago ematen zion. Pezetak baino gutxixeago balio duen dirua.

Aztergaia: gutxixeago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xe-ago

guyanar
1 adj. Guyanakoa, Guyanari dagokiona. Guyanar agintariak.
2 iz. Guyanako herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: guyanar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

guzi
zenbtz. Guztia.

Aztergaia: guzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

guz(t)i

Euskaltzaindiaren Arauak

h. guzti.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

guzti (nagusitua baita gaurko erabileretan, eta Iparraldean ere sartzen ari)

guzti
1 zenbtz. Osoa. Egun guztia igaro dut burutik ezin kenduz atzoko gertakizuna. Frantzia guztiaren jabea. Gau guztian. Liburu guztia irakurri zuen. Familiaren diru guzti-guztia xahutu zuen. Pitxerreko ur guztia. Biltegiko ardo zuri guztia. Lortu zuen zur guztia erabili zuen. Nire ahal guztiaz. Urte guztiko meza-bezperak. Beste guztiarekin. Euskal Herri guztikoa. || (Denbora adierazten duen izen baten eskuinean, egon, ibili eta kideko aditzekin). Urte guztian egotea jai eta dantzetara joan gabe. Egun guztian hara eta hona ibili ginen. Egon zen gau guztia otoitzean.
2 zenbtz. (Izenordain gisa, mugatua). Ik. dena; oro 4. Guztia daki. Ez du erdia nahi, guztia baizik. Guztirako Jaunarengana jo behar dugu. Bere maisuari guztian obeditzen zion. || Gainerako guztia. Aitak agindutako guztia. Egin dugun guztiaren berri daki.
3 zenbtz. Multzo osoa, inongo salbuespenik gabe. (Artikulu mugatzaile pluralarekin, izen sintagma bati dagokiola). Gauza guztiak. Haren ardi guztiak zuriak ziren. Han izan ziren euskaldun guztiek ikusi zuten. Munduko hizkuntza guztietan. Lurralde guztietako ordezkariak. Alde guztietatik. Sasi guztien gainetik. Beste guztientzat. Herri guzti-guztietan. || Adamen seme guztiok.
4 zenbtz. (Izena ezabaturik). Ik. dena. Ez dute guztiek lortzen maila hau. Oso trikitizalea naiz, baina, guztien gainetik, Kepa Junkera eta Joseba Tapia dira niretzat nagusiak (Ik. guztien gainetik). Guztietan lehena da Antso Azkarra. || Gainerako guztiak. Ikusi zituen guztiei esan zien. || Guztiok dakigunez. Guztioi doakigun auzi larri honetan.
5 zenbtz. (Dagokion izen sintagmaren mugatzailea erakusle bat dela; guzti-k erakusle bera har dezake artikuluaren ordez, eta erakusleak kasu markaren bat daramanean, guzti-k atzizki bera hartzen du). Beretua zutela mundu hau guztia. Bide hartan guztian. Aurrerapen galant horiek guztiek ez dute asko balio. Gizon haiei guztiei. Hau guztia. Hau guztiau. Hori guztia. Hori guztiori. Horiekin guztiekin. || Hauek guztiok. Horien guztion ama.
6 zenbtz. (Gu eta zuek izenordainekin). Gu guztion ama. Zuek guztiok. Bakea dela zuekin guztiokin. Gu guztiak errebelatuak ginen.

Esaera zaharrak

Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia. Aurki guztiak du bere ifrentzua. Betiko itoginak harria zulatu, eta aldi luzeak guztia ahaztu. Bihia peitu den etxeko gauza guztiak saltzeko dira. Dontsuaren etxean guztiok barrez, dongearenean negarrez. Egun guztiak balira jai, alferrak hori nahi. Itsusi guztiak ederzale. Lotsa denari malda guztiak otso. Ontzia galduz gero, guztiok pilotu. Pago erorira egurkari guztiak laster ari dira. Urre gakoaz ate guztiak ireki doaz. Zuri guztiak ez dira irin.

