Patxi Goenaga euskaltzaina emeritu bilakatu da
- Filologo azpeitiarrak 75 urte bete zituen maiatzaren 5ean, eta euskaltzain emeritu bilakatu da, Euskaltzaindiaren barne-arauek agintzen duten bezala. Hutsunea betetzeko proposamenak hurrengo bi Osoko bilkuretan jasoko dira.
- Hortaz, uztailaren 1eko eta 21eko Osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzain osoek Patxi Goenagaren hutsartea betetzeko proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa, irailean Iruñean izanen den bilkuran, alegia.
- Euskaltzain oso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dute. Proposamenaz batera, hautagaiaren merezimenduak aipatu behar dira xeheki.
Idatzi iruzkina