Iker Salaberri: "Ignazio Bergararen gutuneria corpus aproposa da garai hartako euskara aztertzeko"
- Ignazio Bergara goizuetarraren Gutunak. Arranbide (Arano) eta Elama (Artikutza). 1787-1811. Edizioa Eta Hizkuntza Azterketa liburua aurkeztu zuten pasa den astean Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak.
- 2021ean kaleratu zen Jose Ramon Minondo goizuetarraren gutunak. Olaberria (Oiartzun). 1790-1807. Edizioa eta Hizkuntza Azterketa lanaren segida da honako hau.
- 368 gutunen transkripzioak zehatz eta zorrotz aztertu dituzte Juan Jose Zubirik, Patxi Salaberrik eta Iker Salaberrik. Hiztegiaren atala luzea da eta kontuan hartzekoa, gutxi ezagutzen den burdinolen inguruko lexikoaren erakusleiho aparta baita. Onomastikari eskainitako atalean ere interes handiko lekukotasunak ageri dira.
- Paratzaileen hitzak: https://labur.eus/ewOhp
Idatzi iruzkina