Aztergaia: guzti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

EEBSko corpusean, guzti- 6.594 aldiz jaso da, eta guzi- 2.685 aldiz, ondoko formetan: guz(t)i, guz(t)iahalmen, guz(t)iahaltsu, guz(t)ian, guz(t)iarekin, guz(t)ira, guz(t)iro, guz(t)itan, guz(t)itara, guz(t)itsu, guz(t)iz, guz(t)izko, guz(t)izkotasun.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

guz(t)i

Euskaltzaindiaren Arauak

hau guztia; bide hartan guztian; horiekin guztiekin; hau guztiau; hori guztiori. / AS: eta guzti, guztian, guztiarekin ere, guztira, guztiz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: guztiaz ere, guztietan, guztiz ere .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

guztian; guztiarekin ere; eta guzti; guztira; guztiz

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Beste lokuzio batzuk: Guztia beharrean. Hura eta guzti ere.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): guztiz garbi (‘orbangabea’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Forma berririk ez da orain erantsiko, eta jaso egingo dira lantaldearen proposamenak. Honela: guzti: hau guztia; bide hartan guztian; horiekin guztiekin; hau guztiau; hori guztiori; eta guzti; guztian; guztiarekin ere; guztiaz ere Zah. 'guztiarekin ere'; guztietan; guztira; guztiz adlag. 1 'erabat, zeharo'. 2 Ipar. 'batez ere'; guztiz ere 'batez ere'.

guztiagatik ere
lok. Guztiarekin ere. Guztiagatik ere, hori anitzetan gertatzen da.

Aztergaia: guztiagatik ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GUZIAGATIK "Guziagatik, verumtamen, néanmoins" Dv A. Guziagatik, ez nik nahi bezala, bainan zuk bezala. "Verumtamen". Dv Mt 26, 39 (He halarik ere). (guziagatik ere SP). Con todo, sin embargo. Cf. Ax 46 (V 29): Ordea erabiltze hek guztiakgatik ere, erabili ondoan bere lekhuan eta tokian gelditzen da. Guziagatik ere anhitz aldez hura baliatu izan zait. "Toutesfois". Lç Dedic * 5r. Guzia gatik ere hori hainitzetan gertatzen da. SP Phil 190s. Guziagatik ere etzen Dabid aserretu. Mb IArg I 196. v. tbn. Arb Igand 115

guztiagatik ere 3: Berria 1: ("Eta, guztiagatik ere, indibidualismoa paradoxikoa da: giza banakoa zenbat eta bakanduagoa orduan eta estandarizatuago, ekoizpen-sistema berriak, oso arrazionala izanik, gizaki mota hori behar baitu ekonomia etengabe haz dadin”), Jakin 2 (“Gaurko garapen-eredua gero eta gehiago estutzen ari da hizkuntza gutxiagotuen eztarria. Guztiagatik ere, horrelako azterketarik ez dugu aurkituko.”, “Guztiagatik ere, ezin uka daiteke, eragozpenak eragozpen, euskaldunek sindikatuetan izan dezaketela indar gehien.”); ez dugu aurkitu adiera horretako guztiagatik, guziagatik eta guziagatik ere formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

guztiagatik ere 2: Jokin Muñoz (“Guztiagatik ere, ez die kontra egingo.”); ez dugu aurkitu adiera horretako guztiagatik, guziagatik, guziagatik ere formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta guztiagatik ere forman jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa guzti sarreran.

guztiahaldun
adj. Ahalguztiduna. Jainkoa zergatik da guztiahalduna? Jaunaren esku guztiahaldunak.

Aztergaia: guztiahaldun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
guztiahaltasun
iz. Erabateko ahala, ahalmen mugagabea. Ik. ahalguztiduntasun. Jaungoikoak ez du hori egin beharrik bere guztiahaltasuna erakusteko.

Aztergaia: guztiahaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

guztian
postpos. Aldi guztietan. (Erlatibozko esaldi baten eskuinean). Behar duen guztian eskatzeko. Gogoak ematen dion guztian egiten du.
Loturak

Aztergaia: guztian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

guztiarekin ere
lok. Dena dela, hala ere. Ik. guztiagatik ere. Kontu honetan ez dago lege gogorrik ezartzerik; guztiarekin ere hobe litzateke, dudakoetan, arauari eustea.

