Euskaltzaindiaren liburuak Bilboko Liburu Azokan
- Urtero bezala, Euskaltzaindiaren argitalpenak Bilboko Liburu Azokan izanen dira, ekainaren 13a bitarte.
- Irakurleak Bilboko Areatza plazan aurki ditzake, besteak beste, honako argitalpen hauek: Euskal Literatura itzuliaren egitura eta islak (1975-2015); Gipuzkoa Antzinaroan: Hizkuntzak eta eremu linguistikoa onomastikaren argitan; Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi; Euskal onomastika aplikatua XXI. mendean...
- Euskaltzaindiaren webgunean ere kontsulta ditzakezu.
- Aurtengo azokan, Ramon Saizarbitoria idazle eta euskaltzain urgazleak jasoko du Urrezko Luma.
Idatzi iruzkina