José Antonio Pascual hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina 'honoris causa doktore' izendatu dute Bartzelonako Unibertsitatean
- José Antonio Pascual hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina honoris causa doktore izendatu dute Bartzelonako Unibertsitatean. Atzo izan zen ekitaldia, eta José Enrique Gargallo filologo eta hizkuntzalaria izan zen Pascualen aitabitxia.
- Filologia Erromanikoko doktorea da José Antonio Pascual, Salamancako Unibertsitateko eta Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko irakaslea eta Real Academia Españolako kidea. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2021eko azaroaren 26an.
(Argazkian, ezkerretik eskuinera: Joan A. Argenter (IEC); Manuel González euskaltzain urgazlea (RAG); José Antonio Pascual ohorezko euskaltzaina (RAE), Joan Veny (IEC); eta Joan Martí i Castell ohorezko euskaltzaina eta IECko kidea).
Idatzi iruzkina