Aztergaia: guztiarekin ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

guztiaz ere
lok. zah. Guztiarekin ere. Guztiaz ere Israelen baziren arima onak.

Aztergaia: guztiaz ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

guzti sarrerari dagokion azpisarrera.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

guztiarekin ere.

guztien gainetik
adb. Gauza guztien gainetik, batez ere. Ik. oroz gainetik. Guztien gainetik erregutzen dizuet, neure anaia maiteak, juramenturik batere ez dagizuela. Guztien gainetik, geure heriotzako orenean.
Loturak

Aztergaia: guztien gainetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GUZTIEN GAINETIK Sobre todo. "Guzien, guztien gainetik, par-dessus tout, surtout" H. v. OROREN GAINETIK, DENEN GAINETIK. Ararteko on gertha dakigula bethiere bere seme Iauna gana, eta guztien gaiñetik geure heriotzeko orenean. Mat 98. Guztien gañetik izan / Ezak karitatea, / Ezen berthutetan har dik / Eramaren florea. EZ Eliç 120. Baiña baldin konsidera baditzagu Iainkoaren laguntza, ethorkizuneko esperantza [...], eta guztien gainetik ontasunean dabillanari Spiritu Sainduak emaiten dioen indarra. Ax 484 (V 313). Orduan munduko egitekoek, zor-hartzekoek [...], eta guztien gaiñetik eritasunak berak [...], trabu handia ibeniko deratzute. Ib. 201 (V 135). Legeak nork eta nola eginen zituen? Zeini bere zuzena nola [...] begiratuko zitzaioen? [...]. Eta guztien gainetik nola salbatuko ginen? ES 382. Ez xoillki Jaiñkoari, baiñan oraiño kreatura guziei haren gatik sumetitzean; gure borondate propialari osoki ukho egitean, harena segitzekotzat; eta guzien gaiñetik, hauk guziak egitean haren Izen saiñduaren gloria xoillaren amoreak gatik. He Gudu 36. Guzien gañetik galdeiten du atzartasun handi bat bihotzaren iaiduren gañean. Mih 50. Poztu biar gara, Jaungoikuak emoten deutsan zorionagaz, tristetu jazoten jakazan gatxakaz, eta guztijen gañetik nai izan biar dogu, emon deijola Jaungoikuak glorija zeruban. Astar II 23. Guztien gañetik erregututen deutsuet, neure anaje maiteak, juramenturik bapere eztagizuela. Añ GGero 186. Eta guzien gaiñetik, / Amodio propialak / Nola zituen yendeak / Lilluraturik tristeki, / Egiten haiñ hirigarri. Gy 295. Or atzian aitatu ditugun guztion artian, geien eta biarrezkuentzat, alkartasun bat edo kooperatiba sortziaren eragiña zan. Ori, guztien gañetik. Gerrika 148

adib: berro 1 iz. Ipar. Sasi sarria; sasia. Berro guztien gainetik eta hodei guztien azpitik. Berroz berro. Sasitik berrora: txarretik okerragora . Besteren eskuz sugea berrotik atera nahi du (esr. zah.). // gauza 1 iz. Edozein eratako izatea duen zernahi, izaki banako edo berezitzat hartua izan daitekeena. Jainkoa, gauza guztien egilea. Gauza beltz bat ikusi zuen. Gauzak eta gauzen izenak. Gauza ederra da adiskidetasuna. Alegiazko gauza guztiak. Jainkozko gauzetan. Daitekeen gauza da. Gauza bat da aho hizkuntza eta bestea hizkuntza idatzia. Bi gauza dira lo egitea eta atseden hartzea. Beste gauza askoren artean. Gauza guztien gainetik.

guztien gainetik : Aizu (“baina gutzien gainetik, harrijasotzaile”), Deia (“liskarrak izango ditugu bikotearekin, edo familiarekin, eta guztien gainetik, erabakitzeko beharrak egingo digu min”), Elhuyar (“Besteak beste, euskara berreskuratzeko ahaleginetan egindako akatsak aipatzen ditu Uriagerekak artikulu horretan, eta, guztien gainetik, honako hau azpimarratzen du”), Elkar (“Zelai zabalak zeuden bertan; zoologikoa, lakua, jendea nonahi, hara eta hona. Eta guztien gainetik, teleferikoa”), Consumer (“Zaborra murriztu dutenen artean, berriz, honako hiri hauek nabarmendu dira onerako: Valladolid (-% 6,7), Madril (-% 7,5), Valentzia (-% 8,4), Donostia (-% 8,9), Bilbo (-% 9,9) eta, guztien gainetik, Logroño (-% 10,6) eta Alacant (-% 10,7)”), Berria (“Gidari gehienak han ari dira entrenatzen aste hasieratik, eta, guztien gainetik, Lewis Hamilton McLaren etxekoa ari da nabarmentzen”), EiTB (“Ibarretxe plan berrien, erakundeen egituraren erreformaren, zerbitzu publikoen defentsaren, defentsa fiskalaren eta, guztien gainetik, hazkunde ekonomikoa eta lanpostuak sortzearen aurrean”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

guztien gainetik : Elizen arteko Biblia (“Eta guztien gainetik, jantz zaitezte maitasunez, hau baita elkartasun betearen lokarria”), Jose Morales (“Nire ustez, gobernadore militarra harroputza bada eta guztien gainetik dagoela erakusten hasten bada, ez dik ezer lortuko aitoren semeen aldetik”), Pello Zabala (“Baina guztien gainetik jarduten zena "Itxumendiko Joxe" genuen”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada; aski izan liteke, baina guzti sarreran.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa guzti sarreran.

guztietan
postpos. Aldi guztietan. (Erlatibozko perpaus baten eskuinean). Ik. bakoitzean. Deus ikustekorik den guztietan sar-jalgi eginez. Txakur bati, gauza bat egiten duen guztietan bizkarra berotzen bazaio.
Loturak

Aztergaia: guztietan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

guzti sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

hau baino erabiliagoa da guztian forma lehen itzulikoa.

guztira
adb. Osagai guztiak batuz edo zenbatuz. Hiru handi eta bost txiki; guztira zortzi. Badira hor, guztira, ehunka galdera. Guztira ehun mila libera.
Loturak

Aztergaia: guztira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. guztira (arautua aski da, lantaldearen ustez).

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ta-:-ra/-tara.

guztiro
adb. g. er. Guztiz. Haserre hori guztiro kentzeko.

Aztergaia: guztiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

guztiz.

guztitara
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, guztitara-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. guztira].

Aztergaia: guztira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. guztira (arautua aski da, lantaldearen ustez).

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ta-:-ra/-tara.

guztiz
1 adb. Maila goran; oso neurri handian. Ik. erabat 1; zeharo 1;  + osoki 1; arras1; arrunt 5. Euskaldunen artean guztiz maitatua. Jainko guztiz ahaltsua. Guztiz ederki apainduak. Hor dago guztiz harritzen nauen kontua. Guztiz aldatu zuen bere bizitza.
2 adb. Ipar. Batez ere. Egunero, eta guztiz igandeetan. Guztiz, ezkondua bada.
Loturak

Aztergaia: guztiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpenak gehituz: "adlag. 1 'erabat, zeharo'. 2 Ipar. 'batez ere'".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z

guztiz ere
adb. Batez ere. Gero, XIX. mendean guztiz ere, sortu ziren gorabehera eta tirabirak.

Aztergaia: guztiz ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

guzti sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

batez ere.

guztizko
1 adj. Osoa, osotasunari dagokiona, erabatekoa. Haren guztizko handitasuna. Zuhurtzia guztizko bat agertzen zuen hitz egitean. Ez dela egiazko bakardaderik izan, guztizkoa behintzat.
2 iz. Osagai guztiak batuz edo zenbatuz ateratzen den kopuru edo zenbatekoa. Biztanleen guztizkoa. Gastuen guztizkoa.

Aztergaia: guztizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izlag.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

ikusiko da azpisarrera gisa eman ala sarrera gisa

